Itzuli orri osora

Landare-ugalketa

Gehienetan, landare-ugalketa zurtoinen bidez egiten da, eta landare berriak sortzen dira horrela. Horretarako, zurtoin horietan sustrai adbentizioak agertzen dira, beren beheko partean sortzen badira, edo aireko sustraiak, gorago hazten badira. Baina zurtoinek errizomak ere gara ditzakete, hau da, sustrai adbentizioak sortzen dituzten lurpeko zurtoin horizontalak; azkenean landare independente bihurtzen dira hauek. Hala gertatzen da, esaterako, patatarekin.

Gladioloek ugalketa begetatibo mota berezi bat dute, kornoen bidez egiten baitute. Kornoak lurpeko zurtoinak dira, eta elikagaiak pilatzen dituzte neguan. Udaberrian, berriz, korno bakoitzari sustraiak irteten zaizkio eta landare berria osatzen dute.

Landare erraboilakaren landare-ugalketa erraboilen garapenean datza. Erraboilak lurpeko zurtoin motzak izaten dira, hosto lodi eta mamitsuz inguratuta egoten dira eta elikagaia pilatzen dute landarea garatzeko moduan dagoen arte.