Informazio gehiago
Sistema optikoak. Giza begia
Dioptrio lauak
Bi inguruneren arteko bereizte-azalek dioptrioak izena hartzen dute. Dioptrio lauan erraza da sistema optiko baten oinarrizko osagaiak adieraztea:
- Ardatz optikoa, dioptrioaren errefrakzio-planoarekiko horizontala eta elkarzut. Sistemaren jatorria ardatz optikoak eta bereizte-azalak bat egiten duten tokian -elkargunean- kokatzen da.
- Objektu-espazioa, objektua edo argi-iturria dagoen gunea, eta irudi-espazioa, irudia dagoen tokia.
- Objektu-puntua, objektu-espazioko objektu bati dagokion edozein puntu eta irudi-puntua, irudi-espazioko irudi osatu bati dagokion puntua.
- Irudi erreala, bi izpi errefraktatuk bat egiten dutenean sortzen den irudia, eta irudi birtuala, bi izpi errefraktatu, urrunkorrak direnean, luzatzearen ondorioz sortzen den irudia.
Objektu-puntu bateko zenbait izpi errefraktatuk irudi-puntu berean bat egiten ez dutenean, sistemak aberrazio optikoa eragiten du.
Snellen legearen arabera, dioptrio laurako honako ekuazio hau ondoriozta daiteke:
Dioptrio esferikoak
Inguruneen arteko bereizte-azalak eite esferikoa izanez gero, dioptriko esferikoaz hitz egiten da, ganbila edo ahurra izan daitekeena, azal horren okerduraren araberakoa. Dioptrio esferikoaren ekuazioa ondoko hau da:
R, dioptrioaren okerdura-zentroaren kokapena izanik, alegia.
Dioptrio esferiko batean bi puntu berezi desberdintzen dira: objektu-fokua, ardatz optikoaren puntua, zeinen irudia irudi-espazioaren infinituan baitago eta irudi-fokua, edo ardatz optikoaren puntua, zein objektu-espazioaren infinituko puntu baten irudiari baitagokio.
Horren guztiaren ondorioz foku-distantzietarako erlazioa deduzitzen da, Gaussen formula gisa ezagutzen dena:
Dioptrio baten alboko gehitzea
Bitarteko geometrikoen bidez objektu zabalen irudiak, ez puntualak, sistema optikoen bitartez eraikitzeko, honako kontzeptu hauek hartzen dira aintzat:
- Izpi paraleloa, ardatz optikoa objektuaren burutik ebakitzen duena eta irudi-fokutik zehar pasatzeko errefraktatzen den izpia.
- Foku-izpia, objektuaren burutik abiatzen dena eta objektu-fokutik zehar pasatu eta gero ardatz optikoarekiko paraleloa ateratzen den izpia.
- Izpi erradiala, objektuaren burutik abiatzen dena eta diptrioaren okerdura-zentrora zuzentzen den izpia.
Objektuaren eta irudiaren altueraren arteko erlazioa dioptrioak eragiten duen alboko gehitzea gisa ezagutzen da, eta honela deskriba daiteke:
Bitarteko geometrikoen bidezko irudiak eraikitzean, funtsezkoak izaten dira izpi paralelo, erradial eta fokalari buruzko kontzeptuak.
Giza begia
Giza begia zentratutako sistema optikoa da eta osaturik dago lau mintz gardenez eta irudiak proiektatzen diren pantaila batez. Osagaiok honako hauek dira:
- Kornea, edo begiaren kanpoko leiarra, okerdura txikikoa. Bere eginkizuna begia babestu eta aberrazio esferikoa zuzentzea da. Bere errefrakzio-indizea 1,38 da.
- Humore urtsua, 1,34 errefrakzio-indizeko isurkaria. Iris izeneko zabaltze aldakorreko diafragma bat dauka, zeinen erdi-erdian begi-ninia kokaturik baitago.
- Kristalinoa, zilio-giharrek eusten dioten leiar konbergente malgua. Gihar horiek uzkurtu edo zabaltzeari esker, objektuen irudia enfokatzeko begiaren foku-distantzia egokitu daiteke.
- Humore beirakara, 1,34 errefrakzio-indizea edukirik, begi-globoaren toki handiena betetzen duen beira-eiteko isurkaria.
- Betsarea, irudiak sortzen direneko pantaila. Bi zelula mota dauzka: konoak, zeini esker koloreak bereiztu baitaitezke, eta makilak, argiarekiko oso sentiberak.
Giza begiaren osagaien oinarrizko eskema.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Mugimendu harmonikoa eta uhinak
- Mugimendu zirkularra. Mugimendu harmoniko sinplea
- Pendulua. Mugimendu harmoniko konposatua
- Bibrazioen hedapena.Uhin mekanikoak
- Soinua eta bere ezaugarriak
- Uhinen interferentzia
- Argiaren izaera. Uhin elektromagnetikoak
- Uhinen islapena eta errefrakzioa
- Argiaren polarizazioa
- Uhinen difrakzioa
- Sistema optikoak. Giza begia
- Tresna optikoak
- Michelson-Morlye-ren esperimentua
- Radarrak eta mikrouhinak