Hitz aldaezinak

Hiru hitz aldaezin mota daude: aditzondoak, preposizioak eta juntagailuak. Aditzondoak aditzaren aldatzaile zirkunstantzialak dira, eta adjektiboak nahiz bestelako aditzondoak alda ditzakete. Preposizio eta juntagailuek, berriz, perpaus zatien edo hitzen arteko harremanak zehazten dituzte.

Aditzondoa

  • Esanahia: aditzondoen bidez baieztapena, ezeztapena eta zalantza adierazten dute, edo lekua, denbora, modua eta kopurua esan nahi dute.
  • Forma: aditzondoak hitz aldaezinak dira. Hala ere, aditzondo askok atzizkiak onartzen dituzte handigarriak, txikigarriak edo superlatiboak eratzeko (prontito, cerquísima).
  • Funtzioa: aditzondoak funtzio anitzak dauka:
    • Aditz, adjektibo nahiz beste aditzondo baten aldatzailea izan daiteke, eta batzutan substantibo batena: no vengas/ muy caliente/ bastante lejos/ muy hombre.
    • Aditzaren osagarri zirkunstantziala izan daiteke, bai nukleo zein aditzondo-sintagma moduan.

    • Perpausen arteko lokailua edo lotura izan daiteke: Carlos estuvo aquí. Después se marchó a casa.

Aditzondo motak

Esanahiaren arabera hurrengo aditzondo motak bereiz daitezke:

Denborazkoak: ahora, anoche, temprano...

Lekuzkoak: aquí, detrás, afuera...

Moduzkoak: bien, adrede, fenomenal...

Kopuruzkoak: mucho, tan, nada...

Baiezkoak: sí, también, cierto...

Ezekoak: no, tampoco, jamás...

Zalantzakoak: acaso, probablemente, quizá...

Ordenazkoak: antes, primero, sucesivamente...

Adjektiboaren adberbio bilakatzea

Gaztelaniaz ohizkoa da adjektiboak aditzondo bihurtzea.

  • Adjektibo eta erakusle mugagabe asko (bastante, mucho, poco, demasiado, cierto...) forma maskulinoan besterik ez ditugu idazten, beraz aditzondo mugiezin bihurtu dira: He hablado claro.

    Hauek adjektiboak edo erakusleak direla esango dugu izenarekiko komunztadura agertzen baldin badute (Demasiados terrenos), eta komunztadurarik agertzen ez badute, berriz, aditzondoak izango dira (Terrenos demasiado pequeños).

  • Beste hainbat aditzondo adjektibo baten forma femeninoari -mente atzizkia erantsiz osatzen ditugu:clara Þ claramente/ estupenda Þ estupendamente.

    Aditzondo mota hauek konbinatzen baditugu azkenak bakarrik eramango du -mente atzizkia, hala ere, guztiak izango dira aditzondo, ez adjektibo:

    Lo explicó clara, firme y sinceramente.

Aditzondo-esamoldeak

Multzo osorako esanahi bera duten bi hitz edo gehiago konbinatzean, hauek perpaus barruan aditzondoen funtzio berdina izaten badute, aditzondo-esamoldeak izango dira. Aditzondo-esamoldeak bere osotasunean kontutan hartzen ditugu: ezin ditugu banatu, ezta osatzen duten hitzak aldatu ere.

Aditzondo-esamoldeek aditzondoen baldintza berdinak dituzte: lekua (mar adentro, en medio, calle arriba); denbora (en seguida, de pronto, de vez en cuando).

Lotura-esamoldeak

Bi edo hitz gehiagok osatutako juntagailuak dira: sin embargo, no obstante, así que, de modo que, para que.

Preposizio-esamoldeak

Preposizio moduan erabiltzen ditugun hitz-multzoak dira.

Proposizio-esamoldeak hurrengo hitz-taldeek osatzen dituzte:
  • Aditzondo batek eta preposizio batek edo bik: delante de, cerca de, alrededor de, junto a, por encima de, etab.
  • Izen batek eta preposizio batek edo bik: rumbo a, cara a, en vez de, a favor de, etab.

Preposizioak

  • Hurrengoak preposizio moduan erabiltzen ditugunak dira: a, ante, bajo, cabe (zaharkitua, "-ren ondoan" esan nahi du), con, contra, de, desde, en, entre, hacia, hasta, para, por, según, sin, so (zaharkitua, "-pean" esan nahi du), sobre, tras, durante eta mediante.

    Excepto eta salvo ere preposizioak dira. Menos hitza preposizioa da aurreko bien esanahia duenean: Estábamos todos menos.

  • Preposizioek zerikusi anitz adieraz dezakete: materia (Una estatua de bronce)(brontzezko estatua), tresna (Lo clavó con un martillo), bidea (Viaja por mar), lekua (Vive en México), jatorria (Es un canguro de Australia), norabidea (Voy a la playa), konpainia, denbora, zergatia, agentea, jabetza, partaidetza, prezioa, etab.
  • Gainera, preposizio bakar batek hainbat esanahi izan ditzake, testuinguruaren arabera. A preposizioak, adibidez, norabidea (Fue a la playa), modua (Se despidió a la francesa), denbora (Iré a las tres), lekua, prezioa edo zergatia adieraz dezake.

    Batzutan bi preposizio taldekatzen dira esan nahi duguna hobeto ñabartzeko (de entre, por entre, hasta por, de a, etab.): Salió de entre los matorrales.

Juntagailuak

Juntagailuak bi taldetan sailkatzen dira:

  • Loturazko juntagailuek hitzak, sintagmak edo sintaxi-maila bereko proposizioak (koordinatuak) lotzen dituzte.Semantikoki, juntagailu hauek eransketa, kenketa eta aurkaritza-harremanak adierazten dituzte, beraz hurrengo eran sailkatzen dira:
    • Emendiozkoak (y, e, ni).
    • Hautazkoak (o, u).
    • Aurkariak (mas, pero) (22. gaia ikusi).
    • Ez-murrizgarriak (o sea, es decir, esto es, a saber) (22. gaia ikusi).
  • Juntagailu menderatzaileek sintaxi-maila ezberdineko perpausak lotzen dituzte (mendeko perpausak).

    Juntagailu menderatzaileak konpletiboak (que, si), konparatiboak, ondoriozkoak, helburuzkoak, kontzesiboak, kausazkoak, baldintzazkoak etab. izan daitezke. (22. gaia ikusi).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana