Zelulabakar prokarioto eta eukariotoen ugalketa-metodoak

Landare-ugalketan edo ugalketa asexualean, prozesua beste organismoren baten parte-hartzerik gabe gauzatu daiteke. Ingurune eta nutrizio-baldintza egokiak besterik ez dira behar. Ugalketa sexuala baino ugalketa-mota sinpleago eta eraginkorragoa da, ugalketa sexualean meiosi-prozesu konplexua eta ernalketa aldizkatu egin behar baitira. Hala ere, ugalketa sexuala, konplexuagoa izan arren, babestua izan da eboluzioan zehar, espezieentzako argi eta garbi onuragarria den bariazio genetikoa sortzeko gaitasuna duelako.

Ugalketa-motak

Ugalketa asexuala

Ugalketa asexualean, sortutako indibiduo berriaren zelulek bere progenitorearen hornidura kromosomiko eta genoma berberak dituzte. Organismo prokariotoetan, zatiketa arruntena erdibiketa da; eukariotikoetan gertatzen den zelula-zatiketa, berriz, mitosia da.

Ugalketa sexuala

Ondorengoak genetikoki oso desberdinak dira progenitoreen aldean. Indibiduo berrien arteko desberdintasun genetikoak zelula haploide batzuetatik abiatuta eratu direlako gertatzen dira. Zelula haploide horiek ugaltzaile sexualak dira (meiosporak eta gametoak) eta meiosi bidez sortu dira. Meiosi-prozesu horretan, kromosoma homologo bakoitzaren artean, geneak ausaz birkonbinatzen dira, zelula sexual bakoitzean kromosoma desberdinak eratuz (birkonbinatzaileak).

Sexu desberdineko gametoak batu egin behar dira zigoto bat sortzeko. Baina ez da horrela gertatzen meiosporen kasuan. Gametoak landareetan nahiz animalietan daude. Meiosporak, berriz, onddo eta landareetan bakarrik. Meiosia gertatzen den unearen arabera, hiru ziklo biologiko bereiz ditzakegu:

Ziklo biologikoak: haplontea eta diplontea.

  • Ziklo haplontea: indibiduo helduak beti haploideak diren espezie horietan gertatzen da. Zigoto bakar bat da diploidea, eta meiosi bidez (meiosi zigotikoa) zelula haploideak sortu, eta horietatik, heldu haploideak eratzen dira. Horiek gameto haploideak sortzen dituzte mitosiaren bidez.
  • Ziklo diplontea: indibiduo helduak diploideak dira. Meiosia gametogenesian (meiosi gametogenikoa) zehar gertatzen da, gameto haploideak eratuz. Gameto horiek, ernalketaren ondoren, zigoto diploide bat eratuko dute. Zigoto diploide horretatik, zatiketa mitotiko jarraituen bidez, heldua sortuko da. Animalia gehienetan eta zenbait protozoo, alga eta onddoetan gertatzen da.
  • Ziklo diplohaplontea: belaunaldi-txandaketa duten espezieetan gertatzen da, hots, indibiduo heldu diploideetatik (esporofito) beste indibiduo haploideak (gametofito), eta alderantziz, sortzen diren espezieetan.

Zelula prokariotoen ugalketa

Monera erreinuko organismo prokariotoak, organismo zelulabakarrak dira. Ugalketa-mota asexuala dute, nahiz eta zenbait kasutan bakterioen arteko transferentzia genetikoa gertatzen den. Kasu horiei ugalketa parasexuala deitzen zaie.

Ugalketa asexuala

  • Erdibiketa: bakterioak asexualki ugaltzen dira, zeharka bitan zatituz. Zelula aman zeharkako pareta bat sortzen da, eta, azkenik, bi zelula umeak banatu egiten dira. Ugalketa mesosomekin lotua dago. Zelulak banandu aurretik, DNAren bi kopiak zelula ume bakoitzean banatu behar izan dira. Zelula umeak genetikoki berdinak izango dira. Bakterio isolatu batek, askotan zatikatu ondoren, kolonia bat eratuko du klonez, hots, zelula beretik datozen zelula berdinez.

    Erdibiketa bidezko ugalketa bakterioetan.

  • Espora-eraketa: zenbait bakterio-motatan, ingurunearen muturreko bariazioei erantzunez, esporak sortzen dira.

Ugalketa parasexuala

Mekanismo horien bidez, bakteriek informazio genetikoa trukatzen dute beste bakteria batzuekin, espezie berekoak izan edo ez. Hiru prozesu daude:

  • Bateratzea: bakterio emaileak (F+) DNA molekula txiki bat (plasmido) igortzen dio, ile izeneko egituren bidez, beste bakterio hartzaile bati (F-). Bakterio-motaren arabera DNA zelularen genoman sartu daiteke edo zitoplasman geratu daiteke, episoma gisa.
  • Transdukzioa: agente igorleak, normalean birus batek, azkena parasitatutako bakterioaren DNA zatiak garraiatzen ditu, bakterio hartzailean sartuz.
  • Transformazioa: prozesu horren bidez bakterio batek ingurunean aske dauden DNA zatiak, beste bakterioen lisisetik datozenak, barneratu ditzake.

Eukarioto zelulabakarren ugalketa

  • Protozooak: zelula-paretik ez duten organismo zelulabakar eukariotikoak, heterotrofoak, dira. Ugalketa-mota asexuala dute, eta nagusiki ondorengo hauen bidez gertatzen da:
    • Erdibiketa: prozesua ia mitosiaren berdina da.
    • Esporulazioa: esporozooetan gertatzen da, protozoo horiei hainbat zelulatan parasitatzea ahalbidetuz.
    • Bateratzea: kasu honetan ugalketa ez da asexuala.
  • Alga zelulabakarrak: protoktisten erresumakoak dira. Alga-multzoen arabera, ondoko hauen bidez ugal daitezke:
    • Ugalketa asexuala: erdibiketaren eta esporen bidez.
    • Ugalketa sexuala: ziklo haplontea gertatzen da.
  • Onddo zelulabakarrak (legamiak): asexualki ugaltzen dira gemazio bidez. Zelula amak zila sortzen du. Zila hori hertsaduraren bidez banandu egiten da, eta, hazkunde azkar baten ondoren, zelula amaren tamaina eta itxura hartzen ditu. Zenbait baldintzatan, esporak sortuz ugal daitezke legamiak.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana