Itzuli orri osora

Erabilera industriala

Azidoek eta baseek berebiziko garrantzia dute industria kimikoan. Azido sulfurikoa da, bereziki, mundu mailan gehien ekoizten den substantzia industria petrokimikoan, metalurgian eta garbigarrien eta paperaren fabrikazioan erabilera ugari baititu. Amoniakoarekin batera, oso erabilia da ongarriak, zuntzak eta plastikoak sortzeko. Azido fosforikoa ere ongarriak eta garbigarriak sortzeko erabili ohi da. Aldiz, kaltzio oxidoa metalurgian erabili ohi da maiz, urak tratatzeko, zementuak egiteko eta produktu kimikoak sortzeko.