Txapelketak

Aspaldidanik ikusi izan dira bertsolari txapelketak Euskal Herrian. Gipuzkoako plaza agirietan azaltzen da apustu handiak egin ohi zirela, bai buruz buru, bikoteka edo launaka. Bertso lehia hauek kirol apustuei lotuak egoten ziren, esaterako, aurkariari trufa eta mehatxu egiteko. Lore Jokoen Bazkuna eratu zen Donostian 1877an, eta hark antolatuta egin ziren urtero bertsolari lehiaketak San Tomas egunean. Urteroko elkartze hau izan zen txapelketa modernoen aitzindaria.

Gerra aurreko txapelketak

Urteek aurrera egin ahala, San Tomasetako lehiaketak garrantzia galtzen joan ziren. Hala eta guztiz ere, baziren zaletuak eta horiei esker, 1935. urtean, lehenengo txapelketa antolatu zen. Euskal Herri osoko 20 bertsolari bildu ziren, kanporaketarik gabe. Haien artean zegoen Euzkadi egunkarian “Basarri” ezizenez sinatzen zuen kronista gazte bat, Iñaki Eizmendi. Berau izan zen lehendabiziko saio horretako txapelduna.

Campeonatos

Lehendabiziko bertso txapelketa

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

Bigarren txapelketan 30 bertsolari lehiatu ziren eta finalean 10ek parte hartu zuten. Finalisten artean zegoen taberna zuloetan atera gabe ibiltzen zen arlote burutsu bat; “Txirrita”. Gazte zintzoentzat ez zen oso eredugarria baina berak eraman zuen txapela, izan ere, bertso zoragarriak bota zituen.

Gerraostea eta Euskaltzaindia

Hogei urte luzez gerran egon ondoren, Euskaltzaindiak lortu zuen bertsolari txapelketa bat antolatzeko baimena 1960an. Kanporaketa ekitaldiak lehenago izan ziren, eta hamar finalisten artean, bigarrenez, “Basarri” nagusitu zen.

Ondorengo urteetan, 1962, 1965 eta 1967ko urteetako txapelketetan, hain zuzen ere, Manuel Olaizola “Uztapide” atera zen garaile. Lehenagotik ere kantatzen ibilitakoa zen, eta gerrako urteetan Basarrirekin batera herriz herri ibili zen bertsolaritza publiko egiten. Biak bertsolari seguru eta egokiak ziren.

Campeonatos

Gerraoesteko txapelketa

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

1980 eta 1982ko txapelketek berrikuntza handi bat ekarri zuten, eta txapelketek baino, Xabier Amurizak ekarri zuen eraberritzea. Metafora sartu zuen , doinu berriak...eta bizkaitarra zen aldetik, euskara batuan kantatu zuen. Diotenez, honen lanak egungo bertsolaritza modernoari bidea ireki zion. Andoni Egañak, egungo Euskal Herriko txapeldunak, behin baino gehiagotan esan izan du Amurizaren lanak zerbait piztu zuela bere baitan.

Desadostasunak eta Bertsozale Elkartearen sorrera

Txapelketak antolatzerako orduan desadostasunak ohikoak bihurtu ziren, eta pixkanaka, bertsolarien eta Euskaltzaindiaren arteko harremanak hozten joan ziren. Horren erakusle da 1986ko txapelketa, bertsolariek beren kasa, bertsozaleen laguntzaz antolaturiko saioa, hain zuzen ere. Ondorioz, Bertsozale Elkartea sortu zen.

Elkarte honen sorrerarekin parte hartzaileen kopurua ere gehituz joan zen eta gerora, txapelketa horietan, batez beste, 100 bertsolarik hartu izan dute parte. Gainera, kontutan hartzen badugu txapelketotan, urtez urte bertsolari ezberdinak aritzen direla bertsotan, txapelketa horien inguruan bertsolari kopuru handia mugitu dela begi-bistakoa da. Txapelketa Nagusiak azpiegitura erraldoietan egin izan direnez, Belodromoan eta BECen, erdalgunearekin bat egiteko ahalegina ere egin da azken urteotan.

Txapelketak

2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

(Argazkia: http://www.euskonews.com/)

1986ko txapelketan Sebastian Lizaso izan zen txapelduna, talentu handiko bertsolaria. Ziriak sartzen bikaina da, azkarra, berriz, erantzunetan eta arrazoibidean. 1989ko txapelduna, berriz, Jon Lopategi, ibilbide luzeko bertsolari dotorea da.

Azkenik, 1993ko, 1997ko, 2001eko eta 2005eko txapelduna, Andoni Egaña bertsolari ezaguna da. Forma zaindua erabiltzen du kantatzerako orduan, eta arrazoietan sakontasun itzela. Horretaz gain kultua da hizkeran eta gozoa berriz, irrian.

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana