Euskadiko arkitektura modernoaren garai heroiko (1928-1930)

Artikuluaren egilea: Jose Angel Sanz Esquide

Idatzi honetan, arkitektura modernoaren ideiek epe labur baina oso adierazgarri batean izan zuten bilaka aztertzen du; 1928aren eta 1930aren amaieraren artekoa, hain zuzen ere.

Ezin dugu hiru urte horietan gertatutakoa barne gertakizuntzat soilik azaldu, gertakari horien protagonistek -Luis Vallejo (1926an amaitu zuen karrera), Jose Manuel Aizpurua (1927an) eta Joaquin Labayen (1927an) arkitektoek- Europan gertatzen zenaren berri zehatza baitzuten, eta Europako arkitektura gertakari nagusiek -Weissenhof-ak 1927an, eta I. eta II. Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Kongresuek (AMNK, edo CIAM gaztelaniaz) 1928an eta 1929an- baldintzatu baitzuten horien egitekoa. Hala ere, baldintzapen hori eta bidaien, liburuen eta arkitektura aldizkarien bidez informazio ezin hobea izatea ez zen egile horien sormenaren kalterako izan, alderantziz baizik. Are gehiago, informazio eta jakintza horrek guztiak gogoeta egitera bultzatu zituen, eta hori da, Paul Valèryren ustez, modernitatearen ezaugarri nagusia.

Testu honek, beraz, leku handiagoa egingo die arkitekto horien idatzi eta manifestuei, arkitektura lanei baino. Arkitektura lanok zeharka aipatuko ditugu, nahiz eta horiek ezagutzea garrantzitsua izan.

Behin eta berriz aipatu izan da arkitektura modernoa indarge sortu zela Espainian, eta ikuspegi horren onarpena topiko bihurtu da, batik bat, Europako beste nazio batzuek egiten zuten arkitektura garaikidearekin alderatuta. Guri dagokigunez, topiko hori egia izan daiteke funtsean; izan ere, aurreko mendearen hogeiko hamarkadan ez zen sortu Espainian "arrazionalismo alemaniarra", "arkitektura moderno holandarra" edo "internazionalismo suitzarra" esamoldeen baliokiderik, ezta Mies van der Rohe, Walter Gropius, Le Corbusier, J.J.P. Oud eta abarren antzeko figurarik ere.

Arkitektura modernoa berandu sortu zela ere aipatu izan da. Ildo horretatik, ez da harritzekoa S. Giedion autoreak hau adierazi izana 1931n, Cahiers d'Art aldizkarian argitaratutako "L'architecture contemporaine en Espagne" artikuluan: " On en saurait guère s'expliquer pour les pays septentrionaux la rérsistence que rencontre la création artistique en Espagne et dans d'autres pays du sud ".1 G. Ciucci-k zenbait artikulutan2 adierazi zuenez, XX. mendeko bigarren bosturtekoan -zehazkiago, 1925etik 1928ra- indartu egin zen Europan arkitekturaren esparruan aldaketa atzeraezin bat gertatu zelako ustea. Aldaketa hori, gainera, ez zen abangoardiako talde txiki batzuen interesekoa soilik, Europako herrialde askotako iritzi publikoei ere eragiten baitzien.

1928an, arkitektoen nazioarteko bilkura bat egiteko baldintza egokiak zeudela zirudien. Bilkura horren helburua arkitektura berriaren "nazioen elkartea" eratzea zen. Azkenik, bilkura horren eragile nagusia Le Corbusier izan zen, eta, Alberto Sartoriren esanetan, zenbait ordezkari izendatu ziren bilkuran Europako nazio gehienak ofizialki ordezkatzeko. Izendapen horren berariazko nahia eta helburua arkitektura berria nazioartean eta publikoki ezagutaraztea zen. I. AMNK izan zen, eta Fernando Garcia Mercadal eta Juan de Zavala joan ziren Espainiaren ordezkari.

Espainiako ordezkarien egoerak ez zuen inolako zerikusirik gainerako herrialdeetako ordezkarienarekin; izan ere, azken horiek, luzeago edo laburrago, zenbait urtetako ibilbidea egina zuten testu teorikoak lantzen eta horien araberako arkitektura lanak egiten, eta, Espainiatik joandako ordezkarientzat, berriz, bilkura hori lehen aukera izan zen gai berriekin hartu-eman zuzena izateko. Europako gainerako herrialdeetako ordezkariek oinarria jarria zuten bilkuraren helburua betetzeko; hau da, ideia arkitektoniko berriak zabaltzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko. Helburu hori lortzea, ordea, zailagoa zen espainiarrentzat, hausnarketa teorikorik edo arkitektura lan berritzailerik egin gabe zutenez, hutsetik hasi behar izan baitzuten; eta, ondorioz, horien lana, sarritan, kanpotik ekarritako esperientziak zabaltzera mugatu zen.

Horrenbestez, Espainiako arkitekturak honako egiteko hau hartu zuen bere gain: kanpoko esperientziak jasotzea eta zabaltzea, arkitektura modernoaren eztabaida teoriko eta formal nagusietan -ordurako nahikoa aurreratua eta argitua Europan- sartu gabe. Egiteko hori burutzeko erabilitako bitartekoen artean Arquitectura aldizkaria aipatu behar da: Arkitektoen Elkarte Zentralaren (Sociedad Central de Arquitectos) agerkaria.

Dibulgazio gogo horri ekiteko, beharrezkoa zen "giza kapital" bat izatea; hau da, arkitekturaren joera berriekin bat egiten zuten arkitektoak izatea. Egia bada ere arkitektura modernoaren joerak indarge eta berandu iritsi zirela, egia da, halaber, 1927tik aurrera belaunaldi berri bateko ordezkariak agertu zirela Espainiako bizitza publikoan, eta, pertsona horiek, bakoitza bere lanbidean, hainbat teknikaren, ideiaren eta jakintzaren jakitun zirela; haiz zuzen ere, horien bidez, Europako berri zutela erakutsi zuten. Egoera horren berri eman zuen Pedro Lain Entralgok "Los del 27"3 lanean, eta ildo horretako adierazpenak egin zituen, halaber, Manuel Ruiz de Villa sentsibilitate handiko kazetariak 1930ean:

Jamás una generación ha sabido responder tan maravillosamente como la actual a las sugestiones de la época. Ni siquiera la llamada generación del 98, que irrumpió en la vida con firmes propósitos innovadores y que yo considero como el árbol bajo el cual se cobijan, demandando sombra, las juventudes universitarias hoy. De ella se ha heredado la acerba crítica y la perenne inquietud. Pero la obra de los hombres del 98 no produjo los resultados apetecidos porque propiamente no constituían una generación, sino un plante de hombres ilustres, diseminados y perdidos a lo largo del cuerpo nacional. Constituían una cabeza sin miembros que dirigieran y articularan la idea. No existían soldados detrás de los capitanes. En medio de la sordidez y del dormitar tranquilo de la Universidad, eran unos magníficos solitarios. Faltaba la unanimidad en la preocupación, que es precisamente lo que se ha conseguido, con asombrosa rapidez, en la actual juventud ".4 

Ortegaren hitzak ekarriz, hau idatzi du Octavio Pazek, belaunaldia zer den argitzeko: " una sociedad dentro de la sociedad y a veces frente a ella. Es un hecho biológico que a su vez es un hecho social: la generación es un grupo de muchachos de la misma edad, nacidos en la misma clase y el mismo país, lectores de los mismos libros y poseídos por las mismas pasiones y los mismos intereses estéticos y morales. Con frecuencia divididas en grupos y facciones que profesan opiniones antagónicas, cada generación combina la guerra exterior con la intestina ".5 

Esan izan da, halaber, zenbait belaunaldik eten egiten dutela beren aurreko egoerarekin, eta beste batzuek, berriz, iraganeko egoera horri jarraipena ematen diotela, edo bitarteko belaunaldiak izaten direla. Etena eta originaltasuna, edo berritasuna eta balioa nahasteko asmorik gabe (" Sin intentar confundir ruptura con originalidad y novedad con valía ") -berriro ere Octavio Paz-, Madrilgo Arkitektura Eskola sortu zen 1926 eta 1927 artean. Eteneko belaunaldia izan zen, kalean, eguzkitan eta kirolaren dinamismoari begira sortua (" hecha al aire libre, al sol y al dinamismo del deporte "),6 eta gogoz hartu zuen arkitektura ikusteko, ulertzeko eta sentitzeko modu berria.7 Arreta handiagoa jarri zion Espainiatik kanpo egiten zenari, barruan egiten zenari baino; adibideak, ereduak eta aurrekariak bilatu zituen aurreko tradizioan -esaterako, arkitektura anonimoan edo ingeniarien arkitekturan-; genealogia bat asmatu zuen, eta tradizio horren beste bertsio bat proposatu zuen; eta, orobat, jendeari "arkitektura berria" ezagutaraztea eta harenganako interesa piztea lortu nahi izan zuen. Helburu hori lortzeko, erakusketak egin zituzten, aldizkariak argitaratu zituzten, bitarteko berriak erabili zituzten -"tipografia berria", argazkigintza berria" eta zinema-, manifestuak idatzi zituzten, eta nazioarteko kongresuetan parte hartu zuten.

Egindako lana eta berezko sentsibilitatea eta balioa tarteko, Jose Manuel Aizpurua izan zen, belaunaldi horren ordezkari nagusia. Gizon horrek, Eskolan eta kezketan kide zituen Joaquin Labayen tolosarrarekin eta Luis Vallejo bilbotarrarekin batera, "berriaren" aldeko aldarria egin zuen. Zenbait proiektu kulturalen harian, bat egin zuen F.G. Mercadal-en ekimenekin, eta Euskadin arkitektura berri horren inguruko mugimendu baten ernamuina izan zitekeena sortu zuen. Ernamuin horretatik, karrera 1929 aldera amaitu zuten zenbait arkitekto katalanen laguntzaz, GATEPAC (Arkitektura Garaikidearen Aurrerabidearen aldeko Espainiako Arkitektoen eta Teknikarien Taldea) ezaguna eratu zen, 1930eko irailean.

F.G. Mercadal 1928ko udan itzuli zen I. AMNKtik, eta hortik aurrera, CIRPACen (Comité International pour la réalisation des problèmes de l'architecture contemporaine) Espainiako taldea osatzeko kideen bila hasi zen. Luis Vallejoren bidez jarri zen harremanetan Jose Manuel Aizpuruarekin, ordura arte ez baitzuen aurrez aurre ezagutzen. Kontaktu horien ondorioz, aipatutako taldea sortu zuten hiru arkitekto horiek.8 Horiek horrela, ez da harritzekoa Mercadalek "Nueva arquitectura Vasca: Aizpurua-Labayen-Vallejo" artikulua argitaratu izana Arquitectura aldizkariaren 1928ko azaroko alean (idatziak 1928ko urriko data zuen), edo II. AMNK prestatzeko Basilean9 egin zen bilerara Aizpurua eta Vallejo joan izana, Espainiako arkitektoen ordezkari. Bi arkitekto horiez gain, honako hauek soilik izan ziren bilera horretan: V.Bourgeois (Belgika), Marcel Breuer (Hungaria), Le Corbusier (Frantzia), Josef Frank (Viena), Hugo Häring eta Ernst May (Alemania), Alberto Sartoris (Italia), Hans Schmidt (Suitza), Mart Stam (Holanda), S. Syrkus (Polonia) eta, azkenik, Karl Moser eta S. Giedion presidentea eta idazkaria, hurrenez hurren. Arkitekto eta kritikari horien mailak argi uzten du bilera hori ez zela denbora-pasarako izan.

Bilera horretan, Frankfurten 1929ko irailean II. AMNK egitea erabaki zuten; hala ere, azkenean, urrian egin zen, "gutxieneko bizitza mailarako etxebizitza" gai monografikoari buruz. Halaber, Europan gai horri buruz egindako proiektuen eta esperientzien erakusketa antolatzeko eskatu zioten E. Mayri, Kongresuaren jarduera paralelotzat.

Espainian baldintza horiek behar bezala beteko zituzten proiektuak aurkitzea nekeza zenez, Mercadalek -Arkitektoen Elkarte Zentralaren idazkaria zen- Gutxieneko Etxebizitzari buruzko Lehiaketa Nazionala antolatu zuen, presaka. Lehiaketa horrek argi eta garbi utzi zuen zer alde zegoen alor horretan Espainian egiten zen arkitekturaren eta Europan oro har egiten zen arkitekturaren artean. Aipatzekoak dira, halaber, lehiaketak berak bildu zituen kontraesanak; esaterako, hala zioen lehiaketaren lehen oinarri bitxiak: " se proyectará una vivienda para una familia española formada de matrimonio e hijos de ambos sexos, en número de cuatro, y cuyo servicio se reducirá a una sola sirviente "10 -ez ahaztu lehiaketa hori gutxieneko etxebizitzari buruzkoa zela-. Beste kontraesan bat lanak aukeratzeko erabilitako irizpideak izan ziren, Espainiako epaimahaiak aukeratutakoak eta E. Mayk aukeratutakoak ez baitziren bat etorri. E. Mayk baztertu egin zituen epaimahaiak saritutako lanak, eta, horien ordez, lehiaketan saririk edo aipamenik lortu ez zuten lanak argitaratu zituen: Juan de Madariaga bilbotarrak eta Joaquin Zarranz nafarrak aurkeztutako lanak (artean biak ikasle ziren),11 eta Luis Vallejo eta Juan Arrateren lanak, eta, azkenik, Amos Salvador-ek lehiaketatik kanpo egindako proposamen bat.12 

Harrigarria da, halaber, Espainiako kritikariek egile espainiar horien izenak ez nabarmendu izana eta lau lan horien interesa ez azpimarratu izana, ez garai hartan, ez gerora Carlo Aymonino-k13  Gutxieneko etxebizitza liburua italierara itzuli zuenean edo liburuaren gaztelaniazko edizioa argitaratu zenean;14 izan ere, lan horiek izan ziren Espainiako arkitekturak argitalpen garrantzitsu horri egindako ekarpen bakarra. Are harrigarriagoa da aintzat hartzen badugu proiektu horiek "Madrid" izenburupean erakutsi zirela, eta, lehenago, beren jatorrizko grafismoarekin editatu zirela 1929an, Arquitectura aldizkarian.

1928ko otsailean, erakusketa bat egin zen Donostian Euskal Artisten Elkartearen (Asociación de Artistas Vascos) eskutik,15 arkitektura, pintura eta eskultura lanetarako. Erakusketa horretan plazaratu zen Euskadin arkitekto belaunaldi berri hori -Aizpurua, Labayen, Vallejo eta Zabalo-. Arkitektura lanen atalean, Aizpuruak eta Labayenek sei lan erakutsi zituzten, elkarlanean: jatetxe proiektua, Donostiako KTErako pabiloi proiektua, etxebizitza merkea egiteko proiektua, landetxe proiektua, etxebizitzetako etxea egiteko proiektua, eta dekorazio modernoko argazkiak. Luis Vallejok itsasgaineko basetxe proiektua aurkeztu zuen, eta Pablo Zabalok Alzolako fabrika zaharrari buruzko apunte bat eta Villa Silvako fatxada. Horrez gain, tenperaz egindako hiru kartel erakutsi zituen Aizpuruak, pintura atalean.

1928ko irailean, Jose Manuel Aizpurua eta Joaquin Labayen arkitektoek orrialde bikoitzeko erreportaje baten maketa bat egin zuten Donostiako Novedades aldizkariarentzat. Erreportajeari "Arquitectura racionalista" izenburua jarri zioten, eta, bertan, lehen adierazi ditugun lehen proiektu horien irudiak erakutsi zituzten, baita beren lehen lanarena ere: Donostiako Prim kaleko 32.ean zuten "Studio" paregaberena. Halaber, Bauhaus de Dessau-ren argazkiak eta fotomuntaketa bat argitaratu zituzten. Le Corburbusierrek Stuttgartko Weissenhofentzat egindako etxeen zati batzuk, Reitveldek Utrechten egindako Schroeder etxearen zati batzuk eta holandar arkitekturako argazki batzuk osatzen zuten fotomuntaketa. Horiek guztiak karrera amaitu ostean egindako bidaietan ezagutu zituzten. Irudien oin-oharrak ere arkitektoek egin zituzten. Finean, hori izan zen Euskadin gai orokorrak lantzen zituen argitalpen batean "arkitektura berria" aurkezteko eta zabaltzeko lehen ahalegina.

Donostian egindako erakusketa, Arquitectura aldizkarian egindako zabalpen lana eta Novedades aldizkarian argitaratutako erreportajea -tipografia, argazkigintza eta arkitekturaren uztarketaren erakusle bikaina- izan ziren "estilo berriaren" abiapuntua. Gertakari horiek ireki zuten Espainian, eta, batik bat, Euskadin arkitektura modernoaren bidea, baina ez dugu ahaztu behar garai horretakoak direla arkitektura modernoaren mugimenduaren adin nagusitasuna berretsi zuten gertakariak: arkitektura modernoaren lehen histori liburua, Sigfried Giedionek16 argitaratua; Henry-Russell Hitchock Jr.17 egileak gai horri buruz iritzitako lehen artikuluak; eta I. AMNK.

Bi urte geroago, 1930ean, Espainiako "arkitektura berriaren" hiriburu bihurtu zen Donostia, Gipuzkoako arkitektoen eskutik egindako "Exposición de proyectos de Nueva Arquitectura 1930" deialdia egin baitzen urteko lehen hiletan. Ez dugu ahaztu behar, gainera, bi urteko tarte horretan inauguratu zela garai horretako arkitektura lan nagusia; hau da, Aizpuruak eta Labayenek 1929ko udan18 egindako Real Club Náutico eraikina. Erakusketa urte horretako irailean egin zen, Gipuzkoako Ateneoaren babesean eta "Exposición Arquitectura Pintura Modernas" izenburupean. Deialdiaren testuak berak agerian uzten ditu antolatzaileek zituzten kezka berriak:

Con el objeto de fomentar e interesar al público en los problemas de la nueva arquitectura, pensamos organizar en San Sebastián durante los meses de Agosto y Septiembre una exposición de proyectos de nueva arquitectura. Más que nada creemos debe interesar la solución de los problemas vitales, tales como habitación mínima, escuelas, etc.; proyectos de no tanta trascendencia, casas de verano, restaurants, albergues, clubs de sport, golf, tennis, etc.; interiores. Esto como base. Se admiten también otros proyectos de más importancia: hospitales, teatros, oficinas. El objeto principal es interesar al público en la nueva arquitectura (¿) ".19 

Donostiako erakusketaren deialdiari emandako erantzunak hiru alderdi azpimarragarri ditu.20 Lehena euskal arkitektoen ordezkaritzarena da; izan ere, Aizpurua eta Labayen deitzaileez gain, Luis Vallejok soilik parte hartu zuen, eta horrek argi eta garbi adierazten du arkitektura mota horrek ez zuela leku handirik Euskadin. Bigarrena Madrilgo Eskolan Aizpuruaren ikaskide izandako arkitekto ugariren parte hartzea izan zen; guztiak ere, Carlos Floresen hitzetan, 25eko Belaunaldiko partaideak ziren. Hirugarrena Bartzelonatik kanpo arkitekto multzo handi bat sortu izana da. Arkitekto horiek bat egiten zuten deialdian azaldutako ideiekin, eta horien ordezkari nagusiek 1929an amaitu zituzten arkitektura ikasketak -urte horretan bertan egin zen Bartzelonako Dalmau Galerian "Arkitekto Katalan Gazteen Erakusketa"-. Talde horrek GCATSPAC (Grup Català d'Arquitectes i Tècnics per a la Solució dels Problemes de l'Arquitectura Contemporània) izenez bataiatu zuen bere burua -CIRPACaren ageriko eraginaz- eta GATEPACaren aurrekari argiena izan zen.

1930eko erakusketak beste alderdi adierazgarri bat ere izan zuen, aurkeztutako proiektuak ez baitziren bat etorri deiadiaren ideal berriekin: deialdiaren idealek manifestu baten baitakoak ziruditen eta sentsibilitate aldaketa bat adierazten zuten; arte kritikariek "artearen gizatasuna berreskuratzearen" ildoan sartuko lituzkete. Aurkeztutako proiektuak, berriz, gertuago zeuden "artearen gizatasun ezagatik". Horietan guztietan argi eta garbi hauteman zitekeen Hans Schmidten talde suitzar erradikalaren eragina. Salbuespentzat jo behar ditugu, hala ere, Luis Vallejoren zenbait proiektu; esaterako, Bilbaoko Basurto Ospitalean bizitegi bloke berri bat egitekoa (medikuntza ikasketen azken urteak egin behar zituzten ikasleentzat) eta 1929ko lehiaketarako aurkeztu zuen gutxieneko etxebizitzarako proiektua.

Jakina denez, 1930 arte, Jose Ortega y Gassetek 1925ean idatzitako La deshumanización del arte 21 saioa izan zen Espainiako abangoardiaren plataforma estetiko bateratua. Saio horrek funtsezko garrantzia izan zuen, bai iraganari buruzko ikuspegiaren laburpen zen aldetik, bai bultzada probokatzaile zenez. Kontzeptu horren barnean, arte berriaren joerak jaso eta elkarrekin harremanetan jarri zituen.

 "Tiende: 1º, a la deshumanización del arte; 2º, a evitar las formas vivas, 3º, a hacer que la obra de arte no sea sino obra de arte; 4º, a considerar el arte como juego, y nada más, 5º, a una esencial ironía, 6º, a eludir toda falsedad, y, por tanto, a una escrupulosa realización. En fin, el arte, según los artistas jóvenes, es una cosa sin trascendencia alguna". 

Hogeiko hamarkadan gertatu zen aldaketa soziopolitikoari erreparatuz gero, ez da harritzekoa errealitatetik urrun, formaz maiteminduta eta intelektualismoaren ikurra zeraman abangoardia, oro har, arte ez emankorra eta nartzisistatzat jo izana; hau da, jolas formal hutsa zela uste izatea.22 Ikuspegi horren adierazle ditugu Luis Lacasta arkitektoak 1929an Arquitectura aldizkarian eta El Sol egunkarian idatzi zituen testu kritikoak.

Halaxe, El nuevo romanticismo izeneko manifestua argitaratu zen 1930ean: arteari, politikari eta literaturari buruzko polemika, Jose Diaz Fernandezek idatzia. Egile horren ustez, bizitzarekiko ardurari justizia egiten dion artea da erromantizismo berria, eta, ondorioz, abangoardiaren indibidualismo arduragabea alde batera utzi eta interes kolektiboen alde egiten duena. Diaz Fernandezek ez zuen "gizarte errealismo" dogmatikoa aldarrikatzen. Aitzitik, abangoardiaren hizkuntza formalaz baliatuko zen narratiba baten alde egin zuen, baina, betiere, eduki jakin baten zerbitzura egon behar zuen hizkuntza horrek; alegia, gizatasunaren moldera eta gizarte errealitatera itzultzearen zerbitzura:

 "lo que se llamó vanguardia literaria en los últimos años no era sino la postrera etapa de una sensibilidad en liquidación¿ La verdadera vanguardia será aquella que ajuste sus formas nuevas de expresión a las nuevas inquietudes del pensamiento. Saludemos al nuevo romanticismo del hombre y la máquina que harán un arte para la vida, no una vida para el arte". 

Beraz, baztertu egiten du estetizismoa eta arte mota guztietan (arkitektura barne) azalarazten den abangoardiaren elitismoa. Horrenbestez, estetika modernoaren bilakaerak parabola bat marrazten du, eta horren inflexio puntuan daude 1930eko manifestuak.

 "Al arte infantil, caótico y deshumanizado ha sucedido un nuevo arte, que tiene por médula la nueva fe de las masas. Porque todo arte ha de llevar en sus entrañas un anhelo de reivindicación, de superación humana. No es, por tanto, un arte de una clase determinada, ¿Es un arte de nivelación de clases, ya que sólo le interesa lo humano, lo profundamente humano ".

Lehen adierazi dugun moduan, Aizpuruak eta Labayenek egindako Exposición de proyectos de Nueva Arquitectura 1930 gutunean bizi arazoen konponketa (gutxieneko gelak eta eskolak) eta munta handiagoko proiektuak (ospitaleak, antzokiak eta bulegoak) azpimarratzen ziren, baina ez zuten ia lekurik izan 1930eko erakusketan. Alabaina, leku askoz handiagoa izan zuten "hain garrantzizkoak ez diren" elementuak jorratzen zituzten proiektuek. Azken proiektu horiek laborategiko espirituz egin ziren, esperimentazio formalaren harian; eta, ondorioz, Ortegak bere saio ospetsuan adierazitako jolas formalaren eta ironiaren bidea jorratu zuen arkitekturak. Baina Ortegak ez ezik, Jose Moreno Villa,23 Maria Luisa Caturla24 eta Anton Giulio Bragaglia25 saiogileek ere esan zuten jolas egiteko espiritu hori izan zela 27ko Belaunaldiaren (zentzu zabalean ulertuta) ezaugarri berezkoena. Giro horren ageriko adibideak dira Jose Manuel Aizpuruak Eskolan egindako lanetan -Luis Moyak26 horiei buruz emandako azalpenen arabera- erakutsi zuen jarrera, haren lehen lanak, Labayenekin elkarlanean egindako "Studio" deigarria, oraindik argitaratu gabea zuen erakusmahaiei buruzko koadernoa, Donostiako Real Club Náutico eraikina, eta Gros auzoko etxe bat ikustean egin zuen komentario sarkastikoa: "no vendría mal un nuevo incendio de la ciudad ".27 Jolaserako jarduera ludiko hori bera ikus dezakegu Luis Vallejoren lehen lanetan; esaterako, Manuel María Smithen Prado etxeko fatxaden berrirakurketa neoplastikoan (1927aren amaierakoa).28 

Gogora dezagun, Jacques Gubler-ek azaldu duenari jarraituz, arkitekturan gizatasunaren berreskurapenaren aldeko jarrera bere egina zutela I. AMNKn (1928) parte hartu zuten zenbait arkitektok, eta II. AMNKn (1929) jorratutako gaia "gutxieneko bizitza mailarako etxebizitza" izan zela.

Aizpuruaren ibilbidea da horren adibide argia; izan ere, formekin jolastetik "gizatasuna berreskuratzera" igaro zen, edo, beste hitz batzuetan esanda, arkitekturaren laborategian egindako lehen esperientzietatik "arkitektura praktikoa" egitera igaro zen, hogeiko hamarkadaren bigarren erdialdetik hogeita hamarreko lehen hiletara doan epe laburrean. Hala, La Gaceta Literaria aldizkarian 1930eko martxoan idatzitako "¿Cuándo habrá arquitectura?" artikuluak bigarren jarrera hori aldezten du; hau da, arkitekturak gizatasuna berreskuratzeko lanean egin dezakeen ekarpenaren defentsa egiten du. Artikulu hori asmo eta printzipioen adierazpena da, eta manifestu poetiko futuristen sintaxia, irmotasuna eta estiloa darabil:

La arquitectura no existe; no hay arquitectos, hay pasteleros"; "Al hablar de pastelería me acuerdo de las Exposiciones de Barcelona y Sevilla ". Eta honela jarraitzen du: " Los señores que con un papel oficial se llaman arquitectos, se clasifican ellos mismos: yo soy arquitecto constructor; "esos" son arquitectos decoradores; aquellos son arquitectos de fachadas. La masa los tiene ya clasificados, y pregunta: ¿Dónde está el arquitecto arquitecto? Los profesionales miran con compasión a unos cuantos compañeros porque se preocupan de cosas que ellos creen pequeñeces; "ése es un arquitecto decorador". Yo les llamo "arquitectos prácticos", porque el señor que hace un mueble para cumplir un fin, y lo pone en un espacio a medida, espacio que responde a otro fin, la reunión de estos elementos me dará un conjunto capaz para lo que se pensó. De esta manera, la casa es una casa; la escuela, es una escuela; el ministerio, un ministerio, que es lo que pensamos. Al que se le encarga una barriada de obreros y hace una necrópolis de obreros es un manipulador; a al que se le encarga un ministerio y hace un laberinto con muchos millones, otro manipulador; y, en vez de una casa para vivir, una casa para morir, éste es un prestímano ".

Ez da zaila pentsatzea zer profesional izan zituen gogoan Aizpuruak sintaxi bitxiko aipu hori egitean. Badirudi, esaldi horien bidez, bere lana justifikatu nahi izan zuela -gogoratu Donostiako 1930eko Erakusketan, besteak beste, metalezko altzariak eta logela bat, Yacaré taberna eta Sacha kafetegia erakutsi zituela-, eta zenbait kritikari aurre egin. Jarrai dezagun "Cuándo habrá arquitectura?" manifestua aztertzen. Aizpuruaren iritziz, arkitekturaren eta zinemaren egitekoa jendea heztea eta arte herrikoia egitea da, eta ez soilik jendea entretenitzeko jarduera hutsa izatea. Hori adierazi ondoren, hau gaineratu zuen egileak: " El obrero español tiene derecho a vivir como viven los obreos alemanes, franceses, americanos, etc.; el Gobierno español ha dado muchos millones para ello que le han estafado ". Hitz horien bidez, Etxebizitza Merkeen Legearen babesean langileentzat egin ziren etxebizitzak kritikatu zituen, eta errealitatearen aldaketan eta politikan parte hartzeko borondatea adierazi zuen, arkitektoen egiteko horren barruan.

Beraz, arkitekturaren egitekoak pedagogikoa eta hezitzailea behar luke: " El burgués exige lo que ve. ¿Por qué no se le enseña a vivir? Un arquitecto que proyecta en renacimiento, vasco, barroco, está engañando a los burgueses; lo hace bien en cuanto a la forma; pero no en cuanto al espíritu (¿) ¿No os figuráis lo que piensa una silla Luis XV cuando se sienta encima una marquesa de hoy?, ¿y cuando él viene de madrugada en su "bugatti" y se acuesta en el lecho con dosel? ¡Farsantes! " Horren harian, ez dugu ahaztu behar Ortegak 1926ko "Nuevas casas antiguas" artikuluan azaldu zuen gaia: garaiek eskatutako maila ematea eta garaiko espirituan heztea.

Manifestu horren irakurtze eta ulertze lanari utzi baino lehen, Aizpuruak arkitekturaren aldi berri horretan zuen fedea azpimarratu behar dugu, artearen gizatasunaren berreskurapenaren baitan: " Es ridículo pretender que la nueva arquitectura sea cosa para minorías selectas. Seguramente entrará por "snob". Es preferible que no entre; la nueva arquitectura es de las masas, y viene a ellas para redimirlas ". Gauzak lehen aldiz izendatzen zirelakoan, aparteko garai bat bizitzen ari zela uste izango zuen Aizpuruak. 1930 inguruan, mesetako arkitektoek eta arkitekto katalanek uste sendo eta ideia berak izan zituzten, eta ideia horiek bultzatuta sortu zen GATEPAC, eta, horrekin batera, taldearen zabalpenerako agerkaria, A.C. aldizkaria. Arkitektura modernoak Euskadin izan zituen urte heroikoen amaiera zen: arkitektura horrek, arkitektura izateaz gain, garaiko arkitektura kritikatzen zuen, eta pentsamendu corpusa izan nahi zuen.

Orain arte azaldutako guztiak beste garai berri baten atarian gaudela adierazten digu: lanbidearen jarduera "normalaren" atarian; hau da, epe zail, labur eta gatazkatsuan, etxebizitzak, eskolak eta ospitaleak egiteari dagokion garaiarenean. Baina hori beste kupel bateko ardoa da.

Oharrak

  • 1. Sigfried GIEDION: "L'Architecture Contemporaine en Espagne", in Cahiers d'Art aldizkaria, 36. zk., 1931.
  • 2. Giorgio CIUCCI: "Il contributo olandese ai primi Ciam", in ZENBAIT EGILE: Architettura, Socialdemocrazia, Olanda 1900/1940 , Arsenale Coop. Editrice, Venezia, 1979; "Il mito del Movimento Moderno y la vicenda del Ciam", Casabella aldizkaria, 463-464. zk., 1980ko azaroa-abendua; "The invention of the Modern Movement", Oppositions aldizkaria, 24. zk., 1981.
  • 3. Pedro LAIN ENTRALGO: "Los del 27", El País egunkaria, 1985eko azaroak 27.
  • 4. Manuel RUIZ DE VILLA: El Liberal egunkaria, Bilbao, 1930ko abuztuak 1.
  • 5. Octavio PAZ: "Antevíspera: Taller (1938-41)", in Sombras de Obras , Seix Barral, Bartzelona, 1983.
  • 6. Donostiako Real Club Náutico-ren argitalpenean jarritako oharrak, in A.C. aldizkariaren 3. zenbakian, 1931. Ziur asko, Aizpuruak eta Labayenek idatziak.
  • 7. Espainiako arkitekturari buruzko histori liburuek gutxitan aipatzen dute ikusteko, ulertzeko eta sentitzeko modu berria izan zela iragan mendearen hogeiko hamarkadan arkitekturak izandako aldaketaren eragile nagusia. Horren salbuespentzat jo ditzakegu: Juan DE ZAVALA: La Arquitectura, Pegaso argit., 1954; eta Rodolfo UCHA DONATE: Cincuenta años de arquitectura española (1900-1950) , in Catálogo General de la Construcción, 1954-55. Berrikiago, Carlos FLORES: Arquitectura Española Contemporánea , Aguilar edit., Madril, 1961.
  • 8. "Testimonio de Fernando García Mercadal", Nueva Forma aldizkariaren 40. zk., Aizpuruari buruzko monografikoa.
  • 9.  Arquitectura aldizkaria, 1929ko martxoa: "Preparación del Segundo Congreso Internacional de Arquitectura Moderna", 109-111.
  • 10.  Arquitectura aldizkaria, 1929ko martxoa: "bases del Concurso", 108-109.
  • 11. Jose Angel SANZ ESQUIDE: "Arquitectura y vivienda mínima en los años treinta. La contribución vizcaína al debate europeo", in Bilbao, arte e historia II. liburukia, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao, 1990, 167-184; "Hasta el retorno", in Juan de Madariaga arkitektoari buruzko monografia, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritza, 1996, 15-31.
  • 12. Autoreei buruzko aipamen bakarra 1930eko martxoko Arquitectura aldizkariaren 131. zenbakiko Liburuen Azterketa atalean argitaratutako ohar anonimo batean aurkitu dugu, Wohnung für das Existenzminimum liburuaren argitalpenaren harira, Verlag Englert&Schosser, Frankfurt am Main, 1930.
  • 13.  L'abitazione razionale , Atti dei congressi CIAM 1929-1930, 1971n.
  • 14.  La vivienda racional , 1973. Kongresu horri buruzko argitalpen zorrotz bakarra egin da gaztelaniaz, 1997an, Julius Hoffmannek 1933an argitaratutako L'Habitation Minimum lanean oinarrituta Aragoiko Kolegioaren Zaragozako Ordezkaritzak egina. Lan horrek Carlos Sambricio historialariaren hitzaurre argia eta eruditua du.
  • 15. Pilar MUR PASTOR: La Asociación de Artistas Vascos , Caja de Ahorros Vizcaína-Museo de Bellas Artes, Bilbao, 1985.
  • 16. Sigfried GIEDION: Bauen in Frankreich, Eisen und Eisenbeton, Klinkardt und Biermann , Leipzig, 1928. Santa Monicako Cetty Centrek ingelesezko edizioa argitaratu zuen 1995ean, eta, berrikiago, Éditions de la Villette-k argitaratu du frantsesezko edizioa, 2000n.
  • 17. Henry RUSELL-HITCHCOCK Jr.: "The traditionalists and the New Tradition", "The New Pioneers", Architectural Record aldizkaria, 63. liburukia, apirila eta maiatza, hurrenez hurren, 1928.
  • 18. Jose Angel SANZ ESQUIDE: Real Club Náutico de San Sebastián, 1928-29 , Col. Arquitectos de Almería, 1995.
  • 19. J.M. MENDIETA; M. OLAZABAL eta J.A. SANZ ESQUIDE: Archivo de Arquitectura en el País Vasco años 30 , Eusko Jaurlaritza-EHAEO, Bilbao, 1990.
  • 20. Jose Angel SANZ ESQUIDE: "La arquitectura en el País Vasco durante los años treinta" in Adelina MOYA, Javier SAENZ DE GORBEA eta nik neuk egindako: Arte y artistas vascos de los años 30 . Entre lo individual y lo colectivo , Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 1986, 13-138. Aurkeztutako proiektuen zerrenda, 5. eranskinean, 138. or.
  • 21. Jose ORTEGA Y GASSET: "La deshumanización del arte". In: Obras Completas , 3. liburukia, Revista de Occidente, Madril, 1957.
  • 22. Jose Angel SANZ ESQUIDE: "Arquitectura y vivienda mínima de los años treinta. La contribución vizcaína al debate europeo", op.cit.
  • 23. Jose MORENO VILLA: Vida en claro. Autobiografía , F.C.E., 1944. Bertan dio: "El Madrid literario y pictórico de los años 1927 a 1936 era iconoclasta, juguetón, snob y farisaico, o sea, que iba contra el espíritu de la verdad. Pienso al decir esto en la generación nueva de entonces y en el público. Hasta Azorín se salía de sus casillas, queriendo epatar con su "Brandy, mucho brandy"¿"Jugar, sí, todo tenía aire de juego. A Picasso se le tomaba por un jugador y a Cocteau por el más ágil de los jugadores. Los juegos plásticos de Max Ernst hacían estremecerse a la juventud. Tenían su genialidad, su misterio, pero eran admirados sobre todo por lo que tenían de juego y de osadía¿" .
  • 24. Maria Luisa CATURLA: "Arte de épocas inciertas", Rev. de Occidente , Madril, 1944. Hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako arteari buruz: "El arte nuestro reciente es falaz por esencia, con descaro: hace del equívoco gala, resorte espiritual único¿ Significa que el Arte existe sólo en virtud de su doblez: o mejor dicho, que ésta es su única virtud" .
  • 25. Hona hemen jolas egiteko espiritu horrek arkitekturatik kanpo zuen garrantziaren berri ematen duen beste lan bat: Anton Giulio Bragaglia: El Liberal , Bilbao, urtarrilak 17, 1. or., izenpetu gabea.
  • 26. Luis MOYA: "Idea sobre un genio en la edad juvenil", k aldizkaria, 40. zk., 1969. Aizpuruaren umorearen berri ematen digu Moyak: " El gran acontecimiento se produjo en noviembre de 1925 cuando llegó a manos de nuestra promoción la segunda edición de Vers une architecture, cuya introducción firmó Le Corbusier un año antes, en noviembre de 1924. Le entusiasmó, como a todos, pero él puso en práctica las ideas de Le Corbusier en el acto. El proyecto en curso, cuya planta normal y simétrica estaba ya dibujada, recibió una estructura de hormigón armada a la vista completamente asimétrica. Naturalmente, quedó muy bien, como correspondía a Aizpúrua, y todos quedamos convencidos de que aquello era una expresión más del magnífico humorismo de su autor, al que ya estábamos habituados ".
  • 27. Jose Angel SANZ ESQUIDE: Real Club Náutico de San Sebastián 1928-1929 , op. cit., 62-64.
  • 28. Jose Angel SANZ ESQUIDE: "La arquitectura en el País Vasco durante los años treinta", op. cit. 110. or.
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana