Bertsolaritza: berpizkundea (1876-1935)

Epe luzea da II. Karlistadatik bertsolaritza modernoa sortu artekoa, eta berpizkundea deitzen zaio. Epe honetan batez ere lau bertsolari nabarmentzen dira: Juan Jose Alkain Udarregi, Pello Errota, Txirrita eta Urretxindorra. Baina bestelako bertsolariak ere izan ziren, denak kalitate handikoak: Bernardo Otaño, Saiburu, Mattin de Senpere, Eusebio Eizmendi, Txapel...

Juan Jose Alkain, Udarregi (1829-1895)

Usurbilen jaio zen. Familiakoak nekazariak zituen, eta ez zuten ia dirurik. Juan Jose gaztetan hasi zen bat-bateko bertsoak egiten, ia bertsolari guztiek bezala. Heldu  zenean arrakasta handia izan zuen.

Hainbat bertsopaper idatzi zituen, baina batez ere bat-bateko bertsotan nabarmendu zen. Gehienbat, 9 puntuko ahapaldi zaila erabiltzen zuen. Bere hizkeran gaztelerako hitzak ziren nagusi, eta gaiak tradizionalak ziren.

Jose Elizegi, Pello Errota (1840-1919)

Jose Elizegi errotari txiki bat zen, diru gutxikoa eta ikasi gabea. Hala ere, umore handiko gizona izanik, jendeak asko estimatzen zuen, apala zelako. Nahiz eta Xenpelarrek edo Txirritak adina bertsopaper ez egin, bertsolaritza zuen lanbide. Bertsoak egiten zituen jendeak eskatuta, eta batez ere bikoteen arteko liskarrei buruz idazten zuen.

Jose Manuel Lujanbio, Txirrita (1860-1936)

Txirrita 1860an jaio zen, Hernaniko Ereñozu auzoan, Latzezar baserrian. Ez zen herriz herri ibiltzen gaur egungo bertsolariak bezala; 15 edo 20 bat tokitan bakarrik aritzen zen, eta bakoitzean bost edo sei emanaldi egiten zituen. Bere garaiko kronista handia izan zen, betiere umore handikoa.

Kepa Enbeita, Urretxindorra (1878-1942)

Kepa Enbeita Bizkaian jaiotako lehenengo bertsolari historikoa izan zen. Bizkaiko bertsolaritza ez da Gipuzkoakoa bezala hedatu, baina ezin da esan kopia denik. Izan ere, Urretxindorrak Txirrita garaitzerakoan hartu zuen ospeari esker, eskualde honek garrantzia handiagoa hartu zuen bertsolarien artean.

Bertsolaritzarako zaletasuna familiatik zetorkion. Bere bizitza artistikoan bi epe bereiz ditzakegu: lehenengoan, herriko plazetan bat-bateko bertsoak botatzen aritu zen, eta bigarrenean, poeta bilakatu zen.

Bere ekarpen nagusia bertsolarien eszenatokia aldatzea izan zen: tabernatik plazetara.

Ignacio Eizmendi, Basarri (1913-1999)

Gerra ondorenean, bertsolaritza galzorian zela, Uztapiderekin batera herriz herri ibili zen Basarri. Bertsoak kantatzeaz gain, asko eta asko idatzita utzi ditu. Bertsolaritzako lehen teorikoa izan dela esan izan da, bertsolaritza antzokietara sartu zuena, bertsolaritza duindu zuena eta bertso-moldeak beste tankera batez eman zituena.

Manuel Olaizola, Uztapide (1909-1983)

Uztapide 1936ko gerra aurreko urte aberatsetako protagonistetariko bat izan zen. Gerraz geroztik, Basarri eta Lasarterekin batera bertsolaritza bizirik mantentzea lortu zuen. Plazarik plaza ibili zen, eta liburuak ere idatzi zituen, prosa herrikoi eta berezi batean: Noizbait (1964), Lengo egunak gogoan (1975), Sasoia joan da gero (1976).

Euskadiko Bertsolari Txapelketa Nagusia hiru aldiz irabazi zuen; 1962an estreinakoz, 1965ean eta 1967an.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana