Arkitektura eklektikoa

Artikuluaren egilea: Nieves Basurto Ferro

Claude Mignotek adierazten duen bezala, XIX. mendeak eragin handia izan du hiri eta landa paisaia arkitektonikoan, bai ikur monumentuetan (Askatasunaren Estatuan, Big Benean edo Bihotz Sakratuan, esaterako) bai eta herri txiki bateko eskola edo udaletxe xumeenean ere. Alabaina, hain ohikoa zaigun arkitektura hori harrigarria ere egiten zaigu: ugaria eta anitza da, eta, batzuetan, baita itsusia ere.1 

Ideia hori Euskadira ere ekar daiteke. Izan ere, mende horretan arkitekturak goraldia izan zuen gure hirietan. Batetik, monumentuak, plaza publikoak, lorategiak, udaletxeak, justizia jauregiak, espetxeak, kuartelak, aduanak, burtsak, liburutegiak, hilerriak eta abar sortu ziren. Bestetik, bestelako eraikin modernoagoak eraiki ziren, iraultza industrialaren zuzeneko eraginez: trenbide geltokiak edo burgesen etxeak. Arkitektura eta eraikin horiek betiereko arrastoa ezarri zieten hiri horiei guztiei, eta behin betiko itxura eman zieten. Esaterako, Donostiako Kasinoa (egungo Udaletxea), Bizkaiko Foru Aldundiaren Eraikina edo Gasteizko katedrala erreferente argiak dira, hiriburu horiek identifikatzeko; eta, hori ez ezik, hemeretzigarren mendeko zabalguneak osatu zituzten etxebizitza eraikinak egun aztertu eta babestu egiten dira, gure arkitektura ondarearen balio handiko atal diren aldetik.

Mignoten aipamenera itzuliz, eta beste faktore batzuk baztertu gabe, kantitatea eta aniztasuna azpimarratu behar ditugu, ezbairik gabe, hemeretzigarren mendeko arkitektura horren funtsezko faktoreak baitira. Kantitateari dagokionez, azpimarratzekoa da XIX. mendean, bigarren erdialdean, zehazkiago, gure hiriak izugarri hazi zirela (Bilbao eta Donostia, bereziki; eta Gasteiz, neurri txikiagoan) iraultza industrialaren eraginez -gogoan izan behar da leku guztietan ez zuela eragin berbera izan-. Horrenbestez, ordura arte Erdi Aroko egiturako hiri gune txikiak ziren probintziako hiriburuak hiri moderno bihurtu ziren.

Aniztasuna diogu hiriak berez askotariko beharrei erantzun behar dielako: azpiegiturak behar ditu, higiene egiturak hobetzea eta administrazio, zerbitzu eta aisia ekipamenduak, geroz eta konplexuagoak. Biztanle berrientzako eraikinak behar dira, baina eraikin horiek administrazio berrituen beharrei ere erantzun behar diete. Arazo nagusietako bat arkitektura berri horrek egoera berriari erantzun diezaion lortzea da, funtzionaltasunaren eta adierazkortasunaren alorrean. Sola Moralesek adierazten duenez, " La culminación de esta empresa estará en la consecución de un lenguaje que dé forma a las esperanzas del progreso material que sen han puesto en esta operación de urbanización. Un espíritu basado en la fe en el progreso, en los ideales ilustrados de la civilización y de la racionalidad que el desarrollo material comporta. Un lenguaje ideológico que consolide el poder de esta nueva burguesía con las imágenes de la representación del propio poder ".2 Arkitektura eredu berriak arkitektura publikorako zein pribaturako balio behar zuen, biztanle kopuru desberdinak zituzten herrientzat balio behar zuen, hiru hiri desberdinentzako jardun. Izan ere, garai hartan, hiru hiriak orientazioak eta jomugak hautatzen ari ziren, eta, aurrez esan dugun bezala, arkitekturak garrantzi handiko zeregina bete behar zuen hautaketa horretan.

Bilbao metropoli bokazioarekin sortu zen, bere itsasadarraren bi ertzetan sortzen ari zen industrializazio sendoaren babesean. Horrenbestez, inguruko herrietan ere eragin zuen, eta geroago Bilbao Handia izango zena itxura hartuz joan zen. Hirian aberastasuna eta boterea metatuz joan ziren, beraz, eta honako hauek ditugu horren adierazgarri: eraikin industrial itzelak eraiki zituzten, hiriguneko orube handietan eraiki ere, batzuetan; trenbide sistema konplexu oso bat ezarri zuten, geltoki eta guzti; finantza zentroak sortu zituzten; eta, bereziki, nagusitasun politikoaren ikurra diren eraikinak altxatu (aldundiaren eraikina eta udaletxea, esaterako).

Bestetik, Donostiak espezializaziorako joera handiagoa erakutsi zuen, eta, XIX. mendean zehar, urtaroko hiri gisa osatuz eta zehaztuz joan zen. Batetik, Espainiako errege-erreginen familiaren3 atseden eta oporraldietarako hiria, eta, bestetik, udatiar eta turistentzako hiria bihurtu zen. Eta jokoa izango du diru iturri nagusia, eta hartatik etekin handiak ateratzen asmatuko du. Azken buruan, Donostiak bainuetxe hiri eder eta ongi zainduaren aldeko apustua egingo du -Baden Baden, Ostender, Brighton eta aldameneko Miarritzeren antzera-, eta harrezkero kasinoen, hotelen eta itsas bainuen hiria izango da.4 

Azkenik, Gasteizi dagokionez, aipatzekoa da aduana galdu zuela, diru sarrera handien eta seguruenetako bat. Gauzak horrela, ezinbestean, kokapen geografiko estrategikoa aprobetxatu behar izan zuen: batetik, enklabe militarra zen, eta, bestetik, Euskadi eta Gaztelako meseta lotzen zituen. Beraz, trenbide geltokia eraiki izana izugarri garrantzitsua gertatu zen hiriarentzat, hiria hegoalderantz heda zedin eta eremuan zenbait bizitegi kale sor zitezen erraztu zuelako.

Hiru hirietarako, arkitektura eskola ofizialetan -Madrilekoan, eta, 1871z geroztik, Bartzelonakoan- ikasten zen arkitektura balioanitz eta unibertsala baliatu zuten. XIX. mendeko bigarren erdialdean eta XX.eko lehen hamarkadan zehar sortu ziren arkitekto belaunaldi guztiek arkitektura eredu hori erabili zuten, eta, adostasun zabala lortu bazuen ere, aurkako hainbat iritzi ere nabarmendu ziren. Estiloari dagokionez, historizismoa eta/edo eklektizismoa izena eman zaio.

Eklektizismoa hitzaren definizioa

Zer da, bada, eklektizismoa? Neoklasizismoak -sistema bakarrean antolatutako kode figuratiboen azken estilo bateratua omen denak- nagusitasuna galdu zuenean abiatutako prozesuari deitzen zaio. Eklektizismo hitza grezieratik dator, eta "hautatu" esan nahi du. Mugimendu erromantikoak historizismoen etorrera erraztu zuen, tradizio akademikoak estilo unibertsala ezartzerakoan erakutsia zuen zorroztasunari aurre egin baitzion; horrenbestez, Neoklasizismoan ez bezala, erreferentziak ez dira estilo bakar batera mugatzen, eta hortik aurrera, plurala, subjektiboa azpimarratzen da, eta, hala, inspirazio iturriak eta errepertorioak nabarmen handitzen dira. C. Rowek aipatzen duenez, ordura arteko tradizioak ideala eta horren irudikapen fisikoa izan zituen helburu, berezitasunak alde batera utziz. Hemendik aurrera, ordea, berezitasun horiek, salbuespen eta gorabehera horiek izango dira arte lanari izaera emango diotenak.5 Aniztasuna eredu bakar eta unibertsalaren ordez, beraz. Arkitekto batek, inspiratzeko eraikin edo garai bat hautatzerakoan, ez zuen derrigor Greziara edo Erromara joan behar, eta Erdi Aroa edo Errenazimentua ere hauta zezakeen, bai eta Egipto zaharreko artea edo Arabiako edo Indiako arkitektura ere. Estilo edo denbora erreferente bakarretik askatu ondoren, arkitektoak erabateko askatasuna izango du proiektuari ekiteko, eta, hala, hainbat jatorritako elementuak hartuko ditu eta eraikin bakar batean bilduko. Horrela, bada, Erdi Aroko elementuak eta elementu klasizistak, elementu kultu eta herrikoiak, hainbat jatorri geografikotako elementuak, elkarrekin ager daitezke artelan berean.

Bestetik, L. Patettaren ustetan,6 eklektizismoa klasizismoaren krisialditik (1750) mugimendu modernoaren hastapenetara (XIX. mendearen amaiera) arteko arkitektura da. Patettaren iritziz, baina, izendapen hori ezin da mugatu XIX. mendearen bigarren erdialdeko arkitektoek estilo desberdinak erabiltzeko edo eraikin bakarrean konbinatzeko joerara. Aitzitik, haren ikuspegiaren arabera, eklektizismoa berpizte esperientzien multzoa edo segida da, burgesiak bere ideal figuratiboak zehazteko erabilia. Patettak iraganeko lanak "berrirakurri" beharra azpimarratzen du, printzipio eta arrazoi berri eta modernoen justifikazio eta konfirmazio eredugarri bat izatea baitzuten helburu.

Amaitzeko:

Si el historicismo es, pues, una cualidad de la cultura europea desde mediados del XVIII que, por lo tanto, repercute en todas las esferas particulares del pensamiento, no puede extrañar que se hable de la arquitectura "historicista" para identificar el modo de la creación arquitectónica en una sociedad en la que se ha impuesto una peculiar forma de entender los acontecimientos históricos y la utilidad del legado artístico de otras épocas. Puede decirse, entonces, que hablar de arquitectura "historicista" y arquitectura "ecléctica" serían expresiones equivalentes. No sería erróneo; pero conviene aclarar, que en el primer caso, se quiere situar los hechos arquitectónicos en el ámbito de los intereses culturales contemporáneos; mientras que, en el segundo caso, se tiende a destacar la naturaleza específica del pensamiento arquitectónico. El contexto de un análisis, en definitiva, puede conducir a usar una expresión u otra ".7 

Alderdi kronologikoak eta kokapena. Zabalguneak

Gorago aipatu dugun bezala, XIX. mendeko arkitekturaren barruan, eklektizismoa hirigune handietan zein herri ertain eta txikietan nabarmentzen da. Hain zuzen ere, Euskadik aldaketa handiak eta garapen bizia izan zituen 1868. urtetik gutxi gorabehera (Isabel II.aren erregealdiaren amaieratik), Borboitarren berrezarpen garaian eta XX. mendeko lehen bi hamarkadetan zehar; eta eklektizismoak aldaketa horiek guztiek eragina izan zuten toki guztietan izan zuen isla, oso handia leku batzuetan, txikiagoa, beste batzuetan. Berrezarpen garaian, funtsezko bi gertaera izan ziren: batetik, gerra zibilak (gerra karlistak) amaitu ziren, eta, bestetik, industrializazioa hedatu zen. Bestalde, aipatzekoa da eklektizismoa hiriburuetan (Bilbaon, Donostian eta Gasteizen) hedatu zela gehien, beste edonon baino zabalago, aberatsago eta esanguratsuago, salbuespenak badira ere. Horregatik, hiri horiek aztertuko ditugu bereziki, lurraldeko gainerako herrietan aurkitzen duguna, oro har, hirietan gertatzen denaren isla baino ez dela uste dugulako.

Aurrez aipatu dugun bezala, hiru hiriak bakoitza desberdina da, tamainagatik, funtzioagatik eta antzinatasunagatik. Hiri baten bilakaeraren baitako etapak, hiriaren hazkundea, aldaketa, itxuraldaketa ez dator beti bat beste hirietako bilakaeraren erritmoarekin; alegia, une horretan hiru hirietan arkitektura eredu bera erabiltzen bada ere, hiru ereduek ez dute zerikusirik tamainan edo aberastasunean (kalitatean, aniztasunean, adierazgarritasunean...).

Hiru hiriak kokapen erabat desberdinetan daude; orografia eta paisaiak zeharo desberdinak dira. Tamainan, berriz, hiru hiriak antzeko hiri gune txikiak ziren XIX. mendearen erdialdean.8 Hala ere, aipatzekoa da hirurek ere eraso bortitzak izan zituztela, eta horiek etxeei kalte larriak eragin zizkietela.9 

1900. urtean, Bilbaon 83.306 biztanle10 zeuden; Donostian, 37.812 zeuden, udaldiko biztanleria mugikorra kontuan hartu gabe;11 azkenik, Gasteizen 30.701 pertsona bizi ziren, eta, horietatik 26.333, hirigunean.12 1920. urtean, berriz (112.819, 61.774 eta 34.785 biztanle, hurrenez hurren), Bilbaoko populazio indizea 629koa zen, Donostiakoa 388koa, eta, azkenik, Gasteizkoa, 186koa.13 

Bilbao eta Donostia aurki ohartu ziren lurralde mugetatik irten behar zutela, ezinbestez, eta zabalgune proiektu bat proposatu zuten, artean bi hiriburuk baino izan ez zuten pribilejioa: Bartzelonak -Bartzelonarako Ildefonso Cerda plana (1855-1860)-, eta Madrilek -Carlos Castroren plana (1857-1860)-. 1864an, Antonio Cortazarrek Donostiarako egindako proiektua onartu zuten, eta Bilbaokoa 1876an aplikatu zuten, azken gerra karlistaren ondoren bakea etorri zenean. Azkenik, Gasteiz lerrokadura plan tradizionalei jarraituz hazi zen.14 

Zabalguneek hiri berri bat sortzeko aukera zuten. Bilbaok inguruko ia elizate guztiak bereganatu nahi zituen, baina arazo jurisdikzionalek ez zioten hori betetzen utzi. Proiektugileek -Pablo Alzola eta Ernesto Hoffmeyer ingeniariek eta Severino Achucarro arkitektoak- diseinu ortogonal nahikoa erregularra aukeratu zuten: erdian, Kale Nagusia, 26 metro zabal; eta bi diagonal, plaza eliptiko batean ia angelu zuzenean gurutzatzen zirenak. Lauki sareak eta bide diagonalek I. Cerdaren Bartzelonarako plana ekartzen digute gogora, baina zonakatze printzipioak -hau da, klase sozialen araberako bereizketa plana, mende horren hasieran ohikoa zena- Madrilerako Castro planetik hartua dirudi.15 Trazatuaren barruan, zenbait plaza ezarri zituzten, eta, trazatuari jarraituz eta proposatutako parke publiko handiaren inguruetan, plaza handi bat eraikitzea aurreikusi zuten, Espainiako plaza nagusi tradizionalen estiloan. Proiektuan ez zen eraikin publikoen kokalekua zehazten, baina azkenean hirian zehar barreiatu ziren, luzamendu handirik gabe.

Zenbait arrazoik moteldu zuten lurralde berrien okupazioa; besteak beste, aurretik aipatutako legezko arrazoiak eta lurralde horien jabetzari dagozkionak. Bilbaok jabetza partikularreko lurretan zehar hedatu behar zuen, eta, horren haritik, adostasunik ezak eta jabeen eta administrazioaren arteko etengabeko tirabirek okupazioa geldo zedin eragin zuten. Horrenbestez, Bilbao hiriaren sorrera ekimen pribatuaren menpe geratu zen, erabat. Hala, zabalgunearen eraikuntza aberatsenen esku geratu zen, eta 159 hektareak pixkana-pixkana okupatu ziren. Eta, 1905ean, okupazio hori amaitu arte, zabalgunea zabaldu beharra ikusi zuten, hiriaren eskura lurzoru merkeagoa jarri eta hedapenari jarraipena eman ahal izateko.

Hala, eklektizismoaren arkitektura hiriko zenbait eremutatik hedatu zen. Batetik, alde zaharretik: alde zaharra ez zuten alde batera utzi eta hango etxe hondatuak berreraiki egin ziren; horrenbestez, alde zaharrak hirian garrantzia izaten jarraitu zuen.

Bestetik, hiri berriaren okupazioa Kale Nagusiko lehen zatian eta aldameneko kaleetan gauzatuz joan zen. Hasiera batean, lehen zati horretan maila handiko familia bakarreko etxebizitzak eraiki behar zituzten,16 baina laster finantza eta aseguru etxeak eta antzeko jarduerak ezarri ziren. Hala, finantza eta merkataritza jarduerak bizitegi jarduera ordezkatu zuen, Plaza Biribilaren gertuko sektore horretan (trenbide geltoki nagusia hor zegoen eta Bilbaoko plaza metropolitarrena zen). Campo Volantin eremuak, aldiz, bizitegi eremu nagusia izaten jarraitu zuen.

Dena dela, eklektizismoaren garaian gehien hazi zen sektorea hiriaren inguruko aldirietakoa izan zen. Aldiri horietako batzuek ez zuten azpiegiturarik eta zerbitzurik, eta, kokapena gorabehera, askotan zaila izaten zen haietara iristea. Han ezarri ziren urte haietan Bilbaora oldetan etorri ziren immigrante gehientsuenak: Atxurin, Kriston, Uribarrin, eta, bereziki, meatzeen ondoan zegoen San Frantzisko auzo herrikoian. Bilbaok etengabeko arazo larrienetako bati aurre egin behar izan zion, oro har hiritar guztiek baina bereziki langileek pairatzen duten etxebizitza eskasiari eta haren prezio izugarri handiari.

Donostian, gotorlekuek hirigunea mugatzen zuten, eta hedapena oztopatu; gotorleku horiek oztopo zirela onartzea funtsezkoa izan zen.17 1863an gotorlekua eta harresiak eraitsi, eta hiria hedatu egin zen: batetik, ekialderantz, harresietako hondarrak betegarri gisa erabiliz; eta, bestetik, hegoalderantz, Antonio Cortazarren aipatutako zabalgune proiektuari jarraituz. Proiektu hori Martin Saracibarren proiektuarekin lehiatu zen, eta, Saracibarrena garaile irten ez bazen ere, Cortazarrek aintzat hartu behar izan zuen Boulevardari zegokion irtenbidea. Hain zuzen ere, erabaki hori funtsezkoa izan zen hiriaren etorkizunerako,18 espezializazio turistikorantz eraman baitzuen.

Hiri berria egiteko, lauki sareko eskema erregular bati jarraitu zioten, zorrotz jarraitu ere. 1870ean, aldameneko Pasaia herriko portua handitu zuten, estalpeak eta trenbide lotuneak ezartzea errazagoa zelako, lurzoru merkeagoan, gainera. Ondorioz, zirkulazio eta industria gehiena bertara eraman zituzten, eta Donostia arrantza portu txikiarekin gelditu zen. Horrenbestez, erdizirkulu formako Kontxako badia, behin betiko, bainurako eta itsas kiroletarako bereizi ahal izan zen.

Alde zaharra, eraiki berria, jatorrizko dentsitateari eutsiz eraiki zuten; zabalgunearen eraikuntza, aldiz, zabaltasun handiz hasi zen. Boulevard zabalak hiriko bi aldeak bereizi zituen, eta udal kasino monumentalak badiarako irteera itxi zion. Kasinoko fatxada hego-ekialderantz begira zegoen, eta, horren aurrean, plaza handi bat egin zuten, lorategiz apaindua. Hiriaren etorkizuna argi eta garbi programatuta geratu zen.

Boulevardetik abiatuz, hego-ekialderantz bide sare erabat ortogonala hedatu zuten: 20 metro zabaleko kaleak, eta etxadi angeluzuzeneko hiru ilara (ertzak alakatuak dituztela), beste bide zabal batera arte: Askatasunaren Hiribidea, Santa Katalinaren zubiaren, antzina Urumea zeharkatzen zuen zubi bakarraren ondoan. Erdiko ilaran, etxadi bat kendu zuten, eta, horren ordez, Gipuzkoako Plaza dago egun. Plaza itxia da, eta fatxada bateratuak ditu; Espainiako eta Frantziako plaza nagusien ereduen artean dago, arkupez inguratua eta lorategiz apaindua.

Ekimen pribatuak hiriko zabalgunea egiterakoan eginkizun handia izan bazuen ere, lurrak ez ziren guztiz partikularrak, eta, Bilbaon ez bezala, partikularrek eta administrazioak interes komunak zituzten, eta horrek adostasuna erraztu zuen; horrenbestez, etxadiak azkar okupatu zituzten. Horregatik, jatorrizko zabalgune horri beste batek jarraitu zion, aipatutako Askatasunaren Hiribidetik abiatuz. Bigarren zabalgune horretarako, etxadi estuagoak hautatu zituzten (50 x 54 metrokoak; lehen zabalgunean, berriz, 56 x 84 metrokoak ziren), ia karratuak, eta gune libre gutxiago ezarri zituzten. Plaza handi samar bakarrean, Artzain Onaren eliza ezarri zuten, Hernani kaleko ardatzean trebeziaz kokatua, eskema orokor zorrotzari ihes eginez. Hernani kalea alde zaharreko Kale Nagusiaren luzapen moduko bat da, elizaren eraikinak ixten duela; beste muturrean, Santa Maria elizako fatxada nagusia dago, eta, hala, ardatz bat sortzen da, mutur bakoitzean eliza bat duela. Plaza hori ere bateratua da, eta, toki batzuetan arkupeak ditu. Zabalguneko bigarren zati horretan, pasabideek alboko mugak zehazten dituzte, ibai aldetik eta itsas aldetik, eta zeiharka sartzen dira bideetan. Pasabide horietako fatxada lerroak oso zatituta egon ez zitezen, haietan zenbait etxadi estu eta luzatu ezarri ziren, antolamenduari gehiegi erreparatu gabe.

Pixkana-pixkana, bi zabalguneek penintsulako lautada osoa estali zuten; haietan, alokairu etxebizitzak eraiki zituzten, eklektizismoari jarraituz. Iparraldean -Kontxara begira zegoen zatian-, berriz, familia bakarreko etxebizitza batzuk agertu ziren, eta, amaieran, harkaitz irtengune baten gainean, Miramar Errege Jauregia, erregeen udaldiko egoitza.

Donostiako egungo erdigunea 1867 eta 1910 bitartean eraiki zuten, eta, hala, eremu osoa okupatua geratu zen. Hortik aurrera, 1890 eta 1925 bitartean -1905 eta 1915 bitartean, bereziki- hiriaren hedapenak aurrera jarraitu zuen; horren haritik, hainbat eraikin publiko eraiki zituzten, eta hiri azpiegiturako lan ugari egin.19 

Berehala, burgesia etxebizitza eraikin berrien jabe egin zen, eta alde zaharrak bizileku herrikoiagoa izaten jarraitu zuen. Hiriaren diseinu berrian, zonakatze printzipioari eutsi zioten.20 Alde zaharrean, esku-hartze gutxi egin ziren, Bilbaoko alde zaharrean baino askoz ere gutxiago behintzat. Etxebizitza gabeziari eta horren prezioari dagokionez ere, hiri honetan arazo hori ez zen inola ere Bilbaon bezain larria izan.

Gasteizen ere, biztanle kopuruak gora egin zuen, eta, horren eraginez, hiri lurzorua eduki beharra nabarmendu zen, etxebizitza berriak eraiki ahal izateko. Gainera, bide nagusi bat egin nahi zuten, hirigunea eta tren geltokia lotzeko (hiri zaharretik 500 metrora zegoen). Horren guztiaren eraginez, etxeak norabide horretan hedatu ziren. Aurrez aipatu dugun bezala, hedapen hori Geltoki kaleko lerrokadura planari jarraituz egin zuten. Plan hori, poliki-poliki, benetako zabalgune plan bihurtuz joan zen, 25,5 hektareako azalera baten gainean, eta, 1865. urtean, behin betiko onartu zuten. Zenbait saio egin ondoren, Francisco de Paula Hueto hiriko arkitekto titularrak bere gain hartu zuen azken proiektua: bide nagusi bat egingo zen, estazio kalea (egungo Dato kalea), 60 oin zabal eta 810 luze; bai eta menpeko zenbait kale ere. Bide sarea ere lauki sare itxurakoa zen, baina Gasteizen etxadiak ez ziren erregularrak izan, ez neurrian ez itxuran. Antza, bide sareko zati handi bat Gasteizko hegoaldeko baratze eta soroen arteko landa bideen sare zaharrera egokitu nahi izan zelako gertatu zen hori horrela, zabalguneko kale berriak eratzeko egin beharreko desjabetzeen ondoriozko kostuak ahalik eta gehien murrizteko.21 

Lege eta administrazio oztopoak gainditu ondoren, zenbait kale urbanizatu zituzen: Alaba Jenerala, San Prudentzio eta Manuel Iradier, esaterako. " Al mismo tiempo se procedía al relleno de las manzanas creadas, en un proceso que se incrementa a partir de 1875 configurándose los límites de la ciudad del XIX, hasta llegar al plano de 1887 de Dionisio Casañal, donde sus límites quedan enmarcados por las actuales calles de San Ignacio y antiguo cuartel de Santo Domingo al norte, línea férrea al sur, calles Francia, Paz y Rioja al este y Cercas bajas, Vicente Goicoechea y parque de la Florida al oeste ".22 

Dato kalea izugarri estua zela kritikatu zuten, bai eta Plaza Berria eta trenbide geltokia lotu behar zituen ardatz logikotik kanpo zegoela ere, interes jakin batzuk babesteko, kritikarien ustetan.23 

Gerrek Gasteizko alde zaharra eraitsi zuten, eta, dirudienez, pixkana-pixkana hondatuz joan zen, bertakoen utzikeriaren eraginez. Zenbaitek salatzen dutenez,24 eraikin enblematikoenetako bat ere galdu zuen, eta, horrenbestez, jendeak etxebizitza zaharrak utzi egin zituen, arian-arian, eta kale sortu berrietan egin zituzten eraikin berrietan ezarri ziren. Gasteizen, zenbait oztopo gainditu ostean, kale berriak berehala okupatu zituzten, 1868tik aurrera, bereziki. Hala, 1887rako, zabalguneko kale guztiak eginda zeuden, bai eta onartutako proiektuan ageri ez zen hegoaldeko kalea ere (egungo Manuel Iradier kalea).25 Gasteizen ere zonakatze printzipioari jarraitu zioten: alde zaharrean, langileak, artisauak, enplegatuak eta merkatari txikiak ezarri ziren. Bizitegi auzoa, berriz, trenbidetik hegoaldera eta Izardui Komandantearen kaletik (txalet eta etxe ederreko gunea, Gasteizko goi burges eta aristokraten bizileku) mendebaldera kokatu zen. Beraz, auzo moderno eta burgesa lautadan kokatu zen, muga hauek zituela: Gaztelako errepidea, trenbidea eta Independentzia kalea eta Errioxa kalea. Burgesia heterogeneoaren bizitokia da.26 

Etxebizitzaren arazoari dagokionez, Gasteizen ere nabarmendu zen, klase apalenen artean, bereziki. Dena dela, 1920ko hamarkadara arte jendea ez zen arazo horretaz jabetu, eta, orduan, arazoa konpontzeko tokiko lehen ahaleginak egiten hasi ziren, aurreko urteetan ez-bezala.27 

Nolabait esateko, hiru hiriek aukera izan zuten hiri berriak sortzeko; izan ere, zabalguneak aparteko hiri gisa antolatzen dira, aurretiko hiria ia-ia kontuan hartu gabe, eta beste planteamendu batzuei jarraituz. Hiri berriak higiene eta zirkulazio printzipio eguneratuen arabera sortzen dira; baina tradizio luzeko morfologia eta arkitektura ereduei jarraitzen diete:28 parrilla itxurako trazatuak, etxadi erregularrez eginak, tamaina desberdineko kale zuzenen arabera ordenatuak. Behar beste zerbitzu dituzten hiri modernoak eraikitzea da helburua, eta haietan goraka doan gizarte klase bat ezarri zen pixkana, pentsamolde aldaketa eta bizimodu berri bat eskatzen dituen klase berria: burgesia. Horregatik, agian, berria eta aurretik zegoena lotzeko interesik eza nabarmentzen da.

Las ciudades fueron percibidas como iconos de modernidad, como una expresión nítida de las sustanciales mutaciones que se experimentaban. La ciudad de los ensanches era el mejor símbolo de los nuevos tiempos, creando un nuevo paisaje, a la vez que se convertía en el marco en que se desarrollaban las nuevas relaciones sociales e innovadoras formas de pensamiento y de acción ".29 

Bide batez, gogoratzekoa da hiria, neurri handi batean, arkitektura dela; horregatik, behin eta berriz adierazi behar dugu eklektizismoaren arkitekturak erantzukizun handia duela kale eta plaza modernoak itxura hartzen hasten diren unetik beretik.

Kaleak hiri gunearen funtsezko elementuak dira, hiria sortzen baitute, bidearen bi aldeetara aglomerazio bat sortzen denetik; kale horiek mugimendu eta komunikazio ardatzak izango dira, bai eta hiri gunearen etengabeko hazkunde linealaren ardatzak ere. Hirigune zaharren ohiko lursail antolamendua apurtzen da, eta kale nagusia zeharkako kaletan banatzen: oinarri horien gainean, eraikinak altxatzen hasiko dira. Hori ez ezik, eraikinen altuera eta galtzadaren zabalera ere funtsezkoak izango dira, eta hiri gunera egokitu beharko dituzte. Horretarako, tresna bat sortuko da: Eraikinen Ordenantzak, eta hiri bakoitzak bere ordenantza propioak idatziko ditu. Azkenik, arkitekturak behin betiko ukitua eta izaera emango dio horri guztiari.

Bestetik, plazak -eremu libre baten inguruan antolatutako eraikin multzoak, erregularrak edo irregularrak, altxaeran arkitektura heterogeneoa edo uniformea dutela- funtsezkoak dira hiriaren antolamendu berrian, eta, horren haritik, deigarria da hiri moderno horietan ere plaza nagusi tradizionalak30 garrantzi handiko zeregina betetzen jarraitzen duela. Elementu horrek lotura estua du aurreko aldiarekin (gogoratu gure hiru plaza nagusiak), baina indarrean jarraitzen du modernizazio prozesu berrian ere.

Donostiak bi aldiz erabili zuen plaza nagusiaren eskema (Gipuzkoako plaza eta Artzain Onaren plaza); Bilbaon, aldiz, proiektatutako Arkuen Plaza ez zen azkenean gauzatu, zabalgunea motel finkatu zelako, besteak beste.31 Gipuzkoako plazaren eta Bilbaoko Arkuen plazaren alde batean, udaletxeak ezarri nahi zituzten, eta hori ere joera tradizional eta kontserbadore horren adierazgarri da.

Bestetik, berriz ere gogoratu behar dugu gure hirietako ia eraikin publiko guztiak une horretan altxatu zituztela -Gasteizen, ordea, aurreko aldian eraiki ziren lehenak. Eraikin publiko horietako asko zabalgunean eraiki zituzten, baina ez beti horrela nahi zutelako edo horrela aurreikusi zutelako; eta ez zituzten berehala eraiki. Esaterako, Bilbaon, alde zaharreko orubeak garestiak eta urriak zirela eta, zenbait eraikin zabalgunera eraman behar izan zituzten, oraindik ere hura bermatu gabe bazegoen ere. Donostiak, aldiz, alde zaharreko orube zabal bat gorde zuen, merkatu nagusia ezarri ahal izateko.

Aurrez, Ildefonso Cerda eta Carlos Castro aipatu ditugu, hiri berriak taxutzerakoan adierazle argienak diren aldetik; baina horiek ez ezik, Haussmannek Pariserako diseinatutako eredua ere aintzat hartzekoa da, erreferentzia esparru gisa.32 Haussmann prefetak, Parisen XIX. mendearen erdialdean gertatu zen erabateko eraldaketan Napoleon III.aren laguntzaile leiala izan zenak, eragin handia izango du Europako, Amerikako eta Espainiako hainbat hiri proiektu garatzerakoan: ardatz simetrian eta bistetan oinarritutako printzipioak, monumentu efektuak lortzeko; konexioak monumentu konposizio horietara zabaltzea; hiriaren barnean eta inguruetan berdegune zabalak sartzea; estolda eta argiztapen instalazioz hornitzea; eta etengabean handituz doan hiriburuko kaleen zabalera egokia zehazteko kezka, trafikoaren eskakizunei erantzun ahal izateko.33 Ildo horiei guztiei jarraituko zaizkie gure hiriak egiteko; areago oraindik: Bilbaoko eraikuntza ordenantzen zabaltze eta zuzenketen alderdi asko -eta, dakidanez, bai eta Donostiakoenak ere- Parisko ordenantzen antzekoak dira, eta, zenbaitetan, berdin-berdinak. Beraz, argi dago gurean Hausmannen ereduari jarraitzeko bitartekoak jarri zirela. Hain zuzen ere, Parisko ordenantzetan oinarritu ziren kaleen neurriak zehazteko, eraikinen altueraren eta kaleen zabaleraren arteko proportzioa ezartzeko, bai eta solairuen altuera eta kopurua eta eraikin berrietako hegalak zehazteko ere.

Parisen eta gure hirietan, ordenantza horiek etxebizitza blokeen itxura ezarri zuten, zorrotz ezarri ere: bloke horien tamaina, okupazio bolumena eta solairu kopurua behin betiko zehaztu zituzten, bai eta, hein handi batean, ordena, diziplina eta uniformetasun sentsazioa ekarri ere, bereziki gure zabalgunetako lehen kaleetan nabari den bezala. Ordenantza aldaketak aukera emango du -zorroztasunaren barruan, betiere- etxebizitzen egiturak eta formak aldatzeko; eta arkitektoak material berriak, barne antolamendu eguneratuagoak eta kanpoalde libreagoak txertatuz joango dira. Administrazioak -Paristik ekarrita, hori ere- fatxada lehiaketak ekarri zituen, profesionalen artean sormena sustatzeko; alabaina, ezin adierazi gabe utzi ekimen horrek oihartzun eta eragin eskasak izan zituela.34 

Laburbilduz, zabalguneek arkitektura oparo eta anitz horren loraldia erraztu zuten, eta eklektizismoak zeresan handia izan zuen horretan: horrekin bat etorri zen eta zabalgune horiek berma zitezen lagundu zuen. Gainera, eklektizismoaren malgutasunak, balioaniztasunak eta aldakortasunak arkitektura horren iraupena eta arrakasta bermatu zuten. Izan ere, hurrengo hamarkadetan krisialdiak, eguneratzeak eta zuzenketak etorriko diren arren, eklektizismoak indarrean jarraituko du epe osoan zehar, hau da, XIX. mendeko 70eko hamarkadaren amaieratik gutxi gorabehera XX. mendeko lehen bi hamarkadetara bitartean.

Gure lanaren muga 1920. urtearen inguruan kokatuko dugu, ez eklektizismoaren behin betiko muga urte horretan dagoela uste dugulako, urte horren inguruan arkitekturan hainbat aldaketa izan zirelako baizik. Batzuetan, aldaketa horiek adierazgarriak izango dira, eta, beste batzuetan, garrantzi txikikoak; baina norabide aldaketa iradokitzen dute, nolabait. Arkitektura eklektikoaren barruan jarraitzen badugu ere -ikerlari batzuek eklektizismoaren amaierako arkitektura deitu izan diote garai horri-, hortik aurrera arazo funtzionalei konponbidea emateko arreta handituko da, arkitektura fatxada eta ornamentazio printzipioetan oinarritzearen printzipioa zalantzan jartzen da, eta tektonika eta eraikuntza alderdiei lehentasuna ematen hasten zaie. Material berriak erabiltzen hasi beharra zegoen, eta, bereziki, arkitekturaren zeregina berriz planteatu; izan ere, gizartean desoreka handiak ziren nagusi, eta arkitektoek herritar guztien eskura etxebizitza duin bana jartzearen erronka moralari erantzun behar zioten. Ordutik aurrera, modernitatearen trenera igo beharra, Europako arkitektura abangoardiarekin bat egin beharra, nabarmendu zen, batzuetan asmo onez baino izan ez bazen ere, eta ez denen aldetik, gainera.

Monumentalaren aldeko etengabeko joera

Ezbairik gabe, monumentalismoaren aldeko joera da eklektizismoaren ezaugarri nagusietako bat. Arkitekturaren eta arte ederren hiztegi klasikoaren arabera, monumentalismoaeraikin monumentalak egiteko zaletasuna " da. Monumentala , berriz, honela definitzen du: " Bikainena eta nabarmenena, bere ildoaren barruan: sekulako eraikina (¿). Berebiziko estiloa, ikusmolde zabalak eta horien araberako exekuzioa dituena ".35 

Gainera, arkitektoek herri lanak eraikitzeko proiektuak nahiago izaten dituzte normalean. Izan ere, denbora askoan, etxebizitzen eraikuntza irabazi jardueratzat zuten soil-soilik; publikoak, ordea, eraikin artistikoagoak, izugarriagoak egiteko bide ematen zien. Enrique Epalza bilbotar arkitektoak honela zioen, eraikin monumentalen alde jarriz: " Las joyas son inseparables de la riqueza y las que mejor abrillantan la riqueza de un pueblo son las joyas arquitectónicas, las que entran por los ojos, las primeras que se enseñan a un foráneo, las que dejan en el ánimo impresión menos borrable ".36 Horri dagokionez, beste aipamen hauek ere egin dira: " Con Morales de los Ríos, Aladrén y Echave, la arquitectura monumental moderna hace su aparición en nuestra ciudad, encarnada en tres de sus edificios más hermosos: la actual Casa Consistorial, el Palacio Provincial y la actual catedral del buen Pastor; "37 eta, " Creo que con los citados edificios Diputación, Casino, Buen Pastor, puente de Santa Catalina está hecho el recuento de los más principales florones de nuestra ciudad en el desarrollo del Ensanche de 1863 ".38 Izan ere, monumentaltasunak Frantziako edo Italiako Errenazimentuan indarrean zen "Grand Art" estilo handiaren baliabideen beharra zuen, arkitekto modernoek berrinterpretatuak -esaterako, Garnier paradigmatikoak erabili zituen, Parisko Operaren erreprodukzioa egiteko; bai eta Manierismoko, Rococoko eta Barrokoko arkitektoek ere. Azken buruan, estilo hori monumentu ideiarekin zerikusia duten arte efektuak erreproduzitzeko gauza diren arte elementuen eta konposizio arauen errepertorio guztietan agertzen da.39 Horren haritik, nabarmentzekoa da gure hiru probintzia aldundiak hizpide hartzean "jauregia" hitza erabiltzen dugula. Donostiako Justizia egoitzari ere jauregi izena jarri zioten, bai eta Bilbaoko alde zaharreko El Sitio kultur elkarte ospetsuari (askatasunaren jauregia deitu zioten, izendapen horri zegokion tratamendu formala emanez). Arte handi hori antzokietan, arte ederren zirkuluetan, kasinoetan eta jolas elkarteetan ere nabarmendu da. Eta, izan ere, Rodriguez Sorondok honela definitu zuen Bretxako merkatua: " uno de los edificios monumentales de carácter urbano más destacado de San Sebastián ".40 Haatik, tenplu handiak egiterakoan -Donostiako Artzain Onaren katedrala eta San Ignazioren eliza; Bilbaoko aita jesuiten egoitza edo bosgarren parrokia izenekoa; edo Gasteizko parrokia berria-, Erdi Aroko tenplu handien eta katedralen gotikoa estilorik egokiena zela pentsatu zuten. Horren haritik, Gasteizko katedralari buruz egiten den aldizkarian, arkitektura artelan bikain hori egiteko hautatu beharrekoak azaltzen eta justifikatzen ziren: Chartreseko Notre Dame katedraleko oinplanoa; Burgosko eta Toledoko katedralen neurriak, gutxi gorabehera; eta Parisko Santa Clotilderen fatxadaren antzeko fatxada, Vienako San Migel katedralaren irudia izateko.41 

Bestetik, eraikin bat monumentala izan dadin, behar-beharrezkoa da arkitektura hiriaren barruan nabarmentzen den tokian egotea. Batzuetan, toki zabal eta irekian eta eremu mugatuan batean egoten da, edo lan bakartua izan. Gure eraikin publiko gehienak horrela ageri dira: batetik, aurrez aipatu ditugunak, eta agian adierazgarrienak direnak; eta, bestetik, beste eraikin batzuk: Deustuko Unibertsitatea, Bilbaoko eta Donostiako eskola publikoetako eraikin batzuk; eta ongintza zentroak (Bilbaoko erruki etxea edo sehaska etxea, esaterako). Donostiako Gran Casino ere toki paregabean dago, Alderdi Ederreko lorategien parean, eta hori laguntza handikoa da eraikinari monumentaltasuna emateko, " hasta el punto que se hace difícil imaginar que otro edificio pudiera situarse en su emplazamiento privilegiado ".42 Bilbaoko Arriaga antzokiari dagokionez ere gauza bera esan dezakegu. Monumentaltasun horri esker, zenbait eraikinek hierarkikoki ordenatzen dute espazio publiko handi baten forma erregularra zein irregularra, eta, hala, ikusmena indartzea gizarte maila indartzea ere bada. Horren haritik, honakoak irakur ditzakegu: " Echave con su estilo gótico, dotó a la ciudad de un edificio prócer en líneas generales y muy bien dotado (¿), la catedral del Buen Pastor es uno de los edificios que, urbanamente considerado, más prestigia a nuestra urbe ".43 

Herritarrek hiri eraikin publiko zibiltzat jotzen dute eraikina, eta, horrenbestez, erakunde bihurtzen dute, gizartearen eta bere ordenaren ordezkari alegia, arkitektura hizkeraren bitartez adierazitako erakundeen bidez; eta hori aipatutako monumentaltasuna justifikatzeko beste arrazoibide bat izango da.

El Gran Casino de San Sebastián (¿) fue desde el primer momento y como institución, la mas importante y trascendente de nuestra capital (¿) Elevó considerablemente el prestigio de nuestra ciudad (¿) y al propio tiempo elevó el tono de la vida social y artística donostiarra (¿) proporcionó al veraneante y al forastero un lugar de reunión y de solaz de alto rango. Organizó en su espléndido recinto fiestas de sociedad del máximo rumbo (¿). El Gran Casino contribuyó poderosamente a la propaganda de San Sebastián tanto en España como en el extranjero ".44 Gasteizko katedralaren kasuan, berriz, haren izaera sakratua azpimarratzen da; hartatik, honako hau lortu nahi zuten: " Hacer visible en la tierra, por los medios materiales, la obra maestra de la omnipotencia y sabiduría de Dios, es decir la Iglesia santa y la Jerusalén celeste ".45 

Dena dela, aipatzekoa da monumentaltasun hori, arkitektoek artea egiteko azaldu zuten interes hori, ez dela eraikin publikoetara mugatzen; arkitektura pribatuan ere horren presentzia nabari da.

Burgesia handiaren familiabakarreko etxe askotan ere monumentu karga handia nabari da. Bilbaoko zabalgunean zehar eraiki ziren jauregi eta jauregitxoak horren adierazgarri ditugu, eta ageri-agerian uzten dute zutik geratzen diren bakanek: Txabarri jauregia; Olabarri jauregia, Campo Volantin pasealekuan; edo Athletic Club de Bilbaoren egungo egoitza, Mazarredo zumardian. Alabaina, jauregi horiek lehen harria baino ez ziren izan; ondorenean, Neguri esklusiboa sortu zen, itsasertzean sortu berria zen herrian, eta industrialen, meatze edo ontziola jabeen, bankarien eta abarren familia boteretsuenen eta aberatsenen etxeak bertan eraiki ziren. Hala, XIX. mendearen amaieran, baina, bereziki, XX.aren lehen hamarkadetan zehar, sekulako jauregiak sortu ziren orube eta kale egin berrien gainean. Besteak beste, honako hauek ditugu adierazgarrienak: Lezama Leguizamon jauregia, Barbier jauregia, Rosales jauregia edo Artazak Avanzada errepidean zuen ondasun handia. Aldameneko beste zenbait herritan ere (Areeta, Portugalete edo Algortan) horrelako eraikinak egiten hasi ziren. Donostiarekin jarraituz, adibiderik adierazgarriena aipatuko dugu: Miramar jauregia, Maria Kristina erregeordearen jabetza, toki ezin hobean kokatua eta estilo gorenez egina, jabearen duintasunari erantzuteko-edo. Azkenik, Gasteiza jotzen badugu, Frai Francisco Vitoria ibilbideko txalet eta jauregietako batzuk ditugu adierazgarri onenak -Eusko Jaurlaritzaren egungo egoitza den Ajuria Enea jauregia, esaterako.

Monumentaltasun gogo hori, baina, etxebizitza blokeetan ere nabari da. Gure zabalguneetako kaleetako eraikinei begiradatxo bat ematea nahikoa da ikusteko eitea, itxura, monumentaltasuna zutela helburu, eta hori, gainera, areagotuz doa, hamarkadak igaro ahala eta eraikuntza ordenantzek horretarako bide ematen duten heinean. Asmo hori dute, izan, bai XIX. mendeko azken hamarkadetako etxe soil eta xumeagoek -izan ere, neoklasizismoaren eraginak hor jarraitzen du-, bai oparoagoek eta barrokizatuagoek ere: klasizismoak, modernismoak, nazionalismoak eta erregionalismoak horiek izan zituzten saiakuntzak egiteko gai. Palazio itxurako antolamendua dute, eta hiru ataletan banatuta dago altueran: behe solairua; solairu nobleak (nagusia, batez ere), eta azken solairua, atiko itxurakoa, taulamendu zerrenda luze batek eta teilatuaren erlaitzak mugatua.

XIX. eraikinen historiak ezaugarri bat jartzen du agerian behin eta berriro: tradizio klasikoa babestu eta gorde nahi izatea. Eta horretarako seriean erabiltzen dute, bai eta eraikin askotan erabili ere. "Grand Art" fatxadaren antolamenduan eta dekorazio elementuetan erabiliko da, guztiz hierarkizatuta, aberatsenetik apal eta soilenera. Hierarkizazio edota graduazio hori hiriaren irudiarekin bat dator: leku jakin baten estatusa adieraztea du helburu, leku garrantzitsuenetik hasita xumeeneraino, eta lehen aipatutako zonakatze eta segregazio sozialaren printzipioa sendotzen laguntzen du.

Monumentalaren zentzu horrekin bat datoz lehen aipatu ditugun plaza nagusiak. Donostiako Gipuzkoako plazak eta Artzain Onaren plazak, besteak beste, eginkizun hori dute; eta, horren haritik, adierazgarria da oso Bilbaoko Arkuen plazak -Donostiako plaza horiek, eta, bereziki, Gipuzkoako plaza, eredutzat hartuta egina- kritika asko izatea eta horren eraikuntza atzeratu egin behar izatea, lehen aipatutako arrazoiez gain, monumentu izaera eskasa izateagatik.46 

Ondorio modura edo, esan dezakegu aldi horretako eraikuntza orok monumentaltasuna zuela helburu, edo, behintzat, arkitektoek eraikinei izaera artistiko hori eman nahi ziotela. Gizartea oso hierarkizatua duen garaia izan arren, monumentaltasun hori -mailatan izan arren- leku guztietan agertzeak artea "demokratizatzea" zekarren, nolabait. Eraikin xume-xumeenak zein nagusi eta adierazgarrienak, guzti-guztiek helburu bat zuten: hirian presentzia izatea, presentzia duina eta artistikoa. Eta eklektizismoak horretarako aukera ematen zion. Agian, horregatik izan zuen hainbesteko arrakasta, eta horregatik iraun zuten hain luzaro eklektizismoan erabilitako formek. Lehen esan bezala, hiria monumentalizatzea zuen helburu, eta alderdi hori bereziki nabarmentzen da Donostian: hiriaren irudi artistikoa eta monumentala ezinbestekotzat jo zuten turismoa erakartzeko, horixe baitzen, finean, hiriaren izatearen beraren arrazoia. Eta horregatik, hiru hiriburuetatik horrek bakarrik du hiria dotoretzeko aurrekontua udal aurrekontuaren barne.47 Horrenbestez, Donostian, arkitektura publikoak eta pribatuak antzeko kalitatea izango dute; baina Bilbaok ere ezinbestekotzat du monumentaltasun hori Guiardek aipatutako diruzko aberastasun hori adierazi ahal izateko. Eta, hein batean, antzeko zerbait gertatzen da Gasteizekin ere, probintziako hiriburua baita, finean.

Monumentaltasunari buruzko atala amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi garai hartan monumentu ondarea zaindu eta zaharberritzeko zuten interesa. Baliteke, ordea, interes hori gerra karlisten ondorioz horietako asko txiki-txiki eginda geratu izanak sortzea, monumentuok estimutan izatea baino gehiago. Horren ardura Monumentuen Probintziako Batzordeak eta San Fernando Arte Ederretako Akademiaren esku zegoen; baina garai hartako gure arkitektoek alor horretan prestakuntza eskasa izaki, egiaz, Viollet-le-Duc frantses arkitektoaren teoriak soilik onartu zituzten. Eta, izan ere, hori izan zen Espainiako XIX. mende horretako zaharberritzearen teoria eta praktikaren ereduak eman zituena.48 Horren adierazgarri, hona hemen datu batzuk: arkitektoak Madrilen egin zuen lan, zenbait arkitektok aipatzen dute, eta arkitekto askok erabili zituzten horren testuak. Ezer gutxi ikertu da arkitektura alor horretan, eta, beraz, zaila da oso zaharberritze politikak Euskadin zer-nolako eragina izan zuen jakitea, baina gauza bat argi dago: zaharberritze asko egin ziren, bai eta monumentu nagusietan egin ere. Bilbaon, esaterako, garai horretan berreraiki eta zaharberritu ziren hiriko tenplu nagusiak -batzuk asko, beste batzuk ia batere ez-. Santiago katedrala berreraiki zuten, Begoñako Andra Mariaren basilikaren fatxada berria eraiki zuten, eta beste zenbait lan ere egin zituzten, munta gutxiagokoak: San Antonen, San Vicenten, bai eta San Nikolasen ere. Gasteizen, Santa Mariaren katedraleko dorrea zaharberritu zuten, San Pedro eliza zaharberritu eta atari berria egin zioten, San Vicenteko dorrea egin zuten, eta Cordon Etxea eta Villa Suso jauregi ederrak zaharberritu, Aihotz plazan bertan azken hori.49 

Donostian, XIX. mendean hasi ziren San Bizente parrokiako lanak, hurrengo mendera arte iraungo zutenak, bai eta Santa Maria basilikakoak ere.50 

Lan horiekin guztiekin batera, ordea, salaketa batzuk ere egin zituzten herritarrek hirigune zaharraren barruan eraikin adierazgarriak bota zituztelako; esaterako, Gasteizen edo Bilbaon, lehen aipatu bezala.51 Delmasi, esaterako, min egiten dio tenpluak zaharberritzen ari diren une hartan, San Antoneko zubi zaharra eraisteko baimena emateak, hiriaren ezaugarria baita, hiriko armarrian agertzen den ikurra. " Si es verdad lo que dice uno de los más insignes historiadores de nuestro tiempo, que los grados de ilustración y riqueza de los pueblos se manifiestan y deben apreciarse por el número y grandiosidad de sus monumentos públicos modernos y por los que han sabido conservar de la antigüedad, a Bilbao, que es nuestra patria y Villa mas importante de las Provincias Bascongadas, este dicho u opinión le coloca por lo más bajo de la escala de la inteligencia y de los recursos pecuniarios ".52 

Erabilitako tipologiak

Garai hartan, azpiegiturak eraiki zituzten: ura ekarri zuten (Donostian 1896 eta 1899. urteen bitartean), estolderia eta saneamendu sareak eraiki zituzten (ura ekartzeko lanekin batera hasi ziren lanetan, 1896. eta 1899. urteen bitartean, alegia), argiteria elektrikoa jarri zuten (1895. urtean, Donostian) bai eta telefonoa ere (Bilbaon, 1886tik aurrera), eta beste zerbitzu batzuk ere behar izan zituzten (berriak edota eguneratuak) gure hiriek; esaterako, udaletxeak, diputazio eraikinak, ospitaleak, ongintza erakundeentzako eraikinak, hilerriak, kultur eta aisia etxeak, parrokiak eta tenplu handiak, bai eta garbitegiak, azokak, tren geltokiak eta abar ere. Horiek guztiek eginkizun horietarako egokitutako eraikinak behar zituzten, barne egiturari dagokionez zein kanpo egiturari dagokionez. Mignotek adierazten duenez, XVIII. mendetik aurrera, jada, egituren antolamenduan oinarritu zen, hain zuzen, Frantziako arkitektoen artearen garapena. Arkitektura programa guztiak -direla hotelenak, direla elizenak- berraztertu egin zituzten. Ez zen, artean, inoiz hainbeste hausnartu espazioen eta bizimoduen arteko harremanaz, erritu jarduerez edo gaixoen osasunaz. Ordura arte, arkitekturak ez zuen inoiz hainbesteko menpetasuna izan programekiko. Hausnarketa eta ikerketa horrek izan zuen, bai, emaitza: oso tipologia landuak ezarri zituzten, Ecole Beaux Arts eskolak hein handi batean onetsiak, eta Europan zehar hedatu eta gure herrialdera iritsi ziren.

Horrenbestez, ezin da esan tipologia originalik erabili zenik, ez lan publikoetan, ez lan pribatuetan. Jakina da arkitektoek bibliografia oinarri izaten zutela (liburuak eta aldizkariak, bertakoak eta, bereziki, atzerrikoak) bai arkitektura eskoletan prestatzen ari zirenean (oso estu lotuta zeuden Parisko Beaux Arts eskolarekin) bai lanean ari zirenean ere. Kontuan izan behar da, gainera, zenbait euskal arkitektok harreman estu-estua dutela alboko herrialdearekin, eta, izan ere, han ikasi zuten Severino Achucarro, Antonio Cortazar edota Adolfo Morales de los Riosek.53 

Horretaz gain, ereduen liburuak ere eskuz esku ibiltzen ziren, eta arkitektoen eta obra maisuen inspirazio iturri izaten ziren; horrenbestez, erabiltzen zituzten tipoak eta ereduak bat zetozen, hein handi batean, Espainian zein Europan erabilitakoekin. Eklektizismoa, antza, erabat liluratzen zuten zenbait arketipok: XIII. mendeko katedralak, Erdi Aroko gazteluak, Errenazimentuko edo Barrokoko italiar jauregiak, Herbehereetako udalek. Joera hori ez zen berria, baina bazuen bai gauza berri bat: irtenbideak askotarikoak izan ziren eta konbinazioak egiteko askatasuna handia zegoen.

Eta beste material batzuk ere erabiltzea onartzen zuen. Burdina eta kristala erabili ziren, esaterako, zubiak eta azokak egiteko.

Horrela, bada, eraikinen barneko antolamendurako, joera horretako programak erabili ziren, bai eta kanpoalderako zenbait estilo ere. Eta behin eta berriro azpimarratu dugun joera ere onartu zuten; alegia, tipologia bakoitzak bere dekorazio estilo, dekorazio hizkuntza egokia zuela.

Horrela, bada, arkitektura publikoan zein pribatuan, arrakasta handia izan zuen kutsu italiarreko jauregi ereduak, baina Frantziako -edo beste jatorri bateko- elementuz edertua. Jauregiok bolumen erregularrekoak dira eta barneko antolamenduan ardatz handiak eta simetria dira nagusi. Gorputza edo basamentua nabarmentzen da; izan ere, horri emandako trataerak eta hor erabilitako materialek sendotasun itxura handia ematen diote. Solairu nagusia ("piano nobile") azpimarratzeko joera da nagusi, zenbait elementu jartzen baitituzte hor -zenbaitetan apaingarri hutsak- solairu hori azpimarratzeko, eta horrek arkitektura multzoa hierarkizatzeko oinarri bihurtzen dute. Hortik abiatuta, goiko solairuek altuera txikiagoa dute eta apaingarri gutxiago. Eraikina osatzeko, teilatu sendoak, eta, zenbaitetan, erremate moduan, teilatu hegal ausartak. Gobernu eraikinetarako formula da: udaletxeetarako (Bilbaokoa, esaterako), justizia jauregietarako (Donostiakoa, adibidez) edo diputazio eraikinetarako (Arabakoa;54 Gipuzkoakoa; eta Bizkaikoa, Erromako justizia jauregiaren -1886-1910 artean Giuglielmo Calderinik egina- oso-oso antzekoa). Baina baita beste zenbait eraikinetarakoa ere: Banco de Bilbaoren eraikina, hirian ezarri zen lehen bankua, alde zaharreko solairu batean eraikia; Probintziako Institutua (Koldo Mitxelena kulturunea, egun) eta Arte eta Lanbideen Eskola (Correos y Telégrafosen egungo egoitza), bi-biak ere Donostian, bai eta bi hirietako antzoki nagusiak ere.

Eta antzokiak izan ziren, hain zuzen, XIX. mendean onarpen handiena izan zuten tipologiak: ez zen bere buruaz harro izan eta antzokirik ez zuen herririk. Dena den, badirudi antzoki tipologia zehazteko eztabaidan Espainiak ez zuela ekarpen handirik egin,55 eta, horrenbestez, beste zenbait arlotan bezala, kanpoko ereduei jarraitu zitzaien. Arriaga antzokirako aukeratu zen eredua da horren erakusgarri: auditorioa egiteko, zehatz-mehatz jarraitu zioten XIX. mendeko antzoki neobarrokoaren tradizioari,56 eta fatxada Parisko Renaissance antzokiaren fatxadatik hartu zuten ia oso-osorik. Donostiako Victoria Eugenia antzokian ere Europako ereduetatik eratorritako tipologia erabili zuten, baina hamabost urte geroago eraiki zutenez, estilo berriagoa, nazionalagoa, erabili zuten egitura apaintzeko: neoplatereskoa.

Donostiako Gran Casino egiteko, Montecarloko kasinoa -Garnierren lana- izan zuten erreferentzia,57 bai programarako,58 bai eta eraikinaren fatxada ikusgarrien konposizioa egiteko ere. Ramon Cortazarrek ere ikusgarritasuna zuen helburu, Perlako Caseta Real de Baños eta Bainuetxea eraiki zituenean, nahiz eta garai hartarako gainbeheran zegoen estiloan erabili. Donostiatik atera gabe, eta festa eta turismo izaera lehenago aipatu dugunez, badakigu 20ko hamarkadan 25 hotel bazirela, "Maria Cristina" aitzinean eta "Olasagasti" gibelean.59 Maria Cristina hotela aitzindaria zen, guztien eredua, eta espezialista bati deitu zioten: Charles Mewes frantziar jatorriko arkitektoari (besteak beste Palace eta Ritz kateen hotelak egin zituen; esaterako, Parisko eta Madrileko Ritz hotelak). Kokaleku paregabean dago, Victoria Eugenia antzokiarekin batera, Urumea ibaiaren bazterrean, eta hotelaren hizkuntza internazionalak eta kosmopolitak hiriaren itxura modernoa sendotzea du helburu. Urte batzuk geroago, Manuel Mª Smith arkitektoak Bilbaoko Carlton hotela eraikitzeko ardura hartu zuenean -leku paregabean hori ere-, hotelen nazioarteko eredu horixe bera -barrokoko joera handiagoa zuela hori bai- erabili zuen: nazioarteko beste hotel batzuetan erabilitako eta onetsitako eredua erabili zuen.

Ez ditugu gure hirietan erabilitako tipologia guztiak banan-banan aztertuko, baina merezi du batzuk bederen aipatzea, ezin hobeto egokitu baitziren. Horietako bat Basurtoko ospitalea izan zen.60 Donostian, Jose de Goicoak S. Antonio Abad ospitalea pabiloitan antolatu zuen, korridore batzuen bidez elkarrekin lotuta zeudela. E. Epalzak ere, ia 20 urte geroago (1895ean, hain zuzen), pabiloi sistema erabiliko zuen, baina elkarrekin lotu gabe, guztiz bakartuta eta behar bezalako orientazioa zutela. Pabilioiak trebetasunez antolatu zituen, adreilua eta zeramika materialak erabiliz. Pevsner arkitektoaren irudikoz, buruzagitza progresistaren adierazpena zen; finean, arkitekto progresistaren adierazpena.61 

Azpimarratzekoa da, halaber, zenbait arkitektok eskola arkitekturan izan zuten interesa; mendearen lehen hamarkadetan, bereziki. Izan ere, orduan sortu eta sendotu ziren zenbait ikastetxe, publikoak zein pribatuak. Alor horretakoak dira, esaterako, Saenz de Baresen lan teorikoak eta Ricardo Bastidaren lan praktikoak: Felix Serrano eskolak edota Erribera kaleko Mugica eskolak, biak ere Bilbaon.

Horiek eraiki aurretik, beste zenbait ikastegik, Deustuko Unibertsitateak62 eta Industria Ingeniarien Eskolak (biak Bilbaon), estatuko zein kanpoko beste erakunde batzuetan esperimentatutako tipologiak erabili zituzten.63 

Lehen ere aipatu dugun bezala, burdina eta kristala erabili zituzten -beste hainbat lekutan bezala- azokak eta tren geltokiak egiteko. Esaterako, Bretxa azokan, Cortazarrenean, burdina erabili zuten estalkia egiteko, eta hormak harlanduz egin zituzten. Brondit sistema erabili zuten, berriz, Gasteizko hornidura azoka zaharrean, Javier Aguirrek egindakoan (azoka bota egin zuten). Bilbaoko azoketan esperimentatu zuten, ordea, burdinazko eta kristalezko pabiloiekin, Pariseko Les Halles azokan erabilitako tipologiarekin. Horrela egin zituzten Erriberako azoka zaharra (bota egin zuten), bai eta Zabalguneko jatorrizko azoka ere (bota egin zuten hori ere). Tren geltokien alorrean, frantziar ingeniari bati egin zioten Donostiako Estacion del Norte geltokia eraikitzeko enkargua, eta horrek garai hartan bere herrialdean indarrean zeuden ereduak erabili zituen. Geltokiko markesina, berriz, Gustave Eiffelen lantegiei eskatu zioten.

Bilbaoko Santander geltokian ere erabili zuten burdina. Malda handi-handian kokatua, eta Nerbioira begira dagoen begiratoki zabala bailitzan, tipologia berezia eman zioten: Berlingo tipologiaren ("irla modukoa" ere deitzen zitzaion) eta meatze ahoen zamalekuen artekoa.64 

Aparteko kapitulua behar lukete, interes eta kalitate handia izaki, zubiek, Urumearen gainean zein Nerbioiren gainean eraikitakoek, direla burdinazkoak, direla obra lanekoak.

Burtsa eraikinek eta bankuek, biltegiek eta bulego eraikinek, ongintza etxeek, hilerriek eta abarrek, eta, batez ere, erlijio arkitektura ugariak ere arreta handiagoa merezi dute: batzuk interes handikoak direlako, beste batzuk, ikusi dugun bezala, zenbait alorrekiko duten harremanagatik. Baina ez dugu, zoritxarrez, horretarako beharko genukeen lekurik.

Ezin dugu azpimarratu gabe utzi, ordea, aldi horretako arkitekturan pribatuaren alorrean landutako tipologien eta programen baitako atalik aberats eta konplexuena: familiabakarreko etxebizitzak eta bizileku etxebizitzak.

Familiabakarreko etxebizitzak bere egin zuen Europako etxebizitza burgesaren eredua. Horrek trebetasun handiz uztartzen zituen ohiko aisia etxeen (kasinoak eta Italiako villak) eta landa motako eraikinen (nekazarien etxeak, cottage ak¿) elementuak. Hau hartu zuten lehengoetatik: solairu erregularrak, estutasunik gabeko antolamendua eta zenbait estilo alderdi. Bigarrenetatik, berriz, zenbait apaingarri eta material batzuk.

Horrela, zenbait eredu eratu ziren, eta Europako herrialdeetan onartu, eta egokitu egin zituzten. Bada eredu horien arrakastan garrantzia handia izan zuen gai bat: asko hedatu ziren liburuak eta bildumak, Frantziakoak eta Ingalaterrakoak, bereziki.

XIX. mendean etxebizitza familiabakarren bolumenak eta solairuak eredu klasikoetan eta erregularretan oinarritu ziren, baina mende berriaren mugarantz aurrera egiten dugun heinean, eskaerak askotarikoak izanik, agerian jarri zen tipologia horrek mugak zituela. Horrenbestez, programa aberatsagoak egin zituzten, eta horrek solairuak irregularragoak eta fatxadak konplexuagoak izatea ekarri zuen. Informazio iturriak ere hedatu egin ziren: jatorri askotako liburuak, aldizkariak, buletinak eta liburuxkak sartu ziren gure arkitektoen estudioetara, eta estatuko aldizkarien harpidedun egin ziren. Horretaz gain, estatuan zein nazioartean ugariak dira biltzarrak eta lehiaketak, eta horri esker, arkitektura jardueraren problematika zertan zen jakin ahal izan zuten eta arian-arian ezartzen ari ziren joeren berri izan. Berriro ere familiabakarreko etxebizitzari helduz, Bilbaon izan zuen bilakaera argi eta garbi ikusten da ibilbide hau egiten badugu: Campo Volantin pasealekuko lehen etxebizitzetatik abiatu (gutxi gorabehera 1880. urtetik -aurretik etxebizitza gutxi batzuk baziren arren- 1900. urtera bitartekoak), zabalgunetik jarraitu, Indautxu auzora joan (1903-1918), eta lehen aipatutako Neguri bizilekura (1906-192¿) eta inguruetara iritsi. Bilakaera horretan, zerikusi handia izan zuen ingeles ereduak sartzea -pintoreskismoa eta antolamenduaren eta konfortaren irizpide berezkoa dutela-, garestiak oso, eta Bizkaiko burgesiak oso ezagunak zituenak, ingelesekin merkataritza truke asko eta asko egiten baitzituzten. Ingelesen eragin horrekin lotu behar da, halaber, Bilbaina klub ospetsua sortzea. Emiliano Amann arkitektoak egin zuen, britainiar klub famatu eta esklusiboak oinarri hartuta.

Bizileku etxebizitzetarako, berriz, frantses eredua -Pariskoa, bereziki- izan zen erreferentzia, gure ustez. Eta eredu hark izan zituen aldaketak hein handian islatzen dira gurean ere. 1880ko hamarkadan -bai eta geroago ere- neoklazisismo zorrotzaren zenbait irizpide indarrean zeuden oraindik -behe mailako etxebizitzetan, batez ere-: bolumen erregularrak, solairuen trataera uniformea eta apaindura urritasuna. Baina, berehala, haussmanniar tipologia hedatuko da, eta egingo diren eraikinen tipologia erabat aldatuko: eraikin erabat hierarkizatua, altueran hiru ataletan banatua. Lehenengoa behea da (behegaina ere izan dezake), merkataritza jardueretarako erabilia, eta eraikinaren basamentu egitura ematen zaio. Bigarrena, solairu nobleak (solairu nagusia eta tarteko solairua), zenbaitetan -espekulaziorako egindako eraikinetan- 3 solairukoa (gora egiten dugun heinean, altueran gero eta baxuagoak, eta apainduran bereiziak). Eta azkena, atiko egiturakoa, taulamendu zerrenda luze batek edota teilatuaren erlaitzak mugatua. Multzoaren gainean, bi egitura mota izan ditzake: batzuetan, solairu atzeraemana izan ohi du, lehen horma artetik atzera eraikia, oro har; beste batzuetan, berriz, teilatupeko solairua, kanpoaldera txapitulen bidez irekia. Ez zen garai hartan egindako eredu bakarra izan, baina bai arrakasta eta iraupen handienekoa, eta izan zituen bertako arkitekturako ekarpen batzuk: beheetan ez zen ia inoiz etxebizitzarik izaten (gure hirietan, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, merkataritza jardueretarako erabiltzen dira); egurrezko hegalkin sendoak -eta tradizionalak- erabili ziren, zenbaitetan; baina bat azpimarratu behar da, bereziki, begiratokia, etxebizitza burges guztiek ezinbestekotzat zuten elementua. Begiratokiak, ordea, ez du zerikusirik bow-window frantziarrarekin (ingeles jatorriko egitura da eta Parisen eraikin gutxi batzuetan erabili zuten 1885-90. urteen inguruan).65 Kaxa formako begiratoki ilarak jarriko dituzte, egurrez eta kristalez eginak, fatxadetan gainjarrita. Fatxaden ardatzak sendotuko dituzte, begiratokiak etxeko gela nagusiak kalearekin lotuko ditu, eta konposizioei ordena, proportzioa emango die, eta, horretaz gain, pintoreskismo berezia. Hiru hirietako eraikinetan erabiliko dituzte begiratokiak, eta bereizgarri ere izango da: eraikinen batek begiratokirik ez badu, eraikinen batez besteko mailatik behera egongo da, argi eta garbi.

Barne antolamenduei dagokienez, zenbait tipologia erabiltzen dira eta ugariak dira, izan, salbuespenak; beraz, oso zaila da eredu bat ezartzea. Dena den, esan daiteke solairu bakoitzean bi bizitza dituen eredua dela ohikoena. Etxebizitzok kalearekiko elkarzut dagoen ardatz batek banantzen ditu, eta hortxe du eskailera. Jendea hartzeko gelak fatxadatik hurbil biltzen dira, eta korridore luze baten bidez, logeletara joateaz gain, beste zenbait gelatara ere joan daiteke: sukaldera; jangelara, zenbaitetan, eta mirabeen geletara. Etxeko gelak oso ongi hierarkizatuta daude, nagusitik (harrera gela) xumeenera (mirabeen gela), eta tartean jangela, logela nagusia, etab. Arian-arian, ordea, gela gehiago izango dituzte, eta horrek etxearen programa nagusian kokapenak aldatzea ekarriko du.

Hasieran, palladiano estiloari jarraituz, solairuak simetrikoak dira eta antzeko bolumen antolamendua dute. Dena den, familiabakarreko etxebizitzekin gertatu zen bezala, hiritarren eskakizunak eguneratuz joan ziren garapenaren eta aurrerapen teknikoen ondorioz, eta horrek antolamendu eskemak aldatu ez ezik, aberastu ere egin zituen.

Atal hau amaitu aurretik, eta etxebizitza tipologiekin jarraituz, azpimarratu nahi dugu garai horretan, eklektizismoa nagusi izan zen garaian zertu zirela langile klaseentzako etxebizitzen zenbait proposamen. Bilbaok egin zituen bere lehenik -kasu gutxi batzuetan besterik ez bada ere- Europako beste zenbait herrialdetan eurrez erabilitako ereduak. Esaterako, Casas Baratas Legea (1911) onartu baino lehen, zenbait lan egin ziren alor horretan: Gurutze auzoa, Mallonako Galtzadetan (1904), edota Iralabarri lorategi auzoa (1907an hasi zuten, ingeles ereduei jarraituz, eta garai hartan Espainian egiten ari ziren lanetan aitzindarienetakoa dela izan daiteke).

Apaindura errepertorioa eta materialak

Gauza batean jarri dira ados aldi hori ikertu duten arkitektura aditu guzti-guztiak: Frantziako arkitekturak gure arkitekturan izan zuen eragin izugarria. Lehen aipatu bezala, arkitektoek eta obra maisuek, prestakuntza garaian, Parisko Beaux Arts eskola ahaltsuaren eragina izan zuten, eta haren aginduak ezarri zituzten -batzuk azkar samar eta beste batzuk motelago-, hainbat baliabide oinarri zituztela: liburuak eta testuak, aldizkariak eta biltzarrak, bidaiak¿

Giner de los Riosek66 aldi horretako eraikinen frantses kutsu handia azpimarratu zuen, eta haren garaikide batek, Leonardo Rucabadok,67 1900. urtean Bilbaora iritsi zenean, adierazi zuen haren jarduera kide zaharrek garesti ordaindu zutela frantziar Errenazimentua: den-denak hori iradokitzen zuen. L. Hautecoeur historialariak dioenez, jatorri hau du frantziar Errenazimentuak: " Luis XIV estiloarekiko mirespena, rocallari aurre egiteko erantzuna. Erromantikoek begiak Luis XIII estiloan jarri ondoren, XVII. mendearen amaierako estiloan jarri zuten arreta. Versaillesko museoa irekitzea erabakigarria izan zen Luis XIV estiloa berrezartzeko. Geroago, Luis XV estiloa nagusitu zen -Pompadour estiloa ere deitu zioten-; geroago, eta Eugenia enperatrizak Marie Antoniette erreginari zion mirespenak eraginda, Luis XVI estiloa ".68 Luisen estiloa deitu izan zen estilo hartan, aldi historiko horietako guztietako estiloak nahasten dira, eta italiar Errenazimentuaren eragina ere bada. Denbora luzean izan zuen eragina eta Bigarren Inperioan izan zuen goraldia, Napoleon III.aren garaian, Haussmann baroia buru zela Parisko erreforman. Orduan amaitu ziren Louvreko lanak eta orduan eraiki zen Parisko Opera. Horrenbestez, Europako aldi horretako eraikin guztietan -hein batean zein bestean- nabaritzen da hiri horren eragin handia.

Aipatu dugun bezala, frantses estiloak izan zuen bai eragina: ordena eta motibo klasikoen eta errenazentisten interpretazio berezia, zutabe, kapitel eta taulamendu ugari eta askotarikoak. Baina ez zen inspirazio iturri bakarra izan, estilo errenazentista bere egin ondoren, beste batzuk ere etorri baitziren: Erdi Aroko estiloak, moriskoa eta beste hainbat eta hainbat lekutako eraginak, familiabakarreko etxebizitzan zertuta (Alpeetakoak, italiar Errenazimentukoak, ingeles cottagea , flandestar estiloa...). 1900. urtetik aurrera, beste zenbait estilo ere sartuko dira (modernismoa eta sezesio estiloa). XX. mendeko lehen hamarkadatik aurrera, ordea, bertako estiloak sartzen hasi ziren, nazionalak, bereziki: neo-euskalduna eta neo-montañes deiturikoa. Estilo horiek, ordea, ez dira bata bestearen atzetik etorriko, gainezarri, nahasi egingo dira. Horrenbestez, forma anitzeko arkitektura, arkitektura eklektikoa nagusituko da: elementuak deskonposatu eta testuingurutik aterako dira, eta errepertorio anitz sortu eta askatasun osoz erabiliko dira proiektuan. Horrela, esaterako, kutsu klasiko handiko eraikin batean, elementu gotikoren batekin egin dezakegu topo (Deustuko Unibertsitateko fatxada, esaterako); eta moriskoa, berriz, fatxada modernista batean (Bilbaoko Campos antzokian).

Beste alde batetik, agerian jartzen da zenbaterainoko garrantzia duen apaindurak eraikin baten kategoria zehazteko. Are gehiago, garai horretan, apaindurarik ez badago, ez dago eraikinik ere. Apaindurarik ez badago, ez dago arterik, ez dago arkitekturarik.69 Alderdi artistikoa, beraz, helburu izango da edozein eraikin eklektikorentzat, edonolakoa dela ere. Horren haritik, I. Sola Moralesek adierazten duen bezala, arkitektoak proiektuari ekin aurretik, zer-nola apainduko duen pentsatzen du zer estilo erabiliko duen pentsatu aurretik. Fatxadek, horrenbestez, protagonismo handia izango dute: eraikinaren aurpegia dira, bildura da nagusia; eta barrualdea, funtzionaltasuna, espazioen aprobetxamendua, bigarren mailakoak bihurtzen dira. Horregatik lotzen da, hain zuzen, eklektizismoa fatxadismoarekin.

Arkitektoek askatasun handia izan arren errepertorioa hautatzeko, kontzientzia handiena zutenek arte modernoa egiteko kezka zuten; hau da, garaiari egokitutako artea egiteko kezka zuten. Jakin badakite aurreko estiloetako elementuak hartzen ari direla, baina impassetzat hartzen dute, konpromisotzat: " Lehen estiloa nagusitzen zitzaion artistari, esan zuen Viollet-le-Ducek, orain artistak berak aurkitu behar du estiloa ".70 " La frustración ante las dificultades de encontrar ese estilo moderno y los riesgos de no saber medir cantidad, calidad y diversidad de la ornamentación podían llevar al pastiche, a la exageración, transgrediendo principios como mesura, decoro, dignidad, buen gusto¿ tan caros por otro lado a la burguesía. Se da así una situación en la que el retorno nostálgico hacia el pasado coincide con una confianza en el progreso que se manifiesta en la incorporación de nuevos materiales y adelantos técnicos, pero por otro lado se observa un pesimismo acerca de la arquitectura contemporánea, de modo que las críticas y autocríticas se repiten entre los arquitectos extranjeros reflejándose igualmente en las páginas de las revistas de arquitectura nacionales (¿) el eclecticismo, entendido no como una entidad estilística, sino como una actitud, un modo de hacer y de entender la profesión, era la nota característica de la arquitectura de la época, y siempre entendido como periodo de transición hacia ese estilo propio, original y originariamente español ".71 

Trantsizio aldi horretan, estiloak gure eraikinei egokitu zitzaizkien, arian-arian, eta lehen adierazi bezala, frantziar Errenazimentu Handiko estiloa -zenbaitetan kutsu barroko handiz edertua- jo zuten egokientzat jauregi tipologiarako. Beraz, asko ala gutxi, lehen aipatutako eraikin publiko handi guztietan aurkituko dugu; finean, aipatu bezala, monumentaltasun handia behar zuten guztietan. Beste zenbait eraikinetan ere agertzen da, askotan mugatuagoa den arren, klasizismo hori: Amarako eskolak eta Zuloaga eskolan, Los Angeles ikastetxe zaharrean, San Jose ikastetxean (Donostian, guztiak ere); Emakumearen Euskal Erakundearen egungo eraikinean (Gasteizen); Felix Serrano, Cervantes eta Maestro Garcia Rivero eskoletan, eta "El Sitio" Jolas Elkartean (Bilbaon), eta, jakina, baita hiru hirietako zabalguneetako familiabakarreko etxebizitzetan eta bizileku eraikinetan ere.

Lehen ere adierazi bezala, erlijio eraikin guzti-guztietan hautematen dira Erdi Aroko kutsuko estiloak, gotizismoa buru dutela: Gasteizko Katedral Berria, Artzain Onaren katedrala eta San Ignazio eliza Donostian, Jesuiten Egoitza eta Bosgarren Parrokia Bilbaon; baina ezin ahaztu Jesuiten eliza eta komentua, Andre Mariaren Mirabeen komentua, Erreparazioko Amen komentua eta Karmeldarren eliza Donostian, eta Karmeldarren nobiziategia eta Salestarren monasterioa Gasteizen. Beste zenbait adibide aipatzearren, Derioko hilerriak ere estilo horren antzeko arkitektura erabiltzen du, bai eta zenbait ikastetxek ere, Bilbaoko Aita Eskolapioen eskolak, esaterako. Arkitektura pribatuan, Bilbaon oso urriak dira fatxaden apaingarritzat Erdi Aroko motiboak erabiltzen dituztenak -gutxi batzuk besterik ez daude, Bertendona kalea 8koa, esaterako-. Donostian, berriz, gehixeago daude, zenbait oso adierazgarriak; esaterako, Salamanka Pasealekuko 2a eta 7a, eta Aita Larroka kaleko 1-3ko eraikina, geroagokoa (1905) eta kutsu modernistarekin nahasia. Gotizismoaren eta modernismoaren nahaste kutsu hori du -nabarmenagoa gainera- Gasteizko Santa Maria parrokiako parroki etxeak (askoz geroagokoa da, 1929koa, hain zuzen ere).

Arkitektura moriskoak onarpen handia izan zuen aisia helburu zuten eraikinetan, eta bereziki egokitzat jo zuten zezen plazak egiteko, bai eta kafetegiak egiteko ere (horren adibide ederra dugu Bilbaoko Iruña kafetegia). Dena den, Bilbaon bertan, udaletxeko eraikinaren baitan, adibide bikain bat dugu: areto neo-arabiar ikusgarria, Espainian egin direnetan ikusgarrienetakoa. Etxebizitza pribatu gutxi batzuetan besterik ez dugu ikusiko apaindura moriskoa. Badakigu Bilbaoko Volantin Pasealekuan izan bazela txalet txiki bat, baina, egun, desagertuta dago. Dena den, adibide deigarriena Frai Francisco Vitoria ibilbideko etxebizitza bat da: Villa Sofia. Egoitza sofisfikatu eta exotikoa da, Julio Saracibar arkitektoak bera bizitzeko diseinatua, fantasia handikoa, askotariko elementuak erabili baitzituen apaindurarako. Bizileku etxebizitzetan, agian, Bilbaoko Ledesma kalea 2ko eraikina da adierazgarriena. Mendeak berea egin zuenean, agerikoagoa egin zen arkitektura modernista. Aztertze lanak ez dira amaitu oraindik ere, baina badirudi ez zuela arrakasta handirik izan. Eta, izan ere, kontuan izan behar da zenbaitentzat "itxura hutsa" besterik ez zela, edota gehiegizko apaindura. Ezin dugu esan, gainera, bertako ezaugarriak izan zituen modernismorik izan genuenik: Bartzelonan modernismoa ekarri zuten oinarri kultural, ideologiko, historiko eta erlijiosoetatik oso urrun gaude.72 Hemen beste estilo bat besterik ez zen izan. Dena den, gure hirietan, modernismoak izan zituen, bai, bere berezitasunak. Ricardo Bastida Bilbaoko udal arkitektoa izan zena, esaterako, Bartzelonan ikasia zen, han prestatu zen arkitektura lanetan, eta agerian utzi zuen, eraikin publikoak egiteko ardura hartu zuenean, hiri hartan egona zela eta Domenech i Montanerren irakaspenak ere aplikatu zituen. Hona hemen horietako lan batzuk: Alondegia, Castañoseko eta San Mameseko garbitokiak (gero azoka txikiak izango zirenak), Desinfekzioen Zentroa eta Casa de Leche Urazurrutian. Horietan guztietan, katalan maisu horren ikusmolde arrazionalista erakusten du: soiltasuna da nagusi apainduran, eta trebetasun handiz erabiltzen ditu materialak (adreilua eta zeramika). Horren haritik, badakigu motibo modernistak zituzten zenbait industria bazirela. Eta etxebizitza pribatuaren alorrean ezer gutxi dago aipatzeko: txalet erabat modernista bat, Gaudiren dekorazio ildokoa, Leonardo Rucabadok egina Bartzelonatik Bilbaora iritsi zenean; Enrique Ocioren txaleta (egun eraitsia); edota Errekalde Zumarkalea 34ko bizileku eraikina, Darroguy dekoratzaileak egindako estalki apaingarria duena. Gainerakoan, zabalguneko zenbait fatxadatan besterik ez dira ageri motibo modernistak, eta hor ere ez du garrantzi handirik.

Donostian ere ez zuen izan modernismoak adierazpen aipagarrik, baina ohikoagoa izan zen bizileku etxebizitzetan. Dena den, horietan ere ez du aparteko indarrik: fatxadetako apaindura motiboetan eta, bereziki, atarietan ageri da soilik. Donostiako modernismoak ez du katalan modernismoa inspirazio iturri, eta badirudi Frantziako, Belgikako, Italiako edota Vienako korronteen eragin handiagoa duela.73 Eta agertzen den askotan, gainera, motibo klasizista tradizionalekin nahasita dago eta modernitate kutsua kentzen diote erabat. Prim kaleko eraikinetan (1900-1910 bitartekoetan), eta Sanchez Toca kalean eta Frantzia pasealekuan biltzen dira adibide gehienak. Eraikin publikoetan ez zuen, antza, arrakastarik izan, eta ez dakigu industria arkitekturan erabili zuten, desagertuta baitaude, Bilbaon bezala.

El Modernismo deja sus muestras, aunque no demasiado abundantes, en Vitoria (¿) Vitoria participa de lo que últimamente se viene llamando modernismo periférico y que tiene pocas o ninguna conexión con el modernismo catalán. Si éste, siguiendo a Sambricio, puede considerarse como una arquitectura regional, el vitoriano de ningún modo tiene características regionalistas ". Ana de Begoñak urte hauen artean kokatzen ditu Gasteizko eraikin modernista nagusiak: 1903. urtearen (J. Saracibarrek Heraclio Fournierrentzat egindako etxea, San Antonio kaleak eta Hegoaldeko pasealekuak bat egiten duten kantoian) eta 1916. urtearen artean (Francisco Albiñanak Antonio Bonillarentzat egindako eraikina).74 

Sezesionismoa Vienan Nazioarteko VIII. Biltzarra (1908) egin zutenean hasi zen nabarmentzen. Biltzar horretara zenbait euskal arkitekto joan ziren. Horietako bat lehen aipatutako Leonardo Rucabado izan zen, eta Austriako hiriburura egindako bisitaren bi adierazpen utzi zituen: familiabakarreko etxebizitza bat Indautxun, O. Wagner austriarraren lan baten goitik beherako kopia ia; eta Elkano kalea 13ko bizileku eraikin bat.

Euskadin ere Espainian zein Europan indarrean zeuden korronte nazionalistak sartu ziren. Estilo modernoa bilatzeko helburua krisian izanik, beste alderdi batek izan zuen eragina: "atzerritik datozkigun estilo arrotzak ez-bezalako" estilo nazionala aurkitzeko beharra. 1898. urteak, koloniak galduta zeudela eta Espainia gainbeheran zegoela ohartuta, krisi izugarria ekarri zuen eta horrek zenbait arkitektoren erreakzioa eragin: ezinbestekoa zen nazioaren duintasuna lehengoratzea, eta zer hobeto berezko estilo espainiarra sortzea baino. Parisko 1900eko Nazioarteko Erakusketak neoplatereskoaren nagusitasuna ekarri zuen, hori zen estilo jatorra eta adierazgarria. Neoplatereskoa lehen ere aipatutako Victoria Eugenia antzokian (Donostia) ikusten dugu. Antzokiaren proiektua Francisco Urcolak egin zuen 1909. urtean, eta agerian jartzen du bertan kanpoko arkitekturatik aldendu nahi zuela eta bat egiten du, guztiz, espainiar arkitektura berezkoa berreskuratu nahi zutenen postulatuekin.75 

1910etik aurrera, gauzak lehenera ekartzeko korronte horrek eskualdeetako arkitekturetan bilatuko du arkitektura berrirako oinarria. Bi jarrera izango dira nagusi. Batek bertako herri arkitektura anonimoak sakonean aztertu behar direla uste du, hortik eraikuntzarako ondorioak ateratzeko eta arkitekturan islatzeko: arkitektura zintzoa, estilo historikoen adierazpen modu handizaleetatik at. Beste jarrera dutenentzat, berriz, arkitektura fatxadan oinarritzen da -eta beti horrela izango da-, eta guztiz bestelako aukera egiten dute: eskualdeetako arkitektura berreskuratuko dute, eta elementu herrikoiekin batera jauregi arkitekturako elementuak hartuko dituzte, batik bat, gero egitura modernoetan erabiltzeko. " El hecho de vestir las necesidades modernas con un ropaje antiguo, constituye ya una evolución ",76 esan zuen L. Rucabadok. Izan ere, aurreko etapari uko egin eta ikuskera tradizionalista eta atzerakoi horren defendatzaile sutsu bihurtu zen. Erregionalismo neo-montañesa eta erregionalismo neo-euskalduna han eta hemen agertu ziren: lehenik eta, bereziki, familia bakarreko egoitza handietan -lehen aipatutako Neguriko zenbaitetan, esaterako-, baina baita maila handiko bizileku etxebizitza batzuetan ere, bai Bilbaon, bai Donostian. Gasteizen, ordea, erregionalismo estiloa arkitektura publikoan ere erabili zuten Luis Diaz Tolosanak 1922. urtean egindako Correos y Telégrafosen eraikinean, esaterako.

Lehen ere aipatu dugun bezala, apaindura errepertorio hori estilo nolabait zehaztu bati dagokio, baina oso ohikoa da elementuak nahasita erabiltzea, eta, horrenbestez, oso zaila da, zenbaitetan, zer estilotakoa den esatea. Horregatik azpimarratu dugu behin eta berriro eklektizismoa estilo aukera bat baino gehiago jarrera bat zela, lanbidea ulertzeko modu bat. Lan egiteko modu bat, askatasun handiz jokatzeko aukera ematen zuena, errepertorio askotatik bat aukeratu ahal izateko. Eta aukera ezin hobea izan zen arkitektoek erronka berriak baitzituzten uneoro: ordenantzen aldaketa, behar berriei aurre egiteko; hormigoia, material berriak eta hobetutako beste batzuk erabili beharra; gero eta eraikin gehiagotan igogailua jarri beharra, automobilak gero eta ugariagoak izatea eta abar. Modernitatea onartu beharra, finean. Erronka hori XX. mendearen lehen bi hamarkadetan azaldu bazen ere, 1920. urtetik aurrera egingo da bistakoagoa.

Aldi horretan eraikuntza lan ugari egin ziren, eta horren haritik penagarria da oso eraikuntza materialei eta metodoei buruzko azterketa zorrotzik ez egotea. Industria iraultzak, ezinbestean, eraikuntza metodoen iraultza ekarri zuen, eta horren alderdirik azpimarragarrienetakoa burdina usu erabiltzen hastea da. Isabel II.aren garaitik zuten burdinaren teknologiarekiko kezka, eraikuntzan nola erabil zitekeen jakin nahi zuten. Hasieran, ingeniaritza lanetan eta industria eraikinetan erabili zuten, batik bat (zubiak, azokak, tren geltokiak eta abar egiteko), baina baita aisiarako eraikinetan ere (zirkoak, pilotalekuak, kioskoak, zezen plazak, etab.). Guztietan agerikoak ziren burdinazko egitura ausartak, lehen urteetan ingeniari eta arkitekto frantsesek eta ingelesek eginak (horretarako ekarri zituzten). Geroago, ordea, euskal arkitektoek egin zituzten, eta hiru probintzietan bai ongi egin ere. Burdina etxebizitzen egitura egiteko ere hasi ziren erabiltzen: zurezko zutabeen ordez, burdinurtuzko oinak erabiltzen hasi ziren, eta eraikinaren lehen solairuan ere bai, gangatila egiturak osatuz. 1880. urtetik aurrera, gutxi gorabehera, hasi ziren erabiltzen egitura horiek (Bilbaon, bederen), baina aurreko egiturekin nahasita, eraikin xumeenetan, bereziki. Ordenantzen eragina ere agerikoa izan zen sistema zaharrak desagertzean: debekatu egin zuten egurrezko armazoiak erabiltzea bi eraikinen arteko edo elkarren ondoko fatxada hormetan, bai eta eskailera kutxetan ere, eta fabrika lanekoak izan behar zuten, halabeharrez.

Eklektizismoak, ordea, horrelakoa izaki, bat etorriko zitzaizkion materialak eskatzen zituen, eta, horren haritik, hiru hirien inguruan harrobi ugari zegoenez, eraikinetan material nobleak erabili ahal izan ziren. Agerian jartzen da proiektuen memoriei erreparatuz gero: askotan eta askotan agertzen dira hareharria, kareharria, marmolak eta abar. Harria (askotan landua) basamentuetarako erabiliko dute, bai eta erlaitzetan ere, modilloi moduan, eta zenbait apaindura elementutan; baina, betiere, eraikuntzaren kalitatearekin bat datorrela. Dena den, arian-arian, eraikinaren kalitatea nolakoa, harri artifiziala erabiliko da harri naturalaren ordez.

Azpimarratzekoa da, baita ere, adreiluaren erabilera, eta, Bilbaon, bereziki, kalitate handiz erabili zuten bai eraikin publikoetan, bai eta alokairuko etxebizitzetan ere. Gasteizen, kuartel berriak eraikitzen hasi zirenean erabili zuten adreilua -gorria, harriarekin konbinatua- eta goraldia izan zuen armadako eraikinak egin zituztenean77 (Flandes erregimentuaren kuartel zaharrak, esaterako). Donostian oso gutxi erabili zuten adreilua bai eraikin publikoetan bai eta pribatuetan; agian, uste zuten ez zitzaiela ongi egokitzen hiriko eraikinei eman nahi zitzaien kutsuari. Hiru hiriburuetan oso gutxi erabili zuten zeramika material polikromoa (kutsu modernistakoetan baino ez zuten erabili); aitzitik, egurra usu erabili zuten begiratokietan, zenbaitetan emaitza bikainekin erabili ere. Azpimarratzekoak dira, batez ere, burdin lanak leihoen eta balkoien kareletan, eta, zenbaitetan, begiratokien egituretan. Estalkiak, batez ere, arabiar teilaz eginda daude, baina arbela ere erabili zuten kupula handiak erabiltzen zituzten eraikinetan -bereziki, Donostian-, bai eta egoitza batzuetan ere. Barnealdean, berriz, egurra eta baldosa hidraulikoa erabili zituzten, batez ere, zorua estaltzeko.

Europan, hormigoi armatuaren teknika XIX. mendearen azken hamarkadan garatu zen, batez ere. 1900. urtean etorri zen Euskadira Frantziatik, Hennebique sistemaren bi kontzesio eman zizkiotenean bi industriali (bat Bilbaokoa; bestea, Donostiakoa). 1899 eta 1900. urteen artean eraiki zuten, hain zuzen ere, hormigoi armatuz egindako Euskadiko lehen eraikina (Espainiako lehena ere izan zen): irin lantegi bat, Ceres deitzen ziotena.78 Ordutik aurrera, beste eraikin batzuetan ere erabiliko da; hasieran, eraikuntza publikoan (R. Bastidaren Alondegia, 1905ekoa, erabat hormigoiz egindako lehenetakoa da), eta, geroago, eraikuntza pribatuan (hori ez zen gertatu 20ko hamarkadara arte). Eraikuntza pribatuan hormigoia sartzearekin batera,79 gauza bitxi bat gertatu zen Donostian: egurrezko ohiko begiratokien ordez hormigoizko begiratokiak jarri zituzten, handiagoak eta hegalkin handiagokoak, eta, horrez gain, jasotze lanak ere egin zituzten -negargarriak, inondik ere- eta solairu bat edota bi erantsi zizkieten eraikinei. Bi aldaketa horiek behin betiko eraldatu dute kaleen eta plazen itxura, eta hemeretzigarren mendeko zabalguneen izaera aldatu dute hein handian.80 

Teknikariak: arkitektoak eta obra maisuak

Harik eta 1844. urtean Madrilgo Escuela Especial de Arquitectura81 sortu zuten arte, San Fernando Arte Ederretako Akademia zen Arkitekto titulua eman zezakeen erakunde ofizial bakarra. 1871. urtetik aurrera, Bartzelonako Arkitektura Eskola ere hasi zen lanean, eta, horrenbestez, arkitektoek bi hiriotan egin zitzaketen ikasketak. Pedro Navascuesek adierazi zuenez, Espainiako eklektizismoaren gunerik aberatsena Madril izan zen, eta horren atzetik, Bartzelona, eta erantsi zuen: " Es difícil definir, por hoy, las diferencias entre una y otra, pues (¿) conceptualmente el eclecticismo midió actitudes; no obstante, la óptica formal tiende a contemplar modelos regionales en Barcelona, mientras que en Madrid suelen tener un carácter internacional ".82 

Euskadin, arkitekto gehienek -eta asko izan ziren, Bizkaiko hiriburuan eta horren inguruan, batez ere- Madrilen egin zituzten ikasketak, bai hirien zabalguneen diseinua egin zutenek, bai eta eraikin publiko nagusiak zein eraikin pribatu asko eta asko egin zituztenek ere. Eskura ditugun datuen arabera, 1890. urtera arte ez zen ohikoa izan Bartzelonan ikastea arkitektura,83 eta eskola berritik etorritako arkitektoak dira -Bilbaon, bederen- modernismoa eta arkitektura erregionalista sartu zutenak.

Ikasketak amaitu ondoren, arkitektoak berriro etxean ditugula, lanean hasiko dira, zorionekoenak Udal Arkitekto edo Probintziako Arkitekto karguetan (horrek ez die eragotziko, ordea, aldi berean bezero pribatuentzat lan egitea). Administrazioarentzat lan egiten duten arkitekto gehienak lan egiten duten hiriburuan edo probintzian jaiotakoak dira, eta are eta nabarmenagoa da hori, denborak aurrera egin ahala.84 Lehen aipatu bezala, horiek diseinatuko dituzte eraikin publiko gehien-gehienak, baina, garrantzia bereziko eraikinak egiteko, lehiaketa publikora ere joko zuten agintariek.

Lehiaketa nork irabazi San Fernando Arte Ederretako Akademiak erabakitzen zuen. Lehiaketarako deia estatuko eremu osoan egiten zen eta gertakari garrantzitsua zen arkitekto guztientzat. Arkitekto askok eta askok -hainbat lekutakoak, famatuak batzuk, ezezagunak besteak- hartzen zuten parte, ikur edo ezizen baten pean, anonimoak izan zitezen. Zenbaitetan, lehiaketa irabazteak arkitekto irabazlea hiri horretan geratzea eragiten zuen. Horren adibiderik esanguratsuena, agian, Luis Aladren da: Adolfo Morales de los Riosekin batera Donostiako Gran Casino egiteko proiektua eman zioten, lehiaketa irabazi baitzuten. Zertxobait geroago -Morales de los Riosekin batera, oraingoan ere- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikina berreraikitzeko lehiaketa irabazi zuten, eta, geroago -oraingoan berak bakarrik- Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikina berreraikitzekoa. Horrenbestez, Luis Aladren arkitekto entzutetsuenetako bat bihurtu zen, bai Donostian, bai Bilbaon ere. Bi hiriotan zenbait lan pribatu ere egin zituen, gutxi, ordea, oso gazte hil baitzen.

Dena den, zenbaitetan, kanpoko arkitektoa haren izenak erakarrita aukeratzen zen: Cubasko markesak, agian, horregatik egingo zuen Deustuko Unibertsitateko proiektua, bai eta Butroeko gaztelu erromantikoa; eta, antza, ospe handia zela-eta aukeratu zuten Javier de Luque, Julian de Apraizekin batera -ospe handikoa hori ere- Gasteizko katedral berria egiteko. Izen profesional onak -zenbaitetan apetak soilik- eraginda ekarri zituzten atzerritar arkitektoak gure hirietara: esaterako, Charles Meuwe, frantses arkitektoa eta, lehen adierazi bezala, hotelak eraikitzen zituelako "famatua"; edota Selden Wornum, Londresko arkitektoa, aristokraziaren egoitzak egiten espezialista (alboan dugun Miarritzen, adibidez); edo Paul Hankar Victor Chavarrik eskatuta etorri zena, Bilbaoko zabalgunearen muinean bertan Bruselako Errenazimentu pintoreskoaren adierazpen eder bat eraikitzeko. Ez da frogatu, ordea, horietako inor benetan hemen egon zenik, obren zuzendaritza bertako arkitektoei ematen baitzieten.85 

Bada gauza deigarri bat: Euskadin bertan profesional truke oso urria egotea. Gehien-gehienek euren lurraldean soilik egiten zuten lan, eta salbuespen gutxi batzuk baino ez dira aipagarriak. Horietako bat Martin Saracibar eta Julio Saracibar gasteiztarrena da: Martinek zabalgunearen proiektuan egin zuen lan Donostian, eta haren seme Juliok Bilbaoko udal arkitekto lanetan jardun zuen 1877. urtetik aurrera. Beste bat Gasteizko Salestarren komentuaren proiektua da: Cristobal Lecumberri gipuzkoarrak egin zuen, eta horren planoak aldatu eta obra zuzentzea, berriz, Fausto Iñiguez de Betolaza arkitektoari egokitu zitzaion.86 Bestalde, Maria Kristina zubia egiteko lehiaketa ospetsuan87 Miguel Otamendi eta Vicente Machimbarrena edota Antonio Palacios eta Joaquin Otamendi arkitekto eta ingeniariek hartu zuten parte (Bilbaoko zubietan ere entzungo dira izen horiek), baina bada gauza bitxiago bat, epaimahaian bizkaitar asko eta asko egotea: Evaristo Churruca, Pablo Alzola, Enrique Gadea, Recaredo de Uhagon eta Marcelo Sarasola ingeniariak, besteak beste. Azkenean, ordea, Jose Eugenio Ribera madrildar ingeniariak eta Julio M. Zapata arkitektoak irabazi zuten zubi monumentua egiteko lehiaketa, eta 1905. urtean inauguratu zuten. Geroago, mendearen bigarren hamarkadan, berriro agertuko zaigu Jose Eugenio Ribera J. Emilio Ribera -anaia ala semea?- ingeniariarekin, Bilbaoko Metrorako lehen plana proposatu baitzuten.88 Donostian, berriz, 1917 inguruan, Pedro Guimon arkitekto bilbotarrak Ondarretako villak antolatzeko proiektua aurkeztu zuen.

Edonola ere, bada bai bi hirietan bertsu gertatu zen gauza bat: arkitektoen eta obra maisuen arteko interes gatazka, hamarkadak aurrera egin ahala gero eta gogorragoa bihurtuko zena. Obra maisuak erdi mailako titulazioko teknikariak ziren eta Madrileko San Fernando Arte Ederretako Akademian lor zezaketen titulua, bai eta horren mendeko probintzia eskoletan ere, Sevillakoan, Valentziakoan edota Valladolidekoan. Eta Madrilgoarekin batera, azken horretan -Valladolideko Purisima Concepcion eskolan- ikasi zuten gehien-gehienek, gertuen zegoena zelako, seguruenik.

Arkitektoen eta obra maisuen atribuzioak, printzipioz, desberdinak ziren: arkitektoek edozein motatako eraikuntzetan har zezaketen parte, eta obra maisuek enkargu pribatuetan besterik ez, bigarren zuzendari moduan soilik parte har baitzezaketen obra publikoetan. Lehen aldi batean, zabalguneen hazkundea bizkorra izaki eta lana pilatzen zenez, obra maisuen lana onartu egiten zuten arkitektoek beraiek ere, eta, izan ere, hiru hirietako zabalguneetan obra maisuek eraikin asko eta asko egin zituzten. Dena den, arkitekto promozio berriak gero eta ugariagoak ziren, eta haiei lekua kentzen hasi; eta horrekin batera alderdi guztietan (korporatiboan, politikaren eta legeen alorrean...) hasi ziren borrokatzen obra maisuen jarduera gelditzearren.

Obra maisuen titulazioa behin betirako kendu zuten 1871. urtean, baina horrek ez zuen arazoa konpondu. Zenbait obra maisuk aspalditik ziharduten lanean (esaterako, Daniel Escondrillas. Domingo Fort eta Pedro Pelaez Bilbaon;89 Jose Galo Aguirresarobe, Jose E. Escoriaza eta Domingo Eceiza Donostian,90 eta Pantaleon Iradier eta Juan Antonio Garayzabal Gasteizen) eta entzute profesionala ez ezik, bezero garrantzitsuak ere bazituzten. Eta horrek arkitekto berrien eta zaharren arbuioa eragin zuen: beren eskubideak urratzen zituztela uste zuten, eta, are okerrago, beren jarduera eremua mugatzea, enkarguak gero eta urriagoak baitziren. Pixkana-pixkana, obra maisu zaharrak gure hirietatik desagertu ziren (dela erretiroa hartu zutelako, dela beste leku batzuetara joan direlako), eta berrienak inguruetako herrietara joan ziren lanera. Dena den, geroago, beste zenbait herritako (Ondarroa, Plentzia, Barakaldo, Tolosa, etab.) udal arkitekto karguak arkitektoek eskatu zituzten, baita herri horietako lanak ere, eta berriro lekua kendu zieten erdi mailako teknikariei. Lanbideak irtenbiderik ez, beraz, eta azkenek lana egiteari utzi ez zioten arren, gero eta lan eremu txikiagoa izan zuten.

Gorago aipatu dugu foroek, lehiaketek, biltzarrek eta, bereziki, argitalpenek zer-nolako garrantzia izan zuten arkitekturan estatuan bertan zein nazioartean gertatzen ari zenaren berri izateko. Dena dela, teorian edo idatzizko hausnarketan bada hutsune bat: gure teknikariek oso parte hartze eskasa izan zuten. Aldi horretan gureek egindako arkitektura idatziak urriak dira oso; memoriaren bat, artikuluren bat bertako prentsan, etab. Salbuespen bat bakarrik aipatuko genuke, Leonardo Rucabado, hain zuzen ere. Estatuan bertan plazaratutako foro eta artikuluetan argi utzi zuen nola ikusten zuen arkitektura eta zer eginkizun izan behar zuen bere ustez. Baina bereziki aipagarria da, 1915ean Donostian egindako Arkitekturako VI. Biltzar Nazionalean aurkeztutako ponentzia polemikoa: "Orientaciones para el resurgimiento de una arquitectura nacional".91 Mendearen bigarren hamarkadara arte ez zuten alderdi kritiko hori landu gure arkitektoek eta arkitektura adituek; izan ere, orduan sortu zen arkitekturako eta eraikuntzako gaiak bakarrik lantzen zituen aldizkari bakarra: La Construcción y las Artes Decorativas. Beste bat etorriko zitzaion atzetik, Propiedad y Construcción .92 

Oharrak

  • 1. MIGNOT, Claude. L'architecture au XIXème siècle . Friburgo. Moniteur. 1983. 7. or.
  • 2. SOLA MORALES, I. Eclecticismo y vanguardia. El caso de la Arquitectura Moderna en Catalunya . Bartzelona. Gustavo Gili. 1980. 25. or.
  • 3. Badirudi Maria Kristina erregeordeak 1887. urtean igaro zuela lehen aldiz uda Donostian, baina, aurretik, beste zenbait errege-erreginak ere bisitatu zuten; esaterako, Isabel II.ak eta Napoleon III.ak eta Maria Eugeniak. Ikus OYARZUN, Maria "El veraneo en San Sebastián de la Reina María Cristina". Boletín de Información Municipal . Donostia. 7. zk. (1960).
  • 4. XX. mendeko lehen hamarkadaren eta, batez ere, Lehen Mundu Gerraren artean bihurtu zen benetan Donostia hiri moderno eta kosmopolita. Hirian -konkista garaiko Peruko Potosi hirian gertatzen zen bezalatsu- neurrigabekeria oro egiteko aukerak zeuden: jokoa, festa aretoak, ikuskizunak, opera, antzerkiak, zinema aretoak, kafetegiak, luxua, prostituzioa, automobil lasterketak, zaldi lasterketak¿ Europako hiririk modernoenetako bat zen: elektrizitatea, tranbia, udal telefono automatikoa, funikularrak, garbitasuna, osasuna. LUENGO, F. San Sebastián. La vida cotidiana de una ciudad. De su destrucción a la Ciudad Contemporánea. (Sus gentes, costumbres, imagen, sociabilidad) . Donostia. Txertoa. 1984. 100 or. eta hurrengoak.
  • 5. ROWE, C. "Carácter y composición, o algunas vicisitudes del vocabulario arquitectónico del siglo XIX". In: Manierismo y Arquitectura Moderna y otros ensayos . Bartzelona. Gustavo Gili. 1999. 70. or.
  • 6. PATETTA, L. El pasado en el presente. El revival en las artes plásticas, el cine y el teatro . Bartzelona. Gustavo Gili. 1977. 129. or.
  • 7. ISAC, A. Eclecticismo y Pensamiento Arquitectónico en España. Discursos, Revistas, Congresos 1846-1919 . Granada. Diputación Provincial de Granada. 1987. 7-8. or.
  • 8. 1857. urtean, Gasteizko hiriguneak 20,54 hektareako azalera zuen, eta 15.569 biztanle zeuden erroldatuta (18.710 udalerri guztian); Bilbaok, 1857. urte horretan, 28 hektareako azalera zuen, gehi Bilbao Zaharra errebala (2,9 hektarea), eta 17.923 biztanle; Donostiak, 1860. urtean, 14.111 biztanle zituen, 9.237 hirigunean, hark hartzen zituen 10,51 hektareetan banatuta.
  • 9. Donostiak 1813. urtean, tropa aliatu portugaldar-ingelesek guztiz hondatu zuten hirigunea; Gasteizen eta Bilbaon, berriz, gerra zibilen arabera galdu ziren etxeak.
  • 10. 1877. eta 1900. urteen bitartean, Bilbao %154 hazi zen (Bartzelona %114 eta Madril %35), eta Espainian 100.000 biztanletik gorako 6 hiri besterik ez zeuden. Hemendik hartutako datuak: MAGNIEN, B. "Cultura Urbana". In: SOLAÜN, S. eta SERRANO, C. 1900 en España . Madril. Espasa Universidad. 1991. 107-129. or.
  • 11. 1860. eta 1877. urteen artean, probintziako biztanleria %3 soilik hazi zen, eta Donostiakoa, berriz, %50. UNZURRUNZAGA, J. "Los Ensanches de las Ciudades en Guipúzcoa". Revista Común. 2 eta 4 zk. 1979. Biztanleria mugikorrari dagokionez, 1899-1903. urteen bitartean datu hauek ematen dira: 6.802 uztailean, 14.815 abuztuan eta 9.100 irailean. Eta beste hauek 1904-1908. urteen bitartean: 8.066, 19.292 eta 10.262, hurrenez hurren. ARTOLA, M. (Ed.). Historia de San Sebastián . Hondarribia. Nerea. 2000. 333. or.
  • 12. Hemendik hartutako datuak: GALARRAGA, I. et al. Ensanches urbanos en las ciudades vascas . Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. 2002. 63. or. AROSTEGUI SANCHEZ, J. "Vitoria en los siglos XIX y XX. El desarrollo político e institucional". In Historia de una ciudad. Vitoria. II la expansión moderna . Gasteiz. Bankoa (Banco Industrial de Guipúzcoa). 82. or.
  • 13. CASTELLS, Luis eta RIVERA, Antonio. "Vida cotidiana y nuevos comportamientos sociales. (El País Vasco, 1876-1923)". Revista Ayer. 19 zk. Madril. 1995.
  • 14. Lerrokadura planak izan ziren hirigintza teknika nagusia, bai eta ia bakarra ere zabalguneen plangintza egin zen arte. Horiek egin ahal izateko, udalerrien plano geometrikoak egin behar izan zituzten. 1846ko uztailaren 25eko Errege Aginduari jarraituz egin ziren planook, eta, finean, hiriak eraberritzeko abiapuntu izango dira, lerrokadura planoen zein zabalguneen oinarri izango baitira. M. Camarak hitz hauek erabiltzen ditu lerrokadura sistema definitzeko: " a la dirección que se determine han de seguir las calles, plazas, pasadizos, caminos, etc., y a la cual han de sujetarse todas las construcciones y reedificaciones que se ejecuten en una población, se da el nombre de alineación, significando también a veces esta palabra el acto mismo de marcar en el terreno la línea que estas construcciones han de guardar ". Lerrokadura teknika berri horri legezko estaldura emateko, Madrilen Junta Consultiva de Policía Urbanak kaleen lerrokadurei buruzko oinarriak egingo ditu 1853. urtean, eta, berehala, nonahi erabiliko dituzte. HERNANDO, J. Arquitectura en España 1770-1900 . Madril. Cátedra. 1989. 451-454 or.
  • 15. Ikus BONET CORREA, A. "Zonificación y servicios en el Plan Castro". (Estudio preliminar). In: CASTRO, Carlos Mª de. Memoria descriptiva del Ante-Proyecto de Ensanche de Madrid . Madril. 1860. (Faksimile). Madril. COAM. 1978. XXVI-XXVII. or.
  • 16. ALZOLA, ACHUCARRO eta HOFFMEYER. Memoria del Proyecto de Ensanche de Bilbao , 1976. (Faksimile argitalpena). Bilbao. Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala. 1988.
  • 17. Horri buruz gehiago jakiteko, ikus PIRALA, A. eta ALCAIN, S. "Las murallas de San Sebastián". Boletín de Información Municipal . Donostia. 17. zk. (1963).
  • 18. Martin Saracibar bigarren geratu zen, eta Cortazarrek haren ekarpen hau onartu behar izan zuen: Boulevard irekia eta eraikinik gabea egitea. Ordutik aurrera, eztabaida sutsua sortuko zen Donostian, alamedisten (boulevaristen) eta antialamedisten (antiboulevaristak) artean, eta bi ikuskera desberdin horien artean interes kontrajarriak ere baziren "(¿) entre ambas posiciones se desarrollaba una profunda diferencia ente la concepción urbana respecto al modelo global de ciudad, mientras que antiboulevaristas, es decir los que se oponían al trazado de la Alameda como gran paseo arbolado y abierto, al que consideraban como un exceso, defendían fundamentalmente la ciudad-mercantil con almacenes en el puerto, y eventualmente otro importante puerto fluvial en Amara. Al contrario los boulevaristas querían una ciudad con más paseos, jardines y museos botánicos a fin de desarrollar una Donostia veraniega, en torno a los Baños de mar ". GALARRAGA, Iñaki. La Vasconia de las ciudades. Bayona, Bilbao, Pamplona, San Sebastián, Vitoria/Gasteiz. Ensayo arquitectónico e iconográfico. Donostia. 1996. 118. or. Ikus La cuestión de la Alameda de San Sebastián y el proyecto de conciliación . Madril. Establecimiento Tipográfico de T. Fortanet. 1866.
  • 19. GOMEZ PIÑEIRO F. Javier. Aproximación a la Geografía Social y Urbana de la Comarca Donostiarra . Donostia. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. 1984. 28. or.
  • 20. Cortazarren beraren argumentuari jarraituz, " En toda población algo considerable, las diversas clases del vecindario, tienden, en general, a agruparse y localizarse en barrios distintos. Así se forman barrios de gente acomodada, barrios obreros, etc. etc. Considerada en este sentido la zona de ensanche de San Sebastián, creemos que sin excitación agena (sic) y por el curso natural de las cosas, tenderá a distribuirse en los tres grupos que unidos forman nuestro plano de ensanche; el primero para la clase más acomodada del vecindario; el segundo para la población flotante, veraniega y de bañistas; el tercero para la clase artesana y obrera ". CORTAZAR, Antonio. Memoria descriptiva del Proyecto de Ensanche de San Sebastián. Donostia. Ignacio Ramon Barojaren inprimategia. 1864. 12. or.
  • 21. ZARATE MARTIN, M. Antonio. "Desarrollo Urbano de Vitoria. Un crecimiento planificado en el tiempo". GEOGRAPHICA, XXIII. URTEA. 1981. 204. or.
  • 22. CATON, Jose Luis. "El crecimiento urbano de Vitoria/Gasteiz y el desarrollo de la ciudad". In Vitoria/Gasteiz. Guía de Arquitectura . Gasteiz. COAVN (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala). 1995. 26. or. A. Garcia de Amezaga, berriz, oso kritiko agertuko da; izan ere, Gasteiz modernoa jatorrizko hirigunearen Hegoan haziko da eta trenbidera iritsi artean, " la orientación de las calles rectas es muy diversa -N-S, E-O, y diagonales, aunque con predominio de las radiales que arrancan de la Plaza de España- y la repartición de los bloques de viviendas es disconforme y desigual. Tiene propensión a la forma de damero, con manzanas rectangulares y cruce perpendicular de sus calles, pero las diversas fases de su urbanización han impedido la realización de un plano racional. Es una segunda ciudad adyacente a la primera y predomina en su concepción una idea centralizadora: el foco de divergencia de sus calles está en la Plaza de España, tomada en el siglo XIX como centro rector de Vitoria. En efecto allá estaban la Casa de la Ciudad, el mercado y el centro de reunión de los vitorianos, y junto a ella, la iglesia de San Miguel, con la Patrona de la Ciudad. El siglo XIX, siglo romántico, deja también aquí sus huellas en sus magníficos edificios y en su anarquía urbana. Descontando la Plaza de España y los Arquillos (¿) lo restante del sector fue urbanizado en el XIX, incluyendo General Franco, Cercas Bajas, Castilla, Portal del Rey y Santiago, formando un abanico que se cerraba en San Miguel. No hay razones aparte de las sentimentales, para una semejante desorganización urbanística; solo se respetaba el eje de comunicaciones Madrid-San Sebastián, pero por un trazado excesivamente quebrado, cuando no había ningún obstáculo geográfico ni de otro orden que impidiera la línea recta. Según este trazado quedarían a salvo las funciones comercial, industrial y residencial que desempeñaba Vitoria en el siglo pasado, pero no según unas miras de más largo alcance para el futuro. La imprevisión fue causa de esta Ciudad Nueva, que encontró su límite de expansión en la línea del ferrocarril ". GARCIA DE AMEZAGA, A. Aportación a la Geografía Urbana de Vitoria . Gasteiz. Caja de Ahorros y Monte de Piedad de la Ciudad de Vitoria. "Sancho El Sabio" erakundea. 1960. 233-234. or.
  • 23. RIVERA, A. "La formación del Ensanche vitoriano: ¿un ejemplo paradigmático?". In GARCIA DELGADO, J.L. (ed.) Las ciudades en la modernización de España . 131-134. or.
  • 24. BEGOÑA, Ana de. Aspectos de arquitectura y urbanismo durante los dos últimos siglos. Vitoria . Caja Provincial de Álava. 1982. 5. or.
  • 25. ZARATE MARTIN, M.A. Desarrollo urbano de Vitoria . Op. Cit. 203. or.
  • 26. GARCIA DE AMEZAGA, A. Aportación a la Geografía Urbana de Vitoria . Op. Cit. 246 or. eta hurrengoak.
  • 27. ARRIOLA AGUIRRE, Pedro M. "Las casas baratas de Vitoria/Gasteiz proyectos y realidades". Kultura aldizkaria. 9. zk. 1986. Arabako Foru Aldundiaren Inprimategia. 91. or.
  • 28. BONET CORREA, A. "Zonificación y servicios en el Plan Castro". (Estudio preliminar de A. Bonet Correa). In CASTRO, Carlos Mª de. Memoria descriptiva del Ante-Proyecto de Ensanche de Madrid . Madril. Op. Cit. XVIII-XIX. or.
  • 29. CASTELLS, L.; RIVERA, A. " Una inmensa fábrica, una inmensa fonda ¿" 49. or.
  • 30. " El establecimiento de las plazas regulares es una de las acciones urbanísticas más extendidas con anterioridad a la planificación de los ensanches. Continuadoras de las plazas mayores neoclásicas, porticadas y cerradas, que vinieron a sustituir a las tradicionales plazas abiertas españolas, su presencia viene a romper la trama de la ciudad. Varios factores confluyen en estas operaciones urbanísticas. La renta del suelo y de las viviendas una vez construidas, la generación de nuevos espacios residenciales y el deseo de modernización de la vieja ciudad, lo que pasaba tanto por la mejora de las infraestructuras como por el ornato exterior. En consonancia con la ideología conservadora, la burguesía patrocinadora de estas convenciones buscaba hacer compatible "los valores de cambio y los beneficios materiales" con un modelo de ciudad "bien jerarquizada y bien ordenada", lo que le llevaría a optar por una imagen neoclasicista para estas plazas, por las mismas razones que la elegía para los edificios representativos. Las plazas ochocentistas son por consiguiente fruto de las primeras iniciativas de remodelación de los cascos antiguos en las que confluyen razones de orden práctico: creación de espacios de desahogo en un tejido de orden medieval, construcción de nuevas viviendas para la burguesía¿ y de orden ideológico-estético: preocupación por el ornato de la ciudad y autocomplacencia de clase. Aunque en ciertos casos, como se ha repetido, estas plazas sirvieron de engarce entre la ciudad existente y la nueva ciudad, o simplemente ejercieron un influjo básico en la ornamentación de los espacios adyacentes, en general su vocación continuó siendo tradicional: la de un espacio apartado de la circulación viaria ". HERNANDO, J. Arquitectura en España ¿ Op. Cit. 444 eta 449. or.
  • 31. BASURTO FERRO, Nieves. "Plaza de los Arcos, un nuevo proyecto de Plaza Mayor para Bilbao". KOBIE aldizkaria (Arte Ederrak). Bizkaiko Foru Aldundia. VI. zk. 1989.
  • 32. Cerdaren eta Haussmannen proiektuen antzekotasunei eta desberdintasunei buruzko datuak izateko, ikus BOHIGAS, Oriol. "Los Ensanches Urbanos y su desarrollo". Boletín de Información Municipal. Donostia. 20. zk. (1960).
  • 33. MOSES R. "La obra del Barón Haussmann". El Siglo XIX. Cuadernos Summa-Nueva Visión. 2. urtea. 41. zk. 1969ko azaroa.
  • 34. BASURTO FERRO, Nieves. "La imagen de la ciudad. Concursos de fachadas. Bilbao 1902". In HENARES CUELLAR, Ignacio eta GALLEGO ARANDA, Salvador (ed). Arquitectura y Modernismo. Del Historicismo a la modernidad . Granada. Departamento de Historia del Arte. Universidad de Granada. 2000. 307-316. or.
  • 35. " Afición a las construcciones monumentales"; Monumental: "Lo muy excelente y señalado en su línea: un edificio grandioso (¿). Estilo grandioso, de amplias concepciones y ejecución acorde ". CALZADA ECHEVERRIA, Andres. Diccionario clásico de arquitectura y bellas artes . Bartzelona. Ediciones del Serbal. 2003. 499. or.
  • 36. EPALZA, E. Bilbaoko Udal Agiritegia. 1901- 5. atala-37-14.
  • 37. "El arquitecto Morales de los Ríos, Ducasse, el jardinero, dos artífices del San Sebastián moderno". Boletín de Información Municipal. Donostia. 8. zk. (1960).
  • 38. DONOSTY, Jose Mª. "Artífices del Ensanche". Boletín de Información Municipal. Donostia. 17. zk. (1963).
  • 39. SOLA MORALES, I. "Los edificios en la ciudad" in: Zenbait egile Arquitectura Teatral en España. Exposición de la Dirección General de Arquitectura y Vivienda. MOPU. Madril. 1984ko abendua - 1985eko urtarrila.
  • 40. RODRIGUEZ SORONDO, Mª del Carmen. Arquitectura Pública en la ciudad de San Sebastián . Donostia. Grupo Doctor Camino de Historia Donostiarra. 81. or.
  • 41. SERDAN y AGUIRREGAVIRIA, Eulogio. Rincones de la Historia Vitoriana . Gasteiz. Imprenta Provincial. 1914. 6-9. or.
  • 42. BIDAGOR, P. "Urbanismo y arquitectura de San Sebastián durante el último siglo". Revista Arquitectura. 64. zk. (1947). 160. or.
  • 43. DONOSTY, Jose Mª. "Artífices del Ensanche". Op. Cit.
  • 44. DONOSTY, Jose Mª. "1887-1924-1967. El Gran Casino de San Sebastián y su época". Boletín de Información Municipal. Donostia. 33-34. zk. Urtarrila-ekaina (1967).
  • 45. SERDAN Y AGUIRREGAVIRIA, E. ¿ Op. Cit.
  • 46. BASURTO FERRO, Nieves. "Plaza de los Arcos, un nuevo proyecto de Plaza mayor para Bilbao". KOBIE aldizkaria. Op. Cit.
  • 47. " Fue el casino "Kursaal", instalado por iniciativa particular de un empresario francés, con el visto bueno, claro está, de la corporación municipal que a cambio se aseguraba unos sustanciosos ingresos, al reservarse el 15% de la recaudación. De ese 15%, el Ayuntamiento estaba obligado a dedicar la mitad a "embellecer la ciudad" y la otra mitad a obras benéficas. Cumpliendo esa cláusula el Ayuntamiento sufragó en las décadas siguientes, con dinero del Casino, obras como las del Paseo de la Concha, del Paseo Nuevo o de los jardines de Santa Catalina ". LUENGO, F. San Sebastián. La vida cotidiana de una ciudad. De su destrucción a la Ciudad Contemporánea. (Sus gentes, costumbres, imagen, sociabilidad). Op. Cit. 68. or. " Algunos autores contemporáneos se atrevieron a cuantificar los ingresos generados por el turismo, haciendo unas evaluaciones en los años 1906 y 1915 que se movían en torno a los 20-22 millones de pesetas" . ARTOLA, M. (Ed.). Historia de San Sebastián . Op. Cit. 344. or. Kopuru hori (orientagarri moduan edo) 2002. urteko 18.750 milioi inguru izan zitezkeen. TORTELLA, G. El desarrollo de la España Contemporánea . Madril. Alianza Editorial. 2001. 367 or. (Ikus eranskinak).
  • 48. Arkitektura Eskolak Viollet-le-Duc arkitektoaren irakaspenak bere egin eta hedatu egin zituen, eta erabateko onarpen ofiziala ere eman zioten 1868. urtean, San Fernando Arte Ederretako Akademiak ohorezko kide izendatu baitzuen. Viollet-le-Duc iritzi honetakoa zen: " en primer lugar restaurar un edificio, no es conservarlo, repararlo o rehacerlo, es restablecerlo en un estado completo que puede no haber existido jamás ni en un momento dado ". Eta, horrenbestez, arkitekto bakoitzak askatasun osoa izan zezakeen eraikina egoera ideal batean ikusteko, estiloa eta dirua beste mugarik ez dituela. NAVASCUES PALACIO, P. "La Restauración Monumental como un proceso histórico: el caso español 1800-1950". In Curso de Mecánica y Tecnología de los Edificios Antiguos . Madril. COAM. 1987. 285-329. or.
  • 49. Hemendik hartutako datuak: Vitoria/Gasteiz. Guía de Arquitectura . Vitoria. COAVN (EHAEO). 1995. Op. Cit. .
  • 50. Hemendik hartutako datuak: Donostia/San Sebastián. Guía de Arquitectura . Donostia. COAVN (EHAEO). Op. Cit.
  • 51. BEGOÑA AZCARRAGA, Ana de. "El arte de los dos últimos siglos". In Historia de una ciudad. Vitoria. II la expansión moderna . Gasteiz. Bankoa. 114-115. or.
  • 52. DELMAS, J.E. "Cosas de antaño. El Viejo Puente de San Antón I". Eta "Cosas de antaño. Las Torres II." Fermin Hernanen Biblioteca Bascongadaren argitalpen batean jasotako artikuluak. Hona hemen horren titulua "Cosas de antaño. Capítulos Históricos por Juan Ernesto Delmas". I liburukia, Biografía por Fermín Hernán. Alava, Navarra, Guipúzcoa y Vizcaya . 1896. V. liburukia.
  • 53. " De 1877 a 1892 reside en París en cuya Escuela Nacional de Bellas Artes cursa la carrera de arquitecto. Allí traba conocimiento con los más grandes arquitectos de la época, con el gran Viollet-le-Duc, entre otros, quien oyéndole hablar de arquitectura, hubo de exclamar lleno de asombro: -Mais mon Dieu, vous étés né architecte! "El arquitecto Morales de los Ríos, Duchase el jardinero, dos artífices del San Sebastián moderno ". Op. Cit. A. Cortazarri buruz, ikus MACHIMBARRENA, Jose. "Necrología del Arquitecto. Antonio Cortazar y Gorria 1823-1884". Boletín de Información Municipal. Donostia. 17. zk. (1963). S. Achucarrori buruz ikus Bilbaoko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean arkitekto horri buruz dagoen argitaratu gabeko artikulua.
  • 54. Arabako Foru Aldundiaren eraikina ez zuten garai horretan egin (1833an egin zuten), baina eraberritu zutenean (1858an) ikuskera historizista oinarri zuten eranskinen eta zabaltzeen bidez jauregi formula horri egokitzea izan zuen helburu, argi eta garbi.
  • 55. SOLA MORALES, I. "Arquitectura Teatral". In: Zenbait egile. Arquitectura Teatral en España . Op. Cit.
  • 56. Zenbait egile. Arquitectura Teatral en España . Op. Cit. 112. or.
  • 57. " Los autores del proyecto, Luis Aladrén y Adolfo Morales de los Ríos, fueron dos arquitectos llegados a San Sebastián con motivo del concurso convocado por la construcción del Gran Casino. Para ello y como lo señalan en la Memoria presentada al concurso, visitaron y estudiaron diferentes casinos como los de Montecarlo y Biarritz ". RODRIGUEZ SORONDO, Mª Carmen. Arquitectura Pública en la ciudad de San Sebastián . Op. Cit. 115. or.
  • 58. GRANDIO, Yazmina. Urbanismo y Arquitectura Ecléctica en San Sebastián. Donostia. Grupo Doctor Camino de Historia Donostiarra. 1987. 75. or.
  • 59. DONOSTY, Jose. "Cara y cruz de los años veinte". Boletín de Información Municipal. Donostia. 61 zenbakitik 64ra (1974).
  • 60. GRAJEL, Luis S.; GOTI ITURRIAGA, Jose L. Historia del Hospital de Basurto . Bilbao. 1983.
  • 61. PEVSNER, N. Historia de las tipologías arquitectónicas . Bartzelona. Gustavo Gili. 1976. 185. or.
  • 62. Universidad de Deusto. Centenario 1886-1887-1986-1987. Bilbao. Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Saila. 1987.
  • 63. Espainiako industrigune nagusiaren muin-muinean Industria Ingeniarien Eskola egitea garrantzi handiko lana zen, eta horregatik eskolaren sustatzaileek oso ondo zaindu zuten nola eratu: Frantzia, Belgika, Alemania, Ingalaterra eta Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetako ingeniari eskoletara ere jo zuten informazioa eskatzeko (memoriak, informazio liburuxkak, programak eta erregelamenduak) Bilbaoko Ingeniarien Eskola teknologia eta zientzia irakaspenean paradigma izan zedin (" fábrica de ingenieros y directores de fábricas "). 1902ko abenduaren 31tik 1904ko urriaren 1era bitarteko aldiaren memoria, Enrique Gadea y Villardebó zuzendariak Patronatuko Juntari aurkeztua. Imprenta Pedro Ortega. 1905.
  • 64. GARCIA de la TORRE, B eta GARCIA de la TORRE, F.J. Guía de Arquitectura . Bilbao. COAVN (EHAEO). 1993. 120. or.
  • 65. LOYER, F. Paris XIXème siècle. L'immeuble et la rue . Paris. Hazan. 1987. 389. or.
  • 66. GINER de los RIOS, B. Cincuenta años de Arquitectura Española , II. Madril. 1980.
  • 67. RUCABADO, L. "Una consecuente aclaración". In Arquitectura y Construcción , 1916. urtea. 6. eta 8. or.
  • 68. HAUTECOEUR, L. Histoire de L'Architecture classique 1848-1900 . Paris. 1957. VI. or.
  • 69. Arkitektura Eskola sortzeari buruz hitz egiten ari zela, J.A. Gaya Nuñok horretaz hitz egin zuen, hain zuzen, eta adierazi zuen arkitektura ikasketak eguneratzeak arkitektoaren izaera bera aldatzen zuela " Todo ello era cierto e inapelable; pero no lo era menos que de este modo se truncaba la vieja tradición de los arquitectos, que, antes que toda otra cosa, se tenían y debían ser considerados como artistas ". GAYA NUÑO, J.A. Arte del Siglo XIX. (ARS HISPANIAE. Historia Universal del Arte Hispánico. XI. liburukia). Madril. Plus Ultra. 1966. 155. or.
  • 70. MIGNOT, C. L'architecture au XIXème ¿ 10. or.
  • 71. HERNANDEZ MATEO, Francisco Daniel. La búsqueda de la modernidad en la Arquitectura Española (1898-1958). Medio siglo de eclecticismo. Kordoba. Universidad de Córdoba. 1997. 14. or.
  • 72. Angel Urrutiak zenbait maila ezartzen ditu Modernismoari dagokionez, eta, horri jarraituz zenbait kategoria sortzen dira " Modernismo ocasional practicado esporádicamente, resentido por el influjo de maestros extranjeros (franceses, belgas, secesionistas vieneses), excepcional alguna vez en las diversas trayectorias de sus autores y condenado en gran parte a extinguirse por falta de investigación coherente. Y Modernismo epitelial, requerido oportunamente dentro de una atmósfera propia del cambio de siglo, diseminado en infinidad de obras dispersas por todas las ciudades españolas y hasta no hace mucho tiempo anónimas la mayoría, que se posa sobre estructuras y esquemas tradicionales, tanto para embellecer fachadas como para aplicarse en detalles interiores, trabajando en su conjunto con una profusión artesanal muy interesante ". URRUTIA, A. Arquitectura Española. Siglo XX . Madril. Cátedra. 1997. 45. or. Agian, bi adiera hauen baitan sartu beharko ditugu Euskadiko lan modernista gehientsuenak.
  • 73. GRANDIO, Yazmina. Urbanismo y Arquitectura ¿ Op. Cit. 64. or.
  • 74. BEGOÑA AZCARRAGA, Ana de. "El arte los dos últimos siglos". Op. Cit. 130. eta hurrengoak.
  • 75. GRANDIO Yazmina. Urbanismo y Arquitectura ¿ Op. Cit. 95. or.
  • 76. BASURTO, Nieves. Leonardo Rucabado y la Arquitectura Montañesa . Bilbao. Colegio Oficial de Arquitectos de Cantabria. Xarait. 1986.
  • 77. GARCIA de AMEZAGA, A. Aportación a la Geografía Urbana de Vitoria . Op. Cit. 238-239. or.
  • 78. ROSSELL, J.; CARCAMO, J. Los orígenes del hormigón armado y su introducción en Bizkaia. La fábrica Ceres de Bilbao. Bilbao. Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala. 1994.
  • 79. ENCIO CORTAZAR, J. Mª. Evolución urbana donostiarra . Op. Cit. 33. or.
  • 80. ELOSEGUI AMUNDARAIN, Jose. Mª. "La renovación del Ensanche Cortázar". Boletín de Información Municipal. Donostia. 27-28. zk. (1965).
  • 81. LOPEZ OTERO, Modesto. "Primer Centenario de la Escuela Superior de Arquitectura. Pasado y porvenir de la enseñanza de la Arquitectura". Modesto Lopez Otero katedratikoak eta akademikoak irakurritako diskurtsoa, eskolaren ospakizunetan, 1944ko abenduaren 18an. Revista Nacional de Arquitectura. (1945). 38. zk.
  • 82. NAVASCUES PALACIO, P. "Arquitectura". In NAVASCUES, P.; PEREZ, C.; ARIAS COSSIO, A. Mª. Del Neoclasicismo al Modernismo . Madril. Alhambra. 1979. 82. or.
  • 83. Arkitekto hauek, besteak beste: Gregorio Ibarreche y Ugartek 1892an lortu zuen titulua, Adolfo Gil Lezamak 1897an, Leonardo Rucabado Gomezek 1900ean, Santos Zunzunegui y Echeverriak 1901ean, Pedro Guimon y Eguigurenek 1902an, Ricardo Bastida Bilbaok 1902an, Victoriano Echeverria y Zuñigak 1904an¿ Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Agiritegian gordetako espedienteetatik hartutako datuak (1985).
  • 84. MAS SERRA, E. Arquitectos Municipales de Bilbao . Bilbao. Bilbaoko Udala. 2001. ENCIO CORTAZAR, Juan Mª. "Arquitectos del Ensanche hasta fin de siglo" in "Evolución urbana donostiarra". Boletín de Información Municipal. Donostia. 65etik 68ra bitarteko zenbakiak. (1975). MACHIMBARRENA, Jose. "Necrología del Arquitecto Antonio Cortázar y Gorría 1823-1884". Boletín de Información Municipal. Donostia. 17. zk. (1963).
  • 85. Maria Cristina hotelaren obrak Francisco Urcolak zuzendu zituen (Victoria Eugenia antzokiaren egilea da, eta garai horretan bertan, edo horren bueltan egiten ari ziren. Miramar jauregiaren obrak Goicoari agindu zizkioten. Bilbaon, Atanasio Anduizak -finkaren jabearen senitartekoa- zuzendu zituen, antza, Plaza Eliptikoko jauregitxoa egiteko lanak.
  • 86. COLA GOTI, Jose. Guía de Vitoria . Gasteiz. Imprenta de los Hijos de Iturbe. 1901. 31. or.
  • 87. BENGOECHEA, J. "Los puentes de Donostia". Euskal-Erria. Revista Vascongada. 1177. zk. (1917ko maiatzaren 30a).
  • 88. BASURTO FERRO, N.; RODRIGUEZ ESCUDERO, P.; VELILLA IRIONDO, J. "Anticipando el futuro: el Metro de 1920". In El Bilbao que pudo ser. Proyectos para una ciudad 1800-1940 . Bilbao. Bizkaiko Foru Aldundia. 1999.
  • 89. BASURTO FERRO, Nieves. Los maestros de obras en la construcción de la ciudad. Bilbao 1876-1910 . Bilbao. Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala. 1999.
  • 90. MARTIN RAMOS, Angel. "Labor de arquitectos y maestros de obras en los inicios del ensanche donostiarra". Ondare. Arte Plastiko eta Monumentaletako Aldizkaria. 21. zk. (2002). 345-360. or.
  • 91. Ponentzia 1915ean aurkeztu bazuen ere Donostian, 1914an idatzi zuen, Biltzarra urtebete atzeratu baitzen Munduko Lehen Gerra zela eta. Arte Español aldizkarian argitaratu zuten. Azaroa (1915).
  • 92. Aldizkaria 1922an hasi ziren argitaratzen (ezagutzen dugun lehen zenbakia bosgarrena da, irailaren 15ekoa; beraz, lehen zenbakia 1922ko ekainaren 15ekoa izan daiteke) izenburu honekin: La Construcción y las Artes Decorativas . Revista quincenal Técnico-Informativa de Arquitectura, Ingeniería y Artes Decorativas. Damian Roda kritikariak zuzendu zuen eta zuzendari teknikoa Pedro Guimon arkitektoa izan zen. Izen horrekin argitaratu zen azken zenbakia, guk dakigunez, 1923ko uztailaren 31koa da (II. urtea, 26 zk.). 1924tik aurrera (ezagutzen dugun lehen zenbakiak hau darama: III. urtea, martxoaren 31, 14. zk.), zenbait alderditan aurrekoaren ondorekoa-edo den aldizkari bat sortzen da: Propiedad y Construcción . Revista Mensual Técnico-Administrativa. Órgano de la Cámara Oficial de la Propiedad de Bilbao. Zuzendaria Enrique Landaburu zen (jada ez da arkitektoa), eta Gobernu Batzordean eta Batzordekideen Batzarrean ez dago arkitektorik. Aldizkariaren bilakaeran zenbait aldaketa izango ditu aurkezpen moduan, eta 1934ko abendura arte jarraituko dute argitaratzen. Azken zenbakia, dakigunez, hau da: XII. urtea, abenduaren 31 [1934], 142. zk.
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana