Kant (I)

Zaila da Immanuel Kant ilustratuen azkenekoa den edo idealisten lehenengoa den esaten. Edozein modutara, Kant bere filosofiaren ildoa baino askoz gehiago da. Gaur egun filosofo aleman honi bere filosofia egiteko modua baloratzen zaio: zorrotza, zintzoa, analitikoa eta gizakien bizitzaren fenomeno eta ardatz guztiak aztertzen dituena.

Arrazoimena eta bere interes nagusiak

Kanten helburu nagusia giza egoeraren ezaugarri bereizgarria, arrazoimena, aztertzea da, eta, era berean, arrazoimenak bizitzako alor guztietan betetzen duen funtzioa. Alor horiek guztiak Kantek arrazoimenaren interes nagusiak izena eman zien. Interes horiek hiru galderatan laburbiltzen dira:

  • Zer ezagutu dezaket? Naturaren ezagutza zientifikoa ahalbidetzen duten printzipioei buruzkoa da galdera hau.
  • Zer egin behar dut? Gizakia izaki arrazional den heinean egiten dituen ekintzak determinatzen dituzten printzipioei eta baldintzei buruz egiten du galde.
  • Zer espero dezaket? Gure egitekoa bete dugunean espero izatea baimentzen zaigun horri buruzkoa da galdera hau.

Ondoren, Kantek esaldi edo galdera bakar batean laburtu zituen aurreko hiru galdera horiek: Zer da gizakia? Kanten ustez, gizakia izaki arrazionala, morala eta itxaropenez betea da.

Arrazoimen teorikoa

Kantek ezagutzarako arrazoimenaren ahalbideari buruz egin zuen ikerketa arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko urruntasunak. Urruntze horri biraketa kopernikarra esaten zaio: objektuen ezaugarriak behatzailearen izaerak determinatzen ditu.

Ezagutzaren bi iturriak honako hauek dira:

  • Sentikortasuna: bere bidez emanak zaizkigu objektuak.
  • Ulermena: bere bidez objektuak pentsatuak dira. Ulermenari esker, sentipenezko esperientzia ordenan jarri eta sailka dezakegu, horrela ezagutzaren objektu bihurtzeko.

Arrazoimenak ezagutza eskuratzeko jarraitzen duen prozesua intuizioetan hasten da, ondoren kontzeptuetatik pasatu eta azkenean ideietan amaitzen da.

  • Intuizioak: barne edo kanpo sentikortasunaren a priori erako formak dira; sentipenezko errealitatea jasotzeko moduak dira, eta, berau baino lehenagokoak direnez gero, ezagutzea ahalbidetzen dute. Espazioa eta denbora esperientziaren aurreko baldintzak dira, beharrezkoak eta unibertsalak, ez baitago ezer ezagutzerik baldintza horiek gabe.
  • Kontzeptuak: ez dira esperientziatik etortzen. Beren jatorria ulermena da eta esperientziari aplikatzen zaizkio. Kontzeptuak esperientziatik independenteak dira, baina berauek bakarrik ematen digute aukera esperientziari zentzua emateko, antzematen ditugun objektuekin izaten dituzten harremanez jabetzerakoan. Kontzeptuek edo mailek sentipenezko errealitatea gure ezagutzaren helburu bihurtzeko beharrezkoa den kontzeptu aparatua osatzen dute. Lau kontzeptu edo kategoria nagusiak kantitatea, kalitatea, harremana eta modalitatea dira.
  • Ideiak: esperientziatik bakartu ez daitezkeen eta esperientzian bertan aplikaziorik ez duten kontzeptu nagusiak dira. Sentipenezko pertzepziotik urrun dauden nozioak dira. Ideia hauen adibideak arimaren betierekotasuna, Jaungoikoa eta askatasuna dira.

Judizioen sailkapena

Ulermenaren zeregin nagusia intuizioen eta kontzeptuen sintesia eginez judizioak osatzea da. Jatorria, sentikortasuna eta ulermena determinatu eta gero, egiten ditugun judizioen baliagarritasuna zertan datzan aztertu beharra dago.

Kantek bereizketa bikoitza egiten du, eta, azkenean, naturaren ezagutza zein judiziotan oinarritzen den planteatzeko garaian, horiek a priori-zko judizio sintetikoak direla eransten du. Judizioak sailkatzeko garaian, hona hemen Kantek proposatu zuen banaketa:

  • A priori-zko judizioak: egiatasuna esperientziatik independentea dutenak dira (Osotasuna zatiak baino handiagoa da).
  • A posteriori-zko judizioak: egiatasuna ohiko behaketan oinarrituta dutenak dira (Katua sofan dago).
  • Judizio analitikoak: predikatua subjektuan bilduta dutenak dira (Zirkulua biribila da.
  • Judizio sintetikoak: predikatua subjektuan bilduta ez dutenak dira (M. Jordan 2,1 metro da).
  • A priori-zko judizio sintetikoak: informazioaren mundua eman, baina beren egiatasuna unibertsala eta beharrezkoa dutenak dira. Adibiderik onena kasualitatearen printzipioa da: aldaketa oro kausa eta efektuaren arteko loturaren legearekin bat etorriz gertatu ohi da. Kanten arabera, ez da analitikoa, aldaketaren kontzeptuak ez baitakar berarekin zerbait arrazoimenen batengatik gertatzearen nozioa; eta a priori-zkoa da, proposizio unibertsala eta nahitaez egiazkoa delako, eta giza arrazoimenaren bidez froga daiteke.

Arrazoimen teorikoaren mugak

Ezagutzaren mugak eta berau ahalbidetzen duten baldintzak determinatu eta gero, Kantek beste kontzeptu bati ere heldu zion: eldarnioak edo arrazoimenaren ilusioak. Hauen jatorria, kategoriak sentipenezko esperientziaren eremutik harago ezartzera eramaten duten bulkadak dira.

Fenomenozko errealitatea gainditzen duen edozein saiakerak paralogismoak (inferentzia ez zuzenak), antinomiak (kontradikzioak) eta sofismak ekarriko dizkigu. Eldarnio hauen adibideak ideia transzendentalak dira: arima, mundua eta Jaungoikoa.

Kantek argudiatzen du arrazoimen teorikoaren bidez ezin dela frogatu metafisikaren ohiko ezein printzipio: ez arimaren betierekotasuna, psikologiak defendatzen duen moduan; ez munduaren izaera osotasun gisa, ez Jaungoiko baten izatea, teologiak defendatzen duen moduan. Ideia horiei Kantek funtzio bereizlea ematen die eta erabilera arautzailea dutela adierazten du: ezein objektutan pentsatzeko balio ez badute ere, subjektuaren eta munduaren ikuspegi bateratuagoa izateko aukera ematen digute.

Jainkoari dagokionean, berriz, Kantek argumentu ontologikoa, kosmologikoa eta fisiko-teologikoa kritikatu egiten ditu, baina arrazoimen hutsaren ideal bat dela baieztatzen du. Izan ere, natura izaki adimentsu batek egina balitz bezala irudikatuta, munduan agintzen duten legeen ikerketara iristen gara.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana