Informazio gehiago

Idi-dema: Harrobitik plazara

Ziurrenik herri kirolik preziatuena. Idi-demak lehen bezain bizirik daude egun. Antzina, idi-jabeen arteko desafio gisa sortu ziren. Gaur, ordea, ohikoagoa da lehiaketa; herriko jaietako ekitaldi garrantzitsua izaten da.

Batzuek diotenez, idi-demen jatorria harrobiko lanean dago. Leherketaren ondorioz eroritako harria unean bertan leundu eta gero, idiek arrastaka eraman behar izaten omen zuten gurdiraino. Esperientzia hura oso baliagarria izaten zen idien arrastatze-indarra eta abiadura neurtzeko.

Idia

Era berean, duela urte gutxira arte, abereak izan dira Euskal Herrian laborantzaren zutabe, lurra lantzeko bide. Berriki, baina, euskal erliebe malkartsuetako laborantza-lana errazteko, motokultoreak erabiltzen hasi dira baserritarrak.

Idi-probetan erabiltzen den idiaren pisua 500-650 kilo bitartean ibili ohi da. Txapelketetako idiak, baserriko lana egiteaz gain, mendian zehar 5 bat kilometro ibili behar izaten du egunean, eta, noizean behin, gertuko plazaren batean arrastatze-saio txikiren bat ere eginarazten zaio.

Harria

Idi-demak

 

Oraindik, egun, euskal herri askotan, lehenago baserritarrek idien indarra probatzeko baliatzen zituzten probarriak daude. Gaur, baina, garai bateko desafioek txapelketei egin diete lekua, eta beti ez dira bi lehiakide indarrak neurtzen dituztenak; maiz parte-hartzaile bi baino gehiago egoten dira.

 

Harriak laukizuzenak izaten dira, aurrealdean estuxeagoak. Pisuari dagokionez, 1.500 eta 4.000 kilo artean ibiltzen dira. Hala ere, Berriatuko probalekuan badago 1950 ezkero erabili ez den 5.250 kiloko harri bat.

Desafioetan ohikoagoa da harri handiak erabiltzea. Lehiaketetan, ostera, txikiagoak erabiltzen dira, ikusgarritasuna lortze aldera.

Plaza

Harria errekarriz egindako lurzoruan zehar arrastatzen da. Badaude galtzada-harrizko plazak ere, baina idi-jabeek baztertu egiten dituzte idiek irrist egiten dutelako. Aditu gehienek bat egiten dute errekarria hondartzetatik eratorritakoa baino hobea dela esatean.

Plazaren luzera asko aldatzen da herri batetik bestera. Hala ere, 22 eta 28 metro bitartean ibili ohi dira.

Idi-demak

 

Zertan datza?

Denbora zehatz batean plaza kopururik handiena egitea da kontua. Horretarako, idiak edo idi-pareak akuilariak izaten ditu. Apustuaren edota txapelketaren baldintzak ezartzerakoan oso kontuan hartzen da idien pisua. Idi-pareak baimendutako pisua gainditzen duenean (1.100 kilo inguruan ezarrita dago), gainditzen den kilo bakoitzeko kilo eta erdi gehitzen zaizkio harriari.

Behin plazan, txanden zozketa egiten da. Lehenengo aritzen denak zailtasun gehiago izaten ditu, ez baitu lehiakideen erreferentziarik izaten.

Idi-demak

 

Itzainek eta akuilariek idien indarra neurtzen jakin behar dute, hasieran gehiegi neka ez daitezen. Beren lana, batez ere, harria plazaren zabalera finkatzen duen marratik irten ez dadin bermatzea da. Izan ere, irteten bada, harria atera den leku horretaraxe bueltatu behar da.

 

Parte-hartzaile bakoitzak, normalean, 30 minutu izaten ditu bere lana egiteko, nahiz eta apustuetan inoiz denbora gehiago edukitzen duten. Behin denbora hori igarota, epaileek egindako distantzia plazatan, zintatan eta zentimetrotan neurtzen dute garailea zein den erabakitzeko.

 

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana