Informazio gehiago
Gatzen propietate azidoak eta basikoak
Azido sendoaren eta base ahularen gatza
Azido sendo batetik eta base ahul batetik eratorri diren gatzen ur disoluzioek pixka bat azidoa den pH-a izan ohi dute. Esate baterako, NH4Cl (s)-a uretan erabat disoziatzen da eta hau da adierazpena: NH4Cl (s) ® NH4+ (ac) + Cl- (ac)
NH4+ioiak, NH3-aren azido konjokatuak, hidrolisi bat pairatzen du. Hidrolisiaren eraginez, H3O+ a sortzen da, eta horrek izaera azidoa ematen dio disoluzioari:
H2O -aren kontzentrazioa beti konstantea denez, oreka konstantea, Ka, edo hidrolisi konstantea honako hau izango da:
Azido ahularen eta base sendoaren gatza
Azido ahul batetik eta base sendo batetik eratorritako gatzen ur disoluzioek pH basikoa izan ohi dute. Esate baterako, uretan sodio azetatoa disolbatzen badugu, erabat disoziatuko da eta hau izango da horren adierazpena:
CH3 - COONa (s) ® Na+ (ac) + CH3 - COO- (ac)
CH3-COO- ioiak, CH3-COOH-aren base konjokatuak, hidrolisia pairatzen du. Hidrolisiaren eraginez, CH3-COOH eta OH- ioiak lortzen dira; horrek guztiak, izaera basikoa ematen dio disoluzioari:
H2O -aren kontzentrazioa beti konstantea denez, oreka konstantea, Kb, edo hidrolisi konstantea honako hau izango da:
Gatz mota | Hidrolizatzen diren ioiak | pH-a |
Azido sendoa eta base sendoa | Batere ez | 7 |
Azido ahula eta base sendoa | Anioia | > 7 |
Azido sendoa eta base ahula | Katioia | < 7 |
Azido ahula eta base ahula | Anioia eta katioia | < 7 Ka > Kb bada = 7 Ka = Kb bada > 7 Ka< Kb bada |
Azidoaren eta base sendoen gatza
Azido sendo batetik eta base sendo batetik eratorritako gatzen ur disoluzioek pH neutroa izan ohi dute. Esate baterako, NaCl (s) disoluzioa uretan nahastuz gero, erabat disoziatzen da eta honela adieraz dezakegu disoziazio hori:
NaCl (s) ® Na+ (ac) + Cl- (ac)
Disoluzio indargetzaileak
Disoluzio indargetzaileak deitzen zaie pH-aren balioa konstante mantentzeko gaitasuna duten disoluzio motei, azido eta baseen kantitate txiki batzuk gehitu ondoren.
pH-aren kontrola disoluzio indargetzaile batean.
Bi modutakoak dira disoluzio indargetzailerik ohikoenak:
- Azido ahul baten eta azido ahularen gatz baten disoluzioa, katioi neutro batekin (esate baterako, honako hauen nahasketa: CH3 ? COOH y CH3 ? COONa).
- Base ahul baten eta base ahularen gatz baten disoluzioa, anioi neutro batekin (esate baterako, ondorengo hauen nahasketa: NH3 y NH4Cl).
Azido ahula/azido ahularen gatzari dagokionez, gaitasun indargetzailea erlazioa [CH3 ? COOH] / [CH3 ? COO?] nahiko konstantea mantentzen delako gertatzen da. Azido sendo bat gehituko bagenu, H3O+ ioiek base konjokatuarekin erreakzionatuko lukete azido ahul bat osatzeko; aldiz, base sendo bat gehituz gero, OH? ioiek azido ahularekin erreakzionatuko lukete euren base konjokatua osatzeko, eta hala azidoaren edo basearen gehitzea arindu egingo lukete.
Irudian ikus daitekeen bezala, pH-a aldatu egiten da NaOH-aren 0,01 mol edo HCl-aren 0,01 mol gehitzerakoan disoluzio indargetzaile batean eta ur puru litro batean.
Disoluzio indargetzaile baten gaitasun indargetzaileak muga bat du. pH-a konstante mantentzeko aukera disoluzioaren osagaien kantitateen baitan dago. Disoluzio indargetzaile bat eraginkorra izan dadin, bi osagaiak, azido ahula eta base konjokatua (edo bestela, base ahula eta bere azido konjokatua) kantitate handitan eta antzeko kontzentrazioetan agertu behar dira.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Erreakzio kimikoak
- Azido eta baseen arteko erreakzioak. Kontzeptua eta teoriak
- Azido-base erreakzioak. pH. Neutralizazioa
- Azido-base erreakzioak. Azidoen eta baseen indarra
- Gatzen propietate azidoak eta basikoak
- Red-ox erreakzioak. Kontzeptu orokorrak
- Red-ox erreakzioak. Erreakzio doikuntza
- Red-ox erreakzioak: elektrokimika eta elektrolisia
- Katalizatzaileak