Informazio gehiago
Eleberri errealista Ingalaterran eta beste hainbat herrialdetan
Dickens eta idazlearen egoera berria
Ingalaterrako biztanleria irakurtzera ohituta zegoen aurretik. Egunkariarekin batera edo kapituluka oso merke saldutako emanaldikako eleberri edo foiletoien bermatzeak idazleekiko benetako irrika sorrarazi zuen, irakurleentzat heroiak bihurtu zirelarik. Sistemak baldintzatua, garaiko eleberriak zabalak izan ohi ziren, egitura aldakorreko intrigazko korapilo eta amaiera zoriontsuarekin.
Charles Dickens idazle ospetsu berriaren adibide bat izan zen, irakurleek haren hileko emanaldiak biziki itxoiten baitzituzten. Haurtzaroan, berriz, gogor lan egin behar zuen, zorrak zirela eta, aita espetxeratu zutenean.
Bere estreinako lanak Los papeles póstumos del Club Pickwick umorezko obra eta Oliver Twist izan ziren, azkena umezurtz gaixo baten istorio ilun bati buruzkoa. Honi jarraitu zioten melodrama sentimentalak, La pequeña Dorrit eta Canción de Navidad ipuin famatua izan ziren.
Bere eleberririk azpiragarrienak beranduago agertu ziren: David Copperfield (1849-1850) lan autobiografikoa, Tiempos difíciles (1854) langile-bizimoduari buruzkoa, eta Grandes esperanzas (1860-1861).
David Copperfield nobelaren 1850ko argitalpenerako ilustrazioa, H. K. Brownek egindakoa. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Bestelako nobelagile ingelesak
William Thackeray (1811-1863) idazleak La feria de las vanidades (1848) emanaldika argitaratu zuen. Korapilo sentimental honen bidez, garaiko gizartearen kritika samur eta ironikoa egin zuen.
Wilkie Collins (1824-1889) izen handikoa izan zen La priedra lunar eta La dama de blanco intrigazko eleberriei esker.
Brönte ahizpen kasua berezia da, garaian ezezagunak izan baitziren, alde batetik isolatuak bizi zirelako; eta bestetik, doinu misteriotsu eta erromantikoan idatzitako eleberrietan, maitasun grina erabakigarria zelako. Emilyk (1818-1848) Cumbres borrascosas (1847) obra besterik ez zuen idatzi; Charlottek (1816-1855) Jane Eyre (1847) idatzi zuen besteak beste, eta Annek ( 1820-1849), berriz, Agnes Grey idatzi zuen.
Mary Ann Evans (1819-1880) George Eliot ezizenaz ezagutzen dugu. Bere eleberrietan deskribatutako herri giro eta moralezko gatazkak bereizgarriak dira (Silas Marner, 1861 eta Middlemarch, 1871)Bestelako herrialde europarrak
- Alemaniako burgesiaren ahuleziak ez zuen eleberri errealista zuzpertu. H. Storm idazlearen moduko narratzaile erromantikoak, «heziketa elaberria» azpigeneroa lantzen jarraitzen zuten oraindik: adibidez El veranillo de San Martín (1857) A. Stifterrek idatzitakoa eta G. Kellerren Enrique el verde (1855).
Benetazko errealista bakarra Theodor Fontane (1819-1898) izan zen. Bere Effi Briest (1893) obra, giro aristokratikoan gertatutako ezkontzaz kanpoko harreman bati buruzkoa, mende hartako eleberririk hoberenetariko bat izan zen.
- Italian scapigliaturak bideratu zuen Erromantizismotik eratorritako trantsizioa: naturalismoa eta frantses poesia gaitzetsiaren eraginpean osatutako Milaneko idazle taldea. Haien artean Camillo Boito bereizten dugu, Senso (1883) obraren idazle.
Verismo edo errealismoa bi idazle siziliarraren eskutik heldu zen:
- Luigi Capuanak (1839-1915), Zolaren jarraitzaileak, psikologia konplexuko pertsonaien bitartez deskribatzen du hiriko bizimodua (Giacinta, 1879) eta mendiko bizimodua (El marqués de Roccaverdina, 1901).
- Giovanni Verga (1840-1922), aldi horretako pertsonaiarik bereizgarriena, herri bizimoduan eta langile mailan oinarritutako ipuin (Relatos rústicos, 1883) eta eleberrien idazle (Maestro don Gesualdo, 1889) izan zen. Los Malasangre bere obra nagusian marinel senide siziliar baten hondoratzea kontatzen du.
- Portugalen Camilo Castelo Branco (1826-1877) nobelagile erromantiko nabarmena zegoen, Amor de perdición obraren idazle. Jose Maria Eça de Queirosek (1845-1900) izen handiagoa lortu zuen, bere eleberrietan aristokrazia (La ilustre casa de Ramires, 1897) eta burgesia (Los Mayas, 1888) modu kritiko hotzean aztertu zituelarik. Bere maisulana El primo Basilio (1878) izan zen, adulterio kasu bati buruzko istorioa.
Senide behartua josten, bizirik irautearren izeneko grabatuan islatutako txirotasuna oso gai hedatua izan zen XIX. mendeko narratiban.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- XVIII eta XIX mendeetako literatura Europan
- XVIII. mendeko literatura Frantzian
- XVIII. mendeko literatura Ingalaterran
- XVIII. mendea Alemanian eta Italian
- Alemaniar Erromantizismoa
- Erromantizismo ingelesa eta frantsesa
- Italiako Erromantizismoa. XIX. mendeko literatura Hispanoamerikan
- XIX. mendeko Iparramerikako literatura
- Frantziako eleberri errealista
- Eleberri errealista Ingalaterran eta beste hainbat herrialdetan
- XIX mendeko Errusiar literatura
- XIX. Mende bukaerako Frantziar poesia