Garcilasoren ondoko poesia

1543an Boscan eta Garcilasoren (10. gaia ikusi) obrak argitaratzen direnetik, panorama poetikoa funtsean zabaltzen da eta aberastu egiten da, Gaztelako tradizioa eta poesia berria bildu eta txandakatzean. Poesia lantzea gizalegeko araua zen; beraz, poetak gizarte-maila guztietakoak ziren. Tradizio literarioan beti gertatzen den bezala, hala-holako poeta asko egon ziren eta beste batzuk nabariak izan ziren, poesiaren ibilbideari ukitu pertsonala eman ziotenak.

Fernando de Herrera

Fernando de Herrera (1534-1597) ia ez zen bere jaioterritik atera eta apaltasunez bizi izan zen eliz onuraz.

Aparteko heziketa humanista izan zuen eta bere bizitza poesia eta kritika lantzen eman zuen. Bere garaikideen ustez, oso poeta zorrotza izan zen bere buruarekin eta besteekin. Bere garaiko poeta onena zela esaten zen, Garcilasoren atzetik.

1582an Algunas obras poema bilduma laburra argitaratu zuen. Lan hori petrarkismo, neoplatonismo eta elizaren tradizioaz beteriko sonetoek, kantek, elegiek eta eglogek osatuta zegoen.

Fernando de Herrerak oso interesgarriak ziren bere ideia estetikoak azaldu zituen Garcilasoren poesiei egindako iruzkin zabal batean: Anotaciones a Garcilaso de la Vega (1580).

Frai Luis de Leon

Frai Luis bizi zen bitartean, Horazioren oden bost itzulpen eta salmo batzuk baino ez ziren argitaratu.

Obra poetikoa

  • Jatorrizko poesia: odek zati handiena osatzen dute. Oda edozein gai, ahapaldi laburrak eta bertso-lerro kopuru mugagabea dituen konposizioa da. Hala ere, normalean odetan agertzen diren bertso-lerroak ez dira ehun baino gehiago.
  • Frai Luisen oden gaiak asko dira, nahiz eta, orokorrean, tradizio estoiko eta neoplatonikoaren berak diren, kutsu pitagorikoekin: bertutearen goraipamena, grinak menderatzea, Jainko musikari edo arkitekto batek sortutako unibertsoaren harmonia begiratzea.

Prosazko obra

Frai Luis bere garaiko prosista miretsienetako bat izan zen. Bizi zen bitartean, bi obra bakarrik argitaratu zituen gaztelaniaz:

  • De los nombres de Cristo. Bibliak Kristori ematen dizkion izenei buruzko oso tratatu teologiko konplexua da. Frai Luisek lan teologikoa jende askorengana heltzea nahi zuen, horretarako herri hizkera erabiliz. Miretsi beharreko liburua da, bere prosagatik eta bere edukiagatik.
  • La perfecta casada, Salomonek emakume ezkonduen eta beren bertuteei buruz asmatutako esaera zaharren gaineko iruzkin morala da.

San Juan de la Cruz

San Juan bere testuinguru poetikoaren barnean nahiko ondo azal daitekeen poeta da. Bera ulertzeko, Garcilaso, fray Luis eta Cantar de los Cantares obrara baino ez da jo behar. Eta, hala ere, poeta arraroa eta bitxia da tradizioekin, bere edukia oso zaila baita: mistika.

Poema nagusiak

Bere hiru poema nagusiak inolako iruzkinik gabe egin ziren hasieran. Moja eta fraideen eskariz, San Juanek Jainkoarekiko lotura eskuratzeko gidari erabiliko zen iruzkina egin zuen.

Iruzkinek prozesu mistikoan sarrien agertzen diren ikurrak azaltzea ahalbidetzen dute, hala nola, gaua, espirituen ezkontzak eta garra.

  • Noche oscura:

    Liburuak poema bat, prosazko iruzkin bat eta marrazki bat ditu. Emakume baten ahotan jartzen diren lirek poema osatzen dute. Horrela, neska bat bere etxetik mozorrotuta atera dela esaten dute, bere maitearekin batzeko asmoz, eta han biek bat egiten dutela.

    "Quedéme y olvidéme, el rostro recliné sobre el amado;cesó todo y dejéme,dejando mi cuidadoentre las azucenas olvidado"

    Bertsoz bertso, oso ondo egituratuta, iruzkinak prozesu mistikoaren doktrina garatzen du, lau liburutan zehar.

  • Cántico espiritual:

    Liratan idatzitako poema batek eta prosazko iruzkin batek osatuta dago.

    Poema Cantar de los Cantares obraren moldaketa da. Horretan bezala, Emazte eta Senarraren artean hitz egindako poema da: emaztea senarraren bila ibili da, hainbat mendi eta haranetatik eta azkenean, bera aurkitzea lortu du, maitasunez besarkatzen duela.

  • Llama de amor viva:

    Sei bertso-lerroko sei lirek osatutako poema da. Poetak Hirutasunarekin bat egitean sentitzen duen garrari egindako oda edo antzeko zerbait da.

Garrantzi gutxiagoko poemak

San Juanek beste poema labur batzuk idatzi zituen, iruzkinik ez zutenak. Poema horiek aurreko hiruen unibertso sinboliko eta mistiko beraren barnean kokatuta daude eta hobeto ulertzeko, hobe da poema nagusien iruzkinak irakurtzea aurretik.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana