Julio Caro Baroja

Antropologoa, etnologoa, historiagilea, linguista eta saiakera-idazlea, Julio Caro Baroja Madrilen jaio zen 1914ko azaroaren 13an, amaren aldeko euskal jatorriko familia batean. Pio Baroja nobelagile ezagunaren iloba zen. Gaztetan Berako (Nafarroa) herrira joan zen eta bere haurtzaroaren zati handi bat bertan igaro zuen osaba Piorekin. Honek eragin handia izan zuen Juliorengan.

Julio Caro Baroja

Baroja 26 urterekin (1940)
Iturria: Koldo Mitxelena

Bizitzako lehendabiziko urteak

Caro Barojak Madrilgo Eskola-Instituan egin zituen lehenengo eta bigarren mailako ikasketak (1921-1931), eta han Francisco Barnesek historiarekiko interesa piztu zion. Horren eraginez bidaia liburu eta esplorazio geografikoetara zuzendu zituen bere lanak.

Batxilergo titulua eskuan zuela, eta unibertsitatean sartu aurretik, euskal etnologo eta irakasle ziren Jose Migel Barandiaran eta Telesforo de Arantzadirekin aritu zen lanean eta Enkarterrin (Bizkaia) egin zituzten ikerkuntza lanetan parte hartu zuen.

Julio Caro Baroja

Julio Caro Baroja gaztetan
Iturria: Koldo Mitxelena

Madrilgo Unibertsitatean ikasi zuen, nahiz eta Gerra Zibilak honen ikasketak geldiarazi. Ondorioz, Beran amaitu zituen ikasketak. Aparteko emaitzak lortu zituen lizentziatura eta Antzinaroaren Historiako doktoretza (1940) ikasketetan. doktorego tesia Espainiako antzinateko erlijioen gaineko ikerketa baten inguruan egin zuen.

Bere lana

Antzinateko Historia eta Dialektologia katedren laguntzaile bezala aritu zen lanean, eta Pueblo Español Museoan zuzendari izan zen hamar urtez, 1944tik 1954ra. Giza Zientzietako Institutuan eta Penintsulako Etnologia Zentroan ere egin zuen lan.

1947an Euskaltzaindiko eta Bartzelonako Buenas Letras Akademiako kide izendatu zuten. 1951n, berriz, Ameriketako Estatu Batuetan Antropologia eta Etnologia ikasten aritu zen eta Washingtongo Smithsonian Institution eskolan irakasten. Hurrengo urtean, Oxfordeko Institute of Social Anthropology eskolan jardun zuen.

Julio Caro Baroja

Koldo Mitxelena, Pio Baroja, Angel Irigaray, Antonio Arrue eta Julio Caro Baroja (1955)
Iturria: Koldo Mitxelena

Espainiara itzultzean, 1952an, Sahara Espainiarrean ikerkuntza lanak egiteko misio ofiziala agindu zioten eta 1957ra arte ibili zen horretan.

Baroja irakasle lanetan

Ondoren, Coimbran (Portugal) Etnologia eskolan klaseak ematen hasi zen 1960. urtera arte. 1961ean, berriz, Pariseko L`Ecole Pratique des hautes Étude ikastegian Ikasketen Zuzendari izendatu zuten, Gizarte eta Ekonomia Historia alorrean. 1962. urteko maiatzean Historiaren Errege Akademian sartu zen, "La sociedad criptojudía en la corte de Felipe IV" izeneko mintzaldi garrantzitsua batekin.

Julio Caro Baroja

Baroja Antonio Tovarrekin. Madril (1981)
Iturria: Koldo Mitxelena

Klaseak eta hitzaldiak eman zituen Oxford, Munich, Bonn, Kolonia, Berkeley (AEB), Atenas, Bartzelona, Santander, Salamanca, Erroma eta beste zenbait hiritako unibertsitateetan. Museo Arkeologiko Nazionalaren Patronatuko batzordekidea izan zen, eta Euskaltzaindian, Bartzelonako Letra Onen Akademian, Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademian, Hispanic Society of American, Alemaniako Arkeologia Institutuan, Portugalgo Arkeologoen Sozietatean eta atzerriko beste zenbait korporazio zientifikotan ere jardun zuen batzordekide gisa.

Jasotako sariak

Sari ugari jaso zituen, Giza Zientzietako Asturiasko Printzearen Saria (1983), Arte Ederretan Urrezko Domina (1984), Espainiar Letren Sari Nazionala, Menendez Pelayo Nazioarteko Saria (1989) eta Kulturaren Vianako Printzearen Saria (1995), besteak beste.

Baroja Telesforo Arantzadiren, Hugo Obermaierren, Jose Migel Barandiaranen eta Manuel Gomez Morenoren ikaslea izan zen. Ikertzaile irmoa eta zorrotza izateagatik egin zen ezagun, Gizarte Antropologia eta Espainiako herrien kulturan eta zenbait giza taldetan gotzaindua, eta historia, kultura eta gizartearen aurrean egonezina zuen gizona izan zen.

Julio Caro Baroja

Madrilgo Ruiz Alarcón kaleko etxean, Pio Barojarekin
Iturria: Koldo Mitxelena

Bere ametsa

Kultur antropologiaren eta gizarte historiaren bidez lortutako aurkikuntzei ikuspegi bateratua emanez, gizakiaren eta horren kultur munduaren ikuspegi osoa ematea zuen helburu. Eremu zabalak jorratu zituela, gizarte historia orokorretik hasi eta historiaurrea, linguistika, teknologia, artea, herri-literatura, etnologia, zapaldutako gutxiengoen gizarte historia, numismatika, hirigintza eta mitologiaraino. Hortik sortu zitzaion osotasunaren etengabeko bilaketarako obsesioa.

Julio Caro Baroja

Julio Caro Baroja
Iturria: Koldo Mitxelena

Etengabeko zeregin historiografikoetan dago adituek ere ontzat ematen duten mito eta toki komunekiko grina. Caro Barojak laudagarriak diren eta beste interpretazioetarako oinarri bezala balioko duten jarrera analitiko zorrotzei erreparatu zien, onarturiko topikoen kritikak dokumentazio egoki baten bidez indartuak egongo direlarik.

Familiaren eragina

Caro Barojaren joera metodologiko eta filosofikoei dagokienez, familiak berarengan izugarrizko eragina izan zuen. Izan ere, bere amaren sentikortasun artistiko bikainak bat egiten zuen osabaren (Rikardo margolaria) egonezin espiritual zabalarekin. Horretaz gainera, Piok emandako tutoretzak, bere obraren oinarriak ezartzen lagundu zion.

Eragin arruntagoei begira, 30eko hamarkadan antropologiako gizarte ingelesean eta kultur antropologia amerikarrean izandako harremana aztertu behar da Malinowski, Tylor, Frazer, Lowie, Goldensweiser, eta urte batzuk geroago, Radcliffe-Brown, Evans-Pritchard eta Boas idazleen obren irakurketekin. Baina azkar aldendu zen "structural-functionalism" teoriatik, izan ere, zituen eskema eta lan egiteko teknikak ez ziren berarentzat nahikoak gizarteko alde diakronikoak aztertzeko.

Julio Caro Baroja

Julio Caro Baroja familiarekin
Iturria: Koldo Mitxelena

Ikertzaile lana

Caro Barojak ez zituen sekula besteek azterturiko alorrak ukitu: bide berriak irekitzeko gai izan zen, eta ezezagunak ziren ikerketa eremuetara zuzendu eta azterturiko esparruetan neurri berriak atera zituen.

30 bat liburu eta ia ehun artikulu eta saiakera idatzi zituen: Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina (1945), Los pueblos del norte de la Península Ibérica (1943), La vida rural en Vera del Bidasoa (1944), Los vascos. Etnología (1949), Vasconiana. De Historia y Etnología (1957) eta Etnografía Histórica de Navarra (1971), Los Vascos y la Historia a través de Garibay (1972).

Bestelako lanak

Gutxiengo zapalduen alorra ere Caro Barojaren gai kuttunenen artean sartzen da eta honen inguruan mintzo diren liburuen artean, azpimarratzekoak dira: Estudios saharianos (1955), Los moriscos del Reino de Granada (1957), Razas, pueblos y linajes (1957), Las brujas y su mundo (1961), Vidas mágicas e Inquisición (1967), El señor inquisidor y otras vidas por oficio (1968), Inquisición, brujerías y criptojudaísmo (1970) eta Los judíos en la España moderna y contemporánea (1961).

Julio Caro Baroja

Julio Caro Baroja
Iturria: Koldo Mitxelena

Jaien inguruan ere egin zituen zenbait ikerketa eta baita neguko, udaberriko eta udako zikloen inguruan ere: El carnaval (1965), La estación del amor (1979) eta El estío festivo (1984).

Julio Caro Baroja Itzean, Berako bere etxean hil zen gaixotasun luze baten ostean, 1995eko abuztuaren 18an.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana