Kirol-motak

Euskal pilota

Euskal Herriko herri-kirolen artean, gure lurraldean bertan zein atzerrian zabalduena eta jarraitzaile gehien dituena euskal pilota da. Jeu de paume kirol frantziarretik eratorria, euskal pilota zuzeneko jokoa zen antzina, hau da, taldeak bata bestearen aurrean jartzen ziren. XIX. mendean, kautxua erabiltzen hasi ziren pilotak egiteko, eta horrek iraultza suposatu zuen euskal pilotarentzat. Material horri esker, pilotek bizitasuna hartu zuten eta, horrela, horma baten kontra jotzean errebotatuta ateratzen ziren. Zeharkako jokoa jaio zen.

Herri giroko jokoa ikuskizun bihurtzen joan zen, hiritarrak joaten hasi baitziren bertara apustuak egitera. XIX. mendearen azken hamarkadan, material eta instalazio berriak sortu zituzten, baita modalitate ezagunenak ere: eskupilota, pala, erremontea eta zesta-punta. Hori horrela, pilota erabiltzen duten beste jokoetatik aldendu zen euskal pilota eta izaera propioa garatu zuen. XX. mendean, nazioartean eman zuten ezagutzera. 1882an, Euskal Herritik kanpoko lehen frontoia sortu zuten, Buenos Aireseko Euskara Plaza, hain zuzen, eta euskal pilotariak gure mugetatik kanpo jokatzen hasi ziren. Horrez gain, ehun frontoitik gora eraiki zituzten hogei bat herrialdetan.

Euskal pilota

Hasieran herri-kirola zena, egun araututako erakunde zabala da euskal pilota. Federazioak, enpresak, eskolak eta zenbait modalitateetan ekintza profesionala ditu euskal kirol honek. Euskal pilota instituzionalizatzeko lehen pausu garrantzitsua 1929an gertatu zen, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa sortu baitzuten urte horretan.

Pilotalekuak

Hainbat motako instalazioetan jokatu izan da euskal pilota, baina lehiaketa ofizialerako hiru eremu daude araututa: plaza irekiko frontoia, trinketa eta ezker paretadun frontoia.

Plaza irekiko frontoia

Plaza irekiko frontoia joko-eremu sinpleena da, frontis bakarra duten lekuak baitira, hau da, pilotariaren aurrean dagoen horma bat duten tokiak dira. Ezaugarri hori duten frontoiak 1875 urte aldera arte erabili zituzten modu ofizialean; halere, Iparraldean ohikoak dira oraindik ere. Frontis bakarreko instalazio honetan, laxoa, errebotea, eskua, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, joko garbi eta zesta-punta modalitateetara jokatzen da.

Plaza irekiko frontoia

Ezker paretadun frontoia

Frontoi honetan, frontis bat, ezker pareta bat eta atzeko pareta (errebotekoa) bat daude. Ezker paretadun frontoiko modalitateetara jokatzen da instalazio mota honetan. Frontoiaren dimentsioak desberdinak izaten dira frontoi luzea (54 metro) bada edo laburra (36 metro) bada. Frontoi luzean, zesta-punta, erremontea eta pala modalitateetara jokatzen da eta laburrean, berriz, eskuz, pala motza, paleta gomaz, paleta larruz eta joko garbi modalitateetara.

Trinketa

Ezker paretadun frontoitik desberdin egiten duten ezaugarri batzuk ditu trinketak. Esaterako, pilotariaren eskuinaldean pareta bat du trinketak. Gainera, ezker paretaren eta erreboteko hormaren behealdean pasillo bana daude, publikoa bertan kokatzeko. Pasillo biak teilatutxo batek estaltzen ditu.

Trinketeren beste ezaugarri bereizgarriak xiloa eta frailea dira. Xiloa frontisaren eskuinaldean dagoen zulotxoa da, eta beheko txapa baino 40 zentimetro gorago egon behar da. Frailea, bestalde, eskuineko paretaren eta frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka da, horrela pilotaren norabidea aldarazten du. Pasaka, eskuz, paleta gomaz, pala zabala, paleta larruz eta xare modalitateetara jokatzen da trinketean.

Trinketa

Modalitateak

Pilotariak jokalekuan non jartzen diren arabera, joko-mota bi daude euskal pilotan: joko zuzenak eta zeharkako jokoak. Zuzenetan , taldeak bata bestearen aurrean lehiatzen dira eta, zeharkakoetan , aldiz, pilotaleku berbera erabiltzen dute eta aurreko horma baterantz kolpatzen dute pilota. Modalitate bakoitzak bere joko-araudia dauka.

Zuzeneko modalitateak

Zuzeneko jokoetan, taldeak bata bestearen aurrean jartzen dira, pilotak gainditu behar duen sare batek edo marra batek banatuta. Euskal pilotaren modalitate honetan, pasaka, laxoa eta errebotea daude. Pasaka trinketean jokatzen da eta laxoa eta errebotea, berriz, plaza irekian. Hiru joko horietan, larruzko eskularruak erabiltzen dira, halere, errebotean xistera ere erabiltzen da. Egun, oso gutxitan jokatzen da zuzeneko modalitateetara, eta errebotea da hiruretatik indar handien duena.

Zeharkako modalitateak

Hauek dira gaur egun gehien praktikatzen diren modalitateak. Horietan, aurreko horma batera bidali behar da pilota. Zalantzarik gabe, guztietatik nagusia eta Euskadin arrakasta handien duena eskupilota da.

Jarraitzaile sutsu ugari ditu eskupilotak eta, zalantzarik gabe, gure lurraldean pasio gehien pizten duen modalitatea da. Joko mota honetan, eskuaz kolpatzen eta bultzatzen da pilota. Edozein instalaziotan joka daiteke, ohikoena, halere, frontoi laburra da. Joko-eremuaren eta pilotariaren adinaren arabera, pilota bat edo beste bat erabiliko da. Eskupilotak hazkunde-garaia bizi du egun, frontoi berriak irekita, oso maila handiko pilotariak agertuta eta zale asko biltzen dituzten ikuskizunak antolatuta. Gaur egun, pilotari nabarmenen artean, Martinez de Irujo, Olaizola II, Barriola, Titin III, Beloki eta Xala daude.

Eskupilota

Joko-modalitate batzuetan, palak erabiltzen dira pilota jotzeko tresna gisa. Pilotaren ezaugarriak eta instalazioa kontuan hartuta, palaren tamaina desberdina izango da. Horrela, gomazko paletak, pala zabalak, larruzko paletak eta pala motzak daude.

Euskadin arrakasta eta ospe gehien duen modalitatea eskupilota bada, mundu osoan euskal pilota ezagutzera eman duena zesta-punta izan da, ezbairik gabe. Joko ikusgarri honetan, xistera erabiltzen da pilotari emateko. Xistera egurrez eta zumez eginda dago, zilindro-erdi itxura dauka eta kurbatua da. Zesta-puntak arrakasta handia eta jarraitzaile ugari ditu nazioarteko frontoietan, batez ere Floridakoetan. Xistera erabilita jokatzen diren beste modalitate batzuk joko garbia eta erremontea dira. Xistera darabilten hiru jokoetan pilotariek ezin dute pilota xisteran atxiki.

Zesta-punta

Azkenik, euskal pilotan bada erraketa antzeko tresna bat, sarea izenekoa, erabiltzen duen modalitate bat. Sarea egurrezko uztai batez egiten da eta barrualdean sokaz egindako egitura berezia dauka. Sokak lotu egiten dira egitura simetriko bati eutsiz, baina ez dira oso tenkatuta egon behar, izan ere, horrela, une labur batez eutsi ondoren jaurti daiteke pilota.

Pilota

Euskal pilotara jokatzeko funtsezko elementua, pilota bera, artisau-lana da. Pasakakoek eta gomazko paletakoek izan ezik, beste pilotek kiskia dute. Kiskiak bolatxo bat izan dezake barruan, jokamolde batzuetan material batekoa izango da eta beste batzuetan beste batekoa. Kiskiaren inguruan, artilezko kapa bat dago eta hori guztia larruzko estalki gogor batek inguratzen du. Larruzko geruza hori zortzi itxura daukaten bi zati josiz egiten da. Palako, erremonteko eta zesta-puntako pilotek larruzko estalki bi dituzte.

Piloten kolorea lehiaketa jokatzen ari den frontoiaren paretetako kolorearen araberakoa izango da, pilota hobeto ikusteko. Horrela, paretetako kolorea iluna bada, pilota argia izango da eta, hormek kolore argia badute, berriz, pilota ilunagoa erabili beharko da.

Pilotak

Piloten pisuak eta neurriak ere desberdinak izango dira modalitateen eta piloten gogortasunaren eta bizitasunaren arabera. Modu horretan, "hilak" edo "biziak" izan daitezke pilotak, frontoitik zein abiaduratan ateratzen diren eta kantxan zenbateko abiadurarekin jotzen duten kontuan izanda.

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana