Azido-base erreakzioak. pH. Neutralizazioa

Ur disoluzio bat, dituen protoi kontzentrazioaren arabera, azidoagoa izango da. Ur purua baino hidronio ioi kontzentrazio handiagoa duen disoluzioa azidoa dela esan dezakegu. Aldiz, hidronio ioien kontzentrazioa ur puruarena baino txikiagoa bada, disoluzio hori basikoa dela esan behar da.

Uraren oreka ionikoa

Ur purua elektrolito ahula da eta bere H3O+ eta OH? ioietan disoziatuta dago. Oreka honela adieraz dezakegu:

Hidroxonio edo hidronio ioien (H3O+) kontzentrazioaren produktuari, ioi hidroxidoen kontzentrazioaz osatua dagoena, OH?, uraren produktu ionikoa deitzen zaio eta Kw bezala adierazten da. Produktu horrek balio konstante bat du eta honako hau da: 10?14 a 25 ºC.

Kw = [OH?][ H3O+] = 10?14

Ur puruan hidronio ioniko bakoitzeko hidroxido ioi bat dagoenez, kontzentrazioa berdina dela esan dezakegu eta horrenbestez:

10?7 × 10?7 = 10?14

Disoluzio azidoak, baseak eta neutroak

Substantzia basiko bat ur purutan disolbatuko bagenu, hidroxido ioien kontzentrazioa handiagotuko genuke, eta horrenbestez, uraren produktu ionikoa lortu ahal izateko, hidronio ioien kontzentrazioa txikitu egin beharko litzateke.

Aldiz, ur purutan azido bat disolbatuko bagenu, berau disoziatu egingo litzateke eta protoiak sortuko lirateke. Horri esker, protoien kontzentrazioa handiagotu egingo litzateke, eta hidroxido ioiena gutxitu, uraren oreka ionikoa bete dadin.

Horrenbestez, ondorengo erlazio hauek lor ditzakegu:

  • Disoluzio azidoa [H3O+] > [OH?] denean
  • Disoluzio neutroa [H3O+] = [OH?] denean
  • Disoluzio basikoa [H3O+] < [OH?] denean

Ur disoluzio neutro batean hau betetzen bada: [OH?] = [ H3O+] = 10?7 M, ondorengo hau lortuko dugu:

  • Disoluzio azidoa [H3O+] > 10?7 M denean
  • Disoluzio neutroa [H3O+] = 10?7 M denean
  • Disoluzio basikoa [H3O+] < 10?7 M denean

pH kontzeptua

pH-a hidronio ioien kontzentrazioaren logaritmoa da, baina zeinua aldatuta.

pH = ? log [H3O+]

Horren ondorioz:

Disoluzioa [H3O+] pH
Azidoa
10?7M
7
Neutroa
10?7M
7
Basikoa
10?7M
7

Neutralizazio erreakzioak

Neutralizazio erreakzioetan azido bat base batekin erreakzionarazten da disoluzioan dagoen substantzia azido edo basiko baten kontzentrazioa zein den zehazteko helburuarekin.

Azido kantitate ezezaguna duen disoluzio azido bat badaukagu, kantitate hori zein den jakin dezakegu base bat pixkanaka-pixkanaka gehituz, disoluzioa neutralizatu arte.

Disoluzioa neutralizatu denean, eta gehitu diogun base kantitatea zein den badakigunez, disoluzioan zegoen azido kantitatea zein den jakin dezakegu.

Azido baten eta base baten arteko erreakzio batean lortzen diren produktuak beti gatz bat eta ura izan ohi dira:

azidoa + basea ® gatza + ura

Esate baterako, klorhidriko azidoaren eta sodio hidroxidoaren arteko erreakziotik sodio kloruro gatza eta ura lortuko genituzke:

HCl + NaOH ® NaCl + H2O

Adierazleak

Adierazleak beraiek dauden disoluzioaren azidotasuna aldatzerakoan, kolorez aldatzeko ahalmena duten substantziak dira. Gehienetan azido organiko ahulak izan ohi dira.

Horren adibide bat tintaroi papera da; disoluzio basiko batean sartzerakoan, urdin bihurtzen da, eta aldiz, disoluzioa azidoa bada, gorritu egiten da.

Ohiko izena pH tartea (*) Azidotan dagoela duen kolorea Basean dagoela duen kolorea
Kresol gorria 0,2-1,8 gorria horia
Timol urdina 1,2-2,8 gorria horia
Bromofenol urdina 3,0-4,6 horia purpura
Metilo laranja 3,1-4,4 gorria horia

(*) Kolore aldaketa gertatzen den eremua.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana