Pintura errealista

Errealismo piktorikoa izenez ezagutzen den mugimendua XIX. mendearen lehen zatian nagusitu ziren korronte idealisten eta erromantikoen aurreko erreakzio moduan sortu zen. Planteamendu estetikoen artean, hona joera berriaren ezaugarriak: errealitatea modu objektiboan azaltzea; orainaren aldarrikapen plastikoa, eguneroko bizimodutik ateratako eszenak margoturik; pintura hauetako protagonistak gehienetan nekazariak eta langileak dira; eta, azkenik, paisaiak garrantzi handia hartzen du, lehentasuna. Adierazpen artistiko hau Frantzian jazo zen batez ere, eta inpresionismoaren eta sinbolismoaren bidea erraztu zuen.

Maisu nagusiak

Irizpide estetiko berdintsuak izateagatik, eskola piktoriko errealista XIX. mendeko bigarren erdian sortu ziren eskolen artean hoberen definitu daitekeena da, seguruenik. Izan ere, garai haietan, inpresionismoa bezalako beste joera batzuek hainbat bilakaera desberdin izan zituzten, eta, beraz, sailkatzeko garaian zailtasunak eragin zituzten.

Baina hau ez da pintore errealisten kasuan gertatzen. Korronte honetako egile nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Gustave Courbet (1819-1877) errealismo piktoriko frantsesaren lehen figura handia. Berak sortu zuen terminoa "Errealismoa" izeneko erakusketa antolatu zuenean, 1855ean, Parisko Nazioarteko Erakusketaren ondoko pabiloi batean, erakusketaren antolatzaileek ukatu egin baitzioten bere lanetako bat erakusgai jartzea.
  • Jean-François Millet (1814-1875) bere lanetan nekazarien bizimoduko eszenak lantzeagatik da ezaguna; tratamendua latza eta saiatua da, eta oso urrun dago garai batean nekazaritza giroko mundua erakusteko berezkoa zen inozotasun ukitutik.
  • Honoré Daumier (1808-1879) pintoreak hiri giroko lanak egin zituen batez ere. Bere pertsonaiak proletarioak eta jende umiliatua dira, eta tonu ilunetan margotzen ditu. Berezia da bere marrazkia ulertzeko modu berria, trazu lodikoa, figurak distortsionatuz osatua, eta, bere lan grafikoa karikatura genero moduan ulertzen duen joeraren aurrekaritzat jo daiteke.
Lur ematea Ornansen

Gustave Courbet, Lur ematea Ornansen, 1849, (Orsay Museoa, Paris).

Paisaia errealista

Errealismoa adierazteko modu adierazgarrietariko bat paisaiaren errepresentazioa izan zen; genero hau pintura tradizionalean txikitzat joa zen.

Errealistek, ordea, naturaren ikuspegi zehatza hartu zuten, erromantikoen garaian eransten zitzaizkion osagai sentimentalak eta sinbolikoak alde batera utzita eta paisaiaren beraren ezaugarri plastiko hutsetan ikertzen jarrita. Joera horren bilakaeratik sortu ziren abangoardia desberdinak, inpresionistak, inpresionisten ondorengoak eta sinbolistak, eta, azkenean, XX. mendean, korronte abstraktua eta gainerako abangoardiak.

Paisaia adierazteko garaian halako leialtasuna gorde izanak eragin du, azken batean, arte kritikaren alorrean paisaia errealista eta paisaia naturalista terminoak ia-ia sinonimotzat joak izatea.

Paisajista nagusiak

Arte errealistaren adierazpiderik handiena, zalantzarik gabe, paisajismoa izan zen. Joera akademiko hutsa eta joera soziala ere landu ziren arren, azken honetan, gehienetan nekazarien eta langileen gaiak agertuz, arte errealistaren margorik onenak paisajista handien sorkuntza lanari esker osatu ziren. Horien artean aipatzeko moduko artistak dira honako hauek:

  • Camille Corot (1796-1875) XIX. mendean paisajismoa landu zuten pintoreen artean oso modu adierazkorra landu zuen, naturalaren kontzepzioa oso modernoa zuen eta argiaren pertzepzioa ere modu bikainean islatzen zuen.
Arroxela

Camille Corot, Arroxela, portuko sarrera, 1851 (Louvre Museoa, Paris).

  • Barbizongo Eskolako kideak, horien artean Théodore Rousseau (1812-1867), Charles François Daubigny (1817-1878), eta Constant Troyon (1810-1865). Fontainebleauko basoa hartu zuten egoitza moduan, Barbizon izeneko herrixkan, hain zuzen ere, eta, herriaren beraren izena hartzeaz gain, han egindako lanetan naturak herri hartan eskaintzen zizkien ñabardura guztiak ikuspegi desberdinez bildu zituzten.
  • Louis-Eugène Boudin (1824-1898) eta Johand Bartold Jongkind (1819-1891) holandarra, Le Havreko Eskolako kideak. Paisajismoaren oinarri teorikoak itsasoko kostaldeko zein portuko irudiak biltzen zituzten lanetan erabili zituzten.
  • Jean-Frédéric Bazille (1841-1870) pintoreak estetika eta teknika errealistak Provenceko argitasun handi eta paisaiari aplikatu zizkion bere sorkuntza ibilbide laburrean, gerra franko prusiarrean hil baitzen.
Berckeko hondartza

Louis-Eugène Boudin, Berckeko hondartza, 1878, (Fuji Arte Museoa,Tokio).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana