Gotikoaren une gorena

XIII. mendeak Berant Erdi Aroari hasiera ematen dio. Ospe handiko garai hau eta aurreko «mende ilunak» oso desberdinak dira. Bai hazkunde demografikoari bai nekazaritzaren aurrerapenei esker, merkatal garapena eta burgesiaren agerpena posible izan ziren.

Europar ekonomia

XI. mendetik XII.era, Europako populazioa berrogeita bi miloi biztanle izatetik hirurogeita hamahiru miloi izatera pasatu zen. Hazkunde demografiko hau hazkunde ekonomikoari estuki lotuta zegoen, zenbait faktore zirela eta:

  • Luberritze prozesua (padurak, inguru zingiratsuak) eta landutako azaleraren handitzea (Ekialdearen kolonizazio alemaniarra eta Iberiar penintsulan izandako kristauen birpopulaketak).
  • Nekazal etekinen hobekuntza, berrikuntza teknikoei esker:
    • Normandiar jatorriko golde belarridunaren sarrera, metalezko nabarra duena.
    • Hiru urteroko labore txandaketa, lurra onera ekartzeko baliagarriagoa baita.
    • Ureztatzeko tekniken hobekuntza eta labore berrien agerpena Mediterraneoko inguruan.
    • Aurretiko uztarriaren eta koilarearen erabilpena lor-abereetan, zaldien apoetarako ferrarekin batera.
  • Komunikazioen hobekuntza: nabigatzeko teknika eta tresneria berriak, edukiera handiagoko ontziak (koka), bide eta zubi berriak.
  • Ordaintzeko modu berrien zabalkundea, adibidez, kanbio-letra eta banku-tekniken garapena.

Hiriak eta merkataritza

Hiriak Europa osoan zehar suspertu baziren, oparotasun ekonomikoari esker izan zen eta batez ere, nekazaritzaren esparruan, horrek gero eta ugariagoa zen hiri-populazio bat hornitzea posible egin zuen eta.

Hiriak honakoak ziren:

  • Manufakturak ekoizteko zentroak: lanbide ezberdinetako artisauak gremio eta kofradietan biltzen ziren, eta hiru kategoria profesionaletan sailkatuta zeuden: ikastunak, ofizialak eta maisuak.
  • Merkataritza trukaketarako zentroak: baserritarrek hirian beren produktuak saldu eta artisau-produktuak erosten zituzten. Halaber, hiri askok ibilbide luzeko merkataritza garatu zuten.

Erdi Aroko hirietako gizarte-mota ohikoena burgesa zen, burgu izeneko merkataritza- eta artisau-auzoko biztanlea. Beren aberastasun eta boterearen arabera, burgesak mota ezberdinetakoak izan zitezkeen:

  • Lanbide nagusietako merkatari eta maisuak, hiriko gobernua kontrolatzen zutenak.
  • Artisau eta merkatari xumeagoak, populazioaren gehiengoa osatzen zutenak.
  • Pobreak eta marjinatuak.

Hiri batzuk gutxiengo etnikoak zituzten, esate baterako, mairu eta juduak, berezko auzoetan sartuta bizi zirenak (mairu-auzo eta judutegietan).

Berriztapen kulturala

Hiriek, jarduera ekonomikoaren guneak izateaz gain, ikasketa- eta garapen intelektualeko zentro nagusiak barne hartzen zituzten:

  • Eskeko ordena berrien komentuak, domingotar eta frantziskotarrenak batez ere.
  • Unibertsitateak, garai honetan monako- eta apezpiku-eskoletatik sortzen direnak. Horietan laster garatu zen arrazoizko espekulazioa eta Elizaren doktrina-agintaritzarekiko autonomia lortzeko interesa.

Unibertsitateak fakultatetan antolatuta zeuden (Arte Liberalak, Medikuntza, Zuzenbidea, Teologia) eta lau maila eskaintzen zituzten: batxiler, lizentziatu, maisu eta doktore.

Unibertsitateko irakaskuntzan erabiltzen zen sistema metodo eskolastikoa zen. Honela sailkatuta zegoen:

  • Lectio, testu baten irakurketa, Bibliarena edo idazle klasiko batena, batez ere Aristotelesena.
  • Questio, irakurketatik ateratzen zen problema.
  • Disputatio, proposatutako problemari buruzko eztabaida.
  • Conclusio, maisuak hartutakoa.

Elizak idazketa-ezagutzaren jabe bakarra izaten utzi zuen, eta gero eta gehiago ziren irakurtzen eta idazten zekiten laikoak. Dokumentu ofizialak idazterakoan, herri-hizkuntzak erabiltzen hasi ziren latinaren ordez, literatur sormenerako baliabide berria bihurtu zirelarik.

Data garrantzitsuak

  • 1088 Lehen unibertsitatea sortzen da Bolognan.
  • 1132 Arkitektura gotikoaren lehen adibidea izango den Saint-Deniseko abade-eliza eraikitzen hasten da.
  • 1170 Pariseko Unibertsitatearen sorrera.
  • 1190 Maimonidesek Guía de perplejos idazten du, Santo Tomas Aquinokoarengan eragina izango duena.
  • 1209 Elizak sakramentuak eta eliza-hierarkia onartzen ez zituzten albitar heretikoei aurre egiten die.
  • 1210 Eskeko monje eta predikariek osatutako frantziskotar ordenaren sorrera.
  • 1215 Inozentzio III. Aita Santuak Latrango IV. Kontzilioa biltzen du, Erdi Aroan Aita Santuaren agintearen goren aldia markatzen duena.
  • 1221 Burgoseko katedralaren eraikuntza hasten da, 1260ra arte iraungo duena.
  • 1231 Gregorio IX. Aita Santuak Inkisizioa sortzen du, heresia, sineskeria, sorgintza eta fedea-uztea zapaltzeko.
  • 1243 Salamancako Unibertsitatearen sorrera.
  • 1250 Leongo katedralaren eraikuntza hasten da.
  • 1349 Gertaeren ezagutza enpirikoa postulatu zuen Ockhamgo Gilermo filosofoa hiltzen da.
  • 1273 Santo Tomas Aquinokoak Summa Theologica amaitzen du.
  • 1358 Liga Hanseatikoa eratzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana