Bizi-zikloak

Izaki bizidun zelulanitz guztiek, beren bizialdian, hainbat fase desberdin igarotzen dituzte. Fase horiek denboran modu ordenatuan gertatzen dira eta guztiek osatzen duten multzoari bizi-zikloa esaten zaio. Organismo desberdinen bizi-zikloetan honako etapa hauek bereiz daitezke: enbrioi-garapena, hazkundea, ugalketa, seneszentzia eta heriotza.

Organismo berri baten hasiera

Organismo zelulanitz gehienak zelula bakarretik sortzen dira. Zelula hori da organismoa garatzeaz arduratzen dena. Zelula horiek indibiduo berri oso bat sortzeko ahalmena dute, beren geneetan beharrezkoa den informazio guztia baitute eta, gainera, desberdintzerik jasan ez dutenez, funtzionalki totipotenteak dira. Indibiduoaren garapenak arrakasta izan dezala bermatzeko bi estrategia ditugu:

  • Enbrioi zelula babestea arrautzetan, hazietan, esporetan eta abarretan. Horiek, era berean, enbrioi-garapena baldintza onenetan gertatzea bermatzen duten lekuetan kokatzen dira.
  • Enbrioi-zelula kopuru bat ekoiztea, enbrioi-zelula asko hil arren, galera hori konpentsatuko lukeena.

Faktore genetikoek, molekula antolatzaileen ekintzarekin batera, enbrioiaren garapena zuzentzen eta gidatzen dute. Ingurumen-faktoreek ere garrantzi handia dute.

Ingurune desberdinak non hasierako zelula garatzen den.

Enbrioi-garapena

Enbrioi-zelularen garapena zenbait prozesu behin eta berriz errepikatuz hasten da:

  • Zelula-ugalketa; enbrioia osatzen duen zelula-kopurua handituko litzateke.
  • Zelula-desberdintzea; prozesu horren bidez zelulak formaz nahiz funtzioz aldatzen dira.
  • Zelulen migrazioa; funtsean animalietan gertatzen da, ehunak eta organoak eratzeko.
  • Zelula-hazkundea, hasierako zatiketen ondoren gertatzen da, beren jatorrizko tamaina lortu ahal izateko.

Hazkundea

Organismo guztiek, epealdi batean edo gehiagotan, gorputzaren tamaina handitzeko joera erakusten dute. Une zehatz batean, organismoak amaierako tamaina lortuko du, eta hortik aurrera ez da kontuan hartzeko aldaketarik gertatuko.

Zelulek azalera/bolumena erlazioa konstante mantendu behar dutenez gero, organismo handiek organismo txikiek baino zelula kopuru handiagoa izango dute. Tamaina batetik aurrera, organismoek euskarri zehatz bat edo hezurdura bat behar dute, morfologia konstante bat edukitzea ahalbidetzeko, babesa emateko edo muskulatura ezarri ahal izango den gune zurrunez horniturik egoteko.

Urrats desberdinak dituzten bizi-zikloak

Enbrioi-osteko garapenean, tamaina handitzea ez da beti mekanismorik garrantzitsuena. Bizi-zikloaren ideiak aldaketa morfologiko garrantzitsurik gertatzen ez den egoerekin bat egin ohi du. Hala ere, zenbait organismotan forma-aldaketa handiak dituzten urratsak gertatzen dira. Hain dira handiak aldaketa horiek, batzuetan ezinezkoa gertatzen dela aurreko organismoa ezagutu eta bereiztea.

Intsektuen metamorfosia:

Intsektuen bizi-zikloak morfologikoki bereizi daitezkeen zenbait une ditu. Urrats horien guztien multzoari metamorfosi deitzen zaio. Intsektu-talde desberdinek desberdintasunak dituzte metamorfosian, kasu batzuk besteak baino konplexuagoak direlarik. Normalean larba-etapa batetik igarotzen dira; etapa horretan tamainaz handitzen dira, baina heldu-itxura edukitzera iritsi gabe. Ondoren, pupa osatzen dute; pupa normalean kapulu edo krisalida batean ezkutatuta egoten den une ez-aktiboa da. Larbaren ehuna hondatu egiten da, eta beste berri batzuk eratzen dira, heldua pupatik ateratzea ahalbidetuko dutenak. Metamorfosiaren zenbait urratsek, kanpoko ingurunean egiten direnez gero, kanpoko estaldura zurrunaren mudak eragiten dituzte, hazkundea ahalbidetzeko.

Liztorrek, tximeletek eta abar bezalako intsektu askok igarotzen duten metamorfosi osoan, pupatik ateratzen den heldua guztiz desberdina da larbaren aldean. Matxinsaltoak eta labezomorroak bezalako intsektuek jasaten duten mailaz mailako metamorfosian ez dago pupa-urratsik, beraz, indibiduo gaztea eta heldua antzekoak dira, gorputzaren tamainan izan ezik.

Helduaroa, zahartzaroa eta heriotza

Hazkunde-urratsean, organismoa iritsi da jadanik potentzialtasun gorenera eta bere bizitzan zehar izango dituen gaitasunak edukitzera. Urrats hori amaituta, helduaroa hasiko da. Ugalketa-urratsarekin batera gertatzen da, beraz, hautespen naturala indar gehienarekin gertatuko den urratsa da. Horrez gain, animalietan, bigarren mailako karaktereak garatu ohi dira urratsa honetan. Karaktere horietako batzuk behin betiko izaera edukiko dute; adibidez, ugatzak, gandorrak eta abar.

Organismo orok, azkenean, bere osagaiak pixkanaka hondatzen hasiko zaizkion urrats bat igaroko du. Gainera, metabolismoa kontrolatzeko mekanismoak ere galtzen doaz aro horretan. Zahartzea egiturak nahiz funtzioak pixkanaka hondatuz joatea da, eta horren amaiera heriotza da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana