Red-ox erreakzioak. Kontzeptu orokorrak

Oso ohikoak diren erreakzio kimiko mota batzuk erreaktiboen artean elektroien transferentzia gertatzen dena dira. Erreakzio mota horiei oxidazio-erredukzio edo red-ox erreakzioak deitzen zaie, modu laburtuan. Hasiera batean, oxidazio erreakzioak oxigenoak eragiten zituela uste bazen ere, oxigenoak parte hartzen ez zuen oxidazio erreakzio batzuk aurkitu izanak, beharrezko egin zuen kontzeptua zabaltzea erreakzio mota horiek egoki zehazteko. Horretarako, oxidazio zenbakia definitu zen.

Oxidazio zenbakia

Atomo batek irabazten edo galtzen dituen elektroi kopuruari oxidazio zenbakia deitzen zaio. Ioi atomobakarraren oxidazio zenbakia bere kargaren berdina da.

Atomo elektronegatiboak elektroiak irabazteko joera dutenak dira; hala, ioi negatibo edo anioi bihurtzen dira (hori gertatzen zaio Cl¿-ari). Bestalde, atomo elektropositiboek elektroiak emateko joera dute, eta hala ioi positibo edo katioi bihurtzen dira (hori gertatzen zaio Na+-ari).

Oxidazio zenbakiak kalkulatu ahal izateko, arau orokor batzuk daude eta hauek dira:

  • Oxigeno atomoari beti -2 oxidazio zenbakia ematen zaio.
  • Hidrogeno atomoari +1 oxidazio zenbakia ematen zaio ez metalekin, eta -1 metalekin.
  • Litio, sodio, potasio, rubidio eta zesio atomoei beti +1 oxidazio zenbakia ematen zaie.
  • Berilio, magnesio, kaltzio, estrontzio eta bario atomoei beti +2 oxidazio zenbakia ematen zaie.

Oxidazio zenbakiaren kalkulua

Konposatu baten oxidazio zenbakia kalkulatu ahal izateko, hau egin behar da:

  • SO3-aren kasuan: oxigenoari -2 oxidazio zenbakia eman behar zaio. Hiru atomo daudenez, guztizko oxidazio zenbakia 3 × (¿2) = ¿6 izango da.; hori dela eta, molekula neutroa izan dadin, sufrearen oxidazio zenbakia +6 izan beharko da.

  • K2Cr2O7-an, kromoaren oxidazio zenbakia aurkitzeko, oxigenoarekin hasiko gara lanean berriro. Zazpi atomo daudenez, guztizko oxidazio zenbakia 7 · (-2) = -14 izango da. Potasioaren kasuan, berriz, metal alkalinoa denez, oxidazio zenbakia +1 izango da eta bi atomo daudenez: 2 × (+1) = +2.

    Oxigenoarena eta potasioarena batuz gero, -12 lortuko da. Kromoaren bi atomoen batura +12 izan behar denez guztizkoa 0 izan dadin, bakoitzaren oxidazio zenbakia +6 izan beharko du.

Oxidazio-erredukzio kontzeptua

Oxidazio prozesua atomo batek edo atomo multzo batek elektroiak galtzen dituen prozesua da:

Na ® Na+ + 1e-

Murrizte edo erredukzio prozesua, berriz, atomo batek edo atomo multzo batek elektroiak irabazten dituen prozesua da:

Cl2 + 2e- ® 2 Cl-

Atomo batek elektroiak galtzen dituen kasu guztietan beste batek irabazi egiten dituenez, oxidazio eta erredukzio prozesuak batera gertatzen dira, eta horregatik, prozesu horiei, modu laburtuan red-ox edo redox prozesuak deitzen zaie.

Oxidazio-erredukzio erreakzioak

Erreakzioan:

2 Na + Cl2 ® 2 NaCl

Oxidazio zenbakia zero duen sodioak sodio kloruroa osatzen du; horren oxidazio zenbakia +1 da. Horrenbestez, oxidazioa gertatu da:

Na ® Na+ + 1e-

Kloroaren oxidazio zenbakia 0 izatetik -1 izatera pasa da. Horrenbestez, erredukzio bat gertatu da:

Cl2 + 2e- ® 2 Cl-

Oxidazio eta erredukzio erreakzioak batera gertatzen direnez, horietako bakoitzari erdierreakzioak (semierreakzioak) deitzen zaie, eta erreakzio totala bien arteko batuketa da:

2Na ® 2Na+ + 2e- Oxidazio erreakzioa

Cl2 + 2e- ® 2 Cl- Erredukzio erreakzioa

2Na + Cl2 + 2e- ® 2 NaCl + 2e- Guztizko erreakzioa

Bi erdierreakzioak batu ahal izateko, bien artean elkarbanatzen den elektroi kopurua berdina izan behar da, batek ematen dituen elektroiak besteak hartzen dituen berak baitira.

Oxidazio eta erredukzio eragileak

Red-ox erreakzio batean elektroiak ematen dituen substantziari erredukzio eragilea edo besterik gabe erreduzitzailea deitzen zaio. Elektroiak ematea oxidazio prozesu bat denez, erredukzio eragilea izan ohi da oxidatzen dena.

Elektroiak hartuz parte hartzen duen substantziari, berriz oxidazio eragilea edo besterik gabe oxidatzailea deitzen zaio. Elektroiak hartzea erredukzio prozesu bat denez, oxidazio eragilea izan ohi da erreduzitzen dena.

Aurreko adibidean sodioa zen oxidatzen zen substantzia; hau da, elektroiak ematen zituena, eta horrenbestez, erredukzio eragilea zen. Aldiz, kloroa zen elektroiak bereganatzen zituena; hau da, gutxitu edo erreduzitu egiten zena zen, oxidatzaile gisa.

Oxidazio-erredukzio erreakziorik ohikoena metalen korrosioa da. Inguruko ingurumenak eragiten duen erreakzioaren ondorioa izan ohi da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana