Enrique Eguren

Gasteizen (Araban) 1888ko urtarrilaren 13an jaiotako arkeologoa. Industrialen semea zen, eta lehen ikasketak, emaitza bikainekin. Marianisten eskolan egin zituen. Ikastetxe horretan piztuko zitzaion historiaurrearekiko zaletasuna, eta horren ardura neurri batean bertako maisuek izan zuten: Luis Heintz, Pedro Lorenz, Marcelo Alonso, Constantino Diez eta Fidel Fuidiok, besteak beste. Horiek guztiak ziren Araban gai honetan jakitunak, eta hauetako batzuk, gerora, Egurenen laguntzaileak izan ziren.

Enrique Eguren

Enrique Eguren gaztetan
Iturria: Koldo Mitxelena

Lehendabiziko urteak

Batxilergo ikasketak Gasteizko Bigarren Mailako Institutuan egin zituen. Garai horretan, Enrique Egurenek ordura arte Arabako arkeologian izandako pertsonaiarik garrantzitsuenarekin topo egin zuen: Federico Baraibarrekin, hain zuzen ere. Azken hau, institutuko zuzendaria izateaz gain, Diputazio Burua eta Gasteizko Ateneoaren lehendakaria zen. Arabako lurraldea ikerketa esparru bezala hartuta, arkeologian lan garrantzitsuak eginak zituen.

Ikasketa horiek amaitu ondoren, Madrilgo Unibertsitatera joan zen Natur Zientziak ikastera. Lizentziatura lortu ostean, doktorego tesia prestatu zuen unibertsitatean bertan Estudio Antropológico del Pueblo Vasco. La prehistoria en Álava izenarekin. Doktorego tesi hau 1913. urtean aurkeztu zuen, eta emaitza bikainekin gainditu zuen.

Institutuan lan egiteko asmoz Gasteizera itzuli zen, eta urte horretan bertan Rosa Zubiagarayrekin ezkondu zen. Handik gutxira, 1915ean, oposaketa baten bitartez Oviedon Botanika eta Mineralogiako katedra lortu eta Gasteiz utzi zuen.

Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzako Biltzar ezberdinetan esku hartu zuen 1918 eta 1920 bitartean. Arantzadirekin batera "Arraza" atalean (Antropologia fisikoa, historiaurrea, etnologia) mahaiburua izan zen lehendabiziko biltzarrean, eta bigarrenean, "Unibertsitate" ataleko lehendakari. Régimen autónomo económico-administrativo de la Universidad Vasca izan zen mintzagaia. Arabako Eusko Ikaskuntzako jazarpenaren erdian topatu zen, eta baita lurralde honen ordezkaritzaren zabaltzean ere.

Gaztetatik euskal nazionalismoaren partaide izan zen. Gasteizko institutuan irakasle lanetan aritu zen, eta ondoren Oviedoko Unibertsitatean katedradun (botanika eta mineralogia gaietan). 1929tik bere heriotzara arte Unibertsitate honetako errektore izan zen.

Bestelako lanak

Garai honetatik aurrera lan handia egin zuen, eta argitalpen asko kaleratu zituen beste hainbait gairen inguruan. Hauen artean aipatzekoak dira De la Época Eneolítica en Asturias(1917), Cabezas Humanas reducidas del Perú(1918), edo Euskal Herriaren historiaurrearekin zerikusia zeukaten beste zenbait lan, adibidez, Nuevos datos acerca de la Prehistoria en Alava- El túmulo de Oquina(1923); Los dólmenes clásicos alaveses (1927) eta El dolmen de Larrasiol y otros datos para la Prehistoria Alavesa (1931), besteak beste. Azken lan horien esparru geografikoa, oro har, Araba izaten zen, Egurenek bertan garatu baitzituen bakarka egindako ikerketa ia guztiak.

Baina arkeologia, antropologia eta historiaurreaz gain, Egurenek beste gai bat jorratu zuen biziki. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldarrikapena. Idazki eta lan ugari argitaratu zituen unibertsitatearen inguruan, eta egungo EHUk asko zor dio arkeologo arabar honi.

Indusketak Barandiaran eta Arantzadirekin batera

Enrique Eguren

Eguren Santimamiñeko kobetan
Iturria: Koldo Mitxelena

Enrique de Eguren, batez ere, ikerlari gisa gailendu zen, 1917 eta 1936 bitartean, Jose Migel Barandiaran eta Telesforo Arantzadiren konpainiarekin. Zaila da gainditzea hirurek aurrera eramandako lana. 1918an Santimamiñe eta 1919an Izkiz mendia miatu zuen, eta baita Gasteizko Lasarte ibilbidea ere. Albania arakatu zuen Barandiaranekin, eta Urbasako trikuharriak, berriz, Arantzadirekin. 1922 eta 1923 urteen baitan, Salbatierra eta Araba Hegoaldeko haitzulo artifiziala arakatu zuten.

Horien emaitza dira honako argitalpen hauek: Exploración de ocho dólmenes de Altzania (1921), Exploración de diez y seis dólmenes en la sierra de Elosua-Plazentzia (1922), Exploración de seis dólmenes en la sierra de Urbasa (1923), Grutas artificiales de Álava (1923), Exploración de cuatro dólmenes de Belabieta (1923), Nuevos datos acerca de la Prehistoria en Álava-El túmulo de Oquina (1923), Exploraciones de la caverna de Santimamiñe (Basondo: Cortézubi) (1925 y 1931) edo Los dólmenes clásicos alaveses. Nuevos dólmenes en la Sierra de Entzia (Encia) lanak.

Azken urteak

1923tik aurrera, bihotzeko gaixotasunak jota, bizitza lasaitasunez hartzea pentsatu zuen. Izan ere, zailtasun handiak zituen Santimamiñeko maldak igotzeko. 1927an Arrobiñagako (Altzania) trikuharria induskatu zuen.

Udako oporraldiak aprobetxatzen zituen lanak aurrera ateratzeko. Aipatzekoak dira Los dólmenes clásicos alaveses (1927), El dolmen de Larrasoil eta otros datos para la Prehistoria Alavesa (1931) lanak.

Enrique Eguren

Enrique Eguren
Iturria: Koldo Mitxelena

Primo de Riveraren diktaduraren ondoren, 1930ean Arabako saileko Hogeiko Lantaldean parte hartu zuen euskal nazionalismoa berrantolatzeko asmoz. Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren ideiekin bat zetorren biltzarra izan zen hau.

Gerra zibilak Urteagako (Itziar, Gipuzkoa) haitzuloan harrapatu zuen lagunak zituen Arantzadi maisuarekin eta Barandiaranekin batera. 1942tik aurrera Asturiasko Diputazioko lehendakariordea izan zen, eta Espainiar Antropologia, Etnologia eta Historiaurrea Elkarteko kide sortzailea. La reconstrucción nacional por la tierra y su trabajo (1938), Reflexiones y comentarios (1941), Consideraciones acerca del factor hombre y sus destinos (1942) eta Asturias, tierra privilegiada (1943) argitaratu zituen.

Familiarekin batera Oviedon bizi izan zituen azken urteak. 1944ko uztailaren 14ean, bihotzeko arazoen ondorioz heriotza heldu zitzaion. Eguren Gasteizen lurperatu zuten haren familiak Santa Isabel hilerrian zuen panteoi batean.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana