Itzuli orri osora

Ugalketa-bariazioak angiospermetan

Landareek, maiz, ugaltze-bariazio asexualak garatu ditzakete, egitura begetatiboak (sustraiak, zurtoina eta hostoak) ondorengoak eman baititzakete:

Zurtoinak: ugalketa asexuala garatzen duten zurtoinen artean errizomak, tuberkuluak eta erraboilak aurkitzen dira.

Hostoak: zenbait landarek garatu egiten diren eta hostoaren begi bakoitzean landare indibidualak ematen dituzten hosto meristemodunak dituzte. Hosto horiek, erortzean, landare heldu bat sor dezakete.

Sustraiak: zenbait sustraik begi arrotzak dituzte. Begi arrotz horietatik aireko zurtoinak garatzen dira.

Zenbait landarek ziklo sexualik gabe ematen dituzte fruituak eta haziak. Enbrioia obuluaren zelula diploide batetik garatzen da, aurretik meiosirik gertatu gabe. Ugalketa-mota horri apomixi deitzen zaio.