Itzuli orri osora
Cindy Lauper, aldakortasuna eta talentua (II)
jue, 30 jul 2009 18:32:00 +0200

80ko eta 90eko hamarkadetako irudia, Cindy Lauper mugimendu sozial batzuen erreferente izan da eta, batez ere, homosexualitatearena. Beste alde batetik, Lauperrek bere ibilbide musikala garatzeaz gain, interpretatzailea ere landu du. Izan ere, abeslariak hainbat pelikula eta telesailetan parte hartu du.

Hat Full Of Stars (1993) kritikak gehien txalotu zuen diskoa izan zen. Urtebete beranduago, artistak bere arrakastarik handienak biltzen zituen lana kaleratu zuen: Twelve deadly cyns... and then some.

1996an, bere osotasunean Cindy Lauperrek berak konposatutako disko bat jarri zuen salgai. Lan horrek Sisters Of Avalon izena zuen eta hasiera batean Japonian bakarrik argitaratu bazuten ere, ondoren mundu osoan plazaratu zuen. Proiektu horren ostean, Merry Christmas... have a nice life gabonetako berezia iritsi zen.

Shine Lauperrek Japonian bakarrik kaleratutako beste lan bat izan zen.

Bere hurrengo proiektuan musika amerikarreko interpretatzaile handiei omenaldia egin zien. Horrela, Epic diskoetxearekin, Lauperrek At last (2004) kaleratu zuen.

The Body Acoustic (2005) diskoan bere abestirik ezagunenak berrasmatu zituen. 2008an, Lauperrek orain arteko azken lana aurkeztu zuen, Bring Ya To The Brink.

Musika baino gehiago

Musika ez da izan abeslariak garatu duen diziplina artistiko bakarra. Interpretazioa, pantaila txikian zein handian, Lauperren beste gaitasunetako bat da.

1988an, Jueff Goldblumekin eta Peter Falkekin lehen aldiz film bateko protagonista izan zen. Pelikula horren izena Vibes (El secreto de la pirámide de oro) izan zen eta arrakasta handirik izan ez zuen komedia fantastiko bat zen. Ondoren Off and running iritsi zen, aurrerago bere senarra izango zen David Thortonekin film horretako protagonista izan zen.

Hiru urte beranduago, Mad about you komediari esker Emmy sarietarako izendapena lortu zuen. Hurrengo urtean, azkenean, sari hori jaso zuen.

1993an, Michael J. Fox eta Nathan Lane aktoreekin Life with Mickey (Dame un respiro) haurrentzako telesailean parte hartu zuen eta urtebete beranduago Mrs. Parker and the vicious circle (La señora Parker y el círculo vicioso) filmean.

Bere hurrengo pelikula 2000. urtean iritsi zen. Christopher Walken aktorearekin batera The opportunist lanean parte hartu zuen.

Broadwayen ere lan egin du artista estatubatuarrak. Izan ere, 2006an, Lauper New Yorkeko agertokietan estreinatu zen La ópera de tres centavos lanarekin. Obra Bertolt Brechen klasikoaren moldaketa moderno bat zen eta Tony sarietarako izendapen ugari jaso zituen.

Azken finean, Cindy Lauper belaunaldi baten ezaugarri izan zen adierazgarri da eta oraindik ere bere musikan bizitzaren bere ikuspegia islatzen du.

(Argazkiak: www.cindylauper.com)