Itzuli orri osora

Erdi Aroko baliabide literarioak

Ikurra, kontzeptu espiritual bat, objektu material baten bidez irudikatzea da. Alegoria ikurren multzo antolatua da. Autoritatearen kontzeptua, hots, antzinako obra eta idazleen ospea, topikoen oinarria da. Horiek ospe handiko gai edo motibo tradizionalen multzoa osatzen dute eta obren balio literarioa azpimarratu ez ezik, idazleen kultura nabarmendu ere egiten dute: locus amoenus edo udaberriko paisaia idilikoa, ubi sunt edo hilda dauden pertsonaia ospetsuak gogoratzea, arma eta letren arteko aurkakotasuna, etab.