Itzuli orri osora

Kolore sentsazioa

Kolorearen pertzepzioak elementu fisiko eta fisiologikoak nahasten ditu. Betsarearen gainean jotzen duen argiak beraren zeluletan erreakzio fotokimikoak sortarazten ditu. Erreakziook nerbio optikoak nerbio-bulkada moduan helarazten ditu garunera. Kolorea ikustea ahalbideratzen duten sortarazle nagusiak konoak dira, argi eskaseko egoeretan beren jarduera makaltzen dutenak (adibidez, gauez). Bestalde, espektro kromatikoaren tonu ugariren sentsazioa konoak sentiberak diren hiru oinarrizko kolore nahasiz lortzen da: gorria, berdea eta urdina.