Erdi Aroko olerki kultua. Mester de clerecía

Mester de clerecia olerki kultuaren korronte bat izan zen; horren bitartez, monjeek testuen bidez hartutako jakituria zabaldu nahi zuten. Horretarako, monasterioetara joaten ziren erromesen aurrean kontaketa didaktikoak errezitatzen zituzten. Gordetako bi obrarik garrantzitsuenak Gonzalo de Berceoren Los milagros de Nuestra Señora eta Hitako artzapezaren Libro del buen amor, cuaderna vía izeneko ahapaldian idatziak.

Klerezia-poesia

  • Klerezia-poesia helburu didaktikoa eta izaera kultua dituzten olerki narratiboak dira, cuaderna vía-n XIII. eta XIV. mendeetan idatziak.
  • Olerki juglarezkoak eta klereziakoak oso desberdinak ziren; lehenengoek folklorean eta gertaera epikoetan hartzen zuten inspirazioa, ez zuten silaba kopuru bera konposizio osoan, eta euren errima asonantea zen. Besteek eduki didaktikoa (ez derrigorrez erlijiosoa) zuten, eta cuaderna víak eskatzen zuen abilitate teknikoa azpimarratzen zen euretan.
  • Cuaderna vía edo tetrasforo monorrimoa olerkari kultuek erabiltzen duen forma metrikoa da. Hamalau silabetako lau bertso-lerro ditu; horien erdian eten edo pausa bat dauka, eta errima kontsonantea du.

Erdi Aroko literaturaren oso gai arrunta herriko debozioa bultzatzea zen. Irudia Alfonso X el Sabio Cantigas de Nuestra Señoraren zati bat da.

Gonzalo de Berceo

Helburu didaktikoa betetzeaz gain, Berceok ospea eta prestigioa eman nahi zion monasterioari, erromes-leku bihurtuz. Horregatik, bere lanetako saindu gehienak San Millanekin edo gertuko lekuekin erlazionaturik zeuden.

Los milagros de Nuestra Señora

Alegoriazko sarrera batek hasiriko hogeita bost miraritako bilduma da. Mirari bakoitza koadro antzeko bat da, bekatarien Birjina erredentorearen irudiaren marko bezala balio duena. Ipuin askok jatorri folklorikoa eta eduki komikoa dute.

Testu latindarretako ipuinik zailenak jendearengana eramateko helburuarekin, idazleak hizkera erraza erabiltzen du, diminutibo, sinonimo, herriko espresio eta errefrau eta guzti. Gainera, juglare bezala aurkezten du bere burua, juglaretza erreferentziekin (4. gaia ikusi).

Libro de buen amor

Libro de buen amor klerezia-poesiaren obra nagusia da. Juan Ruiz, Hitako artzapeza, izan zen idazlea. XIV. mendeko literatur panorama lan honek markatzen du. Bertan, Erdi Aroko ideia asko agertzen dira, burgesiaren ideia berriak aurreratzen dituen ikuspegi kritikoarekin.

Libro de buen amor, garaiko edizioan.

Gaia eta egitura

Lehenengo pertsonan kontatutako maitasunezko abentura batzuek osaturiko obra da. Ipuin autobiografikoa egiturako errekurtsoa da, olerkia osatzen duten episodio lirikoak eta narratiboak (maitasunari eta horren engainuei buruzkoak) lotzeko.

Obra osatzen duten materialak

  • Fabulak eta apologoak, abenturetan sartuta adibide bezala.
  • Satirak, diruaren botereari buruz egiten direnak bezala.
  • Konposizio lirikoen bilduman Juan Ruízek cuaderna vía eta beste ahapaldi batzuk erabiltzen ditu.
  • Alegoriazko ipuina, Carnal jaunaren eta Cuaresma andrearen artean parodiazko borroka garatzen zuena.
  • Pamphilus komedia latindarraren birkreazioa, doña Endrina eta don Melónen arteko maitasuna kontatzen duena. Haien artean Trotaconventos atsoa sartzen da.

Helburua

Zaila da obraren izaera didaktikoa edo entretenimenduzkoa zehaztea, elementu erlijioso eta profano asko baitaude, baita tonu ohartarazlearen eta burlazko tonuaren arteko joan-etorriak ere.

Mester de clereciaren obra anonimoak

  • Libro de Alexandre: Alejandro Magnoren bizitza kontatzen da, jaio zenetik hil zen arte, doktrinako izaera argiarekin.
  • Libro de Apolonio: Gizonik galantena bezala aurkezten den Apolonio erregearen bidaia gorabeheratsuak kontatzen ditu.
  • Poema de Fernán González: Gaztelaren askatasuna (Leonen menpean zegoen) kontatzen da, Gaztelako lehenengo kondearen bidez. Elementu erlijioso batzuk gehitu dira, protagonistaren izaera heroikoa aldatzen dutenak.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana