KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Chuck Berry: Mister rock and roll Fri, 16 Mar 2007

Chuck Berry abeslari, gitarrista eta konpositoreak musikan aurretik zeuden arau guztiak apurtu zituen. Rock and Rollaren lehen garaiko kanta klasiko asko berak sortutakoak dira eta bere musikak musikari askorengan izan zuen eragina, Rolling Stones eta Beatles taldeengan, adibidez. "Duckwalk"-aren (ahatearen pausua) sortzaileak 80 urte baino gehiago ditu eta oraindik ere kontzertuak ematen ditu. Bere musika espaziora heldu da.

Ehun urte pasa dira Edward Dmytryk jaio zenetik Fri, 12 Sep 2008

Edward Dmytryk jatorri ukraniarra zuen zinemagile estatubatuar emankorra izan zen, eta zeluloidearekin izan zuen harremana Hollywooden pairatu zuen sorgin ehizak markatu zuen. Komunismo seinaleen aurka sortu zen macartismoaren ondorioz sufritutako jazarpenez gain, Dmytrykek kalitate handiko ekarpena egin zuen. Irailaren 4an bere jaiotzatik ehun urte bete ziren.

Cindy Lauper, aldakortasuna eta talentua (I) Fri, 24 Jul 2009

Brooklynen jaio zen eta gaztetatik gitarra jotzen zuen eta bere abestiak konposatzen zituen. 80eko hamarkada, zalantzarik gabe, bere garairik oparoena izan zen eta urte horietakoak dira oraindik gogoratzen ditugun "True Colors" edo "Girls Just Wanna Have Fun", besteak beste. Hala ere, Lauperrek zineman eta telebistan ere lan egin du. Artista askok interpretatzaile estatubatuar honen abestien moldaketak egin dituzte, baina argitaratu dituen hamabi lanek bere ibilbidea bermatzen dute, Horretan, gainera, abeslariak musikako saririk garrantzitsuenetarako izendapenak lortu ditu.

Cindy Lauper, aldakortasuna eta talentua (II) Thu, 30 Jul 2009

80ko eta 90eko hamarkadetako irudia, Cindy Lauper mugimendu sozial batzuen erreferente izan da eta, batez ere, homosexualitatearena. Beste alde batetik, Lauperrek bere ibilbide musikala garatzeaz gain, interpretatzailea ere landu du. Izan ere, abeslariak hainbat pelikula eta telesailetan parte hartu du.

Abentura eta epika generoetako zinema Tue, 23 Aug 2005

Heroien munduan murgiltzen den genero honetan, ohikoak dira borrokak eta abenturak. Akzioak, kontaketak eta dekorazioak garrantzi berezia dute, eta hori dela eta, zinemagileek hiru elementu horiek asko zaintzen dituzte.