Pintura erromantikoa

XIX. mendearen lehen zatian Erromantizismoak Ilustrazioaren arrazionalismoak baztertu zituen baloreak berreskuratzea aldarrikatu zuen: tradizioa, erlijioa eta sena. Ardatz horietan oinarrituta, pintura erromantikoaren baitan era askotako joerak jorratu ziren, aitzindari izan zen Goyaren unibertsaltasunetik Nazaretarren edota Rafaelen aurrekoen mistizismora.

Goya aitzindaria eta jeinua

Francisco de Goyaren (1746-1828) lana, bere adierazpen piktorikoa era askotakoa eta aberatsa izateagatik, estilo bakar batean kokatzea ez badago ere, aragoiar bikaina pintura erromantikoaren aitzindaritzat hartzen da, eta, era berean, oro har, arte modernoan gauzatu diren korronte askorena. Bere lanen artean aipatzeko modukoak dira: Madrilgo Errege-fabrikaren tapizetarako kartoiak; Chinchoneko kondesa eta errege familiako kide askori egindako erretratuak; Maja jantzia eta Maja biluzik koadroak; Floridako San Antonio bezalako freskoak; Pio Printzea mendiko fusilamenduak erako genero historikoko lanak; Quinta del Sordoko pintura beltzak eta Kapritxoak, Gerrako hondamendiak, Tauromakia eta Aldrebeskeriak sailetako grabatuak.

Itzalkina

Francisco de Goya, Itzalkina, tapizerako kartoia, 1777 (Pradoko Museoa, Madril).

Erromantizismo piktorikoa Frantzian

Frantzian, estilo erromantikorantz iristeko bilakaera bi bidetatik gauzatu zen, eta biek dute sorburu Jacques-Louis David (1748-1825) pintorearen lan aitzindariak:

  • Erromantizismo lineala edo ultraklasizismoa: adierazkortasunaren oinarria figura linealak ziren, oso lauak eta giro etereoan bilduak; joera honen bidez, artearen zentzua gero eta intelektualagoa zen. Korronte honetan Jean-Auguste-Dominique Ingres (1780-1867) egilearen lana nabarmendu zen batez ere, hizkera espresibo garbi eta zehatz baten sortzailea, Erromantizismoaren joera izango zen exotismoarekiko erakartasuna sarritan erakutsi zuena. Eragin handia izan zuen XX. mendeko pintore askorengan.
  • Kolorearen erromantizismoa: adierazkortasun dramatiko handiko joera, estetikoki Barroko estiloarekin lotua. Bide hau hartu zuten pintore nagusiak:
  • Eugène Delacroix (1798-1863): sentimendu politiko erromantikoa azken muturreraino eraman zuen Askatasuna herriaren gidari bezalako lanekin; mundu exotikoaren zaletasuna Sardanapaloren heriotza pinturan erakutsi zuen, eta, abertzaletasunaren goraipamena, berriz, Quioseko Sarraskia erako margolanekin (Greziaren independentziaren aldeko gerrak zuen interesaren lekukoa, gazte erromantikoek sutsu jarraitu baitzuten gertaera historiko hura).
  • Théodore Géricault (1791-1824): artista erromantikoaren arketipoa primeran bete zuen pintorea izan zen: pasioz betea, malenkoniatsua, ausarta eta kementsua bere bizitza pertsonalean. Gainera, 37 urtetan hil zen. Medusaren baltsa izeneko bere lanean, egilearen garaian hondoratutako itsasontzi bateko galdutakoak irudikatzen dira. Koadro horrek Erromantizismoaren berezko ezaugarri ugari biltzen ditu: patu tragikoa, neurrigabeko pasioak, tentsio dramatikoa eta erabateko sentimendua.
  • Antoine Joseph Gros (1771-1835), Napoleonen arrakasta guztien pintore ofiziala.
Quioseko Sarraskia

Eugène Delacroix, Quioseko Sarraskia, 1824 (Louvre Museoa, Paris).

Pintura erromantiko alemana

Erromantizismo alemana literarioa izan zen batez ere, eta paisaian aurkitu zuen bere adierazkortasun piktorikorik esanguratsuena. Paisaiaren erabilera horren bidez, natura Jaungoikoarekin identifikatzen duen hastapen panteista bildu zen. Testuinguru horretan nabarmendu zen Caspar David Friedrich (1774-1840) pintore eta filosofoaren sorkuntza lana. Friedrichek leku urrun eta gordeak bilatu zituen, non naturaren, osagai bakoitzak izaera sinbolikoa hartzen duen tokia, irudikapena jainkotiar eta gizatiarraren batasunaren zeinua bihurtzen den.

Izotz itsasoa

Caspar David Friedrich, Izotz itsasoa, 1823-1824 (Kunstshalle, Hanburgo).

Nazaretarrak eta Rafaelen aurrekoak

  • Erromantizismo alemanean Nazaretarren taldearen sorkuntza izan zen gauzarik deigarriena, oso planteamendu bitxia egiten zutelako. Pintore hauek Erromara joan ziren eta San Isidororen monastegia hartu zuten egoitzatzat, ordurako erabat utzia baitzegoen. Talde hau izan zen lehenetariko bat anaitasunezko komunitate artistikoa osatzen, gerora errepikatuko zen burgesiaren aurkako borroka eredu bezala. Nazaretarren ezaugarri artistikoak Errenazimenduko primitibismoa berreskuratzea eta beren amets mistiko erlijiosoak izan ziren. Johann Friedrich Overbeck (1789- 1869), Franz Pforr (1788-1812) eta Wilhelm Schadow (1788-1862) izan ziren talde honetako kide nagusiak.
  • Klasizismoaren aurreko arte korrontearen aldarrikapen bera egin zuten Rafaelen aurreko Anaitasuna osatu zuten pintore britainiarrek; mugimendu haren mistizismo erromantikoaren sakontasuna zela eta, modu ezohiko batean, kide batzuek fede katolikoa bere egin zuten; horrek sekulako iraina egiten zion Ingalaterra viktoriar zorrotzari. Anaitasun honetako pintore nagusiak John Everett Millais (1829-1896) eta Dante Gabriel Rosetti (1828-1882).

Erromantizismoa Espainian

Fernando VII.aren erresumaren garaian askatasunikez zegoenez gero, pintura erromantikoa atzerapenez iritsi zen Espainiara. Hala eta guztiz ere, eragina nabarmena izan zen, eta hainbat korronte eragin zituen:

Andaluzian nagusitu zen korronte kostunbristaren barruan, Jose (1805-1845), Joaquin (1817-1879) eta Valeriano (1833-1870) Dominguez Becquer anaiak nabarmendu ziren, eta, Goyaren irizpide artistikoetatik hurbilago zegoen "gaitasun biziko kostunbrismoa" izenez ezagutzen zen joeran, berriz, Leonardo Alenza (1807- 1845) eta Eugenio Lucas Velazquez (1817-1870) izan ziren aipagarrienak. Era berean, Eugenio Perez Villaamilen (1807-1854), paisaia pintura ere garrantzi handikoa da; berari zor zaio gerora paisajista handiak emango zituen Arte Ederretako Errege Akademiaren paisaia katedraren sorkuntza.

Erromantizismo akademikora bildu ziren pintore nagusiak Federico de Madrazo (1815-1894) madrildarra eta Jose Gutierrez de la Vega (1791-1865) eta Antonio Maria Esquivel (1806-1857) sevillarrak izan ziren.

Vilcheseko kondesa

Federico de Madrazo, Vilcheseko kondesa, 1853 (Pradoko Museoa, Madril).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana