Greziako literatura (II). Prosa eta antzerkia

Poesia lirikoa eta epikoa ez ezik, Grezian literatur prosa eta antzerkia ere sortu ziren. Herriarentzat, antzezpenak benetako ospakizunak ziren, bai ikusleengan hausnarketa eragitekoak -tragedia- baita ongi pasaraztekoak ere -komedia-.

Prosaren sorrera

Antzinateko literatur genero nagusiak (epika, lirika eta drama) ahapaldietan idazten ziren, hirurak kantuari eta errezitazioari lotuta baitzeuden. Prosa beste genero batzuekin sortzen da, estetika hutsaz gain, bestelako helburuak dituztelarik:

  • Filosofia: hasierako filosofoek hitz neurtuetan idatzi bazuten ere, Greziako pentsalari handienak prosaz baliatu ziren, Sokrates izan ezik, ez baitzuen ezer idatzi. Platonek (K. a. 428-347) arreta handiz zaintzen zituen bere solasaldi filosofikoen formak (Fedon, El banquete, Republica), eta maiz mitoez baliatzen da azalpenak egiteko. Aristotelesek (K. a. 384-322) idatzitako literatur tratatuak, Poéticak, eragin handia izango zuen (1. gaia ikusi).
  • Alegiak irakaspen morala duten kontakizun laburrak dira, eta animaliak dituzte protagonista: Esopo (K. aurreko V. m.).
  • Zientzi tratatuak: Hipokrates mediku ospetsua (K. a. V. m.).
  • Oratoria, politikaz eta legeez hitz egiteko artea, demokrazian garrantzi handikoa: Lisias (K. a. V. m.), Demostenes (K. a. IV. m.).
  • Historia: Herodotok (K. a. 484-424) gertaera ugariren berri eman zuen Historias bere obran; Tuzididesen lanean historialariaren ikuspegi objektiboa igartzen da Historia de la guerra del Peloponeso.

Antzerkiaren sorrera. Eskilo

Dionisosen omenezko ospakizunetan koru batek kantatu eta dantzan egiten zuen; geroztik beste aktore bat jardungo zen hizketan korua eta haren zuzendariarekin, korifeoarekin alegia, eta hortxe daude antzerkiaren hastapenak. Atenasen berehala hasiko ziren txapelketa dramatikoak, eta haietan saritu egiten ziren antzezlanik onenak, beti bi eratakoak eta hitz neurtuetan eginak: tragediak eta komediak.

Tragediaren argumentuak mitologiako elezaharretan bilatzen ziren, eta gizakiak patuarekin daukan borrokaren ondorio tragikoak izaten ziren gai nagusiak.

Eskilo (K. a. 525-455) lehena izan zen hiru tragedia idazleen artean. Koruaren garrantzia gutxitu eta bi pertsonaia gehiago gehitu zituen, solasaren mesedetan. Ez zuen argumentu korapilatsurik erabiltzen, eta bere obrak trilogietan bilduta daude. Haietako batean, La Orestíada, Agamenon heroia hil egin dute Troiatik itzultzean, eta haren seme Orestesek mendeku hartuko du.

Beste lan aipagarri batzuk: Prometeo encadenado obrako heroiak sua lapurtu zien jainkoei, gizakiei emateko; Pertsiarrak, Grezia eta Pertsiaren arteko gerren ingurukoa.

Sofokles eta Euripides

Sofoklesekin (K. a. 496-406) aktoreak hiru izango ziren, eta ekintzak ere pisu handiagoa izango zuen argumentuan; bere pertsonaiak, idealizatuta badaude ere, gizatiarrago agertzen zaizkigu Eskiloren erdi jainkoen aldean. Hona bere obra nagusiak:

  • Ayax: geroagoko Quijotea bezala, heroiak zoraturik eraso egiten dio ganadu talde bati, etsaiak direlakoan.
  • Antigona: protagonistak aurre egiten dio Tebasko erregeari bere neba, aberriaren aurka altxatu zena, lurperatu ahal izateko.
  • Edipo rey: Edipo, gerora Tebasko errege, abandonatua izan zen umetan. Handitan, aita hil zuen eta amarekin ezkondu. Egia jakin zuenean, begiak erauzi zituen.

Euripidesek (K. a. 480-406) gizakien parean aurkezten ditu pertsonaiak, gizakiak ala jainkotiarrak izan. Bere lanak konplexuak eta gertaera ikaragarriz josiak dira, eta pertsonaia grinatsuak dira haietako muina, emakumezkoak eskuarki:

  • Medea: Medea sorginak, senarrak zapuzturik, bere ordezkoa eta bere seme-alabak ere hiltzen ditu mendekua hartzeko.
  • Hecuba: Protagonistak, Troiako erregina zaharrak, seme-alaben heriotza eta hiriaren hondamena ikusten ditu, ezer ezin eginik.
  • Las bacantes: Penteo erregea Dionosos jainkoa gurtzearen aurka azaldu da. Jainkoaren emakume jarraitzaileek, trantzean, zatikatu egiten dute erregea, haren ama buru dutelarik.

Aristofanes eta komedia

Ekintza bizi eta arinekoa, komedia sarritan baliatzen da txiste, sesio eta txantxez bere asmo satirikoa eta egoera barregarriak nabarmentzeko. Atenasko kaleetan eta bertako biztanleen egunerokoan giroturik, gizakien ajeak eta giza akatsak ditu hizpide.

Egilerik entzutetsuena Aristofanes izan zen (K. a. 445-387); bere lanetako batean Las aves atenastarrak, zorrez josita, hiri berri bat sortu dute zeruan txoriekin batera. Lisistratan, Greziako emakumeek, gerraz gogaiturik, senarrak abandonatu dituzte, bakea sinatzen behartzeko.

K. a. IV. mendean, «Komedia Berria» zeritzonak, gizarte eta politika arloetako satira alde batera utzita, maitasunaren eta ohituren inguruko gaietara jo zuen. Menandro da egilerik adierazgarriena (K. a. 342-293).

Epidauro hiriko antzokia, Peloponesoko mendebaldeko kostan: egoera onenean iraun dutenetako bat da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana