Aizkora, basotik plazara

Ziurrenik herri kirolen artean kirolik gogorrena, baina baita ikusgarriena ere. Ahalik eta denborarik laburrenean, neurri jakin bateko enborrak aizkoraz ebakitzean datza. Euskal Herrian irmo errotutako kirola, gainerako herri kirolak bezala eguneroko lanetik eratorria. Zuhaitz mozketan du jatorria.

Aizkoraren nondik norakoak

Aizkora nondik datorren jakiteko nahitaezkoa da denboran atzera nabarmen egitea. Erdi Aroan, ontzigintzak eta burdinolek garrantzi handia zuten Euskal Herrian, eta, egur eta ikatz kopuru handiak behar zirenez, ugariak ziren aizkolari eta ikazkinak. Hori horrela, basoan aizkoran aritzen ziren gizonak apustuak egiten hasi ziren enborra nork lehenago ebaki. Hasieran norgehiagoka horiek basoan egiten ziren arren, denborarekin indarra hartzen joan zen aizkora- jokoa, eta, egun, herri kirolen artean ezagunenetarikoa da.

Garai batean Euskal Herrian pago ugari zegoela eta, zuhaitz hori aizkoraren ikur bihurtu zen. Gaur, ordea, hainbeste pagadi ez dagoenez, zuhaitz horren prezioak gora egin du nabarmen. Horregatik, ugariagoa den pinua ere erabiltzen da egun aizkoran aritzeko, baina gutxitan, eta batez ere Bizkaian.

berria

 

Aizkora kirol garestia izanik, pentsaezina da aizkolaria aizkoratik soilik bizi daitekeenik. Pilotari profesionalek ez bezala, aizkolariak ez du enpresekin kontraturik eta kirola eta lana uztartu behar izaten ditu. Horrek, baina, ez du esan nahi aizkoran doan egiten duenik.

 

Desafioa, erakustaldia eta txapelketa

Aizkolariak hiru bide horiexek ditu dirua poltsikoratzeko. Desafioan edo apostuan, erronka bota eta diru kopuru jakin bat jartzen da jokoan. Kasu horretan, garaileak eta bere alde apustu egiten dutenek irabazten dute diru hori. Apustuetan, aizkolariak bi laguntzaile izaten ditu alboan: erakuslea, aizkorakadak non eman esateko; eta botileroa, denbora neurtu eta beste aizkolariak nola doazen jakinarazteko. Artekariak dira apustuez arduratzen direnak.

Edonola ere, erakustaldiak egiteagatik ere izaten du diru-saririk aizkolariak. Kasu horretan, udaletxeak edo erakustaldia antolatu duenak ordaintzen dio aizkolariari.

Azken diru-iturria txapelketa izan ohi da. Urtero jokatzen den Euskal Herriko txapelketa nagusia da txapelketen artean garrantzitsuena. Hala ere, badira beste zenbait: Donostiako Urrezko Kopa, Urrezko Aizkora edota Nafarroako Federazioak antolatzen duen Nafarroako bi-bitako txapelketa.

Egurraren neurriak

Ontza da aizkoran erabiltzen den neurria, eta enborraren gerribuelta neurtzeko balio du. Neurri ohikoena oinbetekoa da (36 ontza), baina apustuetan 80 ontzakoak, kanakoak (108 koak) eta handiagoak, 110eko enborrak, ere erabiltzen dira. Txapelketetan, berriz, ohikoenak kana-erdikoak (54 ontzakoak), 60 ontzakoak eta oinbikoak (72 ontzakoak) dira.

 

Aizkolaria

 

Enbor-mozketa

Enborra mozteak bi fase nagusi ditu: azalekoa eta bihotzekoa. Hasieran, aizkolariak bi aizkorakada jotzen ditu enborraren gainazalean norabidea zehazteko. Bi kolpeak puntu berean elkartzen dira. Hortik aurrera, enborraren barnealdeari kolpeak jotzen zaizkio enborra bitan zatitu arte. Gainazalerako aizkora jakin bat erabiltzen da, eta barruko lanetarako beste bat, pisu gutxiago duena eta zorrotzagoa.

Aizkora

Azken 15-20 urteotan, aizkora australiarra erabiltzen da, garai batean Euskal Herrian erabiltzen zirenak baino arinagoak eta zorrotzagoak baitira. 1976ko urtarrilaren 18an, Anoetako Belodromoan Australiako hiru aizkolarik eta AstidiaK, Arria II.ak eta Arria III.ak desafioa jokatu zuten. Orduan, australiarrek aise irabazi zieten euskaldunei, eta argi geratu zen aizkora australiarrak askoz hobeak zirela. Urtebeteren buruan, 1977ko azaroaren 28an, Atotxako futbol zelaian jokatu zen norgehiagokan, ordea, Arriak eta Mindegiak Australiako aizkorak erabili zituzten, eta Kanada, AEBak, Australia eta Zeelanda Berriko aizkolariak menpean hartu zituzten.

berria

 

Emakumeak eta gaztetxoenak aizkoran

Aizkora urte luzez gizonezkoari lotuta egon da. Hala ere, azken urteotan badira aizkora hartzera animatu diren emakumeak ere. Zaila zaie urte luzez gizonezkoei estuki lotuta egon den kirol honetan lekua egitea, baina baita gazteenei ere. Izan ere, gazte gutxi dira gaur basoan lan egiten dutenak, eta, horregatik, zailtasun handiak izaten dituzte entrenamenduetarako egurra eskuratu eta prestatzeko. Alde horretatik, errazagoa zaie beste kirolen batera jotzea. Gainera, laguntza teknikoa eta prestatzaile egokiak aurkitzea ere ez dago edonoren esku. Horren harian, aizkoran lehen urratsak ematen ari diren gazte eta ez hain gazte horiei laguntze aldera, erakustaldietan parte hartzeko aukera eskaintzea interesgarria izan liteke.

 

Guardar

Guardar

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana