Iraultza zientifikoa

Aurreko mendean hasitako iraultza astronomiko-kosmologikoa iraultza zientifiko bihurtu zen XVII. mendean, Galileo, Bacon, Descartes eta Newton-i esker. Horretatik agertuko zen zientzia modernoa, non unibertsoa eta natura mugimenduko materiatzat hartzen zen, legaltasun matematiko zehatzak zuzendua.

Galileo. Fisika matematiko berria

Astronomo, matematikari eta fisikari italiarra, mekanika modernoaren sortzailea eta Kopernikoren sistema heliozentrikoaren defendatzaile gogorra izan zen. Galileo Galileik (1564-1642), bestalde, agintaritza erlijiosoari aurre egin zion askotan. Behaketa astronomikotik sortutako ondorioekin, historiako eta zientziako beste aldi bat sortu zen: aldi instrumentala, gizakiaren eta errealitatearen arteko tresna zientifikoak beste esperientzia bat posible egiten zuena. 1633an, atzera egitera eta bizitza osoan etxe barruko arrastatzera behartua izan zen. Galileoren lanik bikainenak ondoko hauek ziren: Albisteri siderala, Munduko sistemarik handiei buruzko elkarrizketa eta II Saggiatore.

Galileoren fisika matematikoa printzipio honetan oinarritzen zen: zabaltze edo forma zehatz bateko korpuskuluek (mugimenduan edo ez) eratuta zegoen natura, eta horien ezaugarriak mugimenduan zeuden partikula zabalek sortutako ondorioak ziren gure zentzuetan. Galileoren iritziz, natura hizkera matematikoz idatzitako liburua zen, eta zientzialariaren betebeharra gorputzen mugimendua zuzentzen zuten arauak argitzea zen.

Mekanika arloan, Galileoren emaitzarik garrantzitsuenak ondoko hauek ziren:

  • Inertziaren printzipioa: gorputz guztiak geratzen dira geldirik edo aldaketarik gabeko abiadurako mugimenduan ibilbide zirkular batean, kanpoko indar batek azeleratzeko edo abiadura moteltzeko esku hartu ezean.
  • Astunen erorketaren legea: astunen erorketaren mugimendua bidearen indarraren eta erresistentziaren ekintzaren ondorioa da.

Bacon. Metodo esperimentala

Astunen erorketaren legea: astunen erorketaren mugimendua bidearen indarraren eta erresistentziaren ekintzaren ondorioa da.

  • Tradiziozko jakintzari egindako kritikan.
  • Zientziaren beste kontzepzio bat formulatzean.

Bacon-en aburuz, jakintza zehatza idoloak errotik kentzearen menpean zegoen, horiek gure banakako konstituziotik (tribuko edo haitzuloko idoloak), hizkuntzaren egituratik (foroko idoloak) edo filosofia faltsuetatik (antzerkiaren idoloak) ateratako nozio faltsuak baitziren.

Zientziaren metodoa eta helburua:

  • Jakintza zorrotza izateko, zientziak jarraituko behar zion metodoa indukziozkoa zen: azterketa bakanak batu eta orokortzeak egin.
  • Bacon-ek naturaren ezagutza esperimentaltzat hartu zuen zientzia, horren mendetasuna eta ongizatea lortzeko helburua zuena.

Descartes. Zientzia unibertsala

Descartes-ek (15. gaia ikusi) naturaren zientzia geometriko berriaren filosofia orokorra sortu zuen. Horren helburua arrazoiak aurkitutako egi nabarietatik zientzia unibertsala eratzea zen; horrela, Jainkoa objektibitatearen bermea eta zegoen guztiaren oinarria izango zen.

Natura, materia eta mugimendua:

Natura mugimenduan zegoen materia zabaleko korpuskuluek osaturik zegoen, eta azaldu ahal zuen zientzia bakarra geometria zen. Natura (res extensa) mugimendua ere bazen, eta, horregatik, hutsa kanpoan geratzen zen. Jainkoak kopuru aldaezinean ipintzen zuen mugimendua.

Printzipio horretatik abiatuta, Descartesek mugimenduko arauak sortu zituen, zeinetan inertziako legearen formulazio modernoak garrantzi handia izan zuen: gorputzak geldirik edo mugimenduan zeuden, horien gainean beste gorputz batek jardun ezean.

Jainkoa fundaziozko oinarri ontologikoa zuen arren, Descartes-en unibertsoa mugimenduaren legeen pean zegoen eta zehaztugabeko iraupeneko sistema mekaniko batean bere burua arautzen zuen.

Newton eta grabitazio unibertsala

Filosofia naturalaren printzipio matematikoak liburuan (1687), Newtonek (1642-1727) ikerketa zientifiko modernoaren paradigma ezarri zuen. Unibertsoa osatzen zuten elementuak ondoko hauek ziren:

  • Materia: gogortasuna, erresistentzia eta zeharkaezintasuna zituzten atomo infinituak.
  • Espazioa: hutsa, mugagabea, geldirik eta homogeneoa.
  • Mugimendua: partikulak eramaten zituen espazio absolutuan.

Grabitazio unibertsala: Formulazio matematiko baten bidez, Newton-en kontzepzioak fenomeno askoren azalpen bateratua eman zuen: astunen erorketatik eta planeten orbitetatik, mareetara eta kometen orbitetara.

Kontzepzio horren funtsezko elementua indar zentripetua, aldaezina eta unibertsala zen: grabitatea. Horregatik, unibertsoko masa guztiek elkarrekintza konstantea zuten eta elkar erakartzen zuten horien biderkaduraren zuzenean proportzionala eta horien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala zen indarrarekin.

Erakarpenaren kausaren determinazioak fisika matematikoa gainditzen zuenez, bi irteera baino ez zeuden: dena argitu gabe uztea edo hipotesi metafisiko bat asmatzea. Newton-en erabakia jainkotasunera abiatzea izan zen.

Isaac Newton.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana