Informazio gehiago
Azido eta baseen arteko erreakzioak. Kontzeptua eta teoriak
Azido eta base kontzeptuak
Hidrogeno klorurozko ur disoluzio batean zink barra bat sartzen dugunean, ondorengo erreakzio kimikoa gertatzen da: 2 HCl + Zn ® ZnCl2 + H2
Zinkarekin erreakzionatzean, konposatu jakin batzuek hidrogenoa sortzen dute eta konposatu horiei azido deitzen zaie.
Substantzia askok ez dute ezaugarri komun hori (zinkarekin erreakzionatzerakoan hidrogenoa askatzea) bakarrik betetzen, baizik eta beste hainbat ezaugarri ere komunean dituzte. Ezaugarri horietariko batzuk honako hauek dira: zaporea (guztiek dute ozpinaren zapore antzekoa, baina ozpinarena baino sendoagoa) eta tintaroi -papera gorritzen dute.
Bestalde, beste konposatu batzuek lixiba gustua dute eta tintaroi-paperari urdin kolorea ematen diote. Konposatu horiei base deitzen zaie. Baseen adibide bat hidroxido deitzen zaien substantzien multzoa da.Azidoei eta baseei buruzko Arrhenius-en teoria
Arrheniusen (1859-1927) teoriaren arabera, azido bat ur disoziazio batean H+ ioiekin disoziatzen den substantzia bat da. HA ® A- + H+
Hidrogeno kloruroak eta azido nitrikoak ezaugarri hori dute:
HCl ® Cl- + H+ y HNO3 ® NO3 - + H+
Baseak uretan disolbatzerakoan ioi hidroxidoak (OH-) eragiten dituzten konposatuak dira Arrheniusen ustez:
BOH ® B+ + OH-
Baseen adibide batzuk honako hauek dira:
NaOH ® Na+ + OH- y Ca(OH)2 ® Ca2+ + 2 OH-
Brönsted-Lowry-ren teoria
J. N. Brönsted-en (1879-1947) eta T. M. Lowry-ren (1874-1936) arabera, substantziek ez dute izaera azidoa ur disoluzioan disoziatu eta protoiak (H+) sortzen dituztelako bakarrik. Euren ustez, beste batzuei protoiak emateko duten erraztasuna da horren erantzulea.
Hala, Brönstedek eta Lowryk azido deitu zieten protoiak ematen dituzten substantziei; eta aldiz, base deitu zieten protoiak hartzen dituzten substantziei.
Azido klorhidrikoaren disoluzioaren azido izaera urari protoiak ematen dizkiolako gertatzen da. Ondorengo erreakzioan ikus dezakegu hori:
HCl + H2O ® Cl- + H3O+
Horrenbestez, protoiak ematen dituen substantzia azidoa (HCl) da; eta aldiz, hartzen dituena, basea (H2O). Al ion H3O+ ioiari hidroxonio ioia edo hidronio ioia deitzen zaio.
Badakigu hidrogeno ioia inoiz ez dagoela bere kasa aske, eta Arrheniusen teoriaren arabera, azido beraren disoziazioarentzat ondorengo erreakzioa lor dezakegu:
HCl ® Cl- + H+
Ekuazio hori, hala ere, modu honetan adieraz daiteke modu sinpleago batean:
HCl + H2O ® Cl- + H3O+
Teoria horri esker uler daitezke azidoen eta baseen arteko erreakzioak, argi baitago ez legokeela protoiak eman ditzakeen azidorik, beste substantzia batzuk ez baleude, basikoak, protoiak hartzeko.
Lewis-en teoria
G. N. Lewisek (1875-1946) azidoa elektroi pare bat, lotura kobalente koordinatu bat osatzeko, onartu edo partekatu ditzakeen substantzia bezala definitzen du. Bestalde, base bat elektroi pare bat eman edo partekatu ditzakeen substantzia da (lotura kobalente koordinatu bat osatzeko).
Hala, Lewisek azaldu zuenaren arabera uler dezakegu zergatik hidrogenorik ez duten substantzia batzuk, CO2 eta SO3 esate baterako, disoziatzerakoan protoirik eman ez dezaketenak, azidoenak diren ezaugarri batzuk dituzten.
Gehienetan, denboran zehar agertzen diren zientzia teoriek ez dituzte aurretik zeudenak baliogabetzen, baizik hobetu egiten dituzte aurrekoak. Azidoen kasuari dagokionez, Brönsteden teoriak Arrheniusen base kontzeptua orokortu egiten du, ezeztatu gabe. Aldiz, Lewisen teoriak, azidoaren kontzeptua ere orokortu egiten du, protoia ez dela elektroi pare bat onartzeko gai den bakarra adierazten baitu.Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Erreakzio kimikoak
- Azido eta baseen arteko erreakzioak. Kontzeptua eta teoriak
- Azido-base erreakzioak. pH. Neutralizazioa
- Azido-base erreakzioak. Azidoen eta baseen indarra
- Gatzen propietate azidoak eta basikoak
- Red-ox erreakzioak. Kontzeptu orokorrak
- Red-ox erreakzioak. Erreakzio doikuntza
- Red-ox erreakzioak: elektrokimika eta elektrolisia
- Katalizatzaileak