XIX. mendeko arkitektura

XIX. mendean zehar burdinan eta kristalean eraikitzeko teknikak garatu ziren, eta, horien bidez, arkitektura garaikideko oinarriak ezarri ziren. Teknika horiek arkitektura historizista izenez ezagutzen zen korrontearekin batera jorratu ziren.

Historizismo arkitektonikoa

XIX. mendean historizismoa izeneko mugimenduaren garapena jazo zen. Korronte bitxi honen ezaugarri nagusia beste garaietako hastapen arkitektonikoak berreskuratzeko ahalegina zen. Korronte neoarabiarren, neobarrokoen eta neobizantziarren artean, batez ere nabarmendu zen joera neogotiko britainiarra. Estilo gotikoaren hastapen estetikoen revival edo berpizkundea ekarri zuen. Estilo honetara biltzen diren eraikinetatik ezagunenetakoa Parlamentu britainiarreko multzoa da, Charles Barryk (1795-1860) eta A.W. Puginek (1812-1852) egina. Era berean, aipamen berezia merezi du aldaera arkitektoniko exotiko batek, neogotiko indiarrak; korronte honetakoa da Brightongo Errege pabiloia, John Nash (1752-1835) eraikia.

Parlamentu britainiarra  

Charles Barry eta A.W. Pugin, Parlamentu britainiarraren ikuspegia (Londres).

Ingeniaritzaren garapena

XVIII. mendeko azken hamarkadetan garatu zen Iraultza industrialak hainbat erronka arkitektoniko planteatu zituen; izan ere, hiriak oso denbora gutxian izugarri handitu zirenez gero, tren geltokiak, lantegiak, biltegiak eta milaka eta milaka etxebizitza berri eraiki behar izan ziren. Teknologia industrial berri baten erabilpena eta burdina eta kristala eraikuntzarako material gisa eskuarki erabiltzen hastea izan ziren ingeniaritzaren hedapenaren oinarri nagusia.

  • Chicagoko Eskola: eskola honetako kideek teknologia konstruktibo berria sustraitzearen gailurra ekarri zuten. 1871. urtean, hiria ia bere osotasunean suntsitu zuen sutearen ondoren, arkitekto talde batek, Henry H. Richardson (1838-1886) eta Louis Henry Sullivan (1856-1924) artean zirela, burdina, hormigoia eta kristala erabiliz, hainbat eraikin diseinatu zituzten; horien artean, estetika arkitektoniko berri baten adierazpen gisa, megapoli industrialen sinbolo diren lehen etxe orratzak aipa daitezke.
Chicagoko Auditorioa  

Louis Henry Sullivan, Chicagoko Auditorioa

Modernismo arkitektonikoa

 

Korronte historizistak arbuiatzeko erreakzio moduan, Europako hainbat herritan joera «modernoa», «askea» eta «sortzailea» baloratzea helburu zuen mugimendua sortu zen. Ezaugarri bereizgarri propioak zituen, sofistikazioa, dekorazio arteen eta diseinuaren balorazioa, eta halako gustu berezi bat lerro oker eta forma irregularren alde. Mugimendu horrek izen generikoa hartu zuen, modernismoa, baina herriz herri berez izendapen desberdinak hartu zituen, adibidez, Art Noveau, Frantzian, Jugendstil, herri germaniarretan edo Liberty estiloa Italian. Arkitektura modernistaren ardatz nagusiak hiru izan ziren:

  • Charles Rennie Mackintosh (1868-1928) eskoziarra, Glasgowko Arte Eskola bezalako eraikinen egilea. Dekorazio modernista eta Chicagoko Eskolatik gertuago zeuden egitura funtzionalak batu zituen.
  • Henri van de Velde (1863-1957) belgikarrak egin zituen lanen artean aipagarria da batez ere Koloniako Werkbundeko Erakusketa Antzokia; arkitekturan ez ezik, van de Veldek beste arte ederretan ere ase zuen sorkuntzarako joera, hala nola, pintura, ilustrazioa eta dekorazio arteak.
  • Antonio Gaudi (1852-1926) espainiarrak, berriz, oso planteamendu pertsonalak zituen obra zabala garatu zuen, askea eta intuitiboa, eta haren itzala handia izan zen XX. mendeko abangoardiako arte joera guztietan. Katalanaren lanik ezagunen artean, ia denak Bartzelonan edo inguruetan gauzatuak, Familia Sakratuaren tenpluak aparteko aipamena merezi du; bukatu gabe utzi zuen proiektu honek bere sortzaile bizitzaren zati handi bat hartu zuen. Modu berean, nabarmentzeko modukoak dira Batllo Etxea, Mila Etxea -La Pedrera izenez ezagunagoa- eta Güell jauregi eta parkea.
Batllo Etxearen aurreko aldea  

Antonio Gaudi, Batllo Etxearen aurreko aldea, 1905-1907 (Bartzelona).

Garapen urbanistikoa

XIX. mendeko bigarren erdialdean Hirietako biztanleen kopuruak oso azkar egin zuen gora, eta agintariek hirien egitura bere osotasunean birplanteatzeko beharra izan zuten: Hala sortu zen urbanismoa, arkitekturaren adar osagarri gisa.

Birplanteamendu honek, baldintza nagusi bezala, honako ezaugarri hauek hartu behar zituen kontuan:

  • Produkzio ekonomikorako eredu berriak.
  • Garraio autopropultsatuaren garapena.
  • Komunikazioak errazteko modua.
  • Osasun kontrola, estolderia sareen bidez.
  • Ordenerako indarren bidez kaleen kontrola edukitzea.
  • Hilerriak, parkeak eta lorategiak egiteko nahikoa espazioa edukitzea.
  •   Testuinguru honetan, urbanismoaren hainbat aitzindari nagusi aipa daitezke:
  • Georges Haussman (1809-1891), Parisko prefektua, Parisko Bigarren Inperioa berregituratzeko proiektu erraldoiaren egilea izan zen.
  • Ildefonso Cerda (1816-1876), ingeniari espainiarra, Bartzelona Hedatu eta Berritzeko proiektuaren egilea izan zen, 1859. urtean hasitako lana.

Gustave Eiffel, Eiffel Dorrea, 1881-1889 (Paris).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana