Italiako Erdi Aroko poesia handia. Ipuina Erdi Aroan

Italiako literaturak Europako Erdi Aroko kulturari eman zizkion hiru idazle nagusiek Errenazimentuko espiritu berria iragarri zuten jada. Hiru idazle horietako bi poetak ziren: Dantek amaitzen ari zen garai osoa sartu zuen bere obra erraldoian; Petrarkak, berriz, poetika modernoaren sentikortasuna inauguratu zuen. Bestalde, Boccacciok Erdi Aroko genero baloratuenetako bat, narrazio laburra, alegia, bere puntu gorenera eraman zuen.

Italiako poesiaren jatorriak

Danteren aurretik, bazegoen Italian tradizio poetiko luzea:

  • Poesia erlijioso frantziskotarra: San Frantzisko Asiskoaren Cántico de las criaturas (1182-1226) eta Iacopone da Todi (1230-1306).
  • Siziliako eskola: XIII. mendearen lehenengo erdiaren Gorteko poesia, trobadoreen estilo atseginaren eragin handia zuena.
  • Dolce stil novo, XIII. mendeko bigarren erdiaren Florentziako eskola poetikoa, eskema atsegina analisi psikologiko handiago baten bidez gainditu zuena: Guido Guinizelli (1235-1276) eta Guido Cavalcanti (1250-1300).

Dante eta la Divina Comedia

Florentziako Dante Alighierik (1265-1321) bere garaiko borroka politikoetan hartu zuen parte era aktiboan eta horregatik, bere jaioterritik erbesteratu egin zuten. Italiako unitatearen defendatzaile sutsua izan zen. Latinez hainbat tratatu idatzi zuen literatura, politika edo filosofiari buruz.

Italieraz maitasunezko poesia (Rime) eta Vita nuova idatzi zituen. Azken lan horretan poema batzuk tartekatu arren, prosaz adierazi zuen Beatrizenganako maitasuna, haurtzaroan ezagututako neska eta oso gazte hil zena. Bere estiloarengatik eta ideiengatik (Beatriz donna angelicata da), lan horiek dolce stil novoren barruan sartzen dira.

1307 eta 1321aren artean idatzitako Divina Comedia garai guztietako maisu lanetako bat da. Poemaren hiru zatiak hiruko kateatuetan idatzita daude eta horietan, Dantek hilobiaz haraindiko mundura egindako bidaia alegorikoa kontatzen du. Infernuan eta purgatorioan Virgilio poeta (48. gaia ikusi) du gidari eta paradisuan, aldiz, Beatriz maitea.

Bidetik topatzen dituen pertsona zigortu edo beatifikatuen bidez, Dantek gizadiaren historia laburtu eta Erdi Aroan munduari buruz zegoen ikuspegia adierazi zuen, bere arazo sozial, politiko eta erlijiosoekin. Horrez gain, ezin du ezkutatu bere hurkoen dramen aurrean sentitzen duen zirrara, Errenazimentuko humanismoa aurreratu zuena.

Dante eta Beatrizen topaketa purgatorioan, Salvador Dalík Divina Comediarako egindako ilustrazioaren bidez.

Petrarka: humanismoa eta poesia

Toskanako Francesco Petrarka idazlea (1304-1374) gizon modernoa da, bere kezka intelektuala dela eta. Bere bizitzaren ezaugarri nagusia Frantzia eta Italiaren artean egin zituen bidaiak dira. 1340an erramuz koroatu zuten Erroman, poeta gisa.

Humanismoaren aitatzat hartzen zaio. Humanismoa Antzinaroa berreskuratzeko ahaleginean oinarrituko mugimendu kulturala izan zen eta horixe bera izan zen Errenazimentuko oinarri ideologikoa. Antzinako Erromako idazleak sakon aztertu zituen eta liburu asko idatzi zituen latinez: tratatu filosofikoak eta erlijiosoak, lan historikoak eta poesia lirikoa eta epikoa.

Hala ere, askoz garrantzitsuagoa da italieraz idatzitako lana. Bere Cancioneroan Laurari zuzendutako maitasunezko poesiak bildu eta antolatu zituen. Danteri Beatrizekin gertatu zitzaion moduan, Petrarkari ere Lauragatik sentitzen zuen ezinezko maitasuna zapuztu egin zitzaion, neska gazte hil baitzen. Sentimenduen barnean ikertzeko sakontasunak eta bere estiloaren perfekzio formal eta metrikoak eragin handia izan zuten Europako geroko lirikan, batez ere Errenazimentukoan (55. gaia ikusi).

Ipuina Erdi Aroan

Asmo didaktikoa duten kontaketa laburrek ereduak, ipuinak edo alegiak (protagonistak animaliak izatekotan) izena jaso zuten, protagonistak animaliak izatekotan. Erdi Aroan oso gustukoak ziren eta horregatik, apaizek sermoietan sartzen zituzten eta liburuetan biltzen ziren, hala nola Don Juan Manuelen El conde Lucanor (50. gaia ikusi).

Fabliaux Frantziako ipuin komikoak ziren, hiriko giro errealistakoak. Horien asmo bakarra barre eragitea zen, hau da, ez zeukaten inolako asmo moralik. XII eta XV. mendeen artean idatzi ziren bertsoz eta Erdi Aroko gizartearen egiazko ikuspegia eskaintzen zuten, Gorteko nobelaren idealismotik nahiko urrun kokatzen ziena.

Fabliauxen barnean jada hautematen den espiritu burges berria Erdi Aroaren amaierako bi idazle nagusiren obretan agertzen da guztiz.

  • Giovanni Boccaccio italiarra (1313-1375) bankari baten semea zen eta hezkuntza arduratsua jaso zuen. Oso idazle kezkatsua izan zen eta hainbat genero jorratu zuen (gai klasiko, artzaintza, sentimendu, zalduntza eta abarrei buruzko nobelak, bertsoz eta prosaz idatzitakoak). Humanista ere izan zen, Petrarkaren laguna eta Danteren lehenengo aditua. Bere maisu lana Decameron (1349-51) da. Bertan gazteen talde bat landan errefuxiatuta dago 1348ko izurrite ikaragarritik alde egiteko eta bitartean, elkarri ipuinak kontatzen dizkiote, entretenitzeko asmoz. Kontaketak mota askotakoak dira, baina interesgarrienak garaiko gizartearen giro errealista duten ipuin komikoak dira.
  • Geoffrey Chaucer ingelesak (1340-1400) Europa osotik bidaiatu zuen zeregin militar, komertzial eta diplomatikoetan. Kultura literario paregabea zuen eta poeta izan zen. Cuentos de Canterbury obra amaitu gabe utzi zuen. Argudioko hariak, gizarte maila ezberdinetako erromesek elkarrekin egindako bidaiak, hain zuzen ere, kontaketa guztiak lotzen ditu. Ipuinak ez ezik, oso interesgarria da esparrua, hau da, taldeko kideen arteko harremanak eta eztabaidak.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana