Informazio gehiago
Triangeluen elementuak
Triangeluen familiak
Triangelu esaten zaio hiru alde dituen poligonoari. Hortaz, triangelua existitzen den irudi geometriko itxi sinpleena da. Bereizgarria da barneko hiru angelu dituelako eta angelu diagonalik ez duelako. Triangeluaren bi aldek bat egiten duten elkargune edo ebaketari erpin deritzo.
Triangeluen sailkapen ugari proposatu izan dira:
- Aldeen luzeraren arabera hiru triangelu mota bereizten dira; triangelu aldeberdinak, hiru aldeak berdinak dituztenak; triangelu isoszeleak, bi alde berdin eta alde ezberdin bat dutenak; eta triangelu eskalenoak, hiru alde desberdin dituztenak.
- Aurreko angeluen arabera, hiru triangelu mota bereizten dira; zorrotzak, hiru angeluak zorrotzak direnean; angeluzuzenak, angelu zuzena (90 gradukoa) dutenak; eta kamutsa, angeluetako bat kamutsa (90 gradu baino handiagoa) denean.
Triangelu angeluzuzenek interes bereziko familia geometrikoa osatzen dute, arrazoi eta funtzio trigonometrikoak definitzeko oinarri gisa balio dutelako. Triangelu angeluzuzenetan, hipotenusa deritzo angelu zuzenari aurkako aldeari, eta kateto beste bi aldeei.
Triangelu motak.
Triangeluen propietateak
Triangelu guztiek oinarrizko propietate geometrikoen multzo garrantzitsua egiaztatzen dute:
- Bere aldeetako edozein da beste bien batura baino txikiagoa eta aldea baino handiagoa.
- Triangelu baten barneko hiru angeluen batura angelu lau baten parekoa da (180 gradu). Hortaz, triangelu aldeberdinek hiru alde berdin eta hiru angelu berdin dituzte, 60 graduko balorekoak.
- Angelurik handiena triangeluaren alderik luzeenari kontrajartzen zaio, eta alderantziz. Era berean, bi alde berdinak badira, horien barneko angelu kontrajarriak ere berdinak dira, eta alderantziz. Beraz, esaterako, triangelu aldeberdinak erregularrak dira.
Triangeluen elementuak
Barneko alde eta angeluez gain, triangelu batean beste elementu interesgarri batzuk ere zehaztu daitezke geometriaren ikuspuntutik.
- Altuera deritzo alde batetik kontrako erpinera trazatutako perpendikular bakoitzari. Triangelu baten hiru altuerak ortozentro izeneko puntuan ebakitzen dira.
- Triangelu baten erdibitzaileak triangeluaren aldeetako perpendikularrak dira, erdiko puntu batetik hartuta. Triangelu baten hiru erdibitzaileen ebakitze-puntua zirkunzentroa da (zirkunzentroa triangeluan zirkunskribatutako zirkunferentziaren erdigunea da halaber).
- Triangelu baten erdibitzaileak alde baten erdiko puntutik kontrako erpinera trazatutako zuzenak dira. Triangelu baten hiru erdibitzaileak barizentro edo grabitate-gune deritzan puntuan ebakitzen dira.
- Erdikariak triangelu baten angeluak erditik zatitzen dituzten zuzenak dira. Triangelu baten hiru erdikariak intzentro deritzan gunean elkartzen dira (gune hori bat dator triangeluan inskribatutako zirkunferentziaren erdigunearekin).
Triangelatzeak
Triangelua oso irudi garrantzitsua da geometrian, besteak beste, edozein poligono ganbila triangeluen konbinaketa gisa deskriba daitekeelako. Teknika horri triangelatzea deritzo, eta poligonoen elementuen arteko erlazioak ezartzea ahalbidetzen du, bai eta bere azalerak eta beste propietate geometrikoen neurketa erraztu ere.
Poligono ganbil bat triangelatzeko, aski da bere erpinetako bat hautatu eta erpin horretatik diagonal guztiak kontrako erpinetara botatzea. Triangelatzeko beste prozesu onargarri bat ere badago, poligonoaren puntu bat edo batzuk finkatu eta horiek zuzenen bitartez erpin bakoitzarekin elkartzea alegia.
Pentagono berdinaren triangelatze posibleen adibideak.
Poligono ganbiletan propietate orokor bat betetzen da: poligonoaren barneko angeluen batura poligonoak dituen angelu lauen kopurua (180 gradu) berdin alde kopurua ken 2 da beti.
Poligono baten barneko angeluen propietatearen irudia.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
