Informazio gehiago
Errenazimentua eta Barrokoa
Aurkikuntzako eta konkistako literatura
Lurralde berriek lehenengo konkistatzaileengan sortu zituzten inpresioak oso ondo islatuak geratzen dira bi lan goiztiar hauetan:
- Cristobal Colonen Diario de a bordo (1492-1493), bertan izadi malkartsu eta joria nabarmentzen da, baita indigenen bertuteak ere.
- Hernan Cortesen Cartas de relacion (1519-1526), enperadoreari Mexikoren konkistaren gorabeheren berri ematen diolarik, betiere zibilizazio aztekarenganako mirespen handia agertuz.
Beranduago Indiatako kronikak agertzen dira, prosa errenazentistaren subgeneroa. Obra historiko hauen artean honako hauek nabarmentzen dira:
- Gonzalo Fernandez de Oviedoren Historia general y natural de las Indias (1535-1557), izaera orokorrekoa eta kutsu apologetikoa duena.
- Alvar Nuñez Cabeza de Vacaren Naufragios y comentarios (1528-1536), indiarren artean galdutako espainiar baten testu autobiografikoa.
- Bernal Diaz del Castilloren (1496-1584) Historia verdadera de la conquista de la Nueva España, Mexikoren konkistaren ikuspegi ikaragarria soldadu arrunt baten ikuspuntutik.
Mestizajearen, etengabekoa dena hasieratik, lehen literatur ordezkari handia dugu Garcilaso de la Vega Inka (1539-1616), espainiar noble baten eta printzesa inka baten semea. Bere Comentarios reales lana (1609), prosaz idatzitako inken herriari buruzko hitzarmen historiko zabala da. Indiarren defentsan De Las Casas Aita nabarmendu zen.
Hernan Cortesek Moctezuma atxilotzea agintzen du. (Amerikako Museoa, Madril).
Poesia epikoa eta lirikoa
Amerikaren konkistaren dramak zenbait lan epiko inspiratzen ditu. Garrantzitsuena La Araucana da, olerki epiko landu errenazentistaren eredu zortziko nagusian emanda, elementu mitologikoz gainezka. Bere gaia, bere egilea den Alonso de Ercillak (1533-94) berak bizi izan zituen espainiar eta araukaniarren arteko borrokak dira, azken hauek gaur eguneko Txileko biztanleak zirelarik. Era berean goraipatzen dira konkistatzaileen ekintza gogoangarriak eta beren etsai harroen kemena.
Erromantzeen (4. gaia ikusi) aparteko zabalkundeaz eta poeta petrarkistaren ereduren batez gain, hurrengo mendera arte itxaron beharko da beste figura garrantzitsu batzuk aurkitzeko.
Sor Juana Ines de la Cruzen Fama y obras póstumas lanaren 1700ko edizioaren kontraportada. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
- Errenazimentu eta Barrokoaren arteko iragaite garaian Bernardo de Balbuena (1562-1627) nabarmentzen da. Nobela eta poesia epikoa idatzi zituen, baina bere lanik onena Grandeza mexicana (1604) da, Mexiko hiriari buruzko olerkia bederatzi kantutan emanda.
- Barrokoko figura nagusia Sor Juana Ines de la Cruz (1651-1695) da, idazle amerikar nagusienetako bat. Moja honen kultura handia, nortasuna eta maila intelektuala bere garaiko mirespena izan ziren.
Prosaz idatzi zuen eta amodio kontuetako komedia bi, baina batez ere bere poesiagatik nabarmentzen da, era askotako forma eta gaiak erabiltzen dituena (maitasuna, filosofia, erlijioa, etab.). Bere obra nagusia Primer sueño da, sortetan idatzitako olerki kulterano luzea, Gongora imitatuz.
- Kulteranismoaren (15. gaia ikusi) eragina oso zabala izan zen Hernando Dominguez Camargo (1601-1659) edo Luis de Tejada y Guzman (¿1652-1697?) bezalako amerikar poeta barrokoengan. Juan del Valle Caviedes, aldiz, "perutar Quevedoa" legez ezagutzen da bere poesia umoretsu eta satirikoa dela eta.
Antzerkia eta narratiba
XVI. mendean zehar, batez ere antzerki misiolari eta erlijioso bat egon zen, entremes komikoak ere idatzi ziren arren. XVII. mendean jada jauregiko antzerki profano garrantzitsua ematen da, Calderon de la Barcaren eragin handia duena.
Antzerkigilerik garrantzitsuena Juan Ruiz de Alarcon (1581-1639) mexikarra dugu, bere karrera Espainian garatu zuena (17. gaia ikusi). Honez gain honako hauek ere nabarmentzen dira:
- Juan de Espinosa Medrano (1632-88), Gongoraren defentsan prosaz idatzitako hitzarmen baten egilea ere dena.
- Pedro de Peralta Barnuevo (1663-1743), mestizo perutarra, XVIII. mendearen lehen erdialdean bizi izan zena, estetika barrokoa nagusi izaten jarraitzen zuenean.
Prosalarien artean Juan de Palafox y Mendoza (1600-1659), El Pastor de Nochebuenaren egilea, artzain kontaketa alegorikoa, eta Carlos de Sigüenza y Gongora (1645-1700) eta bere Infortunios de Alonso Ramirez lana aipatu behar dira. Azken honen lana erdi biografikoa, erdi pikareskoa da eta bere protagonistaren bizitza gorabeheratsua kontatzen du, ustez benetakoa den pertsonaia.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
