Itzuli orri osora

Landare-hazkuntza hidroponikoa

Landare-hazkuntza hidroponikoan landareak elikatzeko disoluzioak (ura eta ongarriak) erabiltzen dira, medio artifizialarekin (hondarra, hartxintxarra, bermikulita, harri-zuntza, zohikatza, zerrautsa, etab.), nahiz gabe. Sistema hidroponiko likidoek ez dute sustraien beste euskarririk. Eskualde epeletan berotegien barnean egiten da hazkuntza hidroponikoa, tenperatura kontrolatu, uraren lurruntze bidezko galera gutxitu eta gaixotasunak saihestu ahal izateko.