Ahozko olerkia Erdi Aroan (II). Epika

Narrazioa aro guztien zaletasuna da. Epika neurtitzez egindako narrazio heroikoa da. Erdi Aroan, guda eguneroko errealitatearen zatia zen. Errekonkistari eta erresumen arteko borrokei esker, gudak jendearen bizitzan arruntak izanik. Historiako ekintza nagusiak ezagutzeko jakin-minak epopeiak eta ipuin epikoen sorrera azaltzen dute.

Gesta-kantak

Olerki epikoak juglareek errezitatzen edo abesten zituzten, musika tonuerditsuaren laguntzaz, eta gesta-kanta izena zuten (latineko gestae, "ekintzak, garaipenak"). Horietan heroi baten garaipenak abesten ziren; jendeak herri edo aroaren bertuteak ikusten zituen heroi horrengan.

Beste lurralde batzutan, Frantzian, esate baterako, lan epiko asko gorde egin dira (50. gaia ikusi), baina Gaztelan hiru gesta-kanta baino ez daude:

  • Cantar de Roncesvallesen (XIII. mendeko kodizea) mila bertso-lerrotako zati bat.
  • Mocedades de Rodrigori (XIV. mendea) buruzko olerki zaharra eta oso akastuna gordeta.
  • Cantar de mio Cid (XIV. mendearen hasierakoa).

Cantar de mio Cid

1099an hil zen Rodrigo Díaz de Vivar pertsonaia historikoaren ekintzak kontatzen zituen. Kopiatua izan zen eskuizkribua XIV. mendekoa zen.

Gaia

Cantarrek hiru zati edo kanta zituen:

  • Cantar del destierro zatian, Gaztelako Alfonso VI. erregearen agindupean, Cid-a bere lurraldeetatik doala kontatzen da. Jimena bere emaztea eta bere alabak monasterio batean utzita, moroen lurraldera doa. Han, onura handiak lortu eta gero, opariak egiten dizkio erregeari, bere barkamena lortzeko.
  • Cantar de las bodas zatia erregearen barkamenarekin hasten da. Erregeak Cid-a eta bere familia Valentzian elkartzea uzten ditu, Valentziaren konkista olerkiaren zatirik garrantzitsuena baita. Erregeak Cid-aren alaben eta Carrioneko infanteen arteko ezkontzak antolatzen ditu, baina Gaztelako noble boteretsu horiek euren aberastasuna baino ez dute nahi.
  • Cantar de la afrenta de Corpes zatian, Carrioneko infanteen ausardiarik eza eta zekenkeria erakusten da. Mendekua egiteko, infanteak Valentziatik alde egiten dute emazteekin (Cid-aren alabekin), eta bidean jo eta uzten dituzte. Cid-ak justizia eskatu eta erregeak epaitu eta Carrioneko infanteak kondenatzen ditu, dolu batean porrot egiten dutenak.

Crónica del Cid Campeador (1502) liburuaren irudia. Bertan, Carrioneko infanteak, guztiz beldurtuta, lehoi batetik ihes egiten dute.

Cantar de mio Cid obraren gaia eta egitura

  • Gai nagusia protagonistak ohorea berreskuratzea da.
  • Obraren barruko egitura Cid-aren ohorea galtzeari eta berreskuratzeari buruzkoa da.
    • Erbesteratzean ohore publikoa galdu arren, Rodrigok Valentziaren konkistarekin berreskuratzen du (baita erregearen barkamena ere).
    • Botere politikoarekin, Carrioneko infanteek alabekin egin dutena ohore pribatua galdarazten du. Hala ere, hori ere berreskuratzen du alaben eta erregeen semeen arteko ezkontza adieraztean.

Cid-a lehenengo aldiz erbesteratua izan zen Alfonso VI. erregea zin egitera behartu baitzuen Sancho II el Fuerte hilketan zerikusirik ez zuela.

Erromantze-bilduma

Epikaren gainbehera XIV. mendean hasi zen. Orduan, erromantzeen zabaltzeari buruzko lehenengo zeharkako testimonioak sortu ziren: narraziozko olerkiak, ahozkoak eta herrikoak, literatura kultuaren parte ez direnak.

Erromantzearen ezaugarriak

Erromantzea luzera askotako olerkia da, zortzi silabako bertso-lerroek (bikoitietan errima, bakoitiak aske) osatuta. Errima asonantea izaten da.

Erromantzeak estiloaren ezaugarri garrantzitsu batzuk ditu:

  • Berezitasuna: baliorik ez duena kentzen da, adierazgarritasunik handiena lortzeko. Horrenbestez, erromantze askotan ipuin luze baten eszenarik garrantzitsuena baino ez da kontatzen. Ezaugarri horrek fragmentarismo izena du.
  • Dramatismoa: intentsitate afektiboa lortzeko, tradizioko lirikaren errekurtso arruntak erabili behar dira, harridurazko eta galderazko ikurrak bezala. Erromantzeak, gainera, beste errekurtso batzuk erabiltzen ditu ekintzari dramatismoa emateko, elkarrizketa edo errepikapena bezala.
  • Hizkera: erromantzeek eta lirikak joskera erraza dute; erromantzeek eta epikak, ordea, formula eta epiteto epikoak. Horretaz gain, hizkera zaharra eta aditz-denboren erabilera arraroa azpimarratzekoak dira erromantzean.

Erromantzeen sailkapena

  • Berrikoak: erromantzearen konposiziotik gertu dauden berri historikoak kontatzen dituzte.
  • Epikoak edo heroikoak: Cid-arekin eta Espainiako eta atzerriko epikako beste heroiekin erlazioa dute episodioak kontatzen dituzte.
  • Nobeleskoak edo juglareskoak: Maitasun istorioak kontatzen dituzte, eta emakumeek funtsezko protagonismoa dute.
  • Mugaldekoak: erresuma musulmanen helmugan izandako gertaerak kontatzen dituzte. Erromantze horietan, musulmanak pertsona sentiberak eta galantak aurkezten dituzte.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana