Landare-ugalketa

Landareek ziklo biologiko diplohaplontea dute, hau da, bi indibiduo heldu mota dituzte: organismo haploide bat -gametofitoa- eta beste heldu diploide bat -esporofitoa-. Landareak hainbat irizpideri jarraituz taldekatu daitezke; hemen bi taldetan sailkatuko dira: hazirik gabekoak eta hazidunak. Landare hazidunak dira kolonizazio-ahalmen eta eboluzio-arrakasta handiena dutenak.

Belaunaldi-txandaketako zikloa

Landareek ziko biologiko diplohaplontea dute: landare heldu haploide bat, gametofito izenekoa, eta landare heldu diploide bat, esporofito izenekoa.

Landare haploideak sexu-organo arrak, edo anteridioak, eta emeak edo arkegonioak sortzen ditu. Anteridioek gameto ar asko sortzen dituzte, arkegonioek obulu bakar bat sortzen duten bitartean. Ernalketatik zigoto bat edo arrautza ernaldu bat ondorioztatzen da. Zigoto edo arrautza hori diploidea da, eta mitosi jarraituen bidez garatzen da, landare esporofitikoa sortuz. Esporofitoan, meiosiaren bidez, zelula haploideak sortuko dira: esporak. Esporak baldintza egokietan ernamuindu eta hazi egiten dira baldintza egokietan, hurrenez hurreneko mitosien bidez hornidura kromosomiko haploidea duen landare heldua edo gametofitoa eratuz.

Hazirik gabeko landareen zikloa

Hazirik gabeko landareetan (41. gaia ikusi), esperma uraren bidez eramaten da beti arkegonioaren lepora (bertan gertatuko da obuluaren ernalketa). Ura euri-forman, ihintz-forman edota erreketakoa izan daiteke.

  • Belaunaldi gametofitiko gainartzailea duten landareak

    Goroldioak eta antzeko beste landare batzuek osatzen dute ehun eroaleak ez dituzten landare lehortarren multzo bakarra. Hori dela eta, hazkunde mugatua dute, eta giro hezeak behar dituzte bizitzeko eta ugaltzeko.

    Landare heldua haploidea da; plantulak sustraiaren, zurtoinaren eta hostoen antzekoak diren egiturak ditu, hurrenez hurren errizoide, kauloide eta filoide izenekoak. Plantularen gainean anteridioak eta arkegonioak garatzen dira.
  • Belaunaldi esporofitiko gainartzailea duten landareak

    Iratzeek esporofitoan espezializatutako ehun eroale bat dute, landare heldua osatzen duena. Sustraia edo errizoma, zurtoina eta hosto garatuak edo frondeak ditu. Frondeetan garatzen dira esporangioak, eta horien barruan sortzen dira meiosi aurreko espora haploideak. Esporak barreiatu egiten dira, eta ernamuintzean mitosi bidez ugaritzen dira gametofitoa edo protaloa eratuz.

Iratzearen bizi-zikloa. Iratzeek ondo zehaztutako belaunaldi-txandaketa dute, urrats haploide murritz bat eta urrats diploide bat izanik. Urrats diploide hori da guztiok ezagutzen dugun urrats arrunta da.

Landare hazidunen zikloa

Haziak duen barreiadura-ahalmena dela eta, landare mota hori da kolonizazio-ahalmen eta eboluzio-arrakasta handiena duena.

Ugalketa-eraginkortasun hori, esporekin gertatzen den ez bezala, zelula askoz osatuta daudelako gertatzen da, eta, gainera, enbrioia elikatuko duten elikagaiak dituztelako, bizirauteko aukera gehiago izatea ahalbidetuz.

Hazia duten landareek bi talde garrantzitsu osatzen dituzte (41. gaia ikusi):

 

  • Gimnospermak: hazi soila edo ezkata bidez babestua duten landareak.
  • Angiospermak: haziak eta loreak fruitu baten barruan gordeta dituzten landareak.

 

Lorea duten landareen bizi-zikloa.

Polinizazioari eta enbrioiaren garapenari dagokienez desberdintasunak eduki arren, bi zikloek antzekotasun asko dituzte. Belaunaldi-txandaketa dute, eta esporofitikoa da argi eta garbi gainartzailea. Urrats gametofitikoa obulutegiaren barruan sartuta dauden zelula gutxi batzuetara murrizten da.

Angiospermen zikloa

Beren ugalketa sexualerako organoa lorea da. Loreak honako osagaiak ditu: sepaloak eta petaloak, lore-bilgarria eratuz; estamineak eta pistilo edo karpeloak, eta horiek guztiek zuzenean parte hartzen dute ugalketan.

 

  • Karpeloak honela osaturik daude:
  • Estigma: polena biltzen den lekua.
  • Lepoa edo estiloa: polena obulutegiraino eramaten duen hodia.
  • Obulutegia: obulu bat edo gehiago ditu. Obulu bakoitzak zelula ama (megaesporogeneoa) diploide bat du. Hortik abiatuta, meiosi bidez, lau megaespora lortzen dira. Horietako hiru desegin ohi dira. Megaesporak gametofito emea eratzen du, eta enbrioi-zaku ere deitzen zaio. Enbrioi-zakua obulutegian egoten da, eta horren beharra du elikatzeko.
  • Estamineak honela osaturik daude:
  • Filamentua.
  • Antera: antera bakoitzak zelula esporogeneoz osatutako lau polen-zaku ditu. Polen-zaku horiek, meiosi bidez, mikroespora haploide ugari sortzen dituzte. Mikroespora horietako bakoitza zelula-pareta erresistente batez estalia dago, eta mitosi bidez zatitzen da bi nukleo haploide sortuz. Nukleo haploideek gametofito arra, edo polen-alea, eratzen dute. Bi nukleo haploideetako batek polen-hodia eratzen du, eta bestea, mitosi bidez zatituko da, bi zelula espermatiko emanez.

Ernalketa polen-ale bat estigman erortzen edo uzten denean hasten da. Polen-hodia hazten hasikoda, eta alearen bi nukleoak bere barnean mugituko dira. Bi nukleoetako batek hodia estiloan zehar haztea kontrolatzen du. Beste nukleoa zatitu egingo da, bi zelula espermatiko edo gameto arrak eratuz.

Ernalketa bikoitz bat gertatzen da: nukleo espermatiko bat (gameto arra) obuluarekin fusionatzen da, zigotoa eratuz. Zigotoak, mitosi askoren bidez, enbrioia emango du (esporofitoa). Beste gameto arra enbrioi-zakuko bi nukleo polarrekin fusionatzen da, zelula triploide bat emanez. Zelula triploide horrek ehun nutritiboa eratuko du. Enbrioia, ehun nutritiboarekin batera, azal babesle baten bidez estaltzen da, hazia eratuz. Obulutegitik, ondoren, fruitua sortuko da. Fruituak hazia gordetzen eta babesten du, eta bere barreiadura errazten du.

Landareen bizi-zikloa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana