Iberiar penintsulako kristau-erresumak (II)

XIII. eta XIV. mendeetan zehar, Iberiar penintsulako erresuma kristauek beren boterea sendotu zuten, beren agindupeko lurrak Hegoalderantz hedatuz. Gaztela pixkanaka penintsulako estatu hegemonikoa bihurtu zen, Aragoik Mediterraneoan zehar benetako inperio bat garatzen zuen bitartean.

Gaztela: Tajotik Guadalquivirrera

Gaztelako errege batzuk Errekonkistaren fase berrian nagusitu ziren. Fase hau XIII. mendearekin hasi zen, almohadeak 1145ean Espainiara heldu ondoren (15. gaia ikusi).

  • Alfontso VIII. erregeak (1158-1214) Cuenca menderatu zuen (1177), baina almohadeen kontrako borrokan pairamenik izan ez zuenez, porrot larria jasan behar izan zuen Alarcosen (1195). Hala ere, 1212an, Gaztelako erregeak Aragoi eta Nafarroako errefortzuak gehitu zizkion bere armadari, eta garaipen erabakigarria lortu zuen Tolosako Navasen, Guadalquivirrerako bidea eginez.
  • Leongo Alfontso IX. erregeak (1188-1230) Caceres, Merida eta Badajoz menderatu zituen. Hil egin zenean, Leon Gaztelan sartu zen berriz ere.
  • Fernando III. Sainduak (1217-1252) bultzada berri bat eman zion Errekonkistari, bere soldaduekin Guadalquivirreko haranera heldu zenean, 1248an Sevillan sartuz. Andaluzia osoa bere eskuetan gelditu zen, Granadako erresuma izan ezik.
  • Alfontso X. Jakitunak (1252-1284) Gaztela Murtziako erresumari erantsi zion, baina bere obra nagusia kultur alorrean egin zuen, batez ere Toledoko Itzultzaileen Eskolari eman zion bultzadarekin. Eskola honetan jakitun kristauek, musulmanek eta juduek parte hartu zuten.
  • Alfontso XI. erregeak (1312-1350) kolpe garrantzitsu bat eman zien musulmanei Saladoko gudan (1340). Hil egin zenean, gerra zibil bat hasi zen: alde batetik, bere seme legitimoa zen Pedro I. Ankerraren (1350-1369) aldekoak zeuden, eta bestetik, sasikoa zen Enrike II. Trastamarakoaren (1369-1379) aldekoak. Azken hau garaile atera zen Frantzia eta Gaztelako nobleziaren laguntzari esker.

Aragoiko Koroa: zabalkuntza mediterranearra

Aragoi eta Kataluniako lurraldeak, koroa berdinean bateraturik, beren berezko lege eta erakundeei eutsi zieten, eta Tolosako Navaseko guduaren ondoren, zabalkuntza azkarra hasi zuten Hegoalderantz eta Mediterraneorantz.

  • Jaime I. Konkistatzaileak (1213-1276) Mallorca menderatu zuen lehenbizi (1229), eta honen ondoren bestelako Balear uharteak eta Valentzia (1238) beretu zituen. Almizrako tratatuaren itzalpean (1244) Aragoi eta Gaztelaren arteko mugak ezarrita gelditu ziren. Honek beren ondorengoak Mediterraneotik hedatzen jarraitzera derrigortu zituen.
  • Pedro III.ak (1276-1285) Sizilia menderatu zuen.
  • Jaime II.ak (1291-1327) Sardiniako uhartea Aragoiri erantsi zion. Garai honetan, bizantziar enperadoreak almogavareei eskatu zien laguntza. Hauek Aragoiko Koroarentzako Atenas eta Neopatriako dukerri grekoak menderatu zituzten mertzenarioak ziren.
  • Alfontso V.ak (1416-1458) Aragoik Mediterraneoan zuen presentzia osatu zuen Napoliko erresuma menderatuz.

XV. mendearen erdialdera Aragoiko erresumak hurrengo lurraldeak barne hartzen zituen: Aragoi, Katalunia, Valentzia, Balearrak, Napoli eta Sizilia. Kataluniako ontzidiari esker, eta itsas ibilbideetan zituen gune estrategikoak zirela eta, erresumaren batasuna eta oparotasuna sendotu ahal izan ziren.

Nafarroa

Antso III. Nagusiaren erregealdiaren ondoren (18. gaia ikusi), Nafarroako erresuma Errekonkistatik baztertuta gelditu zen, Gaztela, Aragoi eta Frantziaren presioen menpe.

  • Teobaldo Champagnekoa (1234-1253), Antso VII Indartsuaren (1154-1234) iloba, bere ondorengoa izateko aukeratu zuen Nafarroako nobleziak. Bere dinastiako erregeek (1234-1284) Gaztelako Alfontso X.aren erasoei aurre egin behar izan zieten, eta horren ondorioz, erresumak aliantza bat egin zuen Frantziako Felipe III.arekin.
  • Nafarroako Joana (1273-1305) Frantziako koroaren oinordekoa zen Felipe IV Ederrarekin ezkondu zen 1284an, eta ordutik 1328ra arte Nafarroa Frantziari loturik egon zen. Geroago, nafarrek barne gatazka asko jasan behar izan zituzten, baita Ehun Urteko gerran ere.
  • Karlos II.ak (1332-1387) Pedro I Ankerrari lagundu zion Gaztelako gerra zibilean, eta Enrike II Trastamarakoaren garaipenaren ondoren, Nafarroa Gaztelaren nagusigoaren menpe gelditu zen.

Erresuma Aragoirekin elkartu zen Blanca I. Nafarroakoa (1425-1441) eta Joan II. Aragoikoa (Nafarroako erregea 1441etik 1479ra) izango zenaren arteko ezkontza zela eta. Blancaren heriotzak Karlos IV. Bianako printzea (Karlos IV.a, 1441-1461) eta honen aita Joan II.aren arteko gerra zibila ekarri zuen.

Azken hau garaile atera zen. Gaston IV. Foixkoa Joan II.aren alaba zen Leonorrekin ezkondu zenean (1479), Nafarroak Aragoirekin zuen lotura dinastikoa hautsi egin zen.

Data garrantzitsuak

  • 1195 Almohadeek garaile ateratzen dira Alarcosen Gaztelako Alfontso VIII.aren aurka.
  • 1212 Alfontso VIII.a garaile ateratzen da Tolosako Navasen almohadeen aurka.
  • 1213 Jaime I. Konkistatzailea Aragoiko errege koroatzen dute.
  • 1229 Jaime I.ak Mallorca menderatzen du.
  • 1230 Fernando III. Sainduak Leon eta Gaztelako erresumak bateratzen ditu.
  • 1238 Jaime I.ak Valentzia berreskuratzen du. Nazarien erresumaren sorrera Granadan.
  • 1244 Almizrako tratatuaren itzalpean, Aragoik eta Gaztelak bi erresumen arteko mugak ezartzen dituzte.
  • 1255 Alfontso X. Jakitunak Toledoko Itzultzaileen Eskola sustatzen du.
  • 1266 Murtziako erresuma Gaztelako Koroari eransten zaio.
  • 1282 Aragoiko Pedro I.ak Sizilia menderatzen du.
  • 1326 Aragoiko Jaime II.ak Sardinia beretzen du.
  • 1340 Saladoko guduak Gibraltar itsasartea zabaltzen dio nabigazio kristauari.
  • 1355 Almogavareek Atenas eta Neopatriako dukerriak menderatzen dituzte.
  • 1369 Enrike II. Trastamarakoak garaile ateratzen da Pedro I. Ankerraren aurka.
  • 1441 Gerra zibila Nafarroan Karlos Bianako printzearen eta Joan II. Aragoikoaren aldekoen artean.
  • 1443 Alfontso V. Aragoikoak Napoliko erresuma menderatzen du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana