Bertsoa
Bertsoa zer den azaltzen duen definizio zehatzik ez bada ere, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua bertsolari eta adituek euren Bat-Bateko bertsolaritza liburuan honela azaltzen dute: "Kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat".
Doinua
Bertsolariek kantatzerako orduan ez dute musika-tresnaren laguntzarik izaten, eta hortaz, Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak bertso doinuak hiru kategoriatan sailkatzen ditu:
- Usadiozko doinu herrikoiak: hau da gehien erabiltzen dena
- Neurriz paperera datozen doinu berriak
- Propio osatutako doinuak
Aipatzekoa da bertsolariak, musika tresnarik gabe kantatzeko, ahots sendoa eta belarri ona beharrezkoa duela. Hala eta guztiz ere, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren aburuz, "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik ".
Neurria
Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. bat-bateko bertsolaritza liburuak honako hau dio: "Bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bitartean, neurrian ez dago erdibiderik. Ondo neurtuko dugu edo gaizki ".
Bat bateko bertsolaritzan zortziko handia, zortziko txikia, hamarreko handia eta hamarreko txikia dira sarrien erabiltzen diren neurriak.
Zortziko Handia lau puntutako estrofa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8, berriz, bikoitietan. Errimak ere azken horietan egin behar izaten dituzte.
Zortziko Handia
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
Zortziko Txikiak ere lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Azken hau, batez ere, gai umoretsuetarako erabiltzen da. Baina badira neurri horretan egindako sentimenduzko bertso sortak ere: "triste bizi naiz eta" edo "xarmangarria zera" kasu.
Zortziko Txikia
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
Hamarreko Handiak ere egitura bera du, baina puntu bat gehiagorekin. Bigarren hau egokiagoa izaten da berbaldi luzeagoak aditzera emateko.
Hamarreko Handia
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
Azkenik, Hamarreko Txikiak aurrekoaren egitura bera du baina puntu bat eta errima bat erantsita.
Hamarreko Txikia
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
Neurri hauek ezagunenak edo gehien erabiltzen direnak badira ere, bestelako neurri batzuek tradizio handia dute eta eskerako edo errondarako erabiltzen dira: Kopla handiak eta txikiak, besteak beste.
Tradizio handiko neurriak hauek badira ere, egitura berriagoak sortzen ari dira, eta Bat-bateko bertsolaritza liburuan azaltzen dutenez, oro har txapelketetan bertan sortuak dira. Liburuaren egileen arabera errima hauetan, "zailtasun teknikoaren gailurra topatu nahi izan da". Bertso luzeagoak izaten dira, errima gehiagorekin noski, eta horrek tupust egiteko arrisku areagotzen du. Hala ere, bidea ondo eginez gero "arrakasta" itzela lortzen dutela ematen dute aditzera Bat-bateko bertsolaritza liburuan.
Errima
Adituen liburuaren arabera "askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoaren ardatza". Errima pobreak eta aberatsak bereizten dira. Esaterako burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute, eta, aldiz, elizan eta gerizan errima aberatsa.
Bertsolaritzaren zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzea da, izan ere, errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak "poto" egin duela esaten da. " Potoa " da, txapelketetan bai epai-mahaiak eta baita publikoak ere gehien zigortzen duten akatsa. Plazako bertso saioetan ez zaio horrenbesteko garrantzirik ematen.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.