Jesus Altuna

Paleontologoa, ugaztun kuartenarioetan espezializatua, Jesus Altuna Berastegin (Gipuzkoa) jaio zen 1932. urtean. 1936an herrian bertan egin zituen lehenengo mailako ikasketak, eta 1940 eta 1942. urteen baitan Tolosako Eskolapioetan amaitu zituen Batxilergoko lehendabiziko urteak. 1944. urtean Gasteizko apaiztegian sartu zen batxilergoa amaitu, eta Filosofiako eta Teologiako ikasketak egiteko. Bi ikasturte gehiago egin zituen Donostiako apaiztegian eta Teologiako ikasketak bertan amaitu zituen.

Gaztaroa

1955. urtean Madrilera joan zen bere ama lagun hartuta Biologia-Zientzietako ikasketak egitera. Unibertsitate Konplutentseko Zientzien Fakultatean ikasi zuen, eta 1960. urtean amaitu zituen ikasketa horiek. Unibertsitatean, 1960 eta 1961 urte bitartean, Paleo-antropologiako ikasgaian praktiketan jardun zuen. Lan horiek amaituta bere lurraldera itzuli zen eta Biologiako eta Arazo biologiko-filosofikoetako irakaslea izan zen.

Euskal Herriko aztarnategi arkeologiko nagusietan hezur zatiak aztertzen jardun zuen ondoren. Baina zailtasunak handiak ziren, Arkeozoologia ezezaguna baitzen Estatuan. Hori dela eta, bilduma osatzeko ahalegin izugarriak egin ditu. Lehendabizi bakarrik, eta K. Mariezkurrena emaztearen laguntzaz, Aranzadi Elkarteko Arkeozoologiako laborategian sorta bat eratu du.

Jesus Altuna

Jesus Altuna gaztetan
Iturria: Koldo Mitxelena

Gaur egun oraindik lan horietan dihardu, eta zentro ezberdinetako ikerlariek ere bilduma hau kontsultatzen dute. Fauna iberiarreko adin guztietako hezurdurak gordetzen ditu bertan, eta baita aldi glaziarrean hegoaldera zabaldu ziren Eskandinaviako animaliak eta Asiako estepa ere.

Ikasketa eta ikerketak

Etorkizuneko ikerketak martxan jarri aurretik denboraldi luzea pasa behar izan zuen Alemanian, bertako liburutegietan datuak jaso eta beharrezko materiala biltzeko. Horrela, Historiaurreko Departamentuaren barnean, laborategi berriak sortu ziren, eta ondorioz, ikerketa interdiziplinarrarekin, arkeologia ikerketek beste maila bat hartu zuten.

Jesus Altuna

Jesus Altuna Koldo Mitxelena eta Julio Caro Barojarekin batera
Iturria: Koldo Mitxelena

Hezurduren ikerketek Estatu mailan Arkeozoologiaren oinarriak ezarri zituzten. 1972. urtean Municheko Arkeozoologiako Eskolarekin batera doktorego tesia argitaratu zuen, eta hau izan zen esparru horretan egindako lehendabiziko lana. Jesus Altuna lehena izan zen gizakien eta animalien arteko harremana ulertu ahal izateko faunen azalpenaren potentziala aprobetxatzen.

Bereziki zaila izan zen Ekain aztarnategiaren zainketa. Bertako agintariek kobazulo hau ustiatu nahi izan zuten, eta Jesus Altuna izan zen zuzenean ustiaketa honi kontra egin ziona. Gaur, Ekain horma-arte paleolitikoan ondoen mantentzen den labar-artea dela ikustean, historiaurreko ikerlari guztiek Jesus Altuna zoriontzen dute. Jada irekita dago erreplika.

 

Lan materialak

1968. urtetik Munibe aldizkaria zuzentzen du, Arkeologia, Historiaurrea eta Paleontologia alorrak jorratzen dituen Euskal Herriko argitalpen nagusia. Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Santanderren eta Nubian (Sudan) indusketak egin ditu, eta Frankfurt, Bonn, Basilea edo Paris bisitatu ditu. Argitalpen ugari ditu Munibe, Boletin Sancho el Sabio, Cuadernos de Arqueología Alavesa edo IV Simposium de Prehistoria Peninsular aldizkarietan.

Irakaslea ere izan da Altuna, izan ere, bere kezketako bat Euskal Historiaurrearen inguruan egindako ikerketen emaitzak irakasle, ikasle eta herritarrei zabaltzea izan da.

Karguak

Altuna Aranzadi Elkarteko Historiaurreko Departamenduko zuzendaria izan da 1962. urteaz geroztik, eta baita Munibe aldizkariko zuzendaria ere. Gainera, Aranzadi Elkartea zuzendu du, eta Eusko Ikaskuntzako Historiaurrea sailaren buru izan da. Barandiaran Fundazioko kidea izateaz gainera, zuzendari lanak ere egin ditu bertan.

Egindako beharrari esker, sari eta beka ugari jaso ditu Altunak, Unibertsitate Konplutentseko Zientzia-Fakultatean Lizentziaturako Aparteko Saria edo Ikerketa Arkeologikoaren Basauri Saria, besteak beste.

Jesus Altuna

Altuna Euskadi Ikerketa-saria jaso zuenean Giza Zientzien eta Humanitateen alorrean
Iturria: Koldo Mitxelena

Azken urteotan, Jesus Altunaren lana Ekaingo erreplikaren aztarnategiari zuzendua egon da. 2001ean, Eusko Jaurlaritzaren eskutik Lan Onari saria jaso zuen, historiaurrearen inguruan egindako ikerketen eta euskal ondare arkeologikoaren inguruan egindako lan bikainarengatik. Gainera, 2003an Eusko Jaurlaritzak, ematen duen Ikerketaren Euskadi Saria jaso zuen Giza eta Gizarte Zientzien alorrean.

Unibertsitatetik erretiratu bada ere, gaur egun ikerkuntzan lanetan dihardu.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana