Itzuli orri osora

Menpekotasun-erlazioa

Perpaus baten hitzen artean menpekotasun erlazioa ezartzen da haietako bat bestearen menpe dagoenean eta bere esanahia osatzen duenean. Bietako bat garrantzitsuena da, bera gabe besteak zentzurik edukiko ez lukeelako. Adibide batekin hobeto ulertuko duzu:

  • No me apetece ordenar el armario de mi habitación.
  • No me apetece ordenar de mi habitación.

De mi habitación kenduz gero, esaldia ulergarria izaten jarraitzen du, guztiz osatuta ez geratu arren. Armario izena ezabatzen baduzu ordea, esaldia ulertezina izango da.

Menpekotasun-erlazio hau perpaus bakun zein konplexuen hitzen artean gerta daiteke.