Itzuli orri osora
Abentura eta epika generoetako zinema
mar, 23 ago 2005 18:24:00 +0200

Heroien munduan murgiltzen den genero honetan, ohikoak dira borrokak eta abenturak. Akzioak, kontaketak eta dekorazioak garrantzi berezia dute, eta hori dela eta, zinemagileek hiru elementu horiek asko zaintzen dituzte.

Pertsonaiei dagokienez, helburu bat lortzeko borrokatzen dira genero honetako pelikuletan: altxorra edo talismana aurkitzeko, norbait erreskatatzeko edo misterioren bat argitzeko. Gainera, istorioek ia beti amaiera zoriontsua izaten dute, eta pertsonaiek garai historiko guztiak hartzen dituzte euren baitan.

Euren herrialdearen iraganari buruzko lanak egin zituzten lehenengoak Italiako ekoizleak izan ziren, eta gero sobietarren txanda izan zen, euren ideia iraultzaileak zinemara eramanez.

Napoleon (Abel Gance, 1926) aipatu dezakegu genero honetako zinema mutuaren adibide gisa, eta soinudun zineman Tartzanen eta Janen abenturak biltzen dituzten film guztiak aipa daitezke. Gainera, bere garaian egin ziren film guztietan parte hartu zuten aktoreen artean Johnny Weissmuller eta Maureen O´Sullivan izan ziren ezagunenak. Halaber, honako pelikula hauek ere multzo berean koka daitezke: Ben-Hur (William Wyler) ,El Cid (Anthony Mann), Treasure Island, Zorro, Cleopatra, (J. L. Mankewicz), Robinson Crusoe, Captains Courageous eta Moby Dick (John Houston), beste askoren artean.

Genero honen ezaugarriei erreparatuz gero, abenturazko filmen artean honako hauek dira azpigenero nagusiak: akzio eta sekuentzia harrigarriz betetako filmak, piraten abenturak eta itsasoan kokatutako istorioak erakusten dituztenak, kapaz eta ezpataz betetakoak, toki exotikoetan girotutako lanak, espioitza eta agente sekretuen mundua islatzen dutenak, borroka-arteak erabilita ikus-entzuleak erakarri nahi duten pelikulak, eta itsaso azpian zein espazioan gertatzen diren abentura futuristak.

Piraten abenturak eta itsasoan kokatutako istorioak lantzen dituzten pelikulen artean, besteak beste, Treasure Island (Victor Fleming, 1934), Mutiny on the Bounty (Frank Lloyd, 1935), Captains Courageous (Victor Fleming, 1937), Reap the wild wind (Cecil B. De Mille, 1942), Treasure Island (Byron Haskin, 1950), eta Moby Dick (John Huston, 1956) aipa daitezke.

Arestian aipatutakoTartzanen abenturei errepasoa egiten badiegu, ondorengoak aurkituko ditugu: Tarzan, the Ape Man (W. S. Van Dyke, 1932), Tarzan and his Mate (Cedric Gibbons, 1934), (Richard Thorpe, 1941), Tarzan´s New York Adventure (Richard Thorpe, 1942), Tarzan, the Ape Man (John Derek, 1981) eta Greystoke, the Legend of Tarzan (Hugh Hudson, 1984).

Kapaz eta ezpataz betetako filmek ere garrantzi handia dute generoaren barruan. Horra hor, besteak beste, lan ezagunenak: El conde de Montecristo (Rowland V. Lee, 1934), The Scarlet Pimpernel (Harold Young, 1934), The Three Musketeers (Rowland V. Lee, 1935), The Prisoner of Zenda (V.S. Van Dyke, 1937), The Adventures of Robin Hood (Michael Curtiz, 1938), The Mark of Zorro (Rouben Mamoulian, 1940), The Three Musketeers (George Sidney, 1948), Knights of the round table (Richard Thorpe, 1953) eta Excalibur (John Boorman, 1981).

Gaur egun, zuzendari askok landu dituzte abenturak eta istorio epikoak. Horren isla dira Indiana Jones heroiaren hiru pelikulak, besteak beste. Horrez gain, Harry Potter eta bere lagunen gorabeherak oso arrakastatsuak izan dira.