Informazio gehiago

Arrauna

Traineruen estropadek Euskal Herrian zale andana erakartzen dute itsasbazterreko herrietako bizi-eredu tradizionalaren ondorio gisa sortu zirenetik. XX. mende hondarrean, ordea, estropadek kirol izaera nabarmenagoa hartu zuten eta, gaur, lehen ez bezala, arraunlariak ez dira nahitaez itsasoko lanari uztartutako gizon-emakumeak.

Arrauna: langintzatik kirolera jauzi. Ez da Euskal Herrian traineruen estropada-denboraldiak iraun bitartean jarraitzaile gehiago izan ohi duen kirol jarduera askorik. Milaka dira ekainetik irailera bitartean arraun denboraldiko proba ezberdinak pasioz bizi dituzten zaleak. Kontxako Banderak aparteko aipamena merezi du. Arrauna maite duen orok denboraldi hasieratik gorriz markatuta izan ohi duen hitzordua da Donostiakoa. Asko dira denboraldiko garaipen guztiak aldatuko lituzketenak Kontxan aurrenak izateagatik.

Arraunketaren jatorria

Arraunketa kirol gisa Euskal Herrian nola sortu zen aztertzeko, gizakiak bizirauteko erabili izan duen eguneroko jarduerari, lanbideari, erreparatu behar diogu. Arrantza izan zen, batetik, arrauna lehiaketen aurrekaria euskal uretan. Harrapatutako arraina portuan saltzeko zeinek lehenago ekarri lehian aritzen ziren arrantzaleak.

Remo

 

Arrantza jarduerarekin batera, ordea, arraunketa lehiaketek beste aurrekari bat ere izan zuten: itsas portu handietan, Bilbaon eta Pasaian, batik bat, belaontzi handiak atoian portura garraiatzeko, traineruak erabiltzen ziren, eta horrek ere lehiak eragin zituen. Traineruek talaiatik begiztatutako ontziak porturatzeko ibilbide luzeak egin behar izaten zituzten, norgehiagokan, nor lehenago iritsi, lan horren truke ematen zen diru saria eskuratzeko.

 

Estropada antolatuak

Arrantzan edota atoian zebiltzan gizonen arteko erronka haiek herrien arteko desafioak ere sortu zituzten, eta, ondorioz, aurreneko estropaden antolaketa. Dena den, traineruen artean izandako aurreneko lehia antolatua ez zen apostu hutsala izan. Bermeo eta Mundaka herrien artean dagoen Izaro uhartearen jabetza izan zen norgehiagokaren arrazoia.

Pasaian XIX. mendearen erdialdera hiru traineru ibiltzen ziren atoi lanetan: Donibaneko bi eta San Pedroko bat. Hori horrela, 1854an, onena zein zen erabakitzeko, Donibaneko festetan estropada antolatu zuten. San Pedro gailendu zen

Kontxako Estropadak . Aipatutako horietaz aparte, noski, arraun norgehiagoka gehiago ere jokatu ziren gurean. 1871. urtean Hondarribiaren eta Pasaiaren arteko lehiak sortutako ikusmina aintzat hartuta, gerora kirol honen historian mugarri izango zena sortu zen: Kontxako estropada. Hondarribiarren eta pasaitarren arteko desafio haren oihartzunak urte askoan iraun zuen, eta, 1879an, turismo hiri nagusia zen Donostian, aurreneko Kontxako estropada antolatu zuten; han ere pasaiatarrak gailendu ziren. Aurrerantzean, ia urtero jokatzen hasi zen Donostiako Bandera, eta arraunketa munduaren erreferente gorena bihurtu zen.

Remo

 

Garai hartan sortu berria zen CRO Orio izan zen 1970ean arraunaren aro modernoari hasiera eman ziona, arrauna goitik behera eraberritu zuena. Aurreko urteetan arraunketa olinpikoan hasita, "agilutxoek" trainerura egokitu zituzten prestakuntza fisikoari edota teknikari buruz ikasitakoak. Aurrerantzean, talde guztiek oriotarren jarraibideari eutsi zioten. Aro berri baten hasiera zen.

 

Helburu bera, ontzi eta teknika ezberdinekin

Oriok 1970ean traineruen garai berriaren oinarriak ezarri zituenetik, tostako arraunketak eta modalitate olinpikoak, biek ere, iturri beretik edan dute egundaino. Euskal talde asko, modalitate olinpikoa praktikatzen ez duten arren, bien arteko harremanaz baliatu izan dira. Arraunketa olinpikoa oinarrizko gaitasunak (ahalmen fisikoa, teknikoa...) hobetzeko erabili ohi da, batez ere prestakuntza fisikoari dagokionez. Bestalde, tostako arraunketak, traineruak zehazki, indar eta ospe handiagoa du gurean, eta ekonomikoki ezinbesteko laguntza ematen die modalitate olinpikoa praktikatzen duten taldeei.

Tostako arraunketa eta arraunketa olinpikoaren arteko bereizketa ontziei eta mugimendu fisikoari dagokie. Batetik, eserlekua da bereizten dituena, tostako arraunketako ontziek finkoa baitute. Olinpikokoek, berriz, mugikorra. Bestetik, eserlekuen ondorioz, tostakoentzat besoak eta bizkarra dira indarraren ardatz. Olinpikoentzat, ostera, hankak...

Tostako arraunketa: ontzien ezaugarriak

Batela: Luzera (gehienez): 7 metro / Pisua (gutxienez): 70 kilo. Arraunlari kopurua: lau eta patroia.

Trainerila: Luzera (gehienez): 9´5 metro / Pisua (gutxienez): 100 kilo. Arraunlari kopurua: sei eta patroia.

Trainerua: Luzera (gehienez): 12 metro / Pisua (gutxienez): 200 kilo. Arraunlari kopurua: hamahiru eta patroia.

Remo

 

Arraunketa olinpikoa: ontzien ezaugarriak

Arraun banako ontzia

Lemazaindun bikoa: Luzera: 10,50 metro / Pisua: 35-40 kilo. Arraunlari kopurua: bi eta lemazaina.

Lemazain gabeko bikoa: Luzera: 10,20 metro / Pisua: 25-30 kilo. Arraunlari kopurua: bi.

Lemazaindun laukoa: Luzera: 14 metro / Pisua: 55-60 kilo. Arraunlari kopurua: lau eta lemazaina.

Lemazain gabeko laukoa: Luzera: 13 metro / Pisua: 50-60 kilo. Arraunlariak: lau.

Zortzikoa: Luzera: 18 metro / Pisua: 90-110 kilo. Arraunlari kopurua: zortzi eta lemazaina.

Scull erako ontziak

Skiff: Luzera: 7 metro / Pisua: 14-20 kilo. Arraunlari kopurua: arraunlari bakarra.

Scull bikoitza: Luzera: 10,20 metro / Pisua: 25-30 kilo. Arraunlari kopurua: bi.

Scull laukoitza: Luzera: 13 metro / Pisua: 50-60 kilo. Arraunlari kopurua: lau.

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana