Informazio gehiago
Segalariak: Belar-moztea lehia egin zen
Sega-apustua, gainerako herri kirolak bezala, baserriko lanetik sortu zen. Abereentzako belarra mozteko beharretik, alegia. Belarra bizkor ebaki behar da, euriak bustiz gero, ez baitu balio. Bizkorra izateko beharrizan horixe izan zen lehia, desafioa eta apustua sortzeko aitzakia.
Euskal Herriko belardi gehientsuenak lurzoru gorabeheratsuan egoteak beste herrialde batzuetan horren hedatuta dauden belarra mozteko makinak sartzea ezinezko egin zuen gurean. Horregatik da hain ohikoa sega erabiltzea.
Sega tradizionalaren aihotzak 0,90 eta 0,95 metro artean neurtzen du. Lehiaketetan erabiltzen diren segak, ordea, handiagoak dira; 1,18 eta 1,24 metro inguru dituzte.
Belar-moztea egiteko zinez da garrantzitsua baserrian, abereak elikatu behar baitira. Behiak esnea ematen du, kumeak egiteaz gainera. Idia lurra lantzeko ezinbesteko baliabidea da; eta okelatarako saltzen den txahala, berriz, diru-iturri azkarra da.
Landaren ezaugarriak
Lehia jokatuko den zelaia edo landa kontu handiz aukeratzen da. Batetik, sega-zale asko dagoen lekua izatea komeni da, eta, ahal dela, indarrak neurtuko dituzten segalariak bizi diren herrietatik gertu egotea. Izan ere, desafioa ikusteko sarrerak ipintzen direnez, ahal denik eta zalerik gehien erakarri behar da. Horregatik, irispide errazekoa, ikusgaitasun onekoa eta aise mugatzeko moduko eremua bilatzen da.
Lursailari dagokionez, ezinbestekoa da harririk gabea, gorabehera gutxikoa eta hazita dagoen belar askokoa izatea.
Sega-jokoa
Erruz da zaila segan jardutea, gerria makurtuta lan egiten baita. Adiera horretan, gorputz-enborra tolestuta eta birikiak konprimatuta arnasten da. Segalariak okertuta egiten du beharra, lurrari begira, eguzkiak garondoa kiskaltzen dion bitartean.
Sega-apustuen denboraldiari betidanik eman izan zaio hasiera udazkenarekin batera, belarrak luzera egokia hartu duenean. Orduantxe egon ohi dira partehartzaileak fisikoki mailarik onenean, baserrian lanik gehien ere sasoi horretantxe egoten baita.
Duela gutxira arte, lehiaketa forma bakarra apustua izan zen. Irabazleak sari gisa dirua jaso zuen aurreneko txapelketa 1954ko uztailaren 11an jokatu zen.
Segalariek, beren lana egiteko, ordubete izaten dute, nahiz eta XX.mende hasieran ohikoagoak ziren bi orduko apustuak. Behin denbora hori bukatzen denean, gizon talde batek belarra batu, lotu eta pisatu egiten du epailearen begiradapean. Pisu erromatarra erabiltzen da moztutako belarra pisatu eta gehien ebaki duena, garailea zein den erabakitzeko.
Hala ere, pisua eta moztutako belar kopurua lurraren, belarraren hezetasun mailaren, luzerarenen araberakoa da; denak ere esfortsu fisikoarekin zerikusirik ez duten faktoreak dira.
Segalari entzutetsu batzuk
Bertsolaritzak eman zuen aurrenekoz sega-jokoaren berri. Pello Errotak, 1880an, Iturriotzen Izuleak irabazitako apustu baten inguruan abestu zuen.
Pedro María Otaño Eceiza, Beizamako "Santa Agueda", aizkolari arras ezaguna ere segalari handia izan zen 1905 eta 1915 bitartean lehiatu zen bitartean.
Edonola ere, segalarien arteko lehia nagusia Iturriotzeko zelaian jokatu zen 1925eko irailaren 28an. 6000 ikusle batu ziren, eta, esaten dutenez, garai hartako 150.000 pezetatik gora jokatu ziren apustutan. Aiako Pedro Mendizabal "Lokate"-k eta Urnietako José Arrieta "Pantxesa"-k neurtu zituzten indarrak. Azkenean, Mendizabal nagusitu zen.
Hala ere, badira aipatzea merezi duten beste zenbait segalari ere. Besteak beste, "Amexketa", "Ondartza", "Irurzu" edota Bernardo Irastorza. Egun ia ez da desafiorik egiten, eta segalariek, batez ere, Federazioak antolatutako txapelketa ofizialetan jarduten dute.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
