Gerraosteko antzerki soziala (II). Antzerki soziala eta antzerki poetikoa

Gerraosteko antzerkiaren egoera eskasaren barruan (41. gaia ikusi), Antonio Buero Vallejo eta Alfonso Sastrek garai hartako antzerki sozial eta historikoaren bi mugarri nagusiak izan ziren. Matxinadarako zeukaten senak bultzatuta, beren idatzien bidez indarrean zegoen sistemaren aurkako desadostasuna erakutsi zuten. Protesta ulertzeko bi modu desberdin izan ziren: politikoa, Sastreren kasuan; soziala, Buero Vallejorenean. Beste muturrean, baina haren kasuan ere bere garaiko gizarte ereduaren aurkako jarrera nabarmena erakutsita, Alejandro Casona eta Antonio Gala bezalako egileek poetikotasunaz eta sinbolismoz jantzi zituzten beren antzezlanak.

Antonio Buero Vallejo

1949. urtean Buero Vallejok Historia de una escalera estreinatu zuenean, drama egiteko modu berri bat sortu zen, hurbileko errealitatean sustraituta zegoena eta gizartearen kontzientzia astintzea helburu zuena.

Egilearen produkzio guztiaren haria den gaia norbanakoaren tragedia da, baina betiere ikuspegi sozialetik, etikotik eta moraletik aztertua.

Buero Vallejoren antzezlanak hiru multzotan sailkatzen dira:

  • Antzerki sinbolista: En la ardiente oscuridad, La tejedora de sueños.
  • Kritika sozialeko antzerkia: gizartea eta bere baitan gertatzen ziren bidegabekeria, gezur eta bortizkeria mota guztiak aztertzen ditu: Historia de una escalera, Hoy es fiesta (1956), Las cartas boca abajo (1957), La fundación (1964) eta El tragaluz (1967).
  • Drama historikoak: multzo honetan sailkatzen diren antzezlanetan Buerok bere garaiko egoeren ispilu moduan erabil zuen historia: Un soñador para un pueblo (1960), El concierto de San Ovidio (1962) eta El sueño de la razón (1970).

Antonio Buero Vallejo, Alfonsoren argazkia (1957). (Alfonso Estudio Museoa).

Alfonso Sastre

Sastreren ustez, antzerkiak gizartea astindu eta eraldatzeko tresna izan behar zuen.

Escuadra hacia la muerte (1953) dramaturgo moduan ospea lortzen du. Antzezlan horretan, El pan de todos eta La mordaza titulua dutenetan bezalaxe, Sastrek eite existentzialista duen antzerkigintza landu zuen. Beste lan batzuetan (El cubo de basura, Tierra roja eta Muerte en el barrio), berriz, salaketako errealismo kritikoaren bidea hartzen du.

1965 eta 1972 urteen arteko dramak Teatro penúltimo bilduman baturik daude. Eszenaratzeko moduan berrikuntza ekartzeagatik eta akzioa historiako aurreko beste garai batzuetan kokatzeagatik nabarmentzen dira batez ere.

Arrazoi politikoak direla eta, Sastreren lan asko eta asko ez ziren antzeztuak izan. Espainiako egoerari buruzko zezeneko zein zeharkako erreferentziak zirela eta, ez zuen estreinaldi asko egiteko aukera izan.

Alejandro Casona

Ezaugarri poetikoak eta adierazpide lirikoa Casonaren lan guztietan ageri direla esan daiteke. Bi multzotan bana daiteke haren antzerkigintza: antzerki fantastikoa eta antzerki pedagogikoa.

Antzerki fantastikoaHala dei geniezaioke, hizkera poetikoaren bidez, atmosfera irreala eta magikoa sortzen ahalegintzen den antzerki motari. Horrela, aukera bikaina eskaintzen da errealitatearen eta fantasiaren, misterioen eta ametsen arteko harremanak atzertzeko.

Errealitatearen eta irudimenaren mundua La sirena varada (1933), Prohibido suicidarse en primavera (1937) eta Los árboles mueren de pie (1937) antzezlanetako parte nagusia dira.

Ametsen gaia, berriz, La llave del desván eta Siete gritos en el mar antzezlanetan aztertu zuen Casonak.

Antzerki fantastikoaren emaitza dira, modu berean, Otra vez el diablo eta La barca sin pescador.

Antonio Gala

Galaren antzezlanetan behin eta berriro agertzen diren gaiak frustrazioa eta bakardadea dira.

Galak oso sinbologia konplexua dauka, ez ordea bere mezuaren esanahiagatik, antzezlanetan erakusten dituen orokortasunagatik eta zehaztasun ezagatik baizik.

Dramaturgo honen lehendabiziko antzezlana Los campos del Edén (1963) da eta Calderon de la Barca saria jaso zuen. Beste hainbat lan garrantzitsu: El sol del hormiguero (1966), fabula politiko soziala; Noviembre y un poco de yerba (1967), Gerra Zibilaren drama biltzen duena; El caracol en el espejo (1970), frustrazioaren sentimendua aztertzeko laborategia; Los buenos días perdidos (1972); eta Anillos para una dama (1973), drama historikoa, Cid hil eta gero doña Jimenak izan zuen bizitza kontatzen duena.

Antzerki pedagogikoa

Antzerkigintzaren bide hau aukeratzen duenean, Casonak izaera pedagogikoa duten ideia zehatz batzuk helarazi nahi dizkio ikusleari. Horrela, Nuestra Natacha (1935) arazoak dituzten gazteentzat, ikasketa metodoa maitasuna eta elkar ulertzea dela aldarrikatzen da. La tercera palabra (1953) lanak, aldiz, naturan hazi eta hezi den gizonezko baten bizipenak ditu protagonista.

Francisco Nievaren eszenografia Antonio Galaren Los buenos días perdidos tituluko antzezlanerako. (Antzerkiaren Museo Nazionala, Almagro. Hezkuntza eta Kultura Ministerioa).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana