Ilustrazio frantsesa (I)

Iraultzak, Entziklopedia eta intelektual modernoek edo "Philosophes"-ek markatu zuten Ilustrazio frantsesa. Hiru foku horietatik abiatuta, gizakia Historiaren itzaletatik askatzen saiatuko dira jakintsu berriak: sineskeriatik, mendekotasunetik eta ezjakintasunetik alegia. Ilustrazioko pertsona ospetsuen artean Voltaire nabarmendu zen.

Aurrekariak: La Enciclopedia

Entziklopedia zenbait intelektualek egindako lanaren emaitza da. Giza jakinduria guztia lan handi bakarrean biltzea zen intelektual horien helburua. Hogeita hamabost liburukiz osatutako lana da, irudi eta adibide grafiko ugariz hornitua.

1751. urtean ekin zioten Entziklopedia argitaratzeari eta 1780. urtean amaitu zuten. Garaiko pentsalari frantses nagusiek hartu zuten parte, Diderot eta D'Alemberten zuzendaritzapean. Entziklopedia erredaktatzen aritu zirenek gizartearen berrikuntza eta garapenaren gidari bilakatzea zuten helburu.

Bigarren liburukia kaleratu zutenean Entziklopedia argitaratzea galarazi zuten, izaera liberala zuelako. Lanaren gainerako atalak isilpean egin eta banatu zituzten.

Hauek dira Entziklopediak biltzen dituen atalak:

  • Atariko hitzaldia, zientziaren teoriari eta Berpizkundetik abiatuta giza espirituaren garapenaren historiari eskainia.
  • Zientziei buruzko atal bat, matematika, geometria eta ezagupen filosofikoak jasotzen zituena.
  • Arteen eta ofizioen atal bat; lanari eta erabilgarritasunari, ahaleginari eta eroapenari gorazarre egin zioten sail horretan.
 

1751ko Entziklopedia liburuaren portada.

Voltaire

Ilustrazioko filosofo garrantzitsuenaren lanen artean asko dira aipagarriak, Eskutitz ingelesak, Candido eta Hiztegi filosofikoa besteak beste. Historiaren ikuspuntutik Voltaire izan zen Ilustrazioaren aitzindaria Frantzian. 1734. urtea izan zen abiapuntua, urte horretan argitaratu baitzituen Eskutitz ingelesak, Auzitegiek berehala gaitzetsi zituzten eskutitz horiek, erlijio, gizarte eta politika arloetako lasaikeria sustatzen zutela eta. Eskutitz horietan gizarte ingelesarekiko interesa erakutsi zuen Voltairek, herrialde horren bizimoduagatik batez ere, frantsesa baino askoz aurreratuagotzat baitzeukan.

Erlijioaren, politikaren eta merkataritzaren inguruko gaiak landu zituen lan horretan eta Voltairek argi adierazi zuen zientzia, egiaren ezagutza, espiritu libre eta tolerantearen oinarria dela. Voltaireren iritziz gizarte osoan ezarri behar zen zientzia. Eztabaida metafisiko oro gainditzea proposatu zuen, ideia sinpleenetatik abiatuta aurrera egiteko.

Pentsamendu filosofikoa

Oro har, ondoko hauek dira Voltaireren pentsamoldearen oinarriak:

  • Eszeptizismo sakona; zientzia espekulatzailearen gaiak gaitzetsi zituen batez ere. Ildo horretan, Voltaireren filosofiak jardun intelektual hutsari baino, gizartea hobetzeko ezagupen berriak praktikan jartzeari eman zion garrantzia.
  • Zientzia teorikoaren aurrean, Esperimentazioaren nagusitasuna berretsi zuen. Bereziki nabarmendu zituen Arrazionalismoaren garaiko eztabaida matematiko eta geometrikoak.
  • Garapenaren erabilgarritasuna aitortu zuen, bai eta gizartearen ongizatea lortzeko teknikaren garrantzia ere, alderdi materialetan ez ezik, baita beharrizan espiritualetan ere.

Pentsamendu politikoa

Voltairek politikaren eremuan egin zituen ekarpen garrantzitsuenetako batzuk. Guztiz beharrezko irizten zion beste hainbat gauzen artean herriaren askatasuna eta ongizatea bermatuko zituen gizartearen erreforma sakonari.

Ildo horretan, Voltaireek mirespena zion gizarte ingelesari. Izan ere, Frantziako Absolutismo nagusiaren aurrean, Ingalaterran sistema parlamentarioa zegoen indarrean garai hartan.

Ondoko hauek dira Voltairek egindako proposamen garrantzitsuenak:

  • Erregearen boterea mugatuko duen sistema parlamentarioa eraikitzea.
  • Zerga-sistema arrazionala ezartzea, herritarrak porrotera eramango ez dituena.
  • Askatasun ekonomikoa eta lanaren balioa aitortzea.
 

Voltaire

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana