Txapeldunak

Iñaki Eizmendi "Basarri"

1913. urtean jaio zen Errezilen, baina haurra zela, Zarautzera joan zen familia osoarekin. Bizitza osoan zehar bertan bizi izan zen gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Kolaboratzaile gisa lanean aritu da zenbait irrati eta egunkaritan eta bertsotan oso gazte zela hasi zen. Hogeita bi urterekin jantzi zuen lehendabiziko aldiz txapela Euskal Herriko Lehen Txapelketan (1935).

Iñaki Eizmendi

Iñaki Eizmendi "Basarri"

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Gerra osteko Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen, eta bigarren aldiz irabazi zuen lehendabiziko postua 1960an. Ondorengo txapelketetan, txapela eraman ez bazuen ere, maila bikaina erakutsi zuen eta esaterako, 1962ko txapelketan, Uztapideren atzetik bigarren gelditu zen. 1968an bertsolarien Sari Andia jokatu zen Anoetan Piensos Onena etxearen eskutik, eta Xalbador eta Basarrik, puntutan paretsu, hirurogeita hamabosna mila pezeta jaso zituzten.

Basarrik sagardotegi eta taberna girotik jaso zuen bertsolaritza, eta bat-bateko bertsogintza beste aro batera ekarri zuen. Zenbait liburu argitara eman zituen, horietan aipatzekoak Baserriren bertso-sorta, Laugarren txinpartak ....Laurogeita zazpi urte betetzera zihoala, 1999ko azaroaren 4an hil zen.

Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"

Hernanin jaio zen 1860. urtean baina geroago, Errenteriako Txirrita baserrira aldatu zen eta azken urteak berriz, Altzan eman zituen. 76 urterekin txapela janztea lortu zuen 1936ko Euskal Herriko Txapelketan. Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen eta baita bertso-jartzailea ere.

Txapeldunak

Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"

Bertsolaritzaren historian izandako figurarik handienetakoa da. Eskola askorik ez bazuen ere, irakurtzen bazekien eta gainera, gustatu egiten zitzaion. Hala eta guztiz ere izugarrizko jakituria zuen zenbait gaietan; erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak...Bertsolari klasikorik politikoena kontsideratu izan da Txirrita.

Manuel Olaizola "Uztapide"

1909an Zestoako Endoia auzoko Uztapide baserrian jaio zen. Zortzi senideetan laugarrena zen eta hamahiru urte besterik ez zituela, urtebeterako Arabako Zurbaora bidali zuten gurasoek, gaztelaniaz ikas zezan. Handik aterata, hamalau urte zituenetik aurrera, baserri eta mendiko langintza gehientsuenak probatu zituen: artzaintza, karegintza, ikazkintza, zurgintza....harik eta fabrikan lanean hasi arte.

Txapeldunak

Manuel Olaizola "Uztapide"

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Ezkondu berriz Oiartzunen egin zen, eta heriotzara arte, hau da, 1983. urtera arte, bertan bizi izan zen. 1935ean hasi zen jendaurrean bertsotan, eta esan beharra dago bertsolari batek eskura dezakeen guztia lortu zuela. 1962, 1965 eta 1967. urtean Euskal Herriko txapelduna izan zen, eta 1936an eta 1960an bigarren egin zuen.

Bertsotan hizkera argikoa izan zen eta baita arrazoi garbikoa ere. Itzela zen edozein egoeratara moldatzen eta joan den mendeko bertsolari maitatuenetako bat izan zen.

Xabier Amuriza

Amorebieta-Etxanon jaio zen 1941eko maiatzaren 3an. Apaiz egin zen 1965ean baina espetxean pasa zituen zazpi urte. Haren militantzia politikoaz gainera, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari bezala darama bizimodua. Bi bider lortu du Euskal Herriko txapela, bata 1980an eta bestea 1982an. Argitalpen ugari ere egin ditu, horietako asko bertsolaritzaren ingurukoak.

Txapeldunak

Xabier Amuriza

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Apaiza zela Bizkaiko hainbat herritan egin zuen bertsotan, zenbaitetan sotana eta guzti, eta 1977. urtean apaiz izateari utzi zion. 1980ko txapelketa osoa euskara batuan egin zuen. Haren hizkera, irudi eta metafora mundua eta baita bertsoak garatzeko modua ere oso bereziak izan dira. Berrikuntzak ekarri zituen, baita ere, neurri eta doinuetan. Amuriza da urte haietako bertso-eskolen eragile eta irakasle nagusia.

Sebastian Lizaso

San Sebastian bezperan jaio zen Azpeitian 1958. urtean. Jose Lizaso bertsolariaren semea zen, eta beraz, bertsolari artean hezi da Sebastian. Gaztetan ez zuen bertso txapelketetan parte hartu, baina pixkanaka arrakasta lortzen joan zen eta 1982an, finalista geratu zenean, hogeita lau urte besterik ez zituen.

Txapeldunak

Sebastian Lizaso

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

 

 

Sebastian Lizaso 1982ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, 1986an berriz, txapeldun, eta 1989 eta 1997ko txapelketetan ere irabazle suertatu zen. Urte askotan bera da plazarik gehien pasatu dituen bertsolarietako bat. Bertsolaritzako figura handienen artean dagoen honek, belaunaldi berrietara egokitzeko dohain handia du. Euskaldunon Egunkariko publizitate alorrean lan egin du. Behin baino gehiagotan aritu dira plazan enbor bereko hiru ezpal bertsotan, hiru belaunaldi: Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso eta semea, Beñat Lizaso.

Jon Lopategi

1934. urtean jaio zen Muxikan, eta gaur egun bertan bizi da nahiz eta bere bizitzako urte batzuk Gernikan igaro. Gerra ondorengo bertsolaritzan bera izan da lehen bertsolari eskolatua. Tolosan egin zituen filosofiako ikasketak eta munduarekiko ezagutza handia zabaldu zioten.

1967ko Txapelketa Nagusian hirugarren postua lortu zuen, 1982 eta 1986an bigarrengoa, eta 1989an lortu zuen Euskal Herriko txapela. Lopategi izan da Txapelketa Nagusiko finalik gehien jokatu dituena. 1989ko txapela bada ere bere lorpen handiena, honen aro distiratsuena frankismoaren azken aldian eta demokraziaren lehen urteetan izan zen, bertsolaritzari mezu sozial eta politikoa emateko ausardia izan baitzuen.

Txapeldunak

Jon Lopategi

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Azpillagarekin osatu zuen bikotea, eta aipatzekoa da gaur egun bertsolaritzan punta-puntan dabiltzan hainbat gazte bizkaitarren irakasle izan dela.

Andoni Egaña

44 urterekin seigarren Txapelketa Nagusiko finala jokatuko zuen. Zarautzen jaio zen bertsolari hau azken lau edizioetako Euskal Herriko Txapelduna da. 2009ko Txapelketa Nagusian bosgarren txapela irabazten saiatuko da.

Txapeldunak

Andoni Egaña

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Euskal Filologiako ikasketak egin zituen eta sorkuntza lanetan dihardu azken urteotan, eleberriak, saiakerak, iritzi artikuluak, gidoiak...idazten.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana